Nobio-kontuak

Neska-laguntzea

andrea nola ezagutu

Transkribapena

- Bueno Joxe
- Ba hau ni geo nola ni nola hasi nitzan honekin? Ba 'ta Oiartzunen kuadrilla hoi, nola san dugu len jokuan 'ta aittu 'ta,
beti Oiartzunen, sardoteira 'ta ixtoi 'ta ni ikusi nun Valladoliden pelikula gustau zin Mondragokua ne aldamenua, bai zea hoi, Jorge Negrete 'ta e, " Alla en el rancho grande alla donde vivia, habia una rancherita que alegre me decía"
Joe nola kantatzen zun Jorge Negrete 'ta abar 'da geo Errentiyan ikusi nun pelikula hua gustatu, kanta asko gustatzen anu e' kan ta e ' bai
- A bai e?
Hala beñipin zer da 'ta ya hoi Pasaian (...) 'ta jode "-Pasaira jun ber al dek?"osea "Errentira Errentira jon ber al dek zea txulo jendi horrena? "launak eta
Beno ni Errentira etorri.
- Zer zian txuluak Errentikuak?
- E bueno hala zuten zea kostunbria esateko
- Zer zenuten pikia
- Bai
- Errenteiko mutil gaztiakin eta ez zeunten harreman ona ezta?
- Ez, ez 'da
- Ze pasatzen zan ba? ze
- E... deus ez
- Hor hor mutilla zea hola mutilla elegante 'ta zeak Pasaikuak zian!
- A bai
- bai, bai neskatxak hola
- Nei esan naute Errenteikuak etortzen baldin bazian Oiartzun aldea harrika 'ta hasten ziñaztela
- Bai, bai gu miño geroxio gu pasata ge o leno, gu miño leno bai, gu hasi miñoleno. Bai, bai ,bai
- Zu ez zea harika ibiliya
- Ez, ez, ez. Gu ez gea harrika ibili. Pasaira, Errenteira etorri 'ta papeleruak.
"- Kaixo" 'ta gezurra san niyoten karo ." - Zer da Laxa hemen? - Bai launak etorriko dila 'ta.." Gezurra zen. Gu kuadrillan... joe! Ni leno ibilli nahi ez kuadrillan,
hamabost lagun o' kuadrilla 'ta, gio Errentiyan e' bai kriston kuadrilla, 'ta karo Errenteiyan fiestak, hala xexenak, xexenai beira 'ta kusi nun ikusi nun arpei bat neskatxa bat... "-Joe hoixe arpei polita bai mekasuen!"
Geo zer da 'ta
- Oseake begiya bota zeniyon zuk e'
- Ba bai bai bai. Gio kalle Viterin pasiatzen ai zela ya honekin, andria duten honekin hua
- Berriz ikusi
- 'ta " Mekaguen sos vaya pareja!" Jode! arpeiya batenea 'ta bestiak gorputza 'ta bueno hala gustatu zin ya. Nahi nun nahi nun haitakon batekin. Nahi nun haitakon batekin nola o' hala o' ixtoi 'ta.
bai, bai joe txulo trajiakin 'ta korbata 'ta de txulo joe! Bueno bien, zer da 'ta hara denbora gutxira beñipin han kuarillan o' batei san niyon, " - Hi jongo gattuk bi neskatxa hoita?- Ez al ttuk ezautzen hoik? hoi ne arreba dek! "
"-Aiba dio a callar!"
-'Ta ze in ziñan...
-...aste hau miño leno karta bat ne etxea tarjeta ze karta bat. Ia ez dakit zer 'ta bakit zer 'ta (...) 'ta firmatzen zuten sol y son luna, sol y luna, sol y luna, sol y luna. Meka hoik ttuk ba e!
Hoik ttuk ba, bien bueno hara, beste mutik batei san niyon 'ta baitare 'ta hoik biyekin. Eta joe! gañea Errenteiko bikaiyua edo kruzatu eta saludatu 'ta ixtoi 'ta hola beñipin bale pasa zen.
Handik bi o' hiru eunea (...) andria duten honek ez bestiak, "-Joxe -¿Que pasa? - ¡Si otro día vienes donde nosotras, no vengas con aquel e!"
-"Aiba dio bueno, nik bai nik libre dit, nik libre dit."
Bueno, haber nola esango niyon "-Con quien quieres que venga?" 'Ta orduan asko ibiltzen zen trasportes Lopez, 'ta Oiartzungo neska batekin erotua zebillen hoi 'ta oañ (...) e' bai. Hillak hillak dia bai.
Hala beñipin ya bale aurrea, ya pasa zen denbora hoi, 'ta hoi jun zen be ahizpana ro', beste neska hoi, arpeiya geyo gustatu zina sateko 'ta hara jun zen 'ta hau geatu zen. 'Ta hau be launak 'ta oañ e ta
"Bueno ahora..." etxebirian ni 're etxebirian karo, nola Audelen bizi giñan ni Audelea 'ta Fandeikua zen, Fandeikua hau " Ahora no hace falta que te acompañemos, ése ya te acompañará"
(...) 'ta honek esan zin nei, nik san niyon bueno, " En vez de empezar ahora hacia la última hora, porque podemos salir" " Bueno, bueno mira vamos a empezar desde el domingo si quieres ¡pero en prueba eh! - Hombre claro, hombre efectivo no va a ser." En prueba 'ta ni Arraguan
zai,
- Zenek esan zun en prueba zuk o' beak?
- Ez andriak, honek 'ta hala beñipin ya ni Arraguan han neon zai beste ezaun bat 'ta ixtoi 'ta han neola ikusi nun heldu zela hau 'ta joe zon!
Jantzi granate bat lore txuriyakin 'ta joe esan nun: "Mekasuen viene Sofia Loren viene ahí
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 1:08:10 - 1:14:28 (6' 18'')
Laburpena Andrea nola ezagutu zuen Errenterian kontatzen du. Errenteriako eta Pasaikako mutilak dotoreagoak omen ziren. Bere andrearen aurpegia gustatu zitzaion.

Ezkontza

Transkribapena

-Eta mutillak jungo zien ba dantza eske? Mutillak jungo ziala dantza eske?
-Sueltun ibiltzen giñan e!
-Biño Txikierdin?
-A baita 're, Txikierdin 'e bai, joten zin mutillak.
-Dantza eske?
-Juten zin.
-'Ta holaxe jungo zitzaizun senarra 're? Senarra izango zena geo?
-Ez naz akortzen aittu! Bat 'e! Ez, han ibiltzen giñan dantzan 'ta geo itxea abitzen giñanin, ba guekin batin.
-Bai, bai, bai, bai. Ze in zenuten dembo asko nobiyo bezela?
-Ez nizuke... Ez harei arreba ezkondu zitzaiyon 'ta bi anaiyak geatu zin itxian. 'Ta ordun ni ezkondu nitzan.
-Zembat urtekin ezk... Esan nazu leno hogeita?
-Hogeita...
-Hogeita zazpi 'o zortzi?
-Bai zerbaitt 'e hola.
-'Ta nun ezkondu ziñaten?
-Nun ezkondu giñan? Ui ama! Nun ezkondu giñan gu ordun?
-Oiyartzunen bertan!
-Oiyartzunen bertan...
-Oiyartzunen bertan bai.
-Oiyartzunen.
-'Ta ezkontzako soiña, soiñekua 'ta?
-Joxepa Iñaxik iña. Amandriak.
-Ze kolorekua zen?
-Trajia nun nik e! Azul marino. Gona 'ta.
-Bluxa?
-Blusa ez, txaketa.
-Trajia zen, ez?
-Bai.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:36:54 - 0:38:30 (1' 36'')
Laburpena Ez zuten elkarrekin dantza egin, etxera lagundu zuen senarrak Carmen. Eta horrela hasi ziren nobiotan. Oiartzunen ezkondu ziren Carmenek 27 urte zituela. Bere amandreak egin zion ezkontzeko trajea. Trajez ezkondu zen Carmen.

Nobio kontuak

Transkribapena

- Nola sun izena zue senarrak?
- Inazio
- Inazio.
- Ze geyo?
- Etxenagusia.
- Eta baserriya zen?
- Peluberri
- Peluberri hoi da
- Oseake nobiyo bezela hasi 'ta denbo askuan ibilli ziñazten o'
- Ba
- ezkondu artian o'...
- Bai ezkondu arte, ba nik ez dakit ba zenbat ... bi 'ro hiru urte pasako genittun hola alkarrekin o', hola.
- 'Ta ezkondu geo?
- Geo ezkondu.
- Nun?
- Oiartzunen, bai Oiartzuna torri giñan bizitzea, bajatuak giñan ni bajatua nitzan orduko
- A bai?
- Iturriotza
- A. 'Ta zu bakarrik bizi ziñan?
- E?
- Bakarrik bizi ziñan o'?
- Ez, bi ahizpa 'ta geo atta, amakin bajatu giñen. Ama gaizkittu zigun eta meikuk lana guziya galazi ziyon, biyotzekua zula, lana kendu ziyon 'ta baserriya,'ta bi ahizpa geldittu giñan, bestik ezkondu zin,
'Ta bi ahizpa geldittu giñen, eta attak ez zun nahi bera jetsi, 'ta hemen Iturriotzen tokatu zigun itxe bat, piso bat.
Izaunak Errentikua z, itxoin, Errentikua zen andria, eta Oiartzungua gizona, eta gizona zen ieltserua Oiartzungua. Eta geo gure ama esaten ziyoten hola,
ba, denakin amistadia izaten zun guriak eta esniakin eta ordun , ba itxia itten ai zinin "- Ba netzako 're akordatu!netzako 're tokiya 'ro hola " 'ta gio ezin ba ottu 'ta in zen guri, beno ezin zela ba etsi 'ta
Errentira biziztea berriz Errentira joteko gogua ba, Iturriotzen hemen dena diferentia 'ta ezin ba. 'Ta geo piso bat tokatu zigun, beno guri abisatu 'ta geo
- Erosi zenuten? abisatu
Bai, nola saltzeko pentsatu zuten eta nahi bagenun pisua hartu 'ta beno geo pisua hartu genun. San genun beno meikua 'ta komei 'ta ibiltzeko pisua hor
eongo da 'ta ama bertzen baldin bazen, ingo genula alaba batekin , ahizpa batekin horrea ama 'ta gu, ni attakin baserriyan geldittuko nitzala.
'ta hala urte batzuk pasa genittun goiyan miño geo bera denak jetsi giñan.
- Denak bera jetsi ziñazten.
- Denak bera jetsi giñan.
- Geo ibilli genun baserriya behiyak jarrita soruan 'ta komei biño ez, geo azkenin,
- Ze in zenuten saldu baserriya?
- Saldu baserriya. Horra.
- 'Ta zenbat urtekin ezkondu ziñan?
- Ni hoeita hoeita hamarrekin.
- Hogeita hamarrekin.
- Eta ezkonduta nun jarri ziñaten bizitzen?
- Iturriotzen.
- Hor, etxe berian?
- Bai, bai.
- Eta e... zuk ordun etxetik kanpoa lana iten zunun?
- Itxetik ez, ez ez baserriyan, baserriyan geo itxian 'ta horra
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:20:00 - 1:23:59 (3' 59'')
Laburpena Inazio Etxenagusia zuen senarra, Peluberri baserrikoa. Bizpahiru urte pasa zituzten nobio bezala eta gero ezkondu egin ziren, Teodorak 30 urte zituela. Ordurako, Teodoraren familia Errenteriatik Oiartzuna etorriak ziren bizitzera, ama gaizkitu zelako

Bikotea nola ezagutu

Transkribapena

- Ordun geo, senarra nun ezautu zenun ba zuk?
- Nik e ba izautuko nun...
- Ezautzen ziñazten lendik o'
- Ez, beno izautu bixtaz izautu bai asko biño, billeran! o' Txikierdin o' Altzibarren o' dantzara junta hola.
- Ordun hoixen zen dantzan ibilli 'ta geo esaten zizun launtzea jotia nahi al zu 'ro, horra, ordun hua zen. Oan berriz kuadrillan ibiltzen dia.
- 'Ta birian laundu iten zizun.
- Birian itxea laundu, 'ta gio berriz bueltatu.
'Ta saten zun: " Zer datorren iandeako jongo al naz o'?" " Ui zeonek ikusiko zu dantzea" 'ta horra.
Tortzen baldin bazen bien 'ta ez paldin bazen e' horra, estimaziyo haundiyik jarri gabe, horra, aurren aldetik.
- A
- Geo bai geo, horra.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:56:47 - 0:58:00 (1' 13'')
Laburpena Senarra bileran ezagutu zuen, etxera lagundu zion eta hortik hasi ziren batera.

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-085
Pasartea 0:12:05 - 0:14:50 (2' 45'')
Laburpena Senarra ehiztaria zuen, eta, ezkongai zeudela, joaten ziren kanpora, egunak pasatzera: Burgosera, Valladolidera. "Be onetatik atexia". Ezkongayak. Niñuten.

Bihotzeko kontuekin, bihotza nekatu

Transkribapena

- Andriai obeittu etzeniyon 'ta hara oain!
- Kaso in bazeniyon... o
Miño hain gustoa ez bazen ibilko Aranoaño 're etzen jongo hainbeste denbun
- E?
- Hain gustoa ez bazen ibilliko Aranoño 're etzen jongo garai hartan!
- A ez Aranoño 're ez
- Karo
- Hoixe hoixe
- Aspertuko zen bestela! Pentsa zortzi urte ezkondu arte! Taka, taka, taka, haraño! Matte zizun e?
- Taka, taka bai egiya. Biajia e!
- E Gregoria, matte zizun e?
- Bai, bai matte. Baldimetan matte! nik ebai hau 'ta.
- Zu ez ziñan Larrazabalea tortzen?
- E?
- Zu aiyeka honta ez ziñan tortzen, bea joten zen beti?
- Ni Larrazabale urtero tortzen giñan zea gonbitzen giñuzten 'ta bazkaltze ni ne ahizpakin 'o hola
'Ta gañekun Larrazabale joten giñan maiz hemendikan ezkonduta, maizago 'ta geo ama ongiezik ezpazon 'o, fan 'ta eun batzuk pasa 're bai nik eta hola. 'Ta
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:20:00 - 0:21:15 (1' 15'')
Laburpena Bere garaian oinez asko ibili zelako nekatu omen zaio bihotza Joxe Luixi. Baina ibiltzea gustatu izan ez balitzaio, joango ote zatekeen zortzi urtean Aranoraino, Gregorirengana?

Errenterian lanean

Transkribapena

-'Ta zuk zeakin, Gregorikin eonta auro jon berko zunun ba Larrazabalea? Erretira?
-Bai, bai, bai.
-Karo, korrika erditan!
-Biño ni honekin hasi nitzaneako Errentiyan hasiya nitzan ni fabrikan. Nik lana itten nun, lendabizi lana itten nun Real Compañia Asturiana.
-Minatan?
-Minakua han Errentiyan bazen han kamiyo ixkiñin, laminaziyuk eta bazin 'ta han.
-Kaputxinotan Errentiyan
-Itten nun lendabiziko. Eta geo, geo handikan hua zea txarra zela hango tufua 'ta hoi txarra zela 'ta ez dait zela hor san. Paulino izautzen zenun Kastronin zena?
'Ta hoi 'ta obran 'ta oxijeno itten, oxijeno fabrika itten ai zin, oxijeno. 'Ta san zin: "Hi zea obran ai ttuk biño bertan hartu nahi ttek 'ta jon al nahi duk zera? fabrika harta? Gue fabrika horta jon nahi al duk?"
Geo Itxebeste linternerua Errentikua, Errentikua ez dait aitzia bazun, ez dakit ez zu izango. 'Ta hola, haik ai zien han obratan. 'Ta san zin: "Aizu Joxe Luix, zu zertik ez za hara joten hoi fabrika hoi zea da e,
mineala 'ta usaiya 'ta txarra da 'ta zea da 'ta hara zertik ez zea joten? 'Ta hoi nik sango yot nausiyai sango yot" 'Ta jon zen 'ta bueno, zeatzen zenin, bukatzen zenin hasi zen. Obra bukatu zutenin, makinak desaertu zinin seittun deittu ziaten.
'Ta han zean, Real Compañia Asturiana hortan, han Arlepoko Juanito. Hoa enkargato eoten zen 'ta hoa hango makinak eta zeatzen dena eakusten, bea zartua zen 'ta be tokiyan jarri nahi zian.
Enkargato 'ta jarri nahi zian. 'Ta han orduan izaten zen ordubete estaduantzako sartu berra, ordubete debalde sartu ber izaten zen. Hoi hillian behin 'o, astian 'o izaten zen.
'Ta ordueten makinak denak eakusten aitzen zien 'ta san zin: "Bueno 'ta". Geo san niyoten "Ez nik hola 'ta hola joteko idea dut 'ta". "Zuk joteko, nola joteko, zerta jon ber zu? Ez za jongo. Nik dena eakutsi zattut
'ta nik erretirua hartu ber dut laister 'ta ne tokiyan zuk jarri ber zu!" 'Ta: "Ba hara joteko zea hitzeiña naz ba, 'ta esto jon in berko 'ut zertikan zea apuntatu nau".
'Ta (...) purrustan. (...) 'Ta hala, behintzat zetu giñen 'ta geo hor hasi giñan 'ta hogeita hamabost urte pasa nittun hor Oxijenotan. 'Ta han beste bost berrogei urte. Bestikin berrogei urte pasa nittun.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:32:06 - 0:35:06 (3' 00'')
Laburpena

Joxe Luix igandeetan joaten zen Aranora, Gregorirengana. Ordurako hasia zen Errenterian lanean. Lehendabizi, Real Compañía Asturianan, Kaputxinoetan, eta, gero, baldintza hobeak zirela eta, Compañía Nacional de Oxigenon hasi zen, eta han segitu zuen. Tarteka, ordubete gehiago sartu behar izaten zen estatuarentzat. Purrusta.

Eskutitzen bidez ezagutuak

Transkribapena

- Saten ai ziñazten... Zu nongua za? Naparrukua, biño nongua?
- Ni Aranokua.
- Aranokua.
- Hoi da Hernaitikan lendabiziko herriya. Goixuta utzi aiyeka 'atea 'ta.
- Hoi da. Eta, nola izautu ziñazten?
- Aber, nola izautu giñan!
- Nola izautu? Guk... Nik orduan gerran herittuta zean ibiltzen nitzan, beno, ordoko hasiya nitzan... Hau izautu nuneko Donostira torri zen... Lendaiziko eondu nitzan Bitoiyan, eta geo torri nitzan Donostira. 'Ta hospital (...) ez dakit, aitzia izango 'zu igual... 'Ta gerra demboan han eoten nitzan
'ta handikan geo tortzen nitzan... Itxea tortzen nitzan Hernanin barrena, Hernaniko autobusian etortzen nitzan zeara, Urraireko lepoa, Santuxko lepua. Aitzia izango 'zu igual... 'Ta geo handikan Larrazabala.
- Karo.
- Ni Larrazabalekua naz eta 'ta Larrazaalea tortzen nitzan. 'Ta batian tokatu giñan hau be attakin. Eta ni heldu nitzan 'ta Hernanin.
- Osaba Joxe.
- E?
- Atta ez zen, osaba Joxe.
- Osaba Joxe?
- Osaba Joxe, ne atautxiya.
- Atautxiya...
- Atta ez.
- Zeatu ziñanin zu han torri giñan demboan...
- Autobusian torri...
- Autobusin ez giñan torri.
- Kamionian torri giñan ordun.
- Autobusa abeittua 'ta etorri giñan... Kamiona jarri zuten 'ta kamionin torri giñan...
- Bai, 'ta ordun zen osaba.
- 'Ta ordun izautu nun 'ta honek nei beitzen zin 'ta nik 'e bai honei, 'ta honei beitzen ziyon 'ta geo... Handik ate 'ta ebakuatu niyoten Pamplona 'ta Pamplongo ospitalin neola beste aranoar bat tokatu zen han,
aranoar bat, honen auzokua. 'Ta harrek san zian hola amistadia bagenun 'ta san zin: "Nik mango 'izut seiñak neskatxa batenak mango 'izut" Eta orduan bakizu, gerra demboan (...) aitzen giñan 'ta hola ibiltzen giñan 'ta hola honen seiñak eman zizkian.
- Pentsa 'zu...
- Biño harrek bazekiyen zuk hau izautzen zenula?
- Ez, ez, ez zakin.
- A, ez zekin? Kasuelidadia.
- Ez, ez, ez zakin. Harek ez zakin.
- Kasuelidad que fue!
- Eta man zizkin honen seiñak 'ta nik karta eskribittu niyon honei, eta honek 'e seittun kontestatu zian. Kontestatu zian 'ta hartatik hasi giñan 'ta amistadia in genun 'ta. Geo gu Aranon 'e asko joten giñan gaztiak giñala 'ta meza 'ta...
Oiyartzun biño oañik aldeo gelditzen zen Arano eta hara askotan joten giñan 'ta geo handik aurrea zeatzen ibilli giñan 'ta holaxe hasi giñan.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:06:40 - 0:09:47 (3' 07'')
Laburpena Joxe Luix Oiartzungo Larrazabal baserrikoa da eta Gregori, Aranokoa. Joxe Luix gerran zauritu egin zen, eta, sendatzen ari zela, Gregorirekin idazten hasi zen. Lehen, ohitura handia zegoen eskutitzak idazteko.