Alkateak eta zenbait langile

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:36:00 - 0:41:30 (5' 30'')
Laburpena Diktadura garaiko aginteak: alkateak, zinegotziak, aguazilak, serenoak, siseroak... Karlistak eta nazionalistak. Falangistak.

Transkribapena

-'Ta zea... Lengun alkatik aittatu genittun, e... bi aittatu zenittun biño zuk, zein izautu zenittun zuk?
-Nik lembizi lembizi, Martin Zalakain. 'Ta geo Manuel Arbelaitz. 'Ta geo beste pilla pasa den hoi. Hor beste pilla bada pasia.
-'Ta haik zer zin Frankon garaikuk?
-Bai, haik frankon garaikuk zin.
-Haik botaziyukin 'ta ez zin... elejitzen.
-Ez, ez. Ordun apenas botaziyuik bazen... Ez dut uste!
Ez ni akortzen naz: zea jarri 'men ttek alkate, esto... Arbelaitz. 'Ta joe... 'ta denak harrittuk 'ta. Ni ez naz akortzen ordun bazenik botaziyoik, botaziyuk geoztik 'zango 'ia. Ordun ingo zuten bat beixi, hako hauxe 'zango 'uk lixtuna 'ro gaztina 'ro emango 'una 'ro... Nik pentsatu itten dut e!
-'Ta zer zin alkatia bakarra 'o... Oan bezela kontzejalak 'ta ba al zin ordun?
-Kontzejala bai, barriyo bakoixtik bat.
-A...!
-Barriyo bakoxtik bat. Uztapide eondu zen 'ta zea 're bai Portubuko Iñaxio 're eondu zen. 'Ta... Urbitako aittona 're bai. 'Ta... Bordaiko Koxme 're bai. Hemen barriyun. Uztapide san zattut Uztapide, ez?
-Bai...
-'Ta besten bat oan ez naz akortzen momentun. Bai, bai beti barriyokua.
-'Ta nabaittu al zen gerra 'ta geo alkatik jartzen hasi zinin 'ta zerbait geiyo aurretzen hasi zen 'o haik ez zuten eozer gauza libre eukiko Franko zon bittartin 'o hoi?
-Nik hemen gerran ondorin tarrapateko haundina hoixe, kamiyuk itten. Huaxe, 'ta gaiñekun. Geo itxiak itten 'ta hasi zinin ordun... 'Ta bai... geo dena gobiernun mende eondu zin denak 'ta geo bakizu oan zembat partido din!
Oan nola din gobierno basko bea 're 'ta. Ordun gobierno bat bakarra 'ta harrek gobernatzen zun dena. Zemba, zembat, 'ya zembat gobierno oan, gobierno basko 'ta e!
-Pillerra bai...
-Pilla 'at!
-'Ta gerran aurretik republika zen 'ta zuek zarrai aittuta 'ro ba al zenekiten hobeto, hobeto bizi zin 'o kambiyo asko eondu zen gerra 'ta geo 'ro?
-Keba. Ordun zin karlistak 'ta nazionalistak 'ta kitto. Geo frankixta, falangik. Hor...
-Nazionalixta zenei saten ziyon frankon aldekui 'o oango zeai pnv, zenei saten ziyon?
-Franko... nik ez dait pnv-i saten ziyoten 'o herri batasunai 'o zenei saten ziyoten. Karlista 'ta nazionalista. 'Ta falangixta. Falangixta zea, Franko.
-'Ta Oiartzunen geina zein 'te zin 'o? Denetik izango zin, ez?
-Denetik izango zin, aleiya. Biño oan bezela ez demostratzen. Denak ixil-xilik. Denak Frankon mendin, ordun!
-'Ta zea... Hanako lengun aittu ziñana saten karnabalak eta dantzak eta kultura maillako gauzak eta asko euskera 're galezi itten zen, ez?
-Jakiña ba!
-Zeiñek galezten zun euskeraz hitzeittia?
-Frankok.
-Frankok... Biñon karo, Franko hemen ez zen hemen eoten, hemen izango zin ben aldekuk 'ta uzten ez zutenak.
-Bai... oi! Jakiña eongo zila!
-Eskolan 'ta?
-Oan din bezela.
-Eskolan 'de ez zuten uzten...
-Hoixe!
-'Ta geo kalin 'de bai al zon hola nomaitte ayuntamientun 'o saten zutena ez hitzeitteko 'ro...
-Nik dakit... Ayuntamientun zin obrero pizarrak denak euskaldunak zin. 'Ta serenuk 're euskaldunak.
'Ta ni akortzen nazela, mutikozkorra nitzala ez zen aguazillik. Geo jarri zuten aguazil bat. 'Ta oan 'ya zembat din!
-Pilla bat bat...
-Hoixe! 'Ta serenuk beste haimbeste, sereno bat 'ta aguzazil bat. Ordun bai, serenua... 'ta geo jarri zuten aguazil bat. Serenua 'da bestia zer zen... kauen... biziltan biyek zapel gorriyakin ibiltzen zin. Siserua!
-Xixerua, bai. 'Ta harrek, xixeruk ze itten zun?
-Xixeruk, nik ez dait zer zun xixeruk aziendan asunton bat 'o alondiko asuntua 'o ze 'zango zun harrek, biyek zapel gorriyakin 'ta biyek traje hola, marka hau, panak.
Bai, 'ta zapela gorriyak 'ta... zurrun-zurrun, zurrun-zurrun, tortzen zin 'ta baserri batzuta joten zin ben enkargu pizarrak ittea 'ro... Ayuntamientuk man ziyoten enkargua ittea 'ro... 'ta gaiñekun haik, deus demostratzen!
-Biño haik herrikuk 'ta zin?
-Herrikuk, herrikuk, herrikuk.
-Ez zin...
-Haik herrikuk 'ta geo zeak esto... guardiziilak! Gaiñekun... Donosti aldin berriz poliziak. Donostiyan 'ta Irunen 'e bai. Irunen 'e poliziak. Zertik zin, frontera zen 'ta!
-'Ta zuk bakizu dantzak eta jaiyak eta debekatu 'ta in zittuzten 'ta? Jaiak itten 'ta Xanisteanak itten 'ta iul-iul seittu zuten?
-Nik Xanisteanak beti izautu 'ttut