Gerran hilak

Transkribapena

- Pues bi jorraatan 'ta, ahal zen bezela. 'Ta geo jorraa haundiya karri, kamiyoz kamiyo itten zuten 'ta honea karri, biño kamiyuan, ordia, behiyak gehiyo nekatzen zin.
- Karo.
- Behiyak askoz 'e gehiyo nekatzen zin.
- Gaiña ez zen oain bezelako kamiyua izango, ez?
- Bai, kamiyua berdintso.
Akaso batxe batzuk gehiyo 'ta zea, biño galipota zen garaiy hoitan, bai. Zertik hoi, gerra... Gerra (...) 'ro zea zon... Ni akortzen naz. Ni Altzitxikin muti kozkorra hemen gerra hasi zunin tiroka 'ta hasi zinin bata bestiaiy, ni Altztxikin neon ordun, e!
- A bai, e?
- Bai. Ni tirun hasten zinin, kamposantu zokua saten 'yote horrei!
- Bai, bai.
- Ni ordun Altztxikin neon, e! Muti kozkorra sukaldeko leiyotikan gu handikan nola hango neskak eta denak beira nola eoten giñen 'ta pa 'ta pa 'ta pi, pa! Tiroka 'ta ni ordun Altztxikin nitzan, e! Hemen tiroka aittu zinin.
- Gabin aiko zin!
- Gabin.
- Erki sumatzen zuek!
- Bua, garbi garbi! Bai, ni muti kozkorra (...) ni garaiy hoitan beti Altztxikin nitzan.
- Beldurtuko ziñan erki.
- E? Ni batez ordun!
Gaztia nitzan 'ta ni tirua 're ba, bestia bai, Garaiñeko Xoterai gizona hil ziyonian, han gerran hil ziyon 'ta ni enkarguta, leno san 'izutena juten nitzan Garaiñoa, 'ta karta... Karta haundi bat buelta guziyan zea, arua beltzakin.
'Ta zea hua hil zela 'ta Altztxikira hua karri 'ta nei ez zin importik, nei (...)
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:28:30 - 0:30:10 (1' 40'')
Laburpena Iragorriko kanposantuko fusilamenduak entzuten zituzten Altzatxikitik. Garañoko gizona gerran hil zenean, Joxek igo zuen Altzatxikira gutuna abisuarekin, baina bera gaztea zen eta ez zen konturatu orduan.

Lehen egur gutxiago zegoen

Transkribapena

-Eurrik ez genula billatuko. "Iñun eurrik ez zute billatuko zuek". 'Ta beitu oaiñ, oain eurra sobran!
- Bai, bai. 'Ta hoiy, hoiy, Peñaiño zertik jon ber izaten zenuten zuek? Hemen bertan ez zelako?
- Hemen ez zen eurrik eta!
- Ez zen, e?
- Keba! Hemen piñui bat bazen
'ta piñu hoi karrikako gaztiak guk eukitzen genun dena beko adarrak denak moztuk 'ta denak kimatuk eukitzen genittun. (Gatzarretik) aurrea tunel bat bada hor, ez dakit ailletu zen zuena... Ehun bat metroko tunela, garai bateko zea, trenbiria Artikuzkua...
- Bai. (...)
- Tunela. Tunel hortatik aurrea kriston piñuteiya zen. Biño tartian piñoi erra baldin bazon, joder hiru 'ro lau bat laun joten giñan harren billa! Ez zen egurrik hemen, e!
- Ez zen.
- Eurra...
- 'Ta zer zen, dena zelaiya zelako? Dena belasua zelako?
- Dena iatze lekuak!
- A!
- Iatze lekua 'ta malkar zarren batian ote zarren batzuk 'o besteik ez.
Gaiñekun garbi eoten zin mendiyak ordun, e!
- Bai.
- Garbi garbi mendiyak! Bai.
Zertik denak, mendi guziyak segaz pasatzen zin 'ta! Iatzia 'ta falta! Piñoiyan bat 'ta Zaldindik gora Pagoteiy hoik... (...) zabalian 'e su eurra man 'zandu zuten zeak ayuntamentuak 'ta hoita hoixe aldena itten zian, e!
- Hoik aldenak. Eta zea 'ta, e... Hor Goros... Beno... Bai.
- Goosketa?
- Bai Goosketa 'ta aldi hoiy denak ze gelditzen dia, urrutiyo zuentzako?
- Guetzako urrutiyo itten zin.
- Urrutiyo gelditzen 'ia?
- Bai, urrutiyo Goosketa 'ta.
- Ze hor eurra izango zen!
- Gu honea ya zeatu... Biria honea eukitzen genun.
- Karo.
- Hemengo attona batek, Oiantzabalgo attonak, hauek ez e! Emitatar hoik ez e, lengo attonak batian hala san zian: "Joxe, aurten noa jon ber deu eurra hartzea?" "Ba, netzako Penai hobekiyo da!" 'ta beti honea kostumbratuk gaude 'ta eokiyo...
Behiñ (Fulleiko) gaiñ honta ailletu ezkio, zihar, zihar, zihar joten zean Añakin barrena... Bueno, be repetxuk bazittun geo han 'e, biño...
- Bai, biño...
- Ba al dakizu non den Eraiñ?
- Bai.
- Pues Eraiñ... "Biyek ez dia izen earrak hoik, e!
Ni Eraiñea aurten 'ta zu Penai, izenak txarrak dia hoik! Biyek 'e biño aurten proba in ber det!". Attonak beti... Attona horkua nekin arron ongi izaten zen! Lengo attona, Napar ttikiya 'ro saten ziyoten. "'Ta ni aurten Eraiñea!
Ez dia izenak errak biyek 'e, biño..." 'Ta geo igual hara jonta 're Eraiñ kamiyoa atetzen 'e...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:25:25 - 0:28:30 (3' 05'')
Laburpena Lehen orain baino egur gutxiago zegoen. Orduan, mendiak garbi-garbi egoten ziren. Iratzelekuak ziren gehienak. Beraiei Penadegi aldea gelditzen zitzaien gertuena. Oiantzabalgo lehengo aitonak, "nafar ttikiak", esan ziona. Sueurra.

Egurketan

Transkribapena

Beinberriko zolotikan geo Zaldingo ixkiña atetzen zin, bi jorraatan hara ate 'ta geo ya hor behera bai, erki tortzen zin, biño! 'Ta holaxe ibiltzen giñan. Mendi zar hauetan.
- 'Ta eurra, berriz, nola izaten zen? Zuen terrenutan zenuten eurra? 'O herri lurrak...
- Ez, herriyak partitzen zun zea, etxe bakotxeako bost duro patu ber 'zaten genun.
- A.
- Bost... Osea, bost duro uste 'ut zela. Bai, bost duro izango zen.
Bost duro patu ber 'zaten zen. 'Ta guk itten genun askotan, behiñ mendira jon ezkio, bestela hiru arbol berrian, bi itxen izenian hartu itten genun askotan. 'O Matxinekuk ez zutela jon ber, haik ez zutela egurran berrik,
'o bestik (...) binak igual hartu, 'ta geo hortxe ibiltzen giñan eur txikitzen Penaiko... Zentrala ba al dakizu non don Penain?
- Bai.
- Zentralian jai goizian eaman, burniziya batzuk, anaiy batek, bestik tunkazerrak, bestik aixkorak, 'ta attakin bi anaiy, behintzat, han joten giñan jenealin 'ta zentralian sartzen genittun erremintak, beno, hango lanak ittian 'ta geo hurren jun arte zentralin eoten zin erremintak.
Zentralian 'ta...
- Harta gutxinin ez karri 'ta eaman itteko.
- Bai, bestela ba al dakizu eman 'ta karri 'ta... Ze karga burniziyak béak 'e! Joe, 'ta borra 'ta!
- Geo eurra karri handikan nola itten zenuten?
- Behiyakin.
- Behiyakin.
- Behiyakin. Ni goizian joten nitzan, bueno, haik lanea joten baizin, anai zarrena 'ta atta Donostira, 'ta ni hortxe joten nitzan geo behiyan gurdiyan gaiñin jarri 'ta xixtoka behiyak biria erki zakiten!
- 'Ta gurdi biria zen Penaiño e?
- Bai.
- Bai, e?
- Epeleko... Añakiko zea hoitatik Epeleko azpiyan barrena, Gaztaiñomotxin zihar, zihar, zihar Gaztaiñomotxin gaztaindi hortan barrena zihar zihar geo han bera Penai Zar etxe haundiya harren ondoa bajatzen giñan 'ta handik zentralea 'ta. Hor ibiltzen giñan eurketan paraje errak.
Gue amonak beti hala saten ziun. Amona xarra, gue aman ama, amona, ordun torri giñan hua hemen bakarrik geldittu zenin amona handikan 'ta harrek hala saten zun: "Zuek uandikan gorriyak ikusi ber 'ttuzute!
Eurrikan oan hemen ez duk billatzen iñun 'e 'ta zuen... " Aleiya guen edadia zea...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:22:55 - 0:25:25 (2' 30'')
Laburpena Udalak banatzen zuen egurra. Ordaindu egiten zen. Egurra behiekin ekartzen zuten. Gurdi gainean xixtuka. Toki izenak. "Hor ibiltzen ginan eurketan". Burniziya, trunkazerrak, aixkorak...

Auzolanean

Transkribapena

- (...) 'ta katua akatu 'ta kriston pena hartua harrek geo nik kasoik itten ez niyolako! Bai. 'Ta nik uan hortxe. Iatzik eta 'e ordun Altztxikitikan zea Aizaiñeiño, e! Aizaiñeiño bai! 'Ta geo...
- Behiyakin 'ta jongo zin.
- Bai, behiyakin 'ta bai. Geo gu hemen ya... Gu hemen ya fijo 'ta hemen torri giñanian ya, pues beti batzutan hara, bestin honea...
Ni 're hemen ibiltzen nitzan beti geo honea bizitzea ya torri giñanian, hementxe.
- Karo, haikin halako tratua ez zenun!
- Bai, bai.
- Karo.
- Bea 're honea geo Jose Luis 'ta igual tortzen zin, guk 'e zerbatte golpia genunian 'o gui launtzea 'o...
- Karo.
- 'Ta gu hara 're bai. Geo ya zeatuta geo 're...
- Bai,bai, bai.
- Hazita geo 're
- Hazita geo 're bai.
- Bata bestiy oso ongi izaten giñan.
- Bai. Len gaiña hoiy 're gehiyo itten zen, bata besteiy laundu 'ta, ez? Belarra (tartin) 'ta iatzeta 'ta...
- Belarretan 'ta iatzetan 'ta, bai.
- Lan haundiya zenin.
- Bai. Hoiy gaiña iatzia Aizaingo azpitikan kartzen zuten, Arlepoko (zubitatik) 'ta... 'Ta geo 're ni beti, beti hoiri launtzea beti joten nitzan, 'ta bea 're igual guegana, e!
'O sega bata bestiaiy 'o "sega zuen itxian sega hobiak dozte 'ta..." Batzutan Jose Luisena jon 'ta handik igual sega pare bat honea karri 'ta hurrungun hara eaman 'ta... Bai, bata bestikin geo tratatu itten genun.
- Karo, karo.
- Bai. 'Ta geo hementxe. Gu 're hementxe geo eurra karri ber bazen Penaiko zokoa 'ta, hola ibiltzen giñan. 'Ta iatzik eta 're...
Hemen bagenun mendiya, biño oandikan 'e garaiy haitan iatzia (...) pillatu in ber zen. Iatzi asko karri ber 'zaten zen 'ta Bein Berriko zokoa 'ta joten giñan iatzeta.
- Eun osua, 'ta han mendiyan?
- Bai, goizin jon 'ta atsalde erdirako 'ro... Bein Berriko zokotikan geo Zaldin...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:20:45 - 0:22:55 (2' 10'')
Laburpena Etxeberrira bizitzera etorri eta gero ere, Altzatxikikoekin auzolanean segitu zuten. Etxeberrikoek egurra Penadegiko zokotik eta iratzea Beinberriko zokotik ekartzen zuten. Iratze asko ekarri behar izaten zen. "Holaxe ibiltzen giñan, mendi zar habetan".

Katua akabatu

Transkribapena

- patatakin 'o zerbattekin, behintzat, beste eltzia bete zun horrek.
- (...)
- Holaxe ibiltzen giñan garaiy haitan gu. Altztxikikuk beti 'ta beste bizitzakuk 'e bai, e!
Leno san 'izutena, zea arropa biltzea zuzenin 'ta beste bizitzakuk 'e beti han. 'Ta batin san ziten, Erramunek, Erramun mutil zar bat zen garaiy haitan han, Erramun 'ta san zin... Ez dakit zerbatte san zin 'ta nik martxa! Alde in!
'Ta beti haikin ibiltzen nitzana 'ta hurrungo eunin 'e hua ikusten nun 'ta ni gordeka 'ta beste aldin barrena 'ta nik katua bainun akatua! Haina.
- Haina!
- Zea euzkitan... Harkaitzak zin ordun han Altztxikin 'ta harkaitzan etzanta dola ni makillakin jun 'ta ta gerriyan 'ta kasuelidadia, katoik ez 'men da akatzen.
Jo, 'ta seko katua geldittu zin! 'Ta harrek errita mateko beldurrakin ni behiñ 'e arrimatzen ez 'ta, batin arreba... Arrebaiy galdetu 'men ziyon: "Joxek zer du nekin? Ez du... Ni ikusi orduko alde iñ itten 'ik korrika!" "Ba, ezin kasoik, zea..."
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:19:30 - 0:20:45 (1' 15'')
Laburpena Behin, bizilagunen katua akabatu zuen deskuidatuta, eta, gero, errieta egiteko beldurrarekin, eskapoka ibili zen. "Kasualidadea! katua ez men da akatzen... ja ta seko geldittu zin!".

Petrolioa, eltzera

Transkribapena

- Ura hor goitik jarriya dakate deposito ttiki bat eta. 'Ta garaiy haitan aber zeiñek jarri ber zun ura ordia hola, tipu hoita. Ezin zen.
- Karo, karo.
- Ezin zen.
- Zailla da.
- Ordun behiyak 'e gobernatu ezkio, gaiñekun ez zeon, ez zeon ezer 'e.
- 'Ta argiya 'ta bai al zuten?
- Keba! Ez, ez. Zea, karburukin batzutan hola Altztxikiko Balentin Arditturrin ibiltzen zen batzutan karburukin, biño bestela petrolio. Petrolio kia kristona botzen zuna.
Batin (...) ate niyon marka politta bai. Zea Maitxo, leno san 'utena Maitxo hoiy entierro batea jona zen 'ta bestia Antonina hoi ez dakit ze ai zian, artajorran 'o patata atetzen 'o ez dakit ze ai zin "Josetxo, zuk eltziaiy beiratu e!"
Ba ni aurri hartan hola eukitzen nittun txaola ttiki batzuk inta 'ta ni han jostatzen pikun azpiyan. 'Ta torri bezela sua itzaliya! Aiba Dios! Oaintxe (...) Petrolio hartu dut zea potua 'ta sua pistu beharrian eltzea barrena kriston pilla eroiy zian!
Eltzian barrena! 'Ta nik ba, "Hau kauen diez, Antonina 'ta hoiri, Jose Luixeiy saten baniyon kriston erritak emango zitek!" 'ta hor pentsatzen neon 'ta Maitxo entierrotik hor heldu da zean zihar zihar zihar ikusi nun itxea heldu zela 'ta... "Ba, honeri san ber ziot!"
Hura baizen nere jefa zea, handikan tortzen nitzanin horrek kaso itten zin nei. 'Ta san niyon... Erdi marru edo san niyon zean: " Hola 'ta hola pasa 'itt, eltziaiy zea bota 'yot, petrolio ixuri in dit eta... "
Ni espantoka hantxe "Ixuri in dit zea, sua pistutzeko 'ta..." Harrek eltzia dena atzea kendu, bota zerriyai 'o ez dakit ze, 'ta berri berriya... Bestia torri bitartian, ez dakit patatakin 'ta zerbattekin...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:17:30 - 0:19:30 (2' 00'')
Laburpena Argindarrik ez zen izaten baserri askotan. Meategietan lanean aritzen zirenek karburoarekin egiten zuten argia, eta, bestela, petrolioarekin. Behin eltzea zaintzen utzi zuten Joxe, eta, sua pizten hasi zenean, petrolioa isuri zitzaion eltzera. "Batin in nioten marka politta bai".

Ura, urruti

Transkribapena

- Arropa garbitzea 'ta Sauerrekaiño joten zin?
- Bai.
- Ura... Zeakua, eateko 'ta ber zuten ura?
- Eateko 'ta hemen itturri ttiki ttiki ttiki bat bazen, zea Kampo Santua saten yogu uan, Iagorritik gora hor zokuan, Linzuratik 'ta hor hor do ttirri, ttirri ttirri. Zea bat tortzen zen. 'Ta han utzi zembaitan hor hola marmita kozkor bat, 'ta ba! Betetzen igual ordu bete 'ro pasatzen zen,
'ta torri 'ta hemen txakurrakin jostatzen 'bili hua bete bitartin 'ta eatekua. 'Ta bere (...) berriz, Ozentziyoko itturriya ez dakit bakizun non den!
- Ez dakit.
- Ozentziyoko itturriya, hortik gora iyota, Ozentziyoko itturriya (...) hor ez al dakizu Ozentziyo non den 'ta?
- A bai!
- Ozentziyo!
- Itturriya zer
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:15:30 - 0:17:30 (2' 00'')
Laburpena Edateko ura urruti zuen Altzatxikik: kanposantua esaten dioten tokian iturri ttiki bat zegoen. Behiak ura edatera Ozentzioko iturrira joaten ziren. Behiak bi egunetik-edo eramaten ziren edatera, eta, orduan, kolpean edaten zuten eta tripa bete-bete eginda itzultzen ziren etxera. Lintzura.

Altzatxikitik Saroberrekara arropa garbitzera

Transkribapena

- Jangoikuan andria!
- Bai, bai.
- Joe! Harrekin amakiña bat buelta iña no ni, Altxikitikan Oiyartzuna seitako meza.
'Ta astua, astuakin biyek tortzen giñan. Astua... zea, esniakin, 'ta goizin esniakin bajatu 'ta eliza jon, 'ta harrek beti Altzibarren zea hoiyek... Tarta zea hoitakuk 'o eoste 'izkin 'ta biyek martxa berriz mazkak ittea. Harren gain eoten zen, Antoninan gain eoten zen zea,
hua zen gaztina 'ta han 'e kastigatu (...) izaten zen zea, behi janak ittea! 'Ta beti ni harrekin.
- Ze ittea? Behi kanak?
- Behi janak.
- A! Behi janak.
- Mazka, 'o... Nola saten... Hemen mazka 'o behi jana... Belarra... Harrek belarra ebaki 'ta nik bildu. Muti kozkorra. 'Ta...
- Astuakin?
- Astuakin. Bueno gu ordun han... Nei bi bizitzatan, nei hango... Hango zea izate nitzen, Altxikin.
Bi bizitzatan, e! 'Ta Antonina behintzat beti, hua zen gaztina han 'e, 'ta beti harrek nei beti eamaten zin zeara, launtzea. Hola ibiltzen giñan.
- 'Ta zu gustoa.
- Ni jolin! Ni gustoa. Nik horrengatik Donostira ez nun jon nahi izaten geo horrea. Donostira ez nun jon nahi izaten.
- 'Ta denak kaso ingo zizuten 'ta! Gustoa!
- Bai. Bi bizitzetan. Beste bizitzakua hor, Ualdetxon bizittu zen, zea, nola da hoi? Klementina. Igual izautuko zenun, ez dakit. 'Ta harrek berriz, ordun han giñan Altxikin, 'ta urik ez zen izaten hor baserriy hoitan, (habetan) bai, bueno, ura aldian 'ta zea biño.
Haik Sauerrekako beko zokoa joten zin hortik, zea, Altzan barrena kriston birian joten zin zea erropa garbitzea 'ta. 'Ta erropa garbitzea hara (erramonen) joten zienian, astua dena erropaz betetzen zuten 'ta "Joxetxo, benga guazen" nei.
Klementinak behintzat, beti nei eamaten zin launtzeko, 'o zeatzeko, beti 'o distraitzeko 'ro.... Beti behintzat, bakarrik ez zun...
- Hua zue zea pixkat (...)
- Bakarrikan ez zun harrek 'e jon nahi izaten. Neskak... Sasoi hartakuk gaiña hor e... Bildurra izaten zutenak.
'Ta beti ni muti kozkorra. Zartayian gorri gorri gorri oliyotan ogiyak prentsatuta jarriko 'izkin, erreta, prejituta, ogiya prejittua, 'ta azukrikin bota 'ta haik paperin bildu 'ta: "Hala guazen Joxetxo, guazen zea, nekin!" 'Ta ni gustoa ordun! Gustoa bai. Ni Altxikin arront zea izaten nitzen.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:12:50 - 0:15:30 (2' 40'')
Laburpena Altzatxikiko senide gazteenarekin egoten zen gehiena. Altzatxiki inguruko baserrietan ez zuten urik eta Saroberrekara joan behar izaten zuten arropa garbitzea. Ogia gorri-gorri frijitu, azukrea bota eta "Ala! Goazen, Joxetxo".

Altzatxikiko mutil kozkorra

Transkribapena

- Hola torri giñan behintzat handikan. Batzuk honea 'ta... Ni hementxe.
- 'Ta hoi, Altzatxikira ze tortzen ziñan hairi launtzea 'ta, 'o...
- Zea pasatzea, eskolako barkaziyuk nola izaten dia, bi hilaeteko 'ro hiruko 'ro... Izaten zien ordun.
- Udaran?
- Ba, udaran. Barkaziyotan etorri 'ta igual lau hilaete 'ro ya aztu, hara jotia aztu 'ta geo noizpatte joten nitzan. Bai.
- 'Ta hemen ziñanin hangoko mira izaten al zenun?
- Nik batez. Ni beti honea. Beti honea ni. Bai, ni beti honea, beti honea. Geo hemen 'e, Altxikin, bi bizitza, hantxe bi bizitza zin garai haitan, oain bat 'o, biño... 'Ta hoikin mendira eurreta 'ta joten nintzan
goizin jun haikin batin mendira 'ro 'ta illunduta torri 'ta lohitan hor ibiltzen giñan Sastarreko lohi zulu hoitan 'ta. Hortxe gozatzen nitzan ni, muti kozkorra.
- Hoixe, huaxe gustatzen, e? Lana in berko zenun, ba?
- Bo! Muti kozkorra, ni hortxe, enkarguak iten, kompaziyo batea, Altxikitik... Altxikiko Maitxo san 'uten horren ahizpa Garañon... Garañon espostua zeon, Xotera, 'ta gora 'ta bera, ni arrautzakin igual. Goitikan hartu arrautzak eta nik Garañoa eaman. 'Ta geo hanguak Altomirakruzkuk tortzen zin arrautzak billa Garañoa.
- Bai, e?
- Bai, denak zea ibiltzen zian... Bai, 'ta... Jo! Batzutan ordia, handik... Altxikitik Garañoa bitartin bire xuhur zea bat zen ordun, (este...) Bire xuhur[birexur:8519] bat, belarsua (...)'ta bian (...) ttiki bat eurrezkua 'ta.
Eun batian banijuan pardelka, zea arrautzakin 'ta irristatu 'ta pa! Denak bizkar azpin hartu arrautzak. Tortilla bertan in! Jon nitzan Garañoa neri haik denak zintzilik, txikittu nittula 'ta (Altziko Maixtek) hoik algarak.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:10:21 - 0:12:20 (1' 59'')
Laburpena Udara Altzatxikin pasatzen zuen Joxek, eskolako barkazioetan. Altzatxikiko bi bizitzakoekin ibiltzen zen, denen enkarguak egiten. Barkaziyutan. Birexior. Pardelka arrautzakin. "Hortxe gozatzen nitzan ni, muti kozkorra". Hika.