Ameriketako lehengusuak

Transkribapena

-Guk 'e battugu lengusuk Amerikan 'ta haik 'e oaiñ 'e eguarritan 'o jarri 'utela 'ta hemendikan 'e bai.
-Interneten bidez.
-Interneten bidez.
-A 'ta eoten zazte? Gu ez. Bueno
-Gaztiak.
-Gaztiak. Bueno eon, mensajiak.
-Mensajiak.
-Bai, bai, bai, bai, eskribittu.
-Bai.
-Bai klaro, interneten jarri 'ta geo han zea.
-Honen aman aillekakuk baitia familiya.
-Oan hil dela abistu ziguten lehengusua guria.
-Hara!
-Hil zela. Izandu zin lehengo urtian. Lehengo urtian al zen 'o aurreokun?
-Aurreokun izango zien. Lehengo urtian ez zien etorri. Aurreokuan.
-Aurreokuan al zen?
-Alaba 're gizonakin torri zen.
'Ta beste urte batzuk lenagotikan, bi aizpak ez al zin torri orduan?
-Bai, hemendikan Belgikan eskribitzen ai zela 'ta aizpa torri zela hara 'ta geo honea torri zin biyek.
'Ta lendabiziko aldiz torri zinin, ordun, bakarrik izango zen zarrena 'ro.
-Bakarrik etorri al zen?
-Aizpa, bi aizpak al zin? Ez dut uste. Ez dakit kuestiyua da behintzat.
-Torri dia bai.
-Billatu zigutela nolapaitte. Donostiyan izaunan batzuk zittuztela 'ta geo listiñetikan Retegi harrapatu zuten tokira deittu 'ta.
-A! Lenoztik ez zenuten harremanik eta?
-Bai, bai. Izebak izandu zin. Osaba-izebak izandu zin.
-Atta 'ta ama etorri zian oan dela berroeita hamar bat urte 'o hola.
-Aa!
-'Ta geo handik urte mordoxkateta torri zien zemia, oan hil den hau, be andriakin.
-Torri al zin hoik? A bai!
-Bai, bai.
-Lenoztik etorri zien neskak.
-Neskak geoztik torri zin.
-Keba! Ez al dakizu Donostitikan nola harrapatu zuten zea, telefonotikan?
-Zemiak ez al zien ba?
-E? Geoztik torri zien.
- Alaba al zen hura?
-Bai, hala zen.
-'Ta hain jonak...?
-Errentiyan lengusuk genittun 'ta geo haikin.
-'Ta jontakuk zein zin? Noizkuk zin jontakuk? Hara jontakuk, Ameriketa jontakuk?
-Nere aman.
-Honen aman aizpa.
-Nere aman ahizpa eta anaiya 're bai. Biño anaiya han hil zen. Beno hau 're bai karo. Biño anaiya ez zen ezkondu. Baiña hau bai.
-Gazteik hilla izango zen anaiya gaiñea, ez?
-Ez dakit. Torri izandu zen honea. Ne padrinua zen 'ta akortzen naz nola torri izandu zen. 'Ta ze karri zin nei harrek? Zapatak eta holako amabirjin politt bat.
Ttiki bat. Hoi akortzen naz, ttikiya nitzan biño. Gaztia nitzan, biño bai.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:04:35 - 0:07:10 (2' 35'')
Laburpena Aranekoek lehengusuak dituzte Ameriketan. Inaxiren amaren senideak ziren Ameriketara joan zirenak. Behin etorri zen bisitan hara joandako osaba bat, Inaxi ttikia zela. Gogoan du opariak ekarri zizkiola.

Txaparre aieka

Transkribapena

-'Ta hemen, karo, hau zen. Hau kaletik len aparte biño oan dena segidan.
-Dena zegidan. Hemen bakarra ez Errentitik hazita e!
-Oan Ugaldetxotik hasi
-'Ta laizter Pazaitik hazita.
-Kalea bittarte dena bat. Ugaldetxotik hasi, ya Isastitik hasi 'ta kaleiño oan ya itxia do.
-Ze zateizut ba! Errentitik hazita. Ya bire guzin koztruziyua do denian.
Biregorriya 'ta ezpaloiya 'ta kalia.
-Ailleka hauxe geldittu da e, guria. Bueno Pikabene aillekatik 'e...
-Bueno hemen 'e, hemendikan Txaparre bittartekua e.
Gaiñekun (...) 'ta Pikabenen 're bai.
-Bai Sagarbixti 'ta Sagarbixti. Oi Mendin 'ta!
-'Ta (...) illumpin geldittuko zen gaiñea len?
-Jo...
-Kalea.
-Leno illun...
-Leno batez 'ta oain gehiyei!
-Izu errak pasatzen nittun Pikabeneko langa ailletzen genunin. 'Ta korrika pasatzen giñan hor zea batin ez dakit ze atetzen zen 'ta (...) zela 'ta.
-Zorgiñak eta Zakamantekaz eta ibiltzen zien 'ta.
Beandu zabillenai. Haik harrapatu itten baiziyoten.
-Sacamantecas zea itten zenuten zuek?
-Esaten ziuten.
-Esaten zizuten?
-Bai.
-Bai... izaten zin umiak eaman 'ta itten zitt... Bueno.
-Izutu itten giñan gu, gezurra izango zen dena biño!
-Biño ordun ez iruitzen gezurra zela!
-Joe, izutu itten giñan izutu!
-'Ta sorgin kontuk ta 're kontatuko zizkizuten, ez?
-Ez guk ez genun holako zea haundiyikan sorgiñakin.
-Ez zorgiñak...
-Ni izutu itten nitzan, nei aittatu 're itten baldin bazin!
Ez! Saten ttuzte bai batzuk hola, nei ez zin gustatzen.
-Arropa garbitzen aitzen ziela 'ta ez dakit zer 'ta.
-Izutzeko geo!
-Ez dakit nongo errekan arropa garbitzen 'ta.
-Fuera! Ez!
-Oain zorginki gehiyo do oain! Hoikin 'ta zea internetekin 'ta hoik bai dila sorginkiyak.
-Bai, bai. Hala da.
-Oantxe. Hoik, hoik adelantuk e! Hemen jarri 'ta Amerikan ttak. Mundu guziyan ttak.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:02:25 - 0:04:35 (2' 10'')
Laburpena Txaparre aieka eta kalea, lehen, aparte zeuden, baina, orain, dena bat da, eraikuntzarengatik. Lehen, ilunpean beldurrak ibiltzen ziren: sakamantekas, sorginak... Oraingo aurrerapen asko ere sorginkeriak direla diote.

Pikabeatarren palazioa

Transkribapena

-'Ta geo Pikabene zer zen?
-Pikabene finka haundi bat.
-Hor zen palaziyo haundi bat. 'Ta geo bota.
-Rafael Pikabea 'o, harena.
-Bai.
-Rafael Pikabean etorbidea gui jarri digute izena.
-'Ta geo harrek zaldu 'ta Uranga Errentikuk eozi zun, ez? Uranga, ni torri nitzanian Urangana zen hoi.
-Bai, geo kotxera.
-Palaziyua bota 'o ze in zuten? Harriyak eta urte askuan eondu zin hor.
-Uranga 'ta.
-Zuk izautu al zenun?
-E?
-Zuk izautu?
-Ez. Harriyak bai. Harri haundi batzuk han.
-'Ta geo kotxerak. (...) etxia. Beste bat.
-Kotxerak.
-Hor bizitzen zin Inaxion 'ta launak bizitzen zinak.
-(...)
-'Ta zuek gotzen zazte hor jauntxuk eta bizitzen zinin 'ta 'o?
-Rafael Pikabea 'ta, ez, ez, ez. Ni. Zu goatze al zea Rafael Pikabea hor bizittua? Ni goatze...
-Jende haundiya biziko zen hor, ez?
-Ni ez naz akortzen.
-Palaziyu hortan jende haundiya biziko zen, ez?
Hanako Rafael Pikabea 'ta hoik.
-Bai, biño zea 'zango zin e.
-Ez dakit udaran torko zin 'o ze zin. Ni goatzen naz han harri pilla haundi bat zela.
Hondarharriya 'o jaizkibelarriya hoitakua. Eta haik ziela esaten zuten palaziyua bota zutenian 'o zeatu zutenian pillan jarri 'ta han zeoztenak. 'Ta geo hemen kotxeras 'ta piso bat zen hor.
-Ya. Ni akor, Pikabeneko palaziyua akortzen naz ni. Amakiña 't izu pasa izandu dugu guk hor zea eskolatik.
-Noiz?
-Buelta manta Pikabeneko langa hortan.
-Biño zea billa haundy hua, palaziyua haundy hua
-Hura izautzen nun nik miño ez naz akortzen.
Nik hoi uste 'ut izautzen nula hola, geoztik botako zuten hora.
-Nik ez, harriyak bai.
-Bai zu... Nik hala dakat gouan.
-Bai, bai, bai izan leike.
-Neska kozkorrak giñala e! Ez zaittut seguru sango biño nik hala dakat guan. Izautzen nula. Oan zein bizitzen zin 'ta ez dakit!
-Pikabea bea izango zen.
-Hoi ez naz, ahaztua dakat nik. E?
-Rafael Pikabea bea izango zela noizpaitt 'e hor.
-Ahaztu itten dia 'ta! Karo. Aspaldikuk dia 'ta.
-Biño gaiñekun zea kale ailleka hortan haako Arizmendi 'ta hoitan 'ta hor Donostiko jendia 'ta tortzen zen, ez?
-Donos... beak bizitzen zin hoik hor Arizmendinak. Ez dakit beti bizitzen zin biño Karmen 'ta Kori...
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 1:00:02 - 1:02:28 (2' 26'')
Laburpena Pikabeatarren palazioa. Handia zen. Lorentxa ez da gogoratzen baina Inaxi bai. Palaziotik aparte kotxerak zeuden.

Mendibil ingurua

Transkribapena

-'Ta gaiñekun badia hemen baserriyak botik eta? Len bazinak baserriyak, oan ez dinak.
-Ez.
-Baldibar, hor bazen ttiki bat.
-Bai. (...)Han in zuten geo gue zeak.
-Bazerriya (...). Gaiñekun hemen boteik ez da, eroiyak Galardi.
-Gue illobak in zuten geo bi pisokua.
-'Ta zer zen Baldibar?
-Baldibar.
-Baldibar zen.
-Bota in zuten hura.
-'Ta non zen hua?
-Hemen kamiyun bazterrian.
-Gue itxian bazterrin, hemen ahizpan itxian bazterrin.
-Hemengo kamiyotik gora jon al za beiñ 'e?
-Isastiko...
-Ez, ez, hemen bertan.
-Ez, ez, lenoztik.
-Isastiko itxian atzian bazurerua nola do?
-A bai!
-Hortikan gora iyotzeko, hemen bado Araneberri?
-Sagarbixtira hortik, Sagarbixitira.
-Eta Araneberrin beste aillekan zen Baldibar. Hura bota zuten 'ta in zuten han gorago illobak.
-'Ta geo hoi Galardi 'ro...
-Galardi eroiya 'ta. (...)
-A bai.
-Geo bestia zein zen?
-Sarbixti.
-Kristina 'ta bizitzen zien hua?
-A! zea! Nola izena zun harrek?
-Ahaztua no.
-Ez dakit han erreka bazterrin bazen beste bat 'ta hua 're eroi zen.
-Hura erre in zen.
-Eske ez bada iñor 'e bizi itxia auro eroitzen da.
-Bai, bai hoi 're zaindu in ber izaten da itxia.
-Bai.
-Gaiñekun bai baserriya 'ta len
-Hemen gaiñekun Tolaita izango da bazerriya botia. Bestela ez da.
-A bai egiya Tolaita! (...) Tolaita 'ta geo itxiak in.
-Itxiak itteko hua bota zuten.
-Tolaita baserriya zen baita 're?
-Bai baserriya.
-Baserri ttiki bat zen, koskor bat. 'Ta geo Tolaita izena jarri ziyoten zeai barriyuai.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:58:20 - 1:00:02 (1' 42'')
Laburpena Mendibil ingurua, baserri ingurua zen. Desagertutako baserriak: Baldibar, Tolarieta...

Jostatzen eta lanean

Transkribapena

- ...Bai, bai, bai. Dudik ez iñ.
- Hoixe.
- Eta geo jokuk... Jostaketak eta hoi denak 'e. Len aittu zazte saten, oaingo haurrak...
- Ez dakitela.
- Ez dakitela...
- Kalian jostatzen ez dakite.
- Ez, ez dute ikasi. Batetik telebistakin, ben telebista zarra horrekin, sartzen dia... Eta geo ba eskolatikan 'e oso zea dozte... Batin fubola in ber dutela, bestin pelota in ber dutela, bestin inglesa ikasi ber dutela...
- Denboik 'e ez jostatzeko.
- Hoi ba. Bestin, zea in ber dutela. Oso, oso okupatuk dozte. E? Denbo batin gu berriz eskolatik atera ezkio...
- Ez genun ezer eta kalea jostatzea.
- Txokolatia 'ta ogiya jatea etxea.
- Txokolatia 'ta ogiya hartu eskolatik atetzin 'ta...
- Geo korrika Mendibillea, horrea. 'Ta geo hor izaten zin 'ta...
- Hoi zuek 'o ondorenguk?
- Gu 're bai. Gue ondorenguk Inaxio 'ta berriz, bueno! Haik e bu! Korri errak ibiltzen zittuzten haik 'e! Pikabenea, amakiña pelota ibilliak dozte! Bueno!
- 'Ta zuek 'e nahiz 'ta baserriyan lana euki, beti jostatzeko tarten bat eukiko zenuten, ez?
- Umik giñala... Gaztiak giñanin behintzat bai.
- Bai.
- Gu? Jostatzen asko ibiltzen giñan. 'Ta geo 're ba...
- Eskolako garaian 'de ez zen baserriyan hainbeste lanik itten. Geo, pixkat behi aurrian 'o hola izaten zen 'ta...
- Ezin dut esan, gue bizimodua, zea txarra izandua... Gurasuk falta, hoixen.
- Arraztaluan 'o... Gaiñekun...
- Bai. Gu 're bai, arraztalun.
- 'Ta baserriyan ze izaten zun bakoitxak, gutxi gorabera be lana 'ro hola 'o? Bat azindakin, bestik baratzin, soruan...?
- Askok bai.
- Bueno bai, bai, klaro. Hoixe.
- Pixkat zea iña... Antolatua.
- Bai. Bestela bakizu la una por la otra la casa sin barrer.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:53:30 - 0:55:33 (2' 03'')
Laburpena Oraingo haurrek ez dute denborarik jostatzeko ere. Lehen, lan gehiago egin behar bazen ere, jostatzeko beta izaten zuten. Eskolatik atera orduko, merindatu eta auzora jostatzera. Haurra pixkanaka hasten zen baserriko lanetan.

Eskualdeko bilerak

Transkribapena

-Billeran 'e ez al zun jotzen Arozenan aittak? 'Ta zeak Iruiñarreneko ...
- Bai, gu billera joten giñan Altzibarra 'ta ordun jotzen zun soiñua Manuel Iruiñarrenekuk. Mañolin 'ta aittak, bai. Hara joten giñan-
-'Ta Arozena ez al zen harekin aitzen?
-E?
-Juaniton 'ta aitta?
-Ez. Nei bakarrikan. Iruiñarreneko balkoitikan, nik bakarrikan uste 'ut atetzen zela, baleike e!
Ni ez naz akortzen. Manuel bai. Manuel akortzen naz nola aitzen zen (...)n 'ta ama, aitta.
-Soiñu jotzen!
-Hoixe!
-Altzibarkuk zun fama ez? Altzibarko billerak.
-Hara joten giñan 'ta geo Txikierdira. Geo Txikierdin han jotzen zun Galdosek. Galdosek jotzen zun han, Ergoingo...
-Bai, Gorriyanak 'o.
-Bai, gorriyanak 'o jotzen zun. Hara joten giñen. Geo Errentira.
-Errentira 're jote al ziñazten dantzaa?
-Geo, geruo. Geo Errentira, pasitzea.
-Alamedan izaten zen muzika. 'Ta inguruko guziyak: Altza 'ta Pazaiyak 'ta Zanjuan 'ta Lezo 'ta Oiyartzun. Denak horrea. Kalle Biterin bueltaka, atzea 'ta aurrea ibilli. Gaztaiña erriak ematen baziuten jan 'ta!
-'Ta han izautu al zenun Pio? 'O nola izan zen?
-Bai, bai, han izautu nun hua.
-Hemen Altzibarren asko 'ta geo Txikierdi.
-Zuk izautu zenun Lorentxa Altzibarkua?
-Ez, ez, ez.
-Ez. Ez dakit behiñ 'e torri zen.
-Ez, ez, ez. Aitzia bai bazela 'ta.
-Txikierdira bai.
-Txikierdira behin torri izandu nitzan.
Gaiñekun gu Irunea joten giñan. Errentira 'o bestela Iruna.
-Irunea noa?
-Xorroenea 'ta.
-A!
-Nik ez dakit ba non zen 'e! Gu ez, guk Irunea ez genun.
-Geo Bentetan 're izaten zen pixkatian. Hara 're jon izandu giñan. Bentetan izaten zen.
-Gu hemen. Oiyartzunen bertan. 'Ta Errentira.
-'Ta geo ze, han izautu 'ta ze itten zizun Lezoa laundu? 'O nola itten zizun?
-Karo.
-'Ta geo berriz honea?
-Karo.
-Karo.
-Biaje errakin! 'Ta ordun zer zen oiñez 'o bazakan ya?
-Bizikleta.
-Bizikleta?
-Bizikletan 'o autobusin? Autobusa izaten genun.
-Autobusa izaten zen Errenteira. Miño Lezoa ez.
-A ez.
-Lezoa 'ta San Juanea ez zen ezerrez,
-Zuek oiñez torko ziñazten?
-Bai.
-Alameda.
-Bai.
-Bertan zen 'ta. Buf!
-Irunea joten giñanian Hondarribiko autobusian 'o hola, biño.
-Joe!
-Oiñez ibiltzen giñan gu, oiñez! Oain aldian kamiyuak 'e beste modu batekuak zian.
-Bai, gaur zailtza oiñez! Oain bueno zeatik.
-Biregorritikan.
-Bai. Ez, biregorritik. Bai, hoi da. Espoliyotik.
-Hoi da, biño, karo len kotxe 'ta gutxiyo.
-Ez, ez.
-Ordun ez zen kotxeik izaten 'ta!
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:44:17 - 0:47:17 (3' 00'')
Laburpena Inaxi Altzibarko bilerara joaten zen. Han Iruinarreneko Manuelek jotzen zuen soinua. Txikierdin Galdosek jotzen zuen soinua. Errenteriara ere joaten ziren. Lorentxak han ezagutu zuen Araneko Pio, gero bere gizona izango zena. Lorentxa Iruneko bileretara ere joaten zen: Xorruenera eta Bentetara.

Ttunttuna

Transkribapena

-'Ta Oñatibia meiku horren semia izango zen zuekin korun 'ta aitzen zena 'ta?
-Bai.
-Bai.
-Bai...
-Hoi Lartaunekin hasi zen. 'Ta ordun ni ez nintzan joten geo. Ez, ya. 'Ta geo, geo bai pixka 't asko 're ez biño ibilli nitzan pixka 't bai, Juanitokin.
-Hua gaiñea aitzen zen dantza eakusten 'ta txistua 'ta dena, ez? Oso euskaltzalik zin haik, ez?
-Bai... Bai, hala dakat goguan nik. Ez dakit aitzen al zen eakusten, aztua dakat.
-Bai, bai aitzen zen. Ameriketatik torrita.
-Aztuak dakazkit. Aitzen bazin.
-Dantzak eta txistua 'ta bai.
- Ttunttuna jotzen 'ta aitzen zen noski, ez?
-Hua 'ta Joxe Mari aitzen zien txistua eakusten.
-A! Hoi da. Hoi da. Gu geo gaiñekun zea, Arozenatarrakin. Hoik 'e ttunttuna jotzen zuten 'ta. Hoi da, kantatzea joten zen. Joten da 'ta Juanito 'ta.
-Haik gaiñea ez al zuten, meza bukatuta ez al zin igandetan Killikupin ez al zin aitzen?
-A! Baita 're.
-Aitzen zin, ez?
-Killikupin aitzen zin.
-Txistua jotzen? Txistua jotzen?
-Txistua jotzen bai. Killikupian bai.
-Bai, aitzen zin. Hamabitako
-Oaiñ 'e joko dute.
-Oain?
-Jai, jai, jai
-Jai zeatan bai, haunditan bai, biño bestela ez.
-Bai, bai, bai.
-Miño leno, klaro igandero. Joxe Mendizabal 'ta jotzen. Ez dait arrasaldetik ez al zin aitzen, aiko zin. Aztua dakat.
-Nik, nei norbaittek aittatu izandua.
-Uste dut ba!
-Zein?
-Arrasaldetik aitzen zena. Ez, Joxe Mendizabal 'ta ttunttuna jotzen. Juaniton 'ta aitta jotzen aitzen zena. Miñon, aztua dakat, miñon aiko zin.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:42:30 - 0:44:17 (1' 47'')
Laburpena Oiartzungo txistulariak: Oñatibia, Jose Mendizabal, Arozenatarrak... Kilirikupen txistua jotzen zen igandeetan. Ttunttuna.