Nobio-kontuak

Neska-laguntzea

Ezkonduta edo ezkondu gabe, zer da hobea?

Transkribapena

- Be alaban itxian, Maitxo alaba. 'Ta... Gizona Irungua da. Periko 'ro Pedro 'ro ez dakit nola den, 'ta... Eun batin jon giñan bixitatzea Tomaxa 'ta biyek hara (...) miñez zeola 'ta zea... Momoti genun kotxikin, hiruak jon giñan. 'Ta nik e'nun ezer eaman,
ez zin gotu ezer eamatia 'ta hoik eaman ziyoten, honek zerbaitt eaman ziyon 'ta zeak 'e Momotik 'e eaman... Nik deuse eaman ez 'ta... Hizketan 'ta hizketan 'ta hizketan 'ta han Monika harrekin, bat galdetu 'ta bestia galdetu 'ta:
"Bai, hik nobiyua utzi in 'unen, utzi! Hoi ez dun itten, hoi ez dun itten!", "Bai, kontua. Nik utzi niñun hi harek", "Ez, ez, hik utzi 'unen, hik utzi 'unen. Zertik utzi 'unen hua? Zertik utzi 'unen?". Kizkur tzur-tzur iña hantxe ba ohiyin 'ta san niyon:
"Ba! Nik e'nun sekula pentsatu izandu solteretan miño bizimodu hobia botako nunik ezkonduta", "Aizan! Nik ezkonduta bizimodu hobia bota niñen", "A bai?" Hemezortzi urtekin ezkondu zen. "Bai?" 'ta "Bai". Geo, nik san niyon: "'Ta horren gazteik solteran geldittu ziñan 'ta
zertik ez ziñan berriz ezkondu?", "Aizan, leno zazpi ume banittin 'ta beste zazpi izango nittun beldurrakin". Ezkonduta len zazpi ume euki 'men zittun 'ta beste zazpi izango zittun beldurrakin. Nik san niyon:
"Ui, zea, nik uste nun ba zea solteretan bizimodu hobia botako zea... hobia botako zela ezkonduta miño", "Nik ezkonduta bizimodu hobia bota niñen". 'Ta hoi san zin, zazpi izandu zittula 'ta beste zazpi izango zin beldurrakin.
'Ta hoi ba, kontentu. Bueno, bueno, bueno... 'Ta geo san niyon... Gizona harei esan niyon... Monikai esan niyon: "Bai Monika nik gaur e'zattut deuse ekarri" san niyon "e'zattu deuse ekarri, miño gizon horrei...
Hoik ekarri dute miño nik ez dut ekarri 'ta gizon horrei mango yot dirua 'ta bihar ekarriko 'izu pastelak honek", "Bihar pastelak? Gaur ekarri ber ttunen, gaur!". Hartzan! 'Ta gizon harei eman niyon dirua eta esan niyon gaur e'yot deuse ekarri 'ta bihar karri yozu zerbaitt:
"Bai, karko yot", "Ez du berrik", "Bai ber du, karri yozu". Miño Monika zar horrek... Aizan, hantxe ba! Jesus, jesus... 'Ta hara 're joten giñanin...
Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:09:40 - 0:11:50 (2' 10'')
Laburpena Auzoko lagun bat bisitatzera joan zen batean, eztabaidan aritu ziren ea nola bizitzen zen hobeto, ezkonduta edo ezkondu gabe. "Hartzan!" Hika.

Atxarraztalua sufiziente ibiliko duen emakumea behar

Transkribapena

- Hua 're hasi zen ba nekin 'ta kaso in geniyon dembo batzuk eta harrek 'e "Beno Inaxi, ezkontzia 're pentsatu berko dugu ba" 'ta "bueno pues bale." 'Ta harrei 're gauza bera. "'Ta ezkonduta zer? Noa jon ber dugu 'ro, ze kondiziyo dia, 'ro zer dia?" 'Ta jartzen da más serio
que no sé que 'ta san zin: "Nik bi hitzetan bukatuko zattut, atxarrazterua sufiziente ibilli ber dun persona ber dut nik" "A bai? Nahi 'zuna harrapa 'zaztu ordun! Nik ez zattut sango beti atxarraztalua sufiziente ibilko 'utela 'ta segi nahi zun tokira!" 'Ta halaxen harrapatu zun.
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:39:10 - 0:39:40 (0' 30'')
Laburpena Beste nobio batek ere ezkontzeko eskatu zion eta Inaxik ea zein baldintza jartzen zion galdetu zion. Mutilak halaxe erantzun zion: atxarraztalua sufiziente ibili behar zuen emakumea behar zuela. Hura ere utzi egin zuen Inaxik.

senarra

Transkribapena

Nor Mujika Ezponda, Mañoli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-120
Pasartea 0:20:37 - 0:21:39 (1' 02'')
Laburpena Behin lagunekin haserretu eta osabaren bizikletan joan zen bakarrik bilerara. Orduan hasi zen senarrarekin. Ez zitzaion gustatzen bere senarra baina egun horetan bakarrik joan zenez, berarekin dantza egin zuen. Gero opariak egin eta egin hasi zitzaion, engainatu zuen eta gaur arte.

-

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:31:32 - 0:33:31 (1' 59'')
Laburpena Emaztea nola ezagutu zuen galdetzen dio elkarrizketatzaileak. Baina, ez da gogoratzen. (Nahasia)

andrea nola ezagutu

Transkribapena

Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-089
Pasartea 1:08:10 - 1:14:28 (6' 18'')
Laburpena Andrea nola ezagutu zuen Errenterian kontatzen du. Errenteriako eta Pasaikako mutilak dotoreagoak omen ziren. Bere andrearen aurpegia gustatu zitzaion.

Ezkontza

Transkribapena

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-090
Pasartea 0:36:54 - 0:38:30 (1' 36'')
Laburpena Ez zuten elkarrekin dantza egin, etxera lagundu zuen senarrak Carmen. Eta horrela hasi ziren nobiotan. Oiartzunen ezkondu ziren Carmenek 27 urte zituela. Bere amandreak egin zion ezkontzeko trajea. Trajez ezkondu zen Carmen.

Nobio kontuak

Transkribapena

- Nola sun izena zue senarrak?
- Inazio
- Inazio.
- Ze geyo?
- Etxenagusia.
- Eta baserriya zen?
- Peluberri
- Peluberri hoi da
- Oseake nobiyo bezela hasi 'ta denbo askuan ibilli ziñazten o'
- Ba
- ezkondu artian o'...
- Bai ezkondu arte, ba nik ez dakit ba zenbat ... bi 'ro hiru urte pasako genittun hola alkarrekin o', hola.
- 'Ta ezkondu geo?
- Geo ezkondu.
- Nun?
- Oiartzunen, bai Oiartzuna torri giñan bizitzea, bajatuak giñan ni bajatua nitzan orduko
- A bai?
- Iturriotza
- A. 'Ta zu bakarrik bizi ziñan?
- E?
- Bakarrik bizi ziñan o'?
- Ez, bi ahizpa 'ta geo atta, amakin bajatu giñen. Ama gaizkittu zigun eta meikuk lana guziya galazi ziyon, biyotzekua zula, lana kendu ziyon 'ta baserriya,'ta bi ahizpa geldittu giñan, bestik ezkondu zin,
'Ta bi ahizpa geldittu giñen, eta attak ez zun nahi bera jetsi, 'ta hemen Iturriotzen tokatu zigun itxe bat, piso bat.
Izaunak Errentikua z, itxoin, Errentikua zen andria, eta Oiartzungua gizona, eta gizona zen ieltserua Oiartzungua. Eta geo gure ama esaten ziyoten hola,
ba, denakin amistadia izaten zun guriak eta esniakin eta ordun , ba itxia itten ai zinin "- Ba netzako 're akordatu!netzako 're tokiya 'ro hola " 'ta gio ezin ba ottu 'ta in zen guri, beno ezin zela ba etsi 'ta
Errentira biziztea berriz Errentira joteko gogua ba, Iturriotzen hemen dena diferentia 'ta ezin ba. 'Ta geo piso bat tokatu zigun, beno guri abisatu 'ta geo
- Erosi zenuten? abisatu
Bai, nola saltzeko pentsatu zuten eta nahi bagenun pisua hartu 'ta beno geo pisua hartu genun. San genun beno meikua 'ta komei 'ta ibiltzeko pisua hor
eongo da 'ta ama bertzen baldin bazen, ingo genula alaba batekin , ahizpa batekin horrea ama 'ta gu, ni attakin baserriyan geldittuko nitzala.
'ta hala urte batzuk pasa genittun goiyan miño geo bera denak jetsi giñan.
- Denak bera jetsi ziñazten.
- Denak bera jetsi giñan.
- Geo ibilli genun baserriya behiyak jarrita soruan 'ta komei biño ez, geo azkenin,
- Ze in zenuten saldu baserriya?
- Saldu baserriya. Horra.
- 'Ta zenbat urtekin ezkondu ziñan?
- Ni hoeita hoeita hamarrekin.
- Hogeita hamarrekin.
- Eta ezkonduta nun jarri ziñaten bizitzen?
- Iturriotzen.
- Hor, etxe berian?
- Bai, bai.
- Eta e... zuk ordun etxetik kanpoa lana iten zunun?
- Itxetik ez, ez ez baserriyan, baserriyan geo itxian 'ta horra
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:20:00 - 1:23:59 (3' 59'')
Laburpena Inazio Etxenagusia zuen senarra, Peluberri baserrikoa. Bizpahiru urte pasa zituzten nobio bezala eta gero ezkondu egin ziren, Teodorak 30 urte zituela. Ordurako, Teodoraren familia Errenteriatik Oiartzuna etorriak ziren bizitzera, ama gaizkitu zelako