Moto gutxi garai hartan

Transkribapena

-Zuk ate zu kontua nik hartu nun motua el año zinkuentaiotxo 'ta matrikula zun San Sebastian beintikuatromil. Zero zinkuentaiotxo. E! Oan zembat millaka geiyo din! Millaka ez millioiyak! Donostiyan... 'Ta ordun beintikuatromil!
-'Ta gutxik izango zenuten motua hemen, ez?
-Ba ordun motua hemen, Ergoinen gutxi: Tolareko Emiliok, Portuuruko Iñaxiok, Zentraleko Juanitok, nik, 'ta handik aurrea bai geo. Biño lembizikotakuk beimpin gu.
-'Ta karneta 'ta ate berko zen ba?
-Karneta ate nun, noiz? Ze fetxetan ate nun? San Fermin bezpean 'o...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:02:00 - 0:03:00 (1' 00'')
Laburpena Lehen, moto gutxiago ziren. Karneta noiz atera zuen.

Motoaren garrantzia neskatan egiteko

Transkribapena

-Motua zutenak 'ta bentaja geiyo izango zenuten? Zea ai giñan aleiya itxea launtzia 'ta.
-Jolin hoixe! Motua zunak... Ordun sai erra zen. /"El que tiene Ossa, la más hermosa"/.
/"El que tiene Vespa, tiene neska. Y el que tiene Ossa la más hermosa"/.
-'Ta zuk zer zenun?
-Vespa.
-'Ta motua eosteko 're lana in berko zen e!
-Bai galanki!
-Joe...
-Nei lembiziko motua kosta zin hogeita bi milla pezta.
-Ordukuk...
-Biño oango jesus! Oango hiru milla biño geiyo dirutan. Ordun seuru!
-Karo, karo.
-Astian zea irazten zen pizar harrekin.
-'Ta bizikleta utzi 'ta motua? Kategoriya iyotzen?
-Bai.
-'Ta ziarka ibilli berko zuten 'o neskak?
-Bai...
-Ben gonakin 'ta?
-Bai, bai ordun bai.
-Biño gue ama ez zen hala ibiltzen...
-Bai!
-Baita 're? Ziarka ibiltze' al zen? 'Ta zea e... ordun ze iten zen hoi motua zutenak eta kompaziyoa oan kotxe ona dutenak 'o itxia dutenak eta beti fama geiyo 'ro eukitzen dute gaztian artin 'ta.
-Bai... Jolin hoi emakumik ben artin sango zuten: "Hi andreaiya, ui nobiyua 'ta motukin 'ta zea 'ta guk ingo al dugu holakoik 'ta zea" 'Zango zen komentaiyua, 'zango zin. Hoixe! 'Ta oan berriz motua izan, 'o kotxia izan 'o izan ez importik ez! Dena bado 'ta! Ordun jolin...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:00:00 - 0:02:00 (2' 00'')
Laburpena Klaketa. Neska-mutilen arteko harremanak. Audioa gaizki dago.

Bilerak non

Transkribapena

-'Ta billerak 'ta hoik noiz arte eondu zin atta?
-Billerak?
-Bai, billerak, Tolareko billera hoik 'ta noiz arte eondu zin? Noiz itxi, hoik ya noiz bukatu zin?
-Tolaren billerak geldittu 'ta geo, geo zean hasi zen bueno len, len, leno itten 'men zela zea Altzibarren. 'Ta geo hemengua geldittu zenin berriz Altzibarren hasi zen.
'Ta ni Altzibarren hasi nitzenin in nun andreaiya. 'Ta nik andreaiya in nun el año zinkuentaiotxo. Seis de abril del cincuenta y ocho. 'Ta geo ez dait zembat dembun seittu zun, ez naz akortzen.
Ba auro itxiya 'zango zen, san nahi nuke geldittua 'zango zen. Geo Txikirdi 're itxi zen. 'Ta...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:54:28 - 0:55:18 (0' 50'')
Laburpena Bilerak noiz arte egin ziren.

Baserritar eta kaletarrak

Transkribapena

-Zea ez al zen izaten, garai batin uste 'ut izaten zela. Ezkondu aurretik andreaiyak uste 'ut jon ber tzu... Gizonan... Nobiyun baserrira ezkondu ber bazun, andreaiyak jon ber izaten 'men zun eun batzuk lenoztik 'o iakustea amari,mutillan amari,aleiya, bazekila lanin.
-A...
-In ber izaten 'men zittun arropak garbittu 'ta...
-Bai, hoi, hoi ez naz, hoi ez naz akortzen ni. Iul bai, ez bate harrittu! Oi! Beste aillekatik bazon zea erra 'ta! Han zeatzia hoi, normala oi!
-'Ta zea... baserritarra baserritarrakin 'ta kalekuk kalekukin ezkontzen zin 'o kalekuk baserritarrakin iul-iul?
-Gutxi! Kalekua baserritarrakin, bai tartin tartin, biño gutxi. Jenelin baserri-baserrikukin.
-'Ta izango 'ia kalekuk baserrira ezkondu 'ta geo baserrira oittu berrak izanduk, ez?
-Bai, biño gutxi. rar... konta ala. Beti baserrikuk baserrikukin geiyo. 'Ta kalekua kalekukin.
-'Ta geo izango zin zea baserri onekuk eta haikin naiyuo 'ta ez?
-A, jolin! Bai, 'zango zin.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:53:15 - 0:54:25 (1' 10'')
Laburpena Kalekoak baserrikoekin gutxi. Baserri onekoak.

Ezkondu aurreko preoiak

Transkribapena

-Bai! Itxea arrimatu zen ordun pareja, ya esposteko 'ro preoiya jartzeko 'ro... Orduntxeko puntu hartan!
-Ze jartzeko?
-Preoiyak!
-Zer da preoiya?
-Preoiyak 'zaten zin, ya hiru pre... hiru iande 'zaten zin 'ta itten zun... Jon ber zenun preoiya jartzea bai andreaiyan amakin 'o osea gurasukin! 'Ta andreaiya 'ta nobiyua jon ber zuten. Bikaiyuna!
Eta harrek elizatik deitzen zun mezta jonta kulubiyotik, holako esposten dia holako garaitan. 'Ta iñor baldin bada, aleiya, nola sango zattut ba. Kompaziyo batea, len ibillitako familiya esperun utziya 'o... zarbaitte holako saltsik... harrek maten zun aitzea! Reklamaziyua!
-'Ta norbaittek reklamatzen bazun han mezatan saten al zun? 'O...
-Holako esposten zila bai! Holako...
-Ya 'ta norbaittek zerbaitte bazun sateko in berko zun geo jon apaizana.
-Bai... Apaizana jon reklamatzea. Ze, ze salsak...
-'Ta tokatzen al zin holakuk?
-Ni ez naz akortzen. Ze saltsak e!
-'Ta hoi hiru aldiz in ber zen?
-Hiru jaitan 'zaten zen hoi! Osea, zuk preoiya jartzen ziñun, 'ta ya fetxa jartzen zenun noiz espostuko ziñan. 'Ta espostu biño hiru iande lenoztik harrek jaiyero, harrek sango zun jaiyero taka-taka holako 'ta holako esposten dia!
Beti harrek sango zun jaiyero! Zein esposten zin. Nai zunak reklamatzea jon, baldin bazen.
-Ordun aukera bazun.
-Jo... Ze gauzak e! 'Ta gaiñea nei, jon nitzanin ni preoiya jartzea ama, andria, andreaiya 'ta amonakin, osea be amakin, 'ta zuk ate zu kontua nei ze in zin bikaiyuk e! Lotriña galdetu! Hiru galdea! Inzkin!
'Ta harrek autik ate zittun bezela kontestu! Aski rapido bai! 'Ta geo san zin, bizkarrin jota ez zaittu ahaztu e! 'Ta nik beai 're, nik beai ostiko man niyon! Ongi ikasten den gauza ez da beiñ 'e azten! Izorrai! Ai zak nauna!
-Zer zen eakutsi zizun bea?
-E?
-Bikaiyua bea oandikan...! Zuk kumuniyua in zununin 'ta... eakutsi zizun bea!
-Ez...! Harren anaiya, harren anaiya, hua orduko hilla zen!
Bai... biño harrek ti zin nei tirua e!
-Zuk 'e bueltan eman...
-Bai...
-'Ta ordun geo ya hoi in 'ta libre zen ya ezkontzeko 'o?
-Bai... ya ez iñor agertu 'ta bale! Hoik gauzak e!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:50:30 - 0:53:13 (2' 43'')
Laburpena Preoiak: ezkontzeko elizan egin beharrekoak. Apaizak abisua ematen zuen nor ezkonduko zen. Orduan izaten zuen aukera zerbait erreklamatu nahi zuenak erreklamatzeko.

Lehenengo harremanak

Transkribapena

-'Ta zea... bueno oan festakin pixkat aittatu zu bioño geo iandero billera aittatu zenun lengun. Izaten zila.
-Bai.
-'Ta hor 'e ze izaten zin kompaziyo batea Tolaren itten zenea ergoinguk bakarra tortzen zin 'o kampokuk 'e bai?
-Kampokuk 'e bai! Irundik eta, denetik tortzen zen! Gaztia non zen soiñua hara joten zen. 'Ta Irunen 'e bi tokitan 'o hiru tokitan itten zen 'ta hemenguk 're bai hara! 'Ta hangua honea 'ta hala!
Batzuk Txikierdira, bestik honea. Beste batzuk Oialuma. Beste billera itten zen tokiya zea zen, Errekaldeku hartan. Donostiyan errekalde Añorgatik aurreo...
-Bai...
-Han itten zen. 'Ta nik ez daiten tokitan... beste kampu hoitan ingo zen, Azpeiti aldeko 'ta hanako zea hoitan herriy hoitan ingo zen! Hor oaiñe trikitixa hemen biño geiyo da! 'Ta hoitan 'e 'zango da!
-'Ta e zea... zembat urtekin hasten ziñazten billerata joten? Oañ hamasei urtekin 'ta hasten dia biño... zuek zar, erare geiyokin hasten ziñazten 'o?
-Ba... gu 're zerbaitte hola.
-Andregaiyakin 'ta noiz hasten zen normalin? Oan ez dugu prisaik izaten biño...
-Andreaiya... Andreaiyakin ni hasi nitzan hogeita... bost urte inta ni. Beste batzuk iual berrogeitan, 'ta beste batzuk gazteo, hoi... Bakotxa be zeara...
-'Ta len batekin hasi 'ta... normalin harrekin izango zen betiko?
-Bai, hoixe! Oan milla kambitu 'ta segi, bat 'e iñ ez iul geo.
-'Ta zea... normalin mutillak eskatuko ziyon neskai, neskak ez ziyon eskatuko dantza itteko, bueno hoi dantzan bittartez... izango zen geina ez?
-A... Bai hoixe! Mutilla, mutilla beti jon naiz kalabaza batzuk hartu!
-'Ta geintan ze itten zen, dantzalditan. Dantzan, ez?
-Bai, hoitan, hoitan, hoitan...
-Tabernan 'ta ez zen... Oan bezela...
-Ez... Ordun emakumia tabernan kusi? Ezta! Ura eaten 'e! Keba... Zea billera joten ziñan 'ta handik hasi. Dantzatik hasi, lembizi.
-'Ta geo noiz uzten zuten ya itxea, itxea launtzen hasteko ya zea in ber zen, ya anderaiya euki ber zunun 'o hoi ya lenoztik hasten zen launtzen itxea 'ta? Ya zer ber zen pareja ya itxea launtzeko 'o... Lenoztik hasten ziñazten itxea launtzen?
-Ez... Billeratik hasi.
-Ya billeratik.
-Billeratik hasi. 'Ta geo yasta, jaiyero jaiyero ate!
-'Ta itxian izautu 'ta?
-O... Ez... Hoi...
-Gauz seriyua ya!
-Jolin! Oan bezela zea... hurrengo eunetik itxea! Erki! Ezta pillatzen 'e zeakin...!
-Hoi ze nobiyotan in 'ta geo...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:47:44 - 0:50:30 (2' 46'')
Laburpena Tolaren bilera. Kanpoko jende asko. Zein adinekin hasten ziren bileratan. Andregaiarekin noiz hasten ziren. Mutilek ematen zuten lehenengo pausoa. Emakumea ez zen ikusten tabernan. Etxera laguntzen.

Ergoiengo jaiak

Transkribapena

-A! 'Ta zea galdetu ber nizun auzoko jaiyak oan din bezela, izaten al zin len? Ergoinen jaiyak 'ta izate' al zin?
-Gu hasi giñan Ergoingo jaiyak itten.
-A bai? 'Ta nola hasi ziñazten?
-Ui! Tabernetatik 'ta dirua billuta. Geo ayuntamientuk maten zula zerbaitte 'ta, hirurogei duro 'ro maten 'men zittula 'ta. Geo hirurogei duro 'ta kohetik gratis. 'Ta handik hasi, 'ta holaxe... Geo gu hasi giñan... Altzibarkuk izaten zin beti, hoi bai!
'Ta geo gu hasi giñan denin, 'ta geo barriyo guzitan. Hara, oan denin!
-'Ta ze, zembat, ze urtetan 'zango zen hoi?
-Nik ez dait ba hoi ze urtetan 'zango zen. Hoi... gu arront kozkorrak giñala... Ergoinen beimpin guk muittu genun. 'Ta bestik ez dait... Altzibar itten zen, oaiñ ez dakit Iturrioz 'ta hoik itten zin, oan ez naz akortzen.
Biño gaztia muittuta, e! Oaiñe bakizu, oaiñe gaztia muitzen da! Iul-iul ordun 'e!
-'Ta gotze' al za ze in zenuten? Ze antolatu zenuten 'o?
-E?!
-Ze antolatu zenuten 'o gotze' al za?
-Ze antolatu gunun? Oango fiestak biño hobio bai!
-Ze in zenuten ba?
-E?
-Ze in zenuten, san, kontatu... ze in zenuten.
-Pues in nun... Jai batin hiru euntan, jai batin Pauko errotan. Dirua man, kondiziyua, tabernak laundu ezkeoz, in ber genun.
Zin Pauko errotan taberna zen, Tolaren, lengun esan nun, taberna, 'ta Txampaiñe 're bai. Jai batin Pauko errotan, beste jaiyin Tolaren 'ta Iruarrena Txampaiñin.
-'Ta Bialde?
-Bueno Bialde 'ta Tolare, biyek batin.
-Biyek batea...
-'Ta hain zerbaitte mango zuten biño kondiziyo horrekin. 'Ta geo itten genun eskia.
-Ordun zen dantza 'ro musika 'ro zenin han in? Taberna hartan in?
-Bai. Bai.
-Bai... Han in, biño gaiñeko txokolte-jatik 'ta hari jasotzaillik eta zeak, zinta karrerak eta itten genittun ez biria erra zelako biño! 'Ta haik pues garai batin goiyan bat, kompaziyo batea zinta karrera, harri jasotzaillik 'o zeak hor 'ta txokolate jatia kompaziyoa Txampaiñen. Hiruak partittuk.
Hiru gauza al zin? Hirutan partittu in. 'Ta geo dirua haik maten zutena 'ta tabernak maten zutena 'ta geo irrifakin, tokakin, 'ta geo baserriz baserri eskian ibiltzen giñan... 'Ta diru harrekin. 'Ta askotan patrikatik jarri iul. Hoa txarra.
-'Ta zinta, zinta karrera ze izaten zen bizikletan 'o...?
-Bizikletan, bizikletan. Bizikletan jarri holako rampla bat eta harren parin zintzillik zintak eta hola gaiñin izaten zun xulua zintak eta xipotx batekin xut! Rrt! 'Ta ala!
Hoi kalin 'e izaten baizen! Oaiñ ez dakit izaten bada 're! 'Ta hoik 'zaten zin barriyun zin neska gaztiak eta bordatuk. Hoik jartzen zun ya, herriyak ez zun jartzen, hoik ya... Familiyak 'o neskak 'o!
-'Ta geo zinta hua harrapatzen zunak ba al zekin zenek iña zen? Zeiñek bordatua zen?
-Beak jartzen zun.
-A...!
-Bai, zeiñek iña zen.
-'Ta horrek ba al zun zerbaitte zeikan? Seurantziyik 'o?
-Seurantziya bono, holako neskak jarriya 'uk 'ta halako zea 'at. Deus ez gaiñekun.
-Gaiñekun geo, gaiñekun...
-Gaiñekun deus ez.
-Nahi baldin bazen geo ze in ber, ez?
-Bai... Keba...
-Eta geo dantza izango zen? Musika?
-A, bai bai! Musika bai geo!
-'Ta zeiñek jotzen zun? Billeratan jotzen zuten beak? 'O kampotik 'o kartzen zin?
-Altziartik... 'o Errentitik tortzen zin.
-A bai?
-Bai, soiñulaiya 'ta musika zea esto... gazpana 'ro delaku hoi 'ta gaiñekun... Deus ez. Herriko, barriyoko, hemengo soiñulaiyak haimbeste joko zuten biño joño kampotik beti jendia geixio jendia geiyo tortzetik. Beti beak kusi berrin, bat kusi berrin berriya.
-'Ta tortze' al zen jendia kampotik?
-Honako Irun...
-Auzoko fiesteta?
-Irun 'ta Hondarbi 'ta Lezo 'ta Errenti 'ta hoitatik... Bueno! Krixton jendia! Ez zola gaur bezela katxarroik.
Autobusa, geo hasi zin autobus zar bat jartzen zea Bernardo. 'Ta harrek hartu 'ta topoiño eamango zittun 'ta geo topotik hartu 'ta honea karri 'ta hola... Hoixe! 'Ta...
-Naparrutik tortze' al zin?
-Naparrutik iul torko zin... Endarreka ailleka hortatik.
-'Ta ez al zen izaten mutillan artin pikeik kampokua torri 'ta ez al zun bertako neskak ze itten?
-Ez...
-Izaguiyera 'ta...
-Fiestatan bakarrik. Ez, ez zen 'zaten.
-Ez zen 'zaten pikeik...
-Asko gaiñea eunez joten zin. Hoixe, zuk ate zu kontua Hondarbitik tortzen zinak geo topoa oiñez 'ta geo topua hartu 'ta auskalo noa jon ber zuten haik itxea 'ta...! Dena holaxe, dena!
-'Ta gaztia, gaztia 'ta zarra 'ta haurra dena muittuko zin fiestatan, ez?
-Denak, denak. 'Ta geo hasi, geo hurrungo komisiyokuk hasi zin.
Jakiña ayuntamientuk 'e geiyo launtzen zun 'ta, gauza geiyo kusten zen 'ta. 'Ta geo horko danborrada 'ta hoik denak, geo, geo, geo polliki-polliki goitti. Biño hasiyera hasiyera guk man.
-'Ta noiz, zean San Antoniyon baita 're?
-Bai ba.
-Eun berin?
-Bueno eun berin, eun berin iul 'zango zen zea soiñu pizarren bat eta geo hurrungo jaitan, lambata 'ta...
-Hoi da, biño San Antoniyotan!
-Bai. San Antoniyo.
-Juniyon hamairun. Eunin bertan.
-Bai. Hamairun bertan. Iandetan bakarrik e! Ez oan bezela laumbatatan 'ta ostilin hasita... Karo ordun lambata lana itten zen 'ta! Nola galduko zenun lana?
-Nik aittua, aittu izandu yot, Bitorreneko amonak san zin len San Juanetan itten zila hemen jaiyak. Zuk hoi aittu zu?
-Nik ez baitakit. Ez naz akortzen.
-Len, nombaitte gerra aurretik 'e zerbaitte ingo zen, biño zuek hasi gerra 'ta geo.
-Bai zerbaitte ingo zen bai. Dena hilla eondu zen 'ta.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:41:30 - 0:47:40 (6' 10'')
Laburpena Gerra ondoren hasi ziren Ergoiengo jaiak berreskuratzen, gerra ondoren dena hilda zegoen eta. Sanantonioetan. Udalak eta tabernek dirua ematen zuten eta eskean ere ibiltzen ziren. Egitaraua: dantza, txokolate-jateak, zinta-karrerak... Kanpotik jende asko etortzen zen.

Alkateak eta zenbait langile

Transkribapena

-'Ta zea... Lengun alkatik aittatu genittun, e... bi aittatu zenittun biño zuk, zein izautu zenittun zuk?
-Nik lembizi lembizi, Martin Zalakain. 'Ta geo Manuel Arbelaitz. 'Ta geo beste pilla pasa den hoi. Hor beste pilla bada pasia.
-'Ta haik zer zin Frankon garaikuk?
-Bai, haik frankon garaikuk zin.
-Haik botaziyukin 'ta ez zin... elejitzen.
-Ez, ez. Ordun apenas botaziyuik bazen... Ez dut uste!
Ez ni akortzen naz: zea jarri 'men ttek alkate, esto... Arbelaitz. 'Ta joe... 'ta denak harrittuk 'ta. Ni ez naz akortzen ordun bazenik botaziyoik, botaziyuk geoztik 'zango 'ia. Ordun ingo zuten bat beixi, hako hauxe 'zango 'uk lixtuna 'ro gaztina 'ro emango 'una 'ro... Nik pentsatu itten dut e!
-'Ta zer zin alkatia bakarra 'o... Oan bezela kontzejalak 'ta ba al zin ordun?
-Kontzejala bai, barriyo bakoixtik bat.
-A...!
-Barriyo bakoxtik bat. Uztapide eondu zen 'ta zea 're bai Portubuko Iñaxio 're eondu zen. 'Ta... Urbitako aittona 're bai. 'Ta... Bordaiko Koxme 're bai. Hemen barriyun. Uztapide san zattut Uztapide, ez?
-Bai...
-'Ta besten bat oan ez naz akortzen momentun. Bai, bai beti barriyokua.
-'Ta nabaittu al zen gerra 'ta geo alkatik jartzen hasi zinin 'ta zerbait geiyo aurretzen hasi zen 'o haik ez zuten eozer gauza libre eukiko Franko zon bittartin 'o hoi?
-Nik hemen gerran ondorin tarrapateko haundina hoixe, kamiyuk itten. Huaxe, 'ta gaiñekun. Geo itxiak itten 'ta hasi zinin ordun... 'Ta bai... geo dena gobiernun mende eondu zin denak 'ta geo bakizu oan zembat partido din!
Oan nola din gobierno basko bea 're 'ta. Ordun gobierno bat bakarra 'ta harrek gobernatzen zun dena. Zemba, zembat, 'ya zembat gobierno oan, gobierno basko 'ta e!
-Pillerra bai...
-Pilla 'at!
-'Ta gerran aurretik republika zen 'ta zuek zarrai aittuta 'ro ba al zenekiten hobeto, hobeto bizi zin 'o kambiyo asko eondu zen gerra 'ta geo 'ro?
-Keba. Ordun zin karlistak 'ta nazionalistak 'ta kitto. Geo frankixta, falangik. Hor...
-Nazionalixta zenei saten ziyon frankon aldekui 'o oango zeai pnv, zenei saten ziyon?
-Franko... nik ez dait pnv-i saten ziyoten 'o herri batasunai 'o zenei saten ziyoten. Karlista 'ta nazionalista. 'Ta falangixta. Falangixta zea, Franko.
-'Ta Oiartzunen geina zein 'te zin 'o? Denetik izango zin, ez?
-Denetik izango zin, aleiya. Biño oan bezela ez demostratzen. Denak ixil-xilik. Denak Frankon mendin, ordun!
-'Ta zea... Hanako lengun aittu ziñana saten karnabalak eta dantzak eta kultura maillako gauzak eta asko euskera 're galezi itten zen, ez?
-Jakiña ba!
-Zeiñek galezten zun euskeraz hitzeittia?
-Frankok.
-Frankok... Biñon karo, Franko hemen ez zen hemen eoten, hemen izango zin ben aldekuk 'ta uzten ez zutenak.
-Bai... oi! Jakiña eongo zila!
-Eskolan 'ta?
-Oan din bezela.
-Eskolan 'de ez zuten uzten...
-Hoixe!
-'Ta geo kalin 'de bai al zon hola nomaitte ayuntamientun 'o saten zutena ez hitzeitteko 'ro...
-Nik dakit... Ayuntamientun zin obrero pizarrak denak euskaldunak zin. 'Ta serenuk 're euskaldunak.
'Ta ni akortzen nazela, mutikozkorra nitzala ez zen aguazillik. Geo jarri zuten aguazil bat. 'Ta oan 'ya zembat din!
-Pilla bat bat...
-Hoixe! 'Ta serenuk beste haimbeste, sereno bat 'ta aguzazil bat. Ordun bai, serenua... 'ta geo jarri zuten aguazil bat. Serenua 'da bestia zer zen... kauen... biziltan biyek zapel gorriyakin ibiltzen zin. Siserua!
-Xixerua, bai. 'Ta harrek, xixeruk ze itten zun?
-Xixeruk, nik ez dait zer zun xixeruk aziendan asunton bat 'o alondiko asuntua 'o ze 'zango zun harrek, biyek zapel gorriyakin 'ta biyek traje hola, marka hau, panak.
Bai, 'ta zapela gorriyak 'ta... zurrun-zurrun, zurrun-zurrun, tortzen zin 'ta baserri batzuta joten zin ben enkargu pizarrak ittea 'ro... Ayuntamientuk man ziyoten enkargua ittea 'ro... 'ta gaiñekun haik, deus demostratzen!
-Biño haik herrikuk 'ta zin?
-Herrikuk, herrikuk, herrikuk.
-Ez zin...
-Haik herrikuk 'ta geo zeak esto... guardiziilak! Gaiñekun... Donosti aldin berriz poliziak. Donostiyan 'ta Irunen 'e bai. Irunen 'e poliziak. Zertik zin, frontera zen 'ta!
-'Ta zuk bakizu dantzak eta jaiyak eta debekatu 'ta in zittuzten 'ta? Jaiak itten 'ta Xanisteanak itten 'ta iul-iul seittu zuten?
-Nik Xanisteanak beti izautu 'ttut
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:36:00 - 0:41:30 (5' 30'')
Laburpena Diktadura garaiko aginteak: alkateak, zinegotziak, aguazilak, serenoak, siseroak... Karlistak eta nazionalistak. Falangistak.

Soldaduska

Transkribapena

-'Ta soldauxka 'ta zea gerraondorin 'ta nola geldittu zen? Zu in gabia za, soldauxka. Zertik ez zenun in, ze in ziñan libratu?
-Bixtangatik.
-A, bixtangatik... 'Ta itten zutenak zembat demboko 'ta noa 'ta joten 'ta?
-Afrika 'ta! Madridea 'ta! Dena hola...
-Asko zin, ez, jonak Afrika?
-Bai, bai, asko. Joxe Mitxelena 're han iña da. 'Ta geiyo 're bai hemen.
-'Ta urte asko, urtetako gaiñea...
-Ordun ez dait ba nik zer zen... bi urte 'ro... zerbaitte, hogeita lau hillate, hogeita zortzi 'ro zerbaitte. 'Ta geo bazuten urtea, ez geo urte t'erdira ingo zuten, 'ta geo urtea. 'Ta geo betzi hillatea 'ta oan batez.
-'Ta zembat urtekin? Hogeita batekin 'o hemezortzikin?
-Hogeita batekin.
-Mayor de edaz zen hogeita batekin, hogeita batekin zen?
-Ez dait nola zen, oan hemezortzi da, ez?
-Bai.
-Ordun ez dait, hala baldin bazen 'e. Ez naz akortzen.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:34:55 - 0:36:00 (1' 05'')
Laburpena Soldaduska gerra ondoren. Afrikara asko. Urtebete baino gehiago.

Guardia Zibilak eta salbakonduktoa

Transkribapena

-'Ta gaiñekun kontrabandun 'ta bai biño zea... Franco zon bittartin bestela 're kontrol haundiya eukiko zuten guardizibillak, eozer gauza 'ta ittia ez zen, galeziya eongo zen gauza asko, ez? Ordo bateko 'ta itxea jon berra 'ta izate' al zen 'ta...
-Bono... Tabernetan erretira in ber 'zaten zen 'ta tapa torko zizun guardizibilak.
-Ze ordutako itxi ber izaten zuten?
-Hamaitan. 'Ta astian lenoztik iul. 'Ta ordun zuk ate zu kontua pasa ber baldin bazenun kompaziyo batea probintzi batetik bestea 're... Nik dakit zea... seun, bai, kauen... Aranazko fiestak kintze de agoston.
'Ta jon giñan hemendik zazpi, zortzi gazte. 'Ta geo in ziun illundu 'ta ez baizen ordun zeaik... oiñez jonak giñen biño geo urruti berriz tortzeko 'ta in gunun bertan lo arratsin.
'Ta hurrengo arrasaldin torri. 'Ta heldu giñan tasisa batin, hango Aranazko tasisa batin. Eta Endarlazan alto. 'Ta iuki ziuten gutxinin bai ordu laurden batin.
Paetin jarrita. Biño ordun ez baizen zeaik... Karne de identidad 'ta ezerre. 'Ta ber zunun, salbakonduktua saten ziyoten. Zea pase bat. Oango karne de identidaden tipo zea...
Guk ezer ez... 'Ta sargentua 'ro eaman zuten arte gu hantxe. Geo utzi ziuten mendik libre, atzea tasisan 'ta torri giñan zeaiño Iruneiño. 'Ta handik topun 'ta...
-'Ta salbakonduktua ez al zenuten denak izaten ba?.
-Salbakonduktua ate in ber zen. Karne identidad bezela. Zean...
-'Ta ez eukitzetik ez al zuten kastigoik 'o...?
-Ez, ez zuten ezez maten. Geo hasi, handik puska 'atea hasi zin karne identidadik itten 'ta hoi geo. Geo bai, biño ordun ez. 'Ta geo baita zeara joteko 're... Frantzira joteko 're, pasaportia ber zenun!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:32:45 - 0:34:53 (2' 08'')
Laburpena Francoren garaian kontrol handia Guardia Zibilak. Tabernak ixten aritzen ziren hamabietan. Probintzietako mugetan ere kontrola. Salbokonduktoa.