Lanbide zaharrak 2

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:55:55 - 0:59:01 (3' 06'')
Laburpena Lanbide zaharrak: bertso-papera saltzaileak, mekanikoak, parterak, petrikiloak, enplasterak, zikiratzaileak, txertatzaileak.

Transkribapena

-Geo bertso-paperak saltzen aitzen zinak 'e ibiltzen zin, ez? Zu gotze' al za hoi? Bertso paperak saltzen zittuztela... Bertsolaiyak ate bertso-paperak 'ta jendik eosi itten 'men zittun.
-Karo, libruk 'o. Bai, bertso-paperak bai.
-'Ta zein aitzen zin saltzen 'o?
-Ez dait nik hoi non saltzen zin. Ez naz akortzen. Ez naz akortzen non saltzen zin.
-'Ta garajik 'ta?
-E?
-Motuk eta bizikletak eta konpontzeko garajia izango zen numbaitte.
-Pues... Ordun... Bat zen Ugaldetxoko, Ugaldetxo oan botia da paradaku hartan. 'Ta bestia Matxain. Bestia Beloki. Bestia, zea, Susperregi. 'Ta hor gaiñekun... Pasaian Serafin. 'Ta gaiñekun hor ez zen, hola bizikleta...
Ordun bai oan biño negoziyo hobia bizikletakin e! Dena bizikleta zen 'ta!
-Mm... Bai, oan biño geiyo...
-Hoixe... Oan moto koxkor holakua den bezela biño 're geiyo ordun bizikleta.
-'Ta zeak komadronak eta 'zango zin len?
-Komadrona hoi, auzoko amonan bat 'o partera. Gaiñekun... komadrona...
-'Ta petrikilluk?
-Petrikilluk bai, Hondarbiyan.
-Al zen?
-Bai.
-'Ta geo emplasterak eta...
-Bai.
-Maraiko amona 'ta bezela ibiltzen zinak geiyo bai al zin?
-Bai. Iturri, Karri... 'o zean Gurutzen beste 'at emplastera zen. 'Ta Maraiko amona 'ta... Inesa hau 're bai, Inesa muki. Horrek itten zun zerbaitte.
-Beintxikikuk?
-Ez.
-A!
-Juanjoxen 'ta hoiken ama, amonak. Besten bat geiyo 're izango zin! Belarrakin 'ta itten zittuzten.
-Geo zea oillaskuk zikitzen 'ta eozin ez zen aitzen?
-Zean, Aramburun, Aramburuko amona aitzen zen.
-'Ta zeak, arbolak txertatzen 'ta, hoi 're batzuk trebeguk zin bestik biño.
-Arbola... ba! Arbola...
-Ez? Batzuk bazuten fama okiyo aitzen zila...
-Ximoneko Anjel aitzen zen 'ta... Txaundoko aittona 're bai 'ta... Uste 'ut aitzen zila zean 'e... Paukuk eta... Asko hola! Hartzen bazun, 'o ez bazun... in beimpin!
Zeakin bei gotzakin 'ta hortxe aitzen zin... Buztiñakin 'ta. Biño oan, hoi 're ya galtzen. Landaria karri itten dute 'ta, iña 'ta txertatua.