Jostatzen eta lanean

Primary tabs

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:53:30 - 0:55:33 (2' 03'')
Laburpena Oraingo haurrek ez dute denborarik jostatzeko ere. Lehen, lan gehiago egin behar bazen ere, jostatzeko beta izaten zuten. Eskolatik atera orduko, merindatu eta auzora jostatzera. Haurra pixkanaka hasten zen baserriko lanetan.

Transkribapena

- ...Bai, bai, bai. Dudik ez iñ.
- Hoixe.
- Eta geo jokuk... Jostaketak eta hoi denak 'e. Len aittu zazte saten, oaingo haurrak...
- Ez dakitela.
- Ez dakitela...
- Kalian jostatzen ez dakite.
- Ez, ez dute ikasi. Batetik telebistakin, ben telebista zarra horrekin, sartzen dia... Eta geo ba eskolatikan 'e oso zea dozte... Batin fubola in ber dutela, bestin pelota in ber dutela, bestin inglesa ikasi ber dutela...
- Denboik 'e ez jostatzeko.
- Hoi ba. Bestin, zea in ber dutela. Oso, oso okupatuk dozte. E? Denbo batin gu berriz eskolatik atera ezkio...
- Ez genun ezer eta kalea jostatzea.
- Txokolatia 'ta ogiya jatea etxea.
- Txokolatia 'ta ogiya hartu eskolatik atetzin 'ta...
- Geo korrika Mendibillea, horrea. 'Ta geo hor izaten zin 'ta...
- Hoi zuek 'o ondorenguk?
- Gu 're bai. Gue ondorenguk Inaxio 'ta berriz, bueno! Haik e bu! Korri errak ibiltzen zittuzten haik 'e! Pikabenea, amakiña pelota ibilliak dozte! Bueno!
- 'Ta zuek 'e nahiz 'ta baserriyan lana euki, beti jostatzeko tarten bat eukiko zenuten, ez?
- Umik giñala... Gaztiak giñanin behintzat bai.
- Bai.
- Gu? Jostatzen asko ibiltzen giñan. 'Ta geo 're ba...
- Eskolako garaian 'de ez zen baserriyan hainbeste lanik itten. Geo, pixkat behi aurrian 'o hola izaten zen 'ta...
- Ezin dut esan, gue bizimodua, zea txarra izandua... Gurasuk falta, hoixen.
- Arraztaluan 'o... Gaiñekun...
- Bai. Gu 're bai, arraztalun.
- 'Ta baserriyan ze izaten zun bakoitxak, gutxi gorabera be lana 'ro hola 'o? Bat azindakin, bestik baratzin, soruan...?
- Askok bai.
- Bueno bai, bai, klaro. Hoixe.
- Pixkat zea iña... Antolatua.
- Bai. Bestela bakizu la una por la otra la casa sin barrer.