Nobio kontuak

Primary tabs

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:20:00 - 1:23:59 (3' 59'')
Laburpena Inazio Etxenagusia zuen senarra, Peluberri baserrikoa. Bizpahiru urte pasa zituzten nobio bezala eta gero ezkondu egin ziren, Teodorak 30 urte zituela. Ordurako, Teodoraren familia Errenteriatik Oiartzuna etorriak ziren bizitzera, ama gaizkitu zelako

Transkribapena

- Nola sun izena zue senarrak?
- Inazio
- Inazio.
- Ze geyo?
- Etxenagusia.
- Eta baserriya zen?
- Peluberri
- Peluberri hoi da
- Oseake nobiyo bezela hasi 'ta denbo askuan ibilli ziñazten o'
- Ba
- ezkondu artian o'...
- Bai ezkondu arte, ba nik ez dakit ba zenbat ... bi 'ro hiru urte pasako genittun hola alkarrekin o', hola.
- 'Ta ezkondu geo?
- Geo ezkondu.
- Nun?
- Oiartzunen, bai Oiartzuna torri giñan bizitzea, bajatuak giñan ni bajatua nitzan orduko
- A bai?
- Iturriotza
- A. 'Ta zu bakarrik bizi ziñan?
- E?
- Bakarrik bizi ziñan o'?
- Ez, bi ahizpa 'ta geo atta, amakin bajatu giñen. Ama gaizkittu zigun eta meikuk lana guziya galazi ziyon, biyotzekua zula, lana kendu ziyon 'ta baserriya,'ta bi ahizpa geldittu giñan, bestik ezkondu zin,
'Ta bi ahizpa geldittu giñen, eta attak ez zun nahi bera jetsi, 'ta hemen Iturriotzen tokatu zigun itxe bat, piso bat.
Izaunak Errentikua z, itxoin, Errentikua zen andria, eta Oiartzungua gizona, eta gizona zen ieltserua Oiartzungua. Eta geo gure ama esaten ziyoten hola,
ba, denakin amistadia izaten zun guriak eta esniakin eta ordun , ba itxia itten ai zinin "- Ba netzako 're akordatu!netzako 're tokiya 'ro hola " 'ta gio ezin ba ottu 'ta in zen guri, beno ezin zela ba etsi 'ta
Errentira biziztea berriz Errentira joteko gogua ba, Iturriotzen hemen dena diferentia 'ta ezin ba. 'Ta geo piso bat tokatu zigun, beno guri abisatu 'ta geo
- Erosi zenuten? abisatu
Bai, nola saltzeko pentsatu zuten eta nahi bagenun pisua hartu 'ta beno geo pisua hartu genun. San genun beno meikua 'ta komei 'ta ibiltzeko pisua hor
eongo da 'ta ama bertzen baldin bazen, ingo genula alaba batekin , ahizpa batekin horrea ama 'ta gu, ni attakin baserriyan geldittuko nitzala.
'ta hala urte batzuk pasa genittun goiyan miño geo bera denak jetsi giñan.
- Denak bera jetsi ziñazten.
- Denak bera jetsi giñan.
- Geo ibilli genun baserriya behiyak jarrita soruan 'ta komei biño ez, geo azkenin,
- Ze in zenuten saldu baserriya?
- Saldu baserriya. Horra.
- 'Ta zenbat urtekin ezkondu ziñan?
- Ni hoeita hoeita hamarrekin.
- Hogeita hamarrekin.
- Eta ezkonduta nun jarri ziñaten bizitzen?
- Iturriotzen.
- Hor, etxe berian?
- Bai, bai.
- Eta e... zuk ordun etxetik kanpoa lana iten zunun?
- Itxetik ez, ez ez baserriyan, baserriyan geo itxian 'ta horra