Txerri-hiltzea

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:02:30 - 0:03:55 (1' 25'')
Laburpena Txerria hiltzea lan handia da. Lagun asko behar dira eta bezperan ere lan asko egin behar da: porrua, tipula, perrexila txikitu.. Txerriak dena du ona; jaki asko ateratzen zaio. Txermoniak auzokoen artean banatzen ziren.

Transkribapena

-Prepatu 'ta in berko da dena lenoztik?
-Bai, prepatu denetik. Ahal zen guziya prepatua. Porruk 'ta (...). Hasi, txukun 'ta garbi bezeperatikan jarriyak bai. Ber zen tipula 'ta. Txikittu 'ta.
-Tipula 're asko odolkiyak itteko.
-Odolkiyak itteko haimbeste odolan zeako asko ber 'zaten zen.
-Karo.
-Asko.
-Dena holaxen.
-Karo.
-Geo 're bai lana.
-Perrejilla 're txikittu izan genun pixka 't.
-Perrejilla 're bai?
-'Ta ze itten, ze itten zenittuzten odolkiyak? Ze atetzen zen gehiyo? Txerriya hilta.
-Txoixuk 'e in izandu genittun bikañak 'ta, odolkiyak 'ta. Ni erotu nahiyan.
Kalteik itteko beldurrik izan ez nik. Biño muturrekon bat bota 'zango, mutur bana 'ro. Nik ikiarri zoratua, berriz. Ez behintzat kalteik in. Gustoa jaten odolkiya.
-Gustoa jaten denak ez du kalte askoikan itten.
-Ez, nik ez nun behintzat okerrik sumatu deus 'e.
-Errak izango zin e! Etxian prepatzen zinak.
-Itxian itten zinak bai! Haik odolkialdiyak itten zin dembo haitan!
-'Ta geo banatu 're bai txermoniyak eta, ez?
-Banatzen genittun bai. Ordun ez dakit nik berrehun kilokuk hil zinin 'ta hiltzen bagenittun e!