Sanjuanak

Transkribapena

- 'Ta Sanjuanetan suakin zerbatte itte al zenuten han Tornola allekan o' suakin o' ?
- Argiyak pixtu behintzat. Hua ne lana izaten zen.
Goiko zea itxian azpiyan hasi 'ta maldan, gue terrenu hoi maldan zinik ordun etzitzaigun iruitzen, han pixtu kandela aurrenekua goiko muturrin,
'ta bestia erdiyan, bestia Portuberri allekan, errota allekan bestia, bestia han bero muturra izaten ganun (...) han beste lau bat kandela jartzen ganittun.Denak bedeinatuk. Prepatuk izaten genittun gen haik.
Geo errota 'ta errotan e' bai ta, han e' artua 'ta illarra izaten baitzen, 'ta dena ber izaten ordun!
Denak aproxten ganun ordun. 'Ta errota jon 'ta han e' itten nun.
- Kandela? hoi zue lana zen
- Genealin bai, 'ta hemen e' oañ hemen enun ingo miño ez dakit ez banun iñ e' ...
Errota oango itxi hortan e' beti urtero jartzen nun nik.
- 'Ta baratzin bezela zelaian 're bai?
- Zalayin bai itten ganun. Hanako Galtzata aldia 'ta denak argi argi hantxe eoten zin!
- Kusiko zin?
- Politta gelditzen da oso hora
- Bai oan ya ez da itten miño
- Oañ e' ingo dia e!
- Guk itxian itten dugu miño toki gutxitan.
- Hemen zean Beinberri 'ta hoitan itten dia hoik pixten ttuzte.
- Bai leku batzutan itten da miño geo 'ta gutxiyo.
- Han Altzibarreko zean lore tartin jartzen nittun.
Usadioyo hoiri behintzat seittu in behintzat
- Bai nik e' balkoiyin jartzen dut, nayoko nuke baratzin miño
- Gio kia 'ta puska banatzen da zea guziyan Altzibar guziya ketan jartzen da
- Miño zuek kandelatik aparte sua 're itten al zenuten?
- Bai, bai
- Sua 're bai
-(...) 'ta harrapatzen zin usai goma zar 'o trapu zar o' denak Portuberrialleka hortan izan zen tokiya 'ta Olatzenen usteut zean karoiyan itten zittuztela.
- 'Ta etxe bakotxak zuena o' juntatu itten ziñazten sua itteko?
- Ez bakotxak gena.
- 'Ta zerbatte kantik o' ba al zen Sanjuantan? Kantatu dotore itten zutenak izan ber zuten bai ordun.
- Bai, San Juan San Juan ba zen kanta
- Bai oan ni enaz akortzen hoinbeste kantatuik hola miño bazela bakit kantak bazila oso polittak
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:13:00 - 0:15:50 (2' 50'')
Laburpena San Juan sua: suaz gain, baratze eta zelaietan kandela bedeinkatuak jartzen ziren, gau osoan.

Kardakia

Transkribapena

- Ze bukatzeko Frantxiska, e karkakiyana gotuko za zu?
- Kardakiya?
- Hoi iñorrei eyot galdetua 'ta ze itten zen kardakiyakin
- Kardakiya sutu lembizi beinkatu itten zin
- Hoi noiz izaten zen oaingo garai hontan garizuman o' hola?
- Bai garizuman izaten zen hoi, garizuman izaten zela , kardakiya zeatu
- Hoi elizan (...) 'ta nola itten da
- Elizako ataiyan itten zen dematin beinkatu.
'Ta gio hurrengo goizin ordun sutuko zen, kardakiyak aguante haundiya baitu, 'ta goizin hantxe su denin ibiltzen zin.
Gue itxea torri zandu zin pranko bempin ben kardakiya kia daiyola 'ta usaiya. Suak e' ordun zeak izaten zin batin lurrekuk bestetan ekonomikak...
gio hasi zin kaska kaska jo 'ta bota han mordoskat 'ta zerbatte ematen geniyon guk dirua 'ro (...) 'ta holaxe.
- 'Ta san zerbatte itte al zen errezoik o' itte al zen o' ez bakarra astindu 'ta
- Astindu 'ta
- Errezoik o' ez ez?
- Nahi bazen ingo zen ordun e!
- Ni gotzen naz ttiitan tortzen zila miño...
- "Launtzaille izan daiyela" ro eozein gauza esan zitteken. Eztakit seuru zerbatte esango zen akaso.
Oi enaz akortzen.
- 'Ta gañekun, zein aitzen zen beti berak aitzen al zin? O eozin...
- Eozin nahi zuna joten zen hartako 're. Kardakiyak bikaiñak kartzen zittuzten mendi aldetik.
- Beira eonduk gaude hamaika aldiz, pago zarrak eta kardaki, ikararrizko kardaki aliak. 'Ta osua nahiez bazunun erdiya eamango zenun. Haundiyak izaten zin haik e!
- 'Ta hoi paguai bakarra atetzen yo o'...
- Zerbatte zumarrai e' kusi zandu yogu guk. Miño kardakiya geneakin paguk.
- Oan 'de eongo dia
- Aski garbiyak bai. Euntalako guata izaten zun, gañin guatai su man guata bezela (...) guri guriya zaten zula ta harei su manta.
- 'Ta harek aguantia gaitza?
- Hurrengo eunin nolapatte pixtua izaten zen behintzat.
- Bai, bai
- Ordun sutia izaten zuten gio itten zuten hoixe
- 'Ta zea San juanetan suakin zerbatte itten al zenuten han?
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:10:30 - 0:13:00 (2' 30'')
Laburpena Garizuman, etxeko sua bedeinkatzen zen kardakiarekin. Euntalako.

Artilea

Transkribapena

-Nei bai, nei 're gustatu izan zitt kozina. Gue Xegundok saten zun bakotxak beria ber zaten zula 'ta nik (...) nula aleiya kozinan
- Hara. Gauza geiyo 're bai len san nazu josten 'ta galtzerdi itten 'ta
- Geldittu gabik!
- Gauza pilla ertako bai baliyo!
- Gauza giñan arte gu hortxe aitzen giñan geldittu gabe. Galtzerdiya 'ta haiya 'ta jertsia zuiya in zandu zun gue amak.
Gio tintatu azul marino. Neurako bakizu ze arropa zaten , aurrin botoiya lotzen zuna zun. Bi manga luzikin.
Mangik gabik e' in genittun.
- Ardi illiakin?
- Ardi illiakin
- Ardi dexe
- Manoloi 're iña baun nik erra kazadora zea hoitakua, aski berua. Haik jazten bazen nahiz manga honeañokuk in. Etzen hotzik (...) ez!
- Hau tapatua 'ta era berin komodua
- (...) zea hontaño luzia
- Earki gozo-gozo
- Gozotasun erra (...) ona izugarri ona.
- Ardi asko zenittuzten Txaundon
- Laurogeiño 're alletu zandu ga behintzat 'ta ez dakit geiyo baldin bazin e' o' zer. Hoi akortzen naz.
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:07:45 - 0:09:10 (1' 25'')
Laburpena Txarondon ardi asko zituzten eta eskulan asko egiten zuten ardiaren ilearekin. "Nei re gustatu izan zitt kozina".

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-086
Pasartea 0:04:00 - 0:06:00 (2' 00'')
Laburpena Iloba Melillan soldadu zegoela izan zen Tejeroren estatu kolpe saiakera. "Sentimentu bat ematen zin". "Gue eskutan haziya".

Txerri-hiltzea

Transkribapena

-Prepatu 'ta in berko da dena lenoztik?
-Bai, prepatu denetik. Ahal zen guziya prepatua. Porruk 'ta (...). Hasi, txukun 'ta garbi bezeperatikan jarriyak bai. Ber zen tipula 'ta. Txikittu 'ta.
-Tipula 're asko odolkiyak itteko.
-Odolkiyak itteko haimbeste odolan zeako asko ber 'zaten zen.
-Karo.
-Asko.
-Dena holaxen.
-Karo.
-Geo 're bai lana.
-Perrejilla 're txikittu izan genun pixka 't.
-Perrejilla 're bai?
-'Ta ze itten, ze itten zenittuzten odolkiyak? Ze atetzen zen gehiyo? Txerriya hilta.
-Txoixuk 'e in izandu genittun bikañak 'ta, odolkiyak 'ta. Ni erotu nahiyan.
Kalteik itteko beldurrik izan ez nik. Biño muturrekon bat bota 'zango, mutur bana 'ro. Nik ikiarri zoratua, berriz. Ez behintzat kalteik in. Gustoa jaten odolkiya.
-Gustoa jaten denak ez du kalte askoikan itten.
-Ez, nik ez nun behintzat okerrik sumatu deus 'e.
-Errak izango zin e! Etxian prepatzen zinak.
-Itxian itten zinak bai! Haik odolkialdiyak itten zin dembo haitan!
-'Ta geo banatu 're bai txermoniyak eta, ez?
-Banatzen genittun bai. Ordun ez dakit nik berrehun kilokuk hil zinin 'ta hiltzen bagenittun e!
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:02:30 - 0:03:55 (1' 25'')
Laburpena Txerria hiltzea lan handia da. Lagun asko behar dira eta bezperan ere lan asko egin behar da: porrua, tipula, perrexila txikitu.. Txerriak dena du ona; jaki asko ateratzen zaio. Txermoniak auzokoen artean banatzen ziren.

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-086
Pasartea 0:00:45 - 0:02:30 (1' 45'')
Laburpena Txarondon txerriak zituzten. 200 kiloko bi egin izan dituzte. Lan handia du txerria hiltzeak. Txerri-hiltzailea.

Sorgin gaiztoak ere bai

Transkribapena

- Zerbatt txarran zean igual, kandela erre 'ta beti holakuk izandu zin haik persona haik. Amona bea hala izaten 'men zen.
Kandela erretzen jarri, holakon bat hil in nahi, kompaziyo batea. Txarra (...) jeniyo txar bat haintzat
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:59:30 - 1:00:00 (0' 30'')
Laburpena Sorginek, norbaiti txarra egiteko, kandelak jartzen zituzten. "Halako kontuak aittu izan ttugu haintzako".