Kataxulo

Transkribapena

-Eta zean, oan kontatzen da e... Intxixuk 'ta, Intxixun berri 'ta ba al zenuten zuek? Aittu al zenuten zerbaitte? 'Ta zeako, Aiako Harriko zolu hortatik...
-A! Kataxulo?
-Kataxulongatik zerbaitte saten zen?
-Bai! Kataxuloa saten zuten sartu aurreka 'ta buelta ezin zela eman. Atze-atzeka ate ber zela. Estutu itten men zela. Ni sartu 'zandu naz 'ta ni sartu bezela ate nitzen, atzea.
-Atzeka ate al ziñan 'o aurreka?
-Aurrea sartu 'ta atzeka ate. Estua da 'ta!
-A! Ordun atzeka ate ber da...
-Bai... 'ta ezin 'men, ezin 'men zela buelta man 'ta...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:13:15 - 0:13:55 (0' 40'')
Laburpena Kataxulo. Atzeraka atera behar. Estua delako.

Sorgin kontuak

Transkribapena

-'Ta gaiñekun sorgin kontuk 'ta hola, garai bateko kontuk 'ta kontatzen al zittuzten?
-Sorgiñanak bai.
-Bai? 'Ta ze kontatzen zuten?
-Oi! Sorgiñak atetzen zila holako lekutan 'ta halako tokitan 'ta, holakori ateria 'ta, halakoriaterai 'ta. 'Ta hoi dena nik bakit zertako zen. Itxea goiz erretiatzeko. Parte 'at bai. Hoixe hala zela!
'Ta geo beste bat bazen gu mutikozkorrak giñan garaiyin: Sakamantekas. 'Ta hola ttikiyai, haur ttikiyai harrapatu 'ta odola kentzen men ziyotela. Beste batei mateko. Hoik dena izutzeko moko zea 'zango zen.
-'Ta sorgiñerrekana, hoi noiztik...
-Sorgiñ errekana horrek, bu! Auskalo zembat urte 'ttun!
-'Ta zerbaitte kontuik bai al zon? Sorgiñikan ateria noizpaitte 'o?
-Nik ze sango zaittut ba!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:12:05 - 0:12:55 (0' 50'')
Laburpena Sorgin kontuak. Etxera goiz erretiratzeko kontatzen omen zituzten. Sakamantekas. Sorgin erreka Ergoienen.

Mairu-baratzeak

Transkribapena

-'Ta zean e, hor nola dia atta harr... kromletxak 'o hoiri nola deitzen zeniyoten zuek? Hor Oielekun 'ta din harri, harripillak 'ta.
-A! Hoiri zea, romanun kamposantuk.
-'Ta hoiken gaiñin ze kontatzen zizuten? Zerbaitte kontatzen al zizuten 'o?
-Ez.
-Zer zin 'o?
-Keba, oan san zattuten bezelaxe. Hoaxe.
-'Ta kendu 'ta ez zenittuzten itten?
-Ezta...
-Zer zen errespetua hairi, bazenekiten garai bateko gauzak zila?
-Bai, banakiun garai bateko gauzak zila 'ta gaiñea herriya zetu ezkio, herriyak beak zeatuko ziula, aleiya kastigua mango ziula. Haik baganakiun ez zila, herri lurretan baidia! Ez baitia partikularretan hoik! 'Ta beti, zuk ate zu kontua arbol bat botzeko beldurrak eoten giñan, 'ta joder, haik muitzia...
-Bazenekiten zerbaitte berexiya zela, ez zila harri kozkorrak...
-Berexiya. Ez, ez, haik banakiun propiyo jarriyak zila hala. 'Ta dia bastante, iual... nik sei 'ro zazpi tokitan bakit baila.
-Non dia?
-Bat Errengaku hortan, Munanierren. Munanierren, Oielekun, Altziartako gaiñin, 'ta bestia ez dait Ozentziyoko gaiñ hortan ez'te den bestia. Bazkit sei 'ro... Momentun ez nau akortzen. Seuru, seuru hemen bat, bi, hiru, lau, bost.
-'Ta denak iualak, buelta batin jarritakuk...
-Bai, batzuk ttikixio, bestik haundixiuk.
-Zutik din holakuk?
-Harriyak tente hola denak. Tak, tak, tak, tak.
-Eta banakako harriyik 'ta hola ez?
-Ez, ez. Haik denak hola bueltan. Tak. Batzuk iual hau, sala hau biño haundiyaguk 'ta beste batzuk ttikixiuk 'ta. Bat iual hola haundiya 'ta beste bat ttikixio 'ta hua zeana 'men zela... Haik ben burua 'o nausiyana 'ro...
Aparte hoa. Biño guk ordun ez geniyon atentziyoik eamaten. Beti korrika iual ardiyai seika 'ro zea 'ta, martxa. Oan, oan du jendik atentziyu hoi geiyo. 'Ta gaiñea guk altua ordun zarruri, 'ta zarraguk jakiñ ez iual!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:09:30 - 0:12:05 (2' 35'')
Laburpena Romanun kanposantuak': mairu-baratzeak. Bazekiten ezin zirela urratu. Bazekiten bereziak zirela. Non dauden.

Errenteria aldean

Transkribapena

'Ta gaiñekun, Errentiko jendik baserritarrak zilako 'ro, kastillanoz ez zenekitelako 'ro parra itten al zun?
-Ingo zuten seuski. Kastillanuk ingo zuten parra gui, hoi seuru ingo zutela.
-Kastillanoz ez zenekitelako?
-Seuru.
-Biño ordun Errentiyan euskaldunak 'zango zin...
-Bai! Oan biño geiyo! Jesus! Biño ordun 'e tartin tartin kastillanuk 'o guardizilan seme-alabak 'o...
Sekretaiyo 'ta hoinak 'o... Hoa beti haundixio zen 'ta! Han kampoko jendia iual 'zango zen. Geo bertan 'e puertua 'ta...
-'Ta Errentira berriz, eosketak ittea 'ta...
-Bai. Arropa 'ta hola ber baldin bazenun, pues hara jon ber zenun.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:08:30 - 0:09:18 (0' 48'')
Laburpena Erdaldunak. Errenteria.

Oiartzuarrak: harrikalariak

Transkribapena

-Biño len dena maixterra.
-Dena maixterra.
-Oan pixkat kampokuk nola kusten ziuten oiartzungui, atta. Ze fama genun oiartzunguk inguruko herritan?
-Harrikalaiyak.
-Zertikan harrikalaiya?
-Ez dait nik ba! Neskata torri 'ta geo harrika man ziyotelako 'ro... Hoi ne garaiyin 'e bazen, harrikaku hoi e!
-'Ta itte' al zenuten hoi?
-Oi! Mutillak ez baldin bazin gustukuk mango ez ziyon ba harrika! Nik man 'zandu yot beimpin!
-'Ta zui?
-Nei ez iñorrek oandik!
-'Ta kampokui nola dei... izengoitiyak izango dia? Irundarrai deitzen al zen nolapaitte? 'Ta errentikui nolapaitte 'ro? Hemengui harrikaiyak bezela, kampokuk nola zuten izena, hemen ingurukuk?
-Ez dait nik, 'zango zen... Lezok beti zea du izengoittiya, zea, trapujalik. Oan ez naz akortzen ni Irungua 'ta hoi... Ez naz akortzen.
-Hairi kompittik 'maten zin
-Bai, kompittik. Bai, harrika, harriyak.
-'Ta gaiñekun harreman geiyena inguruko herriyakin, zeiñekin zen?
-Honek?
-Oiartzunek.
-Honek, Errentiyakin beti. Hoi zon aldena 're 'ta... Hemengo jendia 're hara joten zen lanea 'ta.
-'Ta bestikin zin harremanak, kompaziyoa Naparrokukin 'o zer zen geiyo aziendangatik 'ta mendi...
-Mendiyangatik bai. Mendiya oan itxia do, biño ordun dena erekiya eoten baizen.
Oan dena mugaz muga dena itxiya do, 'ta ordun hemengua hara pasatzen zen 'ta hangua honea tortzen zen 'ta... Ben artin bai sesiyuk eta jakiña! BIño gaiñekun...
-'Ta Irungukin 'de bai? Aziendangatik 'ta 'o?
-Ba aziendangatik. 'Ta geo berriz Artikuzko joten bazin, 'zaten zen munta. 'Ta zuk ate zu kontua, garai hartako ardi bakoitxeko berrogei duro 'zaten zela munta, joe! Ardiya biño, ardiyan baliyua 'ta geiyo!
-Biño zertik jartzen zuten multa?
-Han 'biltzen zilako ayuntamientuk. Donostiko ayuntamientuk e!
-'Ta Lesakakuk 'ta ez zuten deus saten biño Donostikuk bai? Kompaziyoa zui ardiya Lesakan...
-Ezta ezer 'e!
-Deus ez?
-Ezer ez.
-Biño Artikutza...
-Biño Artikutzan sartzin bai.
-A! Ben ustez zikindu itten zelako...
-Hoixe!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:06:00 - 0:08:23 (2' 23'')
Laburpena Oiartzuarrek harrikalari fama genuen. Ondoko herriekin harremanak. Mugak.

Maizterrak

Transkribapena

-Len san zu atta zeana aittatzen aittu ga nola aski gauza gutxikin bizimodua atetzen zen 'ta hoi, 'ta preokupaziyo haundina zein zen?
-Errenta.
-Asko man ber zelako nausiyai?
-Jakiña ba! 'Ta 'zaten zen errentana hoi San Mart... zeatan Santo Tomasetan. 'Ta eamaten zin itxea berta, jauntxuk ordun kalin biziko zin jakiña! 'Ta eun hartako preokupaziyo haundina diruna, kapoiyana, oillaskuna, hairi eamateko hobenak.
'Ta ttarrunak, jode! Itxian ez bazen jango 're! 'Ta geo ze pasatzen zen demboa berin, itxea tortzen baldin bazen apaiza 'o meikua. Itxea tortzen zin apaizak miñez zonin azkena extremaziyua matea 'ro, 'o jaunakin tortzen zinin 'o. 'Ta hairi, umik kampoa, jostatzea, 'ta hairi itxian zen hobena man jaten.
E! 'Ta umik goseik. 'Ta itxekuk goseik. 'Ta hairi, hairi huaxe matetik. Ze, ze e! Zeiñek zun premiya haundina? Umik bai. 'Ta guraso zarrak. 'Ta haik bazterrea. 'Ta hairi man. 'Ta apaiza 'ta gaiñea bat 'e lanik itten ez zutenak, eunin meza bat, e! Beste lanik ez...
-Geo terreno askon jabe 'ta 're itten zin hoi zertikan zen hil ta geo mezak atetzeko diruik ez zunak ze itten ziyoten terrenuk eman 'ta hola? Apaizak,bazin apaizak ondasun asko zittuztenak...
-Mezangatik ez zen 'zango. Parte 'at, kaja 'ta enterratziangatik. Ordun patu in ber baizen enterratzia 're. 'Ta kaja 're bai. Oango konformidadin (...) gutxi baliyoko zun biño... Ez baizen diroik! 'Ta len san zaittutena, urteko errenta harrei...
preokupaziyua! 'Ta urtia auro tortzen! Zuk ate zu kontua milla pezta, ordun milla pezta sobratzia ze kostako zen! Priolea iazita, eunin, euneko lau pezta iazita, kompaziyo batea. E!
-'Ta gauza bakarra ez, dirua man ber zen zeari?
-Errenta? Bai...
-Jabiri?
-Jabiri! Iual, kompaziyo batea ze sango zaittut nik... urteko, hilleko hogei duro kompaziyo batea.
'O hilleko bosteun pezta... Segun ze baserri zen... Ze itxe zen... 'Ta han ate in ber zen. 'Ta gizonak iñalak jota astian bost duro iazten ez. Jan, umik zetu, bf! Preokupaziyua bai galanta zea!
'Ta hemen ordun, itxiak benak zittuztenak kontalak dia. Saukuk , eta Bordabikuk. Nik dakitela hemen. 'Ta ailleka hartan, ailleka hartan Aixtiburu, 'ta Iarbu.
'Ta zea Goikotxe. Hoik gaiñekuk, denak, denak maixterrak zin. 'Ta oain dia denak, maixterrak zein dia Ergoinen? Itxeberrikuk.
-Geo hasi zenin zea...
-Hoi ba, oan dena, oan ez da maixterrik! Oan ttuzten ben puxkak, benak.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:02:34 - 0:06:00 (3' 26'')
Laburpena Bizimodu zaila. Maizterrak errenta ordaintzen lanak. Apaizari ere etxean zen onena ematen zitzaion. Diru gutxi izaten zuten, 'priolera'. Auzoan nor zen baserriaren jabe eta nor maizter.

Animaliak: arreske eta zikiratzea

Transkribapena

-Zeana atta, ardiya arkara[arkara:15998] biño hauntza?
-Aunskea.
-'Ta manduana ai giñen galdezka, manduak ezin du umia euki?
-Ez. Astuak itten du mandua. Biorrakin kastituta. Enteintzen? Horrengatik du izena asto-mandua.
Enteintzen? Asto-mandua. Zergatik du biorrakin, astuakin mezklatzen da, 'ta atetzen da asto-mandua.
-Ordun astarrakin ingo da? Astarra 'ta biorra.
-Bai, astarra 'ta biorra.
-Mandua, 'ta mandua bakarra izaten da laneko. Harrek ez du umik izateko...
-Mandua laneko. 'Ta iriya 're laneko. Idiya 'zaten da zokorra zikitua.
-'Ta aketza?
-Aketza? Aketza da pues zea, arra.
-Arra.
-Zerri arra. Biño ez da zikittua?
-Ez, ez, ez.
-A! Biño zerriya 're ez al zen zikitzen?
-Bai, zerriya zikitzen zen, zikitzen zien ttikiyak dila.
-'Ta harrek ez du beste izena?
-Ez, zerriya zikitua.
-Ez da, ez du harrek... 'Ta zertako zikitzen da zerriya?
-Bestela kriston aketz pilla izango like 'ta! Ui! Hariyak 'e, hariyak 'e komapziyo batea berrogei bat ume. Berrogei bat itte 'unak iual 'zango 'ttu arkumetan, hogei hariko. Hogei hariko nola utziko 'ttu?
'Ta lengo urtekua han daka 'ta aurrekua 're bai e! Berrogei ardi 'ttunak bi hari naikuk 'ttu. 'Ta urtian hogei atetzen bazka nola utziko 'ttu ba, e? Lengo bitik titu.
-Bai, hoi da, saldu ingo 'ttu.
-Saldu in ber. Horrengatik dia arkumik (...) eta harikuk eta (...) eta harikuk... 'Ta komeni 'yona, 'ta gustatzen 'yona utziko 'u aurreko.
'Ta bei, zezenetako iual. Zokorra raza ona, ama esnauna, bea ona, harai itteko. 'Ta hoi dena kalkuluk.
-Biño zikitu itten da baita 're indar geiyo hartzeko, iriyai 'ta...
-Bai, ba!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:00:00 - 0:02:33 (2' 33'')
Laburpena Klaketa. Animaliak. Ar-eske. Zikiratzea. (Audioa gaizki dago, orokorretik dago, ez mikrotik. Ez da ezer gertatzen, gai hau gero ere aterako da eta).

Lanbide zaharrak 2

Transkribapena

-Geo bertso-paperak saltzen aitzen zinak 'e ibiltzen zin, ez? Zu gotze' al za hoi? Bertso paperak saltzen zittuztela... Bertsolaiyak ate bertso-paperak 'ta jendik eosi itten 'men zittun.
-Karo, libruk 'o. Bai, bertso-paperak bai.
-'Ta zein aitzen zin saltzen 'o?
-Ez dait nik hoi non saltzen zin. Ez naz akortzen. Ez naz akortzen non saltzen zin.
-'Ta garajik 'ta?
-E?
-Motuk eta bizikletak eta konpontzeko garajia izango zen numbaitte.
-Pues... Ordun... Bat zen Ugaldetxoko, Ugaldetxo oan botia da paradaku hartan. 'Ta bestia Matxain. Bestia Beloki. Bestia, zea, Susperregi. 'Ta hor gaiñekun... Pasaian Serafin. 'Ta gaiñekun hor ez zen, hola bizikleta...
Ordun bai oan biño negoziyo hobia bizikletakin e! Dena bizikleta zen 'ta!
-Mm... Bai, oan biño geiyo...
-Hoixe... Oan moto koxkor holakua den bezela biño 're geiyo ordun bizikleta.
-'Ta zeak komadronak eta 'zango zin len?
-Komadrona hoi, auzoko amonan bat 'o partera. Gaiñekun... komadrona...
-'Ta petrikilluk?
-Petrikilluk bai, Hondarbiyan.
-Al zen?
-Bai.
-'Ta geo emplasterak eta...
-Bai.
-Maraiko amona 'ta bezela ibiltzen zinak geiyo bai al zin?
-Bai. Iturri, Karri... 'o zean Gurutzen beste 'at emplastera zen. 'Ta Maraiko amona 'ta... Inesa hau 're bai, Inesa muki. Horrek itten zun zerbaitte.
-Beintxikikuk?
-Ez.
-A!
-Juanjoxen 'ta hoiken ama, amonak. Besten bat geiyo 're izango zin! Belarrakin 'ta itten zittuzten.
-Geo zea oillaskuk zikitzen 'ta eozin ez zen aitzen?
-Zean, Aramburun, Aramburuko amona aitzen zen.
-'Ta zeak, arbolak txertatzen 'ta, hoi 're batzuk trebeguk zin bestik biño.
-Arbola... ba! Arbola...
-Ez? Batzuk bazuten fama okiyo aitzen zila...
-Ximoneko Anjel aitzen zen 'ta... Txaundoko aittona 're bai 'ta... Uste 'ut aitzen zila zean 'e... Paukuk eta... Asko hola! Hartzen bazun, 'o ez bazun... in beimpin!
Zeakin bei gotzakin 'ta hortxe aitzen zin... Buztiñakin 'ta. Biño oan, hoi 're ya galtzen. Landaria karri itten dute 'ta, iña 'ta txertatua.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:55:55 - 0:59:01 (3' 06'')
Laburpena Lanbide zaharrak: bertso-papera saltzaileak, mekanikoak, parterak, petrikiloak, enplasterak, zikiratzaileak, txertatzaileak.

Lanbide zaharrak

Transkribapena

-'Ta zapataiyak aittatu 'ttugu. Txorroskilluk, zorrozten 'ta aitzen zinak bazin, ez?
-Torri itten zin.
-Torri itten zin.
-Bai, fiu-fiu iñez xistoka. 'Ta atetzen bazenun kamiyoa zorrozten zuten 'ta, dirua baldin bazenun dirua patzeko 'ta bestela segi kamutsakin.
-'Ta eltziak 'e zerrekin itten zin?
-A! Joxe ijitua 'ta Ordoselaikuk kompontzen zittuzten haik Joxe ijitua 'ta Txilbestre 'ta.
-Eltziak 'e bai? Eltziak 'e kompondu itten zittuzten?
-Bai, eltziai petako errak maten zizkaten aluminiozko holako puska batzuk zea eltzian ipurtzulun. Biño geo igual hadik jariyua izaten zuten. Jakiña, oango, oango san nahi nuke produktoik ez zen. Bakarra ailleka batetik jartzen ziyoten txapa, barrendik eta kampotik 'ta rematxatzen zuten hua txan-txan-txan
'Ta handik ura jongo ez da ba? Biño... Besteik ez zunak...
-Karo eltziak 'e asko kostako zen, ez?
-Bai, hoixe! 'Ta geo guardasolak kompondu 'ta... Lurrin palanka sartu 'ta han aitzen zin.
-Oan bota itten da biño len kompondu dena!
-Jesus! Oan... Orduko berriyak biño hobiok bai bota! Seuru.
-'Ta zeik? Barkilleroik 'o heladeroik 'o fiestatan 'o?
-Tortzen zen helado. 'Ta barkilluk.
-Biño hua, fiestatan bakarrik torko zen?
-Fiestatan bakarrik. 'Ta geo 'biltzen zin mertxeruk saten geniyon, hillak 'zango 'ia bai haik. Irunguk zin. Bi anai. Kaja hartu bizkarrin, herreminta kaja holakua, bezelako zea da.
Botoiya, hariya, 'ta dena holakua saltzen itxez itxe. Haik oan ez da ezerre haik.
-Etxez etxe asko ibiltzen zin e?
-Bai, 'ta arropa saltzen 'e bai etxez etxe astuakin 'ta.
-Karo jendik ezin zun jetsi oan bezela 'ta...
-Hoi ba! 'Ta zuk bal dakizu ordun hanako galtza urdin 'ta bombatxo, ordun bombatxo asko ibiltzen zin 'ta bobombatxo 'ta abarka 'ta galtzerdi illezko 'ta holakuk baldin bazin...
herrira jetsi berrin beak berta eaman 'ta akaso preziyo beretsun iual. Dena hola haik. Handik jaten zuten haik.
-'Ta zea... Dentista 'ro holakoik izaten al zen?
-Ordun dentixtana itten zun meikuk beak.
-A! Meikuk beak... Ta ate! Ordun ez zen haimbesteko...
-Auskalo nola ateko zittun tenazakin 'o...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:53:05 - 0:55:55 (2' 50'')
Laburpena Lanbide zaharrak: txorroskileroak, eltze-konpontzaileak, mertzeroak, arropa-saltzaileak... etxez etxe ibiltzen ziren. Dentista lanak medikuak egiten zituen.