Sagardotegien zerrenda

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:29:34 - 0:32:15 (2' 41'')
Laburpena Sagardotegiak Oiartzunen non. Auzoz auzo. Zerrenda. Tolareak.

Transkribapena

-Hemen Ergoinen tabernak eta... 'O sardoteiyak 'o zer zin?
-A! Nik izautu nun sardoteiya Uraitan, Etxeberrin. Olaizperrin. Zuluko errotan. Xulatxipin. Ez dait, hoixek beimpin bai! Ergoinen e!
Karrikan berriz, Biason. Martintxuin. Altziarren berriz, Iruñarrenin. Xoteronin. Potto, barbeiya den ondu hartan. 'Ta... besteik... Adurizenen.
Ualdetxon. Txipiton. Katalentxonen. Bidebietan, 'o bueno bidebietan ez, nola da hoi. Bidebi... Birebieta...
-Bidebitarte bai.
-Bai. Han eta Aixtizabalen. Dena Arraguan.
Eta... geo Txikierdi. 'Ta kalin berriz, kalin... Xabalen, Xabale leno denda zun azpiyan oan taberna den hartan. Exkerrenin. Artxaiyanin. Eta... zean, Mendintxeberrin.
-Illarra?
-'Ta Sastiarrenin 'e bai, beko bizitzan. Besteik... Oan gehiyo izago dia, gehiyo 're biño... Ez momentun akortzen.
-'Ta hoi sardoteiyak?
-Sardoteiyak bai.
-Ze geo tolaria zutenak 're izango zin, iual gehiyo naiz ta geo erekiyak ez eukiki...
-Tolarik... Ordun tolarik toki gutxitan zin. Ordun tolarik zin Peunen. Kampoko sarra itten zutena.
-A! 'Ta aittau din, aittatu ttuzun tokiy hoitan tolareik ez zen?
-Iual 'zango zin biño ez naz akortzen. Iual zango zen
-Ordun batzutan itten zen in...
-'Ta eaman...
-'Ta eaman!
-'Ta zean 'e bai esto... Baliyonin 'e bai han 'e bazen sardoteiya 'ta hola... 'Zango yia gehiyo 're ni akortzen ez nazenak.