Sanjuanak

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:13:00 - 0:15:50 (2' 50'')
Laburpena San Juan sua: suaz gain, baratze eta zelaietan kandela bedeinkatuak jartzen ziren, gau osoan.

Transkribapena

- 'Ta Sanjuanetan suakin zerbatte itte al zenuten han Tornola allekan o' suakin o' ?
- Argiyak pixtu behintzat. Hua ne lana izaten zen.
Goiko zea itxian azpiyan hasi 'ta maldan, gue terrenu hoi maldan zinik ordun etzitzaigun iruitzen, han pixtu kandela aurrenekua goiko muturrin,
'ta bestia erdiyan, bestia Portuberri allekan, errota allekan bestia, bestia han bero muturra izaten ganun (...) han beste lau bat kandela jartzen ganittun.Denak bedeinatuk. Prepatuk izaten genittun gen haik.
Geo errota 'ta errotan e' bai ta, han e' artua 'ta illarra izaten baitzen, 'ta dena ber izaten ordun!
Denak aproxten ganun ordun. 'Ta errota jon 'ta han e' itten nun.
- Kandela? hoi zue lana zen
- Genealin bai, 'ta hemen e' oañ hemen enun ingo miño ez dakit ez banun iñ e' ...
Errota oango itxi hortan e' beti urtero jartzen nun nik.
- 'Ta baratzin bezela zelaian 're bai?
- Zalayin bai itten ganun. Hanako Galtzata aldia 'ta denak argi argi hantxe eoten zin!
- Kusiko zin?
- Politta gelditzen da oso hora
- Bai oan ya ez da itten miño
- Oañ e' ingo dia e!
- Guk itxian itten dugu miño toki gutxitan.
- Hemen zean Beinberri 'ta hoitan itten dia hoik pixten ttuzte.
- Bai leku batzutan itten da miño geo 'ta gutxiyo.
- Han Altzibarreko zean lore tartin jartzen nittun.
Usadioyo hoiri behintzat seittu in behintzat
- Bai nik e' balkoiyin jartzen dut, nayoko nuke baratzin miño
- Gio kia 'ta puska banatzen da zea guziyan Altzibar guziya ketan jartzen da
- Miño zuek kandelatik aparte sua 're itten al zenuten?
- Bai, bai
- Sua 're bai
-(...) 'ta harrapatzen zin usai goma zar 'o trapu zar o' denak Portuberrialleka hortan izan zen tokiya 'ta Olatzenen usteut zean karoiyan itten zittuztela.
- 'Ta etxe bakotxak zuena o' juntatu itten ziñazten sua itteko?
- Ez bakotxak gena.
- 'Ta zerbatte kantik o' ba al zen Sanjuantan? Kantatu dotore itten zutenak izan ber zuten bai ordun.
- Bai, San Juan San Juan ba zen kanta
- Bai oan ni enaz akortzen hoinbeste kantatuik hola miño bazela bakit kantak bazila oso polittak
Atarikoan noiz: 
Larunbata, Ekaina 23, 2018