Kastillano burro

Transkribapena

- Han ibiltzen giñan attakin. Mendiolako gaiñ hoitan barrena. Muti kozkorra gu beti, attakin, bai. 'Ta geo handik aurrea, pues... Leno san 'utena, zea, torri giñan honea, gerra ondorian, hemen osabak eta hil zienian 'ta... Ama ez zen oso gustoa torri, biño...
- Hua hara (...)
- Bai, hua hamalau urtekin jon 'ta beti han, harako baizon. 'Ta... Pues... Geo honea torri 'ta hementxe, kastillano burro batzuk saten ziuten 'ta...
- Ez zenekiten euskeraz?
- Bai, bagenakigun, biño gu ordun geunden deneta kostumbratua denea. Uan atta 'ta amakin 'ta guk beti euskeraz hitzeitten genun, biño guk senidiak alkarrekin kastillanoz beti.
Anai zarrenak 'ta biyek behintzat, guk, beti kastillanoz. 'Ta "kastillano burro hemen dia oain 'e, kastillano burro" 'Ta barriyo (erdiya) 'ta... Geo kasillanoz dena aztu guri!
- (...)
- Geo (dena aztu). Holaxeko kontuak genittun ordun.
- Ama nolatan zen hemendikan jona?
- E?
- Nolatan jon zen ama neska kozkortan hara?
- Hoik... zea, Arzaktar hoikin... Harren attona bat bazen, Pedro Joxe 'ro 'ta... Hua zerbatte zea zuten, familiarra 'ro, zerbatte, gue lengo zarretatikan. 'Ta ama jon zen hara neskame.
Hamalau urtekin Altomirakruza. 'Ta hola. Geo ni... Beno, geo ni handikan honea noix nahi tortzen nitzan, zea Altxikiko Maitxokin. Geo, Altxikiko horren ama, Maixte, zea zen, gue aman amautxiya 'ro nola saten da? Amautxiya.
- Bai, bai.
- 'Ta geo Maitxo hoi 're, zea gue amakin hara... Gue amak hara eamaten zun. Axaldin bizittua zen hoa, Axaldikua... Harren alabak 'e badia ba, Axaldin?
- A. Bai!
- Pues Maitxon alabak. 'Ta hoik... Hoin erretratuk banittun nik hemen leno 'ta ez dakit zenek eaman 'zkigun, Altomirakruzko batek denak. Gure gazte dembora han ibiltzen zin kuadrillanak eta hoinak eta.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:08:11 - 0:10:21 (2' 10'')
Laburpena Gerraren ondoren, Etxeberriko osabak hil zirenean etorri ziren Karrikara, Donostiatik. "Kastillano burro esaten ziguten...". Bera noiznahi etortzen zen Altzatxikira. Altzatxikikoekin harreman handia zuten Etxeberrikoek. Nuisnai.

Mirakruzeko nagusiak, mutil kozkorretan

Transkribapena

- 'Ta holaxe. Hoi ya graba... Hartzen... hasiya al 'zu hartzen?
- Bai.
- A...!
- Hoi dena jasotzen ai da.
- Pues... Geo monjatan monagillo 're ibiltzen nitzan ni ordun han.
- Han?
- Bai, Altomirakruzen. Monagillo! Jolin! Han itten genittun guk... Bo! Herreran eskolan ibiltzen giñan, Herreratik eskola, Altomirakruzea, pues, kamioyak ordun iyotzen zian puertotik kokokin, platanukin 'ta maldan gora ezin iyo garaiy haitan, bakizu, kia besteik ez, bum, bum, bum, bum, bum.
Ke tartian 'ta, gu koko lapurtzen hairi! Bai. 'Ta itten genun koko hartu 'ta kolkuan 'o bolsillotan sartu, 'ta geo sakristiara joten giñan, zea, eskolatik ate orduko han izaten genun ilunaarrero zea, 'ta hara joten giñan 'ta geo han zean utzi. Beti kokok, ze sakristiyan... Hemen sakristiya saten da, zea 'ta...
Hara jon 'ta han utzi kokuk barrenian, 'ta geo zea hoi jantzi 'ta apaizai launtzea joten giñan. 'Ta hua, gu, geo hara joten giñaneako, monja bat bagenun arron maja 'ta harrek torri 'ta denak biltze 'izkigun 'ta béak eaman. Bai, 'ta béak parra itten zigun, beti gui.
- Erritik ez zun maten?
- Ez, ez ez. Ez zun maten. Batin meza launtzen ai zela, politta pasa ziyon, meza maten 'ta gu ra! Zuzenin zea jantzita jonga 'ta platanuak eta bolsillun, 'ta hola, aldarea distantzi puska itten zen 'ta
nei platano bat hola eroi zian meza maten ai giñala 'ta monja hua diximulo errian, atzin zea zun harrek rejilla bat, zea bitartian, bakarrikan monagilluk eta monjak eta ibiltzen zin. Monja hua jon 'ta platanua kendu 'ta sakristiyan eaman 'ta... Gu gaztetan arront... Boa!
Altomirakruzen gu giñan ordun bertako nausiyak bezelaxe, muti kozkor guziyak. Barriyoko zeak.
- Karo, hua dena zea manejatzen.
- Ba! Gu denak han ibiltzen giñan... Muti kozkor guziyak... Denak hantxe. Fubolian 'ta denak harrika, Ategorrietako jendiai,
- A bai? Pikia?
- A! Barriyo bat bestiai. 'Ta Altomirakruzkuk jeneralin gorrotua Ategorrietakui ziyoten, geniyon, 'ta Intxaurrondo... Este... zea, Herrera aldea, geok eskola 'ta hara joten giñan beti 'ta, 'ta Intxaurrondoa 'ta, hoikin ya ...
- Haikin ongi! Ategorrietakuk!
- Bai.
- 'Ta Ategorrietakuk zer zin (abetxixiuk) 'o hola? 'O zuek bezelakuk?
- Nik ez dakit zeaxio, beti xexiyantiuk 'o... Ez dakit ze! 'Ta Ulia aldea iyo haik kuadrilla 'ta gu 're bai hortik betik gora Mendiola aldea. Mendiola ez dakit bakizun non den? Restaurante haundi bat Mendiola gaiñ hortan! Hara iyo 'ta gerra han, harrika bata bestiai. Bai. Hola ibiltzen giñan gu gaztetan, zea hoitan, gaiñ hoitan.
- Erki gotzen za?
- E?
- Erki gotzen za hoi dena!
-Joe! Geo attakin lapata jaitan 'ta nola joten giñan 'e bai. Zea Mendiolan auzko aldea arrokata. Lapata 'ta. Lapak harrapatzea 'ta.
-Bai, bai, bai.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:04:40 - 0:08:11 (3' 31'')
Laburpena Mirakruzen bizi zirenean, meza-laguntzaile ibiltzen zen. Puertotik kamioiak ezin igorik ibiltzen ziren eta mutil kozkorrek kokoak eta platanoak lapurtzen zituzten kamioietatik. Ategorrietakoak kontrarioak zituzten. Mendiolara joaten ziren lapatara.

Donostiatik Karrikara

Transkribapena

- Igual, lendabizi san 'zazu non jaiyo ziñan 'ta nola Donostiyan jaiyo...
- Donostiyan, Altomirakutzen jaiyua ni. Altomirakuzen jaiyua, 'ta geo honea torri giñan gerra ondorian. Zortzi urte nittula nik, gerra hasi zen 'ta geo gu honea hamar, ni hamar urte nittula honea torri nitzan.
Biño lendikan 'e, hemen ibiltzen nintzan ni beti, e! Hemen 'ta Altxikin 'ta ibiltzen giñan gu. 'Ta handikan holaxe torri giñan 'ta, osabak eta hemen hil zinian, bat hil zen, osaba bat Arditturriko gaitza zula 'ro... Fakundo. Geo harrobiyan hil zen bestia, zea, harriya goitik torri 'ta, 'ta bestia...
Afrikan soldauxka kumplittu, 'ta torri 'ta pulmoniyak harrapatuta hil zen beste osaba. 'Ta ordun torri giñan gu honea handikan.
- 'Ta haik zin aman anaiyak?
- Aman anaiyak haik. 'Ta ordun torri giñan gu honea, Altomirakruzetik honea bizitzea.
- Han 're baserriya zenuten?
- Ez. Baatza erra eukitzen genun han! 'Ta beti bi 'ro hiru txerri ibiltzen zittun gue amak.
Bai. Han ordun zea asko ibiltzen baizen, billetako zerri jana 'ta, bota hairi 'ta...
- Karo!
- Txerri batzuk eukitzen genittun bai, han, Altomirakruzen. Parada zarrean... Oaindik han do, eskudu haundiy harrekin, Altomirakruzen ezkerreta. Parada zarre. Harrek azpikalditik zea zun, pisua, itxi harrek, hola balkoi haundi batekin 'ta zea aldea, Intxaurrondo aldea, zea, kara zula.
- A...!
- 'Ta han bizitzen giñan gu gehinian. 'Ta geo, gu koskortzen hasi ahalian, zeara, zea Arzakeneko aurreko... Herreratik gora joten za zeara Altomirakruzea.
- Bai.
- 'Ta altomirakruzen ezkerreta, gora zuzela ezkerretan, lembiziko itxi hartan, hirugarren... Balkoiya beti han pasaeran beitzen dut, balkoi hartatik amakiña pixa iña gaude gu kamiyoa ordun. Garaiy haitan bai, garaiy haitan baserriyak bezelaxe zian, beno, pisuk zila.
- Han etxe gutxi izango zen?
- Etxe gutxi ordun Altomirakruzen. Futbolin ibiltzen giñan kamiyun 'ta.
- Oaiñ ibilli ber!
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:02:20 - 0:04:40 (2' 20'')
Laburpena Donostian jaioa da Joxe, Alto Mirakruzen. Gerraren ondoren etorri ziren Karrikako Etxeberri baserrira; ama zuten bertakoa. Alto Mirakruzen Parada zaharrean bizitu ziren. Etxe gutxi ziren orduan. Futbolean ibiltzen ziren errepidean. Arditurriko gaitza.

-

Transkribapena

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-075
Pasartea 0:00:00 - 0:02:20 (2' 20'')
Laburpena Klaketa. Joxe Zabaleta Labandibar. 1929ko urriaren 29an jaioa. Uste dut esan zidala aita Azpeitia edo Azkoitia alde horretakoa zela, elkarrizketa egiten hasi aurretik. Uste nuen grabatua neukala eta ez nion berriro galdetu. Ama Karrikako Etxeberri baserrikoa zuen.

Transkribapena

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-074
Pasartea 0:46:05 - 0:54:21 (8' 16'')
Laburpena Baimena. Ez da jakinduriarengatik; lehengoen bizimodua ezagutu nahi izaten da beti. Beraiei ere gustatzen zitzaiela gurasoen berri jakitea dio Lorentxak. Ogia erorita, lehen muxu ematen zitzaion; orain, zaborretan ogi pila egoten da. Gehiegizko kontsumoaz berriketan denak.

Gau-beilak

Transkribapena

-Len gaubeillak 'o itten zin, ez?
-Baita 're. Bat hiltzen zenian itxian eoten zen 'ta arratsin jendia tortzen zen itxea.
-Iji 'ta ja, jiji 'ta ja parrez eotea. 'Ta bestik amurrazten.
-Joe.
-Hoi egiya da, hoi zeak hiltakuk falta 'ta bestik karo hizketan. Hizketan farrez ez zen eongo zea biño beintzat hiketa 'ta parrez 'e bai.
-Altun?
-Klaro, gaba pasatzen. Zein eongo zen nearrez?
-Negarrez ez da jon ber hara 'ta.
-Ez ba, ez ba!
-Karo, biño bertakuntzat gorra.
-Bai.
-Bai.
-Norberia ez baita sentitzen bestina bezela. Ezan bai "te acompaño en el sentimiento" miño.
-Bai biño difentia bai.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:45:21 - 0:46:05 (0' 44'')
Laburpena Gau-beiletan jende asko elkartzen zen; batzuk, umore ederrarekin, eta, etxekoak, negarrez.

Ezkondu eta gero

Transkribapena

-Len ezkontzen zen 'ta ya pixkat galdu itten zen, ez etxeko zea hoi?
-Ez, beti kontutzen zen, biño beti lanakin 'ta okupaziyukin atzentzen joten zen.
-Ez zen kostumbreik ateratzeko 're ordun oan bezela.
-Ez, ez zen aparatoik, kotxeik 'ta ez baizen.
-Ez ba!
-'Ta geo umiak 'e eskolatik etorri 'ta ama ez bazen itxian, mal azunto!
-A hoi bai! Amak itxian eon ber beti.
-Bai. Ama miñez jartzia ez da libre.
-Joe... Bai bai.
-Ama, ama beti.
-Bai, bai.
-Hoi ez da kambitu.
-Hola da, hoi ez da kambituko, ama ama da.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:43:15 - 0:43:55 (0' 40'')
Laburpena Lehen, ezkondu ondoren, hasieran harremana mantentzen zen familiarekin, baina gero atzentzen joaten zen. Kotxerik ere ez zegoen eta amak etxetik kanpo ezin denbora asko egon.

Aldaketak eta aurrerapenak

Transkribapena

-Gauza asko kambitu dela, hoi bai, ez?
-Bai.
-Oso oso oso oso.
-Pena e!
-Dena aldatu da bu!
-Batzuk onea 'ta bestik txarrea, ez?
-Bai, bai, hobiak 'e badia. Leno zan dugu labadora bea 're, aber zer den?
-Bai, bai. Zea 're!
-Gauza asko dia onak! Neurriya hartu ezkeo.
-Baita personatan 'e. Personak 'e lan asko itten 'utenak, boluntaiyo 're bai, asko da e! Boluntariado!
-Bai.
-Bai, bai, bai, bai.
-Bada bai.
-Mobilla bea. Mobilla bea ondo ibilli ezkio gauza erra da e!
-Ondo ibilli ber!
-Oantxe san zu! Ondo ibilli ezkeo!
-Ondo ibilli ezkeo izan leiken gauzik errena. Biño lapurra gaiñekuan! Aber zembat diro kentzen duten.
-Bai...
-Biño hoi gizonak beak neurriyak hartu ber 'zka, gauz guziyai bezela 'ta!
-Bai, bestela dirua kenduko yote!
-Ombre!
-Zembat diro kostatzen... Ume guziyak battuzte.
-Bai.
-Bai.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:37:37 - 0:38:32 (0' 55'')
Laburpena Gauza asko aldatu dira, baina oraindik ere badago jendea borondate onekoa, eta aurrerapen asko ere onerako dira: "Mobila ongi ibiliz gero, izan leiken gauza onena da, baina lapurra, gainerakoan".