Sorgin kontuak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:12:05 - 0:12:55 (0' 50'')
Laburpena Sorgin kontuak. Etxera goiz erretiratzeko kontatzen omen zituzten. Sakamantekas. Sorgin erreka Ergoienen.

Transkribapena

-'Ta gaiñekun sorgin kontuk 'ta hola, garai bateko kontuk 'ta kontatzen al zittuzten?
-Sorgiñanak bai.
-Bai? 'Ta ze kontatzen zuten?
-Oi! Sorgiñak atetzen zila holako lekutan 'ta halako tokitan 'ta, holakori ateria 'ta, halakoriaterai 'ta. 'Ta hoi dena nik bakit zertako zen. Itxea goiz erretiatzeko. Parte 'at bai. Hoixe hala zela!
'Ta geo beste bat bazen gu mutikozkorrak giñan garaiyin: Sakamantekas. 'Ta hola ttikiyai, haur ttikiyai harrapatu 'ta odola kentzen men ziyotela. Beste batei mateko. Hoik dena izutzeko moko zea 'zango zen.
-'Ta sorgiñerrekana, hoi noiztik...
-Sorgiñ errekana horrek, bu! Auskalo zembat urte 'ttun!
-'Ta zerbaitte kontuik bai al zon? Sorgiñikan ateria noizpaitte 'o?
-Nik ze sango zaittut ba!