Baserriko bizimodua

Jatekoa; erropak; familia giroa; beti lanean; jatorria; biografia; morroiak; berrikuntzak (ur-korrontea, e.a.)

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-018
Pasartea 0:47:40 - 0:48:30 (0' 50'')
Laburpena Aita lantegitik etorri eta lehendabizi heiara joaten zen, seme-alabek ongi gobernatua zeukaten ikusteko.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:37:10 - 0:38:50 (1' 40'')
Laburpena Baserria eta bost seme-alabarekin nola moldatzen zen. Etxe berrira joateko mentalizatuta egoten ziren; ez zen gogorra izaten. Inaxik, gainera, ezkondu aurretik ezagutzen zuen senarraren ama.

Noiz eta non jaioak diren

Transkribapena

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-008
Pasartea 0:01:00 - 0:05:40 (4' 40'')
Laburpena

Noiz eta non jaioak diren. Maitxo, 1927an jaioa. Frantxiska 1920an. Maitxo Abaltzisketan jaioa da, eta bost urtekin etorria Isturitzera, Errenteriara. Isturitze baserria nolakoa zen. Oraindik han dauka 'mandiyua'. Isturitzera etorri eta bi urtera hasi zen gerra.

Elurra eta gisako oinetakorik ez

Transkribapena

-Honako elurretako zea hartan 'e. Ez dakit lengo txandan san banun 'e! Elurreko zea hartan abarka zikiñ haikin ibitzen nitzela Axtabizkarko zea hartan. Hankak kompleto bustiyak! Hua biño gorriyo iñak hotzakin! Eta elurra kendu eskukin, bi harri zabal harrapatu 'ta gal, zea zako zikiñ hairi, zapiñ hairi...
ura kendu. Euzki pizar bat ate 'ta hankak han jarri euzkitan, haik jarri bazterrin beste harri baten gaiñin sekatzen 'ta berriz haik atzea jantzi e! 'Ta illuntze arte han eon ber! Hoa da e! Illuntxin martxa! Ne ardiyak hartuta.
Eun guziyan hantxe mendiyan 'ta itxetik ate biño lenoztik hankak bustiyak. Joe... Geo persona hill? Batzuk ez dakit nola hiltzen din. Zailla 're bai hiltzen zembaitte. Joe! 'Ta geo itxea jon 'ta hoaxe maiya erdiyan 'ta balde ura zinkazkua jarri 'ta lembizikuk hankak garbittu 'ta geo rii...
Honea torri 'ta hemendik hako hara potajia iña. Hoa bai zerriyai mateko balia erki zola! Jan ezkeo! La ospa! Jo!
-Karo 'ta katarroik ez.
-Kiba! Nola katarrua 'ta zea?
-'Ta oan berriz pixkat busti ezkio...
-Ze arropa 'ta ze... Ez guardasol bat, zaku bat hondar zakuk 'zaten zin, bueno hondar zakuk gaizki san 'ttut azukre zakuk 'men zila 'ro... Biño onak bai!
Horma zenin beimpin, horma hola sekua zela. Joe! Hoa hola xorrua in.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:15:40 - 0:17:20 (1' 40'')
Laburpena Haur morroia: elurretan egon behar eta gisako oinetakorik ez. Nola moldatu behar izaten zuen ahal zuen gutxiena hozteko.

Morroi: txerri inausia ezin gobernaturik

Transkribapena

-Ba goizetik jon nitzan, bueno jon nitzan biño nausiyak 'ro etxekoandrik Goizuta, manduakin. Handik torri 'ta ez naz akortzen man ziten deus jateko hoi bai pena dakat e! 'Ta ez nau etortzen burura. Akaso bokaillo txarren bat 'ta zerriya 'zaten da bitxua...
Gotzen baiyo kasketa ez dula jon ber... atzeka. 'Ta iñaus zon, bero. 'Ta bultza, bultzatzen bazeniyon geldittu itten zen. 'Ta makil txar batekin jotzen hasten baziñan... hako hua biño gorriyo, gorriyuo itten da!
Bai... Haragiya zea 'u. Beimpin handik ate 'ta Zaiko gaiñinbarrena Otraitzen beitti, Ozentziyon beitti, zeara Altza. 'Ta Altzatik beiñ 'e pasa gabia nitzan banekin non zen Esnao, biño beiñe pasa gabia biri hartatik.
Hartu nun zerriy hoi Altzan beitti, biexorra e! Handik torri nitzan zeara Oiartzabala, baser, zal zaala han. 'Ta ordun dena artua itten zen. 'Ta tontorra kentzeko, artuan tontorra kentzeko itten zin artobirik.
Osea, bos metrotik 'o hamarretik 'o dena birian hua. Tontor hoa birea atetzeko geo eaman ber zen tokira eamateko. Artobiriak iñak zeuden 'ta sartu da zerriya arto tartin... Jesus! Geo saten dute berra, berrai eju itteko... Berra da, berra da ezin zunin launtza, ez?
Eju itteko! Bakarran bat torko dela aleiya, berrea. Eju itten nun nik, bai marru 're iñor agertu. 'Zango zin ez dait ba nik labak 'ro hola, geiyo, geiyo, geiyo. 'Ta euzkiya, jakiña agosto, ba hola 'zango zen. Agosto inguru hoi. Hartu zerriy hua...
Bordazokoa, Bordazokotik Amaxkarrea, Amazkartik zeara... Kauen dio. Estrataburura. Handik Txalaka. Txalakatik Torres itxian barrena, handik uan Jeka'ro zer do fabrika hoi? Handik ttak Esnaoa.
Hara jon, zerri aketza estali zun. 'Ta berriz jakiña iual illunpatxa 'ro, ba audo! Nahiz zea, uda 'zan. Jakiña harekin auskalo zembat, bi ordu 'ro... Hartu berriz zerriya Ailuxeita. Erra da hoi e! Eun bateko! 'Ta zerriya den bezelakua
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:00:00 - 0:03:45 (3' 45'')
Laburpena Klaketa. Arisluzietan morroi ibili zeneko peripeziak: egun bakarrean kilometro pila oinez. Goizean, Goizuetara joan-etorria, eta arratsaldean ere Esnaora joan-etorria; oraingo honetan, gainera, inaus zegoen txerriarekin.

Erloju gabe ordua nola jakin

Transkribapena

-Ate Ergoindik 'ta Munanierrea joten giñan lanea oiñez. Zakotia esku batin 'ta txamarra 'ro jertsia 'ro zenun harrei lotu 'men 'ta ardua han zatua eosteko diruik ez zelako. Eta betik goitti hemendik ate 'ta bordan goitti Biraita, 'ta Biraitatik Aranen goitti den biajia...
'Ta beak, botilla harrek beak astua makillakin jotzen den bezela beak saten ziun. Zintzillik botilla hua 'ta: "Arre, arre a Munanierre".
Bai... Botilla harrek beak jakiña kolpik pausua matin kan kan kan kan. 'Ta Munanierreiño jon ber. 'Ta gaintik gaiñea igual eaman ber zenun piño landaria. Piño landaria hartu, Plemuntan. Loi tartetik ateta. 'Ta zako zikin batin sartu ura botzen zula. Jo! Nola ibilliyak gan gu...
'Ta itxetik ate 'ta lembiziko pausoa hankak bustiyak ya. Abarkaka zulatuk. Gomazkuk biño zulatuk. Eun guziya pasa 'ta erlojuik iñorrek ez. 'Ta Donostiko ayuntamientoko kamiona tortzin suministrukin zeara Artikutza, Astiartetan 'ta ostialetan.
Iñorrek erlojuik ez. Haik pasatzen zinin, haik pintxazo bat tokatzen baziyoten 'ta eoziñ abei bat... Gu beti hi, goitti zijuztenin, hamar t'erdiyak 'ttuk. Beitti heldu zinin: Oan bostak 'o hola 'ttuk. Osea haikin, bestela euzkiyakin.
Yia! Euzkiya hasi duk gorritzen, holako ordu 'zano 'ttuk. 'Ta holaxe. Garaiy haitan 'e iñorrek ez erlojoik e! Ostra...
-Hoi da euzkiyakin.
-Euzkiyakin. 'Ta erki, kompaziyo batea harrobiyan ai giñala geruo e! Harrobiyan geruo...
Oiartzungo, harrobitik pentsazu, harrobitik Oiartzungo kanpandorrea erlojua izautzen genun. Biaje erra e! (...). 'Ta ez baizun oan...
-Haik kusi?
-Kusi, kusi erlojua. 'Ta kin kank oan jotzen 'ttu. Oan urrutitik aitzen da, biño ordun ez baizen aitzen.
Jotzen zittun kampanak harrek biño kalin bertan aittuko zen biño handik kampoa ez. 'Ta geo ba al dakizu zer? Laiñua zenin, hegoaize 'ro hola zenin, 'ta euzkiya hegoaizikin 'ta erki iertzen geniyon erlojua jakiña ezin zen kusi haiziakin 'ta zeakin 'ta.
Itzala. Gaur kompaziyo batea bost t'erditan honeaiño torko zen, 'ta hurrengo, bost bat minutu jaten zittun eunin. Hurrengo eunin hemen, honea, 'ta hurrengun honea. 'Ta handik itzal hartatik. Ze ordutso izango zen e! Esakto esakto ezin zen!
'Ta holaxe, holaxe ibltzen giñan. Erlojoik ez 'ta. Jo... Hua da mixeiya e! Jode! Gu izanak izan 'e... Urte txarrin. Hoi hitz batin bukatzeko urte txarrin jaiyuk! Txarrenin, txarrenin jaiyuk! 'Ta gui tokatu hua 're!
-Ze aillekatatik beitzen den ez?
-Baita 're! Ze aillekatatik beitzen den, biño ordun ailleka guzitatik beituta 're txarra! Dena txarra. Len san dutena, gosia, diroik ez, 'ta... Joe...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:41:10 - 0:44:40 (3' 30'')
Laburpena Mendira lanera: "Arre arre a Bunaniarre". Pinu landarearekin. Etxetik abiatzerako, hankak bustiak. Erlojurik ez eta ordua nola kalkulatzen zuten.

Zerri-porronarekin, zabor gutxi

Transkribapena

-Zerri porrona zer zen aitta?
-E?
-Zerri porrona...
-Zerri porrona zer zen?
-Bai
-Zerriyai jana eamaten zen ontziya.
-Itxe geintan?
-Bai zerriya zen tokiyan.
-'Ta han ze itten zen, oain bota itten da jana biño len ez zen 'zango...
-Hara dena bota 'ta geo zerriai man.
-Len basura gutxiyo itten zen len. San nai dut, oain, gaur eun kompra geiyo 'ta bolsa geiyo 'ta...
-Jakiña ba!
-Basura geiyo, biño len dena gutxiyo.
-Gutiyo aleiya! Zuk ate zu kontua ordun jan 'e ze jango zenun (...),talua 'ta potajia, 'ta esnia, 'ta gazta.
'Ta gaiñekun ze jango zenun. Zortziyan bein kartzen bazenun eiza jon 'ta haragi zar bat. 'O arrai pizar bat. Gaiñekun deus ez. Beti bertako arrautza 'ta itxeko, itxekua. Oain dia, 'ta geo basura ateko ez da ba! Ez zu kusten horko boltsa, horko plastikua. 'Ta dena e! Eraiya 're plastikun 'ta... Nahitaez ate ber.
Biño ordun ez, ordun dena kristalezko botilletan 'ta dena hola. 'Ta gu kontserba gauza zer zen ordun, tomatia hoaxe tomatia tortzen zen zean tomate potuk. Oan tortzen din bezelaxe gaiñekun.
-'Ta sobratzen zena zerri porrona!
-Zerri porrona.
-'Ta erre 're bai asko...
-Baita 're, bai...
-Kartoi 'ta holako surtan.
-Erre, erre. Surtan erre.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:19:34 - 0:21:00 (1' 26'')
Laburpena Zerri-porrona': zer zen eta zertarako. Lehen zabor gutxiago egiten zen. Plastiko gutxiago zen eta gauza asko sutan erretzen zen.

Ur korrenterik ez etxeetan

Transkribapena

-'Ta garbiketan 'ta nola moldatzen ziñazten?
-Erreka.
-Erreka? 'Ta neguan?
-Erreka.
-Mekayuen dion...
-Hemen aurreko txoku hortan zen itturriya. Horrea jon 'ta hortik, hor garbittu 'ta baldin karri itxea 'ta. Dena baldez ura. Ergoingo itturriy horrek Ergoin guziya mantentzen zun.
-Ximoneneko horrek?
-Bai! Hortik Tolarea, hortik Bialdea, hortik. Oan, Paukoerrota 'ta hoik, hoik ez zin tortzen biño hemen hau, zea hau, Uraitatik hasi 'ta zea hau. Olaitzola artekua dena hortik.
-Itxian ur korrienteik ez zen izango?
-Ez ba!
-'Ta dena baldiakin?
-Dena baldiakin.
-Iateko zena, jana itteko zena, garbitzeko dena!
-Dena! Garbitzea erreka.
-Erreka...
-Arropa 're erreka. Tortzen zin Olaizperritik, Olaizarretik denak honea erreka arropa garbitzea.
-Honea bai e? Ez zen zeikan, kalin 'ta bezela labaderoik 'ta ez zen...
-Ez, ez, ez... Jarri harri haundi zarpail bat hor 'ta denak hara tortzen zin 'ta hankak belauntaiño sartu 'ta benga arropak garbitzen. Hartu hola burun barriñua 'ta seizu Olaizberrira... Joe! Hoi kambiyua!
-'Ta garbittu arropa zekin itten zuten?
-Ordun jaboiya. Ordun ez zen hautsik eta ezerre. Jaboiya.
-Jaboiya... Zu gotze' al za zea, itten zela... eosi 'ta nola zen ba hua... eltze haundi batin jarri 'ta arropa eosi itten zen. Zeakin, su... sutako hautsakin 'ta.
-A... Hoi ez naz akortzen.
-Hoi ez za gotzen? Dena errekan garbittu. 'Ta zuek zeonek biño arropakin garbittu berko zenuten?
-E?
-Jantzita garbittu berko zenuten.
-Oi! Hoixe! Ze uste zu, garbittu hura 'ta putz, irai ittea. Hoi dutxa, zea! Biño uda partin uretik ate gabe orduk e!
-Bai, e?
-Pf!
-Gustoa...
-Jesus... Bai pentsatu!
-Illia moztu 'ta nola itten zenuten?
-Zean, Txampaiñin.
-A, bai?
-Bai, han zen barbeiya.
-Norbaitte aitzen zen han?
-Zea... Auxtin 'ta hoken aitta.
-'Ta zea morroi eon ziñan tokin batin xixtema bazenuten ba hankak garbitzeko 'ro...
-Bai... Alerra, hua ale erra. Axtabizkarren hoi. Maiy haundiya 'ta, deneta juntatu giñen iual hamar dozena bat laun 'ta apaiya prepatu arte arrosaiyua errezatu 'ta dembo berin hankak garbittu.
-Maiya haundiya 'ta balde, zeazkua esto... bai, zinkazkua holakua 'ta maiyan azpiyan joten zen. Zuk nei pasa, 'ta nik horrei 'ta horrek 'harrei, 'ta harrek harei, hareik harei baldia... Azkenekua hartzen zunak zea... potajia!
-Garbittu biño zikindu geiyo!
-Puaj!
-'Ta ur berua izaten al zen hua?
-Bai! Lembizikuk suertia!
-Biño harrei berua jartze... Lendabizikuk berua iukitzen zun.
-Bai! Biño hara ailletzeko...
-'Ta ura hutsa, 'o jaboiyakin 'o... Hua zer zen garbitzeko 'o hankak berotzeko?
-Hankak garbitzeko!
-Hankak garbitzeko...
-Jaboiyik gabe!
-'Ta han tra-ta-ta... arrosaiyua errezatzen ai ziñaztela...
-Arrosaiyua errezatuz, 'ta segi 'ta, rak! Baldia 'ta ra bestia 'ta.
-'Ta zer zen nausiyatik morroira? 'O nola?
-Ez, bai.. Lembizi nausiya 'zango zen seuski. Denak bakoitxak be tokiya jateko 're. 'Ta hara azkenekun, ordun hua handik hasi ber zen 'ta bueltan hara. 'Ta hamar bat laun iual 'ta ttiki 'ta haundi geiyo! 'Ta denak garbittu hankak eta apaldu 'ta pampalo oiyea. Joe...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:41:45 - 0:45:45 (4' 00'')
Laburpena Ura. Ur korronterik ez. Ur-garraioa. Iturriak. Arropa nola garbitzen zen. Morroi zeneko garbiketarako ohitura.

Morroiaren lanak eta abenturak

Transkribapena

-'Ta morroi, morroi eoten ziñanin zea... otorduk 'ta dena familiyakin 'ta in, familiko bat bezela hartze 'al zinttuzten?
-A! Bai, bai... Hoi bai.
-Bai?
-Ezta deusen bereixkuntzaik ez, ez, ezer ez. Bena bezela, jaten 'ta igual igual. Lana in ber, hoixe!
Hairi numatte gotzen baziyoten goizeko latan jeiki 'ta holako tokita enkargua jon ber zun, biali ber zutela, morroiya. 'Ta segi! 'Ta eze sateik ez!
-'Ta ordun ibilli al ziñan artuakin 'ta Goizuta 'ta?
-Ez lenuo, lenuo.
-Hoi lenoztik...
-A! Goizutakua... bai Goizutakua morroi nola, Goizuta 're.
-'Ta astuakin?
-Manduakin.
-Ui, manduakin...
-Hartu Urraireko lepoko hortan mandua, mandabiria dena 'ta nekatua 'ta lotu isatsetik 'ta erdi arrastaka mandua nei 'ta segi!
-Zui?
-Ale segi! Hoixe!
Zembaitan miña hartzen e! Holako biria, mandabiria, ixtu-ixtua, mandua pasatzen zen mokua. 'Ta... nekatua, malda, jo Zaiko gaiñeiño. Jo... 'ta nekatua Urraireko, Urraireko lepotik zeara... sei kilometro jon 'ta torri hamabi kilometro kamiyoz. Deneta lau ordu jon 'ta torri.
-'Ta noa joteko hoi?
-Ailuxetatik Goizuta.
-Goizuta... 'Ta horta bakarra joten ziñan Goizuta?
-Bai... Errota 'ta... Geo manduan ailleka batin kartzen nun artua, iamateko iriña. 'Ta ako almuada hau bezelako zai bat, 'ta hogeita bost litroko zaiya, zatua bezela.
-Arduakin?
-Arduakin.
Hoa ailleka batin, 'ta iriña ailleka batin, 'ta ardua bestin. 'Ta erdiyan zerbaitte enkargu, oliyo 'ro zerbaitte...
-Hua kargatzen 'de jakin berko zen, ailleka batea ez joteko 'o?
-Hoixe!
-'O ongi lotua eoten zen?
-Neonek prepatzen nun nik hua! Pastakin 'ta ongi. 'Ta karga ttikiya baldin bazun igual gañin jarri hola koska batetik, 'ta segi! Biño asko xamar baldin bazun, izorrai. Atzetik isatsetik heldu 'ta erdi arrastaka. Kauen!
-'Ta manduak kaso itten al du, ez al da astua bezain eoskorra 'ro, mandua txintxua izaten al da? Gobernatzia errexa al da?
-Astua biño, astua biño zintzuo. Astua erotzen bada, 'ta buruan sartzen bau, jesus... karga dena bota iual!
Astua arront zerriya!
-Asko ibilliya al za astuakin zu?
-Ez... manduakin geiyo.
-Manduakin geiyo...
-'Ta geo zuk hua gobernatzen al zenun itxian 'o?
-Hoixe! Torri 'ta pasta 'zaten zun, 'ta hua kendu. 'Ta izerdittua baldin bazon zako zustako zakuk 'zaten zin, arront zerratuk 'ta hua gaiñin jarri. Ez plemoniya 'o ez harrapatzeko 'ta joe nola kuidatu, eskerrak harrei!
-Karo...
-Bestela neonek karri ber nun bizkarrin 'ta!
-Oango kotxik 'ta ez...
-Bai!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:47:25 - 0:50:10 (2' 45'')
Laburpena Morroi: ez zuten bereizkuntzarik egiten. Familiakoa bezala hartzen zuten. Hori bai: lan asko, eta edozein ordutan enkarguak egitera. Oinez kilometro pila bat.

Morroi

Transkribapena

-A... bea 'zaten
-Bai... 'Ta handik kusten bainittun nik hoik denak, 'ta nik biali, to! Ezta eliza 're, pasa nittun ez dait urte... 'ro ze pasa nun. Haik ez nei ez eskola, 'ta eliza biali!
-'Ta dirua?
-'Ta dirua maten ziten, hiru bat hillatetik 'o bialten ziten, 'ta maten ziten. 'Ta azkeneko hiru hillatik, hemezortzi duro zen, hemezortzi duro tokatzen zin 'ta hamar pezta manzkiten. Enitzan bueltatu geiyo.
Gaurko hamar pezta haik man dute reditun e!
-'Ta hoi zui maten zizuten zuzenin, 'o familiyai maten ziyon?
-Nik hartzen nun.
-Tratua zenekin itten zuten zukin 'o familiyakin?
-Gurasu... familiyakin!
-Familiyakin? 'Ta zuk karri?
-Nik karri.
-'Ta dena entretu ber?
-Dena entretu ber!
-'Ta han ze, ze lana itten zenun? Beste senidikin batea 'o?
-Haikin lana arditan, belarra ontzekun belar zaltzen, billutzen, jitzen, illar biltzen, arto biltzen... dena, dena, dena, dena. Beiyan azpiyak atetzen, ahal zen guziya!
-'Ta zertik hartu 'te zuten morroiya? Seme alaba gutxi zittuztelako 'ro?
-Oandik ttikiyak zittuztelako!
-A... Oandik ttikiyak!
-Geo... handik torri 'ta kumuniyua in nun. Eta iandin kumuniyua in 'ta astiartikin Erlaitza.
-Zerta?
-Morroi! Amaseiñea
-A! Ordun komuniyua itteko utzi zenun han?
-Hua kumuniyua in biño lenoztik. 'Ta Erlaizkua kumuniyua in 'ta geo.
-'Ta Erlaitzen ze baserritan aittu?
-Amasein. Baserri galanta. Erlaiztik pixkat beixio, zean esto... Endarlaza aldea. Bueno Endarlaza aldea ez, muga aldea, Lastaola aldea.
-Hoi ze, hoi ze Irun da 'o?
-Irungo partian bai.
-'Ta... geo handik torri nitzen eta berriz beste lau eun biño lenoztik berriz Ailuxeita[Ailuxeita:Arizluzeta]. Nola, morroiya billaka aitzen zin ordun. 'Ta neskamik...
-'Ta asko ibiltzen ziñazten hola morroi 'ta?
-Oi! Jákiña ba, itxian deus ez zunak...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:40:24 - 0:42:33 (2' 09'')
Laburpena

Morroiak nola tratatzen ziren. Zer lan egiten zuten. Non egon zen morroi. Asko ibiltzen ziren morroi. Baserri handikoak defenditzen ziren, miño ez zuenak nonbaitera joan behar.