Orokorra

Osasuna eta zahartzea

Transkribapena

- Haurrakin iñor gutxi jaitsi izango hunen... beti itxea meikua...
- Eta haurrakin 're bai miño, zea're, sendatu 're, sendabelarra 'ta etxian 'de erremeiyo geyo ez? Oaiñ ez dakigu ezer itten miño...
- Ez... Ez dakit ba! Ordun erremeiyua zen belarmiña; burukomiña zunin 'ta... tentsiyua... beno! tentsiyua ez zun iñork hartzen. No sabía que... baldin bazen 'de tesiyuik ordun. Nik hoi saten ñet: ez azukria... ordun ez zen deus itten 'ta ezekiyen.
Lo único pulmoniya zakiten zer, gaiñekun ez azukre, ez... iñork ez zekiyen deus'e. Iñork 'e.
- 'Ta zartzen zenin gaixotu 'ta...
- Gaixotu 'ta...
- Oiañ ahal baldin bada atezi...
- Horrengatik da oaiñ hoinbeste zar. Zar erruz gaude, erruz. Porke oaiñ kuidatzen da, e... medikamentuak jartzen ttuzte... 'ta oaiñ zartu itten da hola.
Miño leno ez zen medikamentuik deus 'e. Pulmoniya harrapatzen zen 'ta enplastu batzuk jartzen ttiztenen 'ta holako gauza batzuk. Oaiñ adelantu hortan... zar asko zartu da, erruz. Zarra erruz gaude, erruz! 'Ta lengun letzen nun periodikun, ez dakit... redondu hontan:
ehun urtekuk, ehun emakume eta betzi gizasme. Ehun emakumik eta betzi gizasmik doztela. Emakumik geyo. Bai. 'Ta parte zarrin bertan berrogeita hamar pertsona ba 'men dozte ehun da geyoko urtekuk.
- Donostiyan?
- Donostiyan.
- Jesus! Asko 'ia hoik e?
- Asko. Periodikuk zakarren: "Mismo Parte Vieja, más de cien centenarias", centenarios. Beno...
- 'Ta len san duguna: itxian jaio 'ta itxian hil 'ta, itxian gaixotu 'ta...
- Dena. Itxian kuidatu xarra. Oaiñ itxe... oaingo gaztiak ahal baa, ez da gaizki satetik, ez du nahi sakrifikatu 'ta nola baidozten ospitalak oaiñ nahiyago 'iten hara entreatu. 'Ta...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:39:40 - 0:42:00 (2' 20'')
Laburpena Medikuntza aldatu egin da. Pulmonia bakarrik zekiten. Gainerakoan, ez zen begiratzen ez tentsiorik, ez azukrerik... Orain lehen baino zahar gehiago daude. Lehen etxean zaintzen zen zaharra.

Errotaberriko arrandegia

Transkribapena

- Oain Pitusa don tokiyan itxe ttiki bat zen. Itxia, errota 'ta gu errotan bizitzen giñanak eta jornala man berrin gau 'ta eun lanin. Jelakin atetzen, ni muti kozkorra. Deposittuk hustu 'ta tak tak karri 'ta nik deposittuk bete urakin. Makillakin neurtu goitik zembat neurtzen zun 'ta.
Bi laun benga lanin, atta semik eta. Ordun guria in zen zeatik, petxotik jarri 'ta artatik izorratu zen. 'Ta geo zea "pulmoniyatik hil duk", pulmoniya bai erki!
- Bai pulmoniya 're bai, mantxa...
- Lanin izorratu! Gau 'ta eun lanin! Barkuk baizittuzten beák hoik. Errotaberrikuk eta Olaizola y Madrazo'ro zea, barko... Pareja zutena. 'Ta karo, pareja zeatzen zen demboan arrai benga arrai guziya honea kartzen zuten 'ta hemen beexita jarri. Honoko, Aingeruko ondoko
itxe beltz hoik eta guriak txatarreiya dakaten hoitan 'ta. Oain jendik aprobetxatzen 'ttu erki! (ze arrai usai...) saten ziyoten holako peskadillak tripa lertua baldin bazun, kajea 'ta lurrea dena, lurran azpira. Lurra, kriston indarra arraiyak, e! Arrai pilla erra bazin hoitan sartuak.
Zapo buruk bai, holakuk! Mekauen! 'Ta geo arto tartin igual zeak zakurrak jun 'ta. Biño pilla erra arraiya! Josus! Amakin bat kamioika arrai kartzen zuten horrea.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:49:30 - 0:50:57 (1' 27'')
Laburpena Altzibarko Errotaberriren ondoan, arrandegia zegoen, eta, arrandegiaren ondoan, errota. Hantxe bizi ziren Rufino eta bere familia. Aita eta bera arrandegian lanean aritzen ziren. Aita bertan gaixotu zen eta bularretik hil zen. Arrandegian sobratzen zena lurpean sartzen zuten.

Portugesak

Transkribapena

-Ez sekula holakoik ez da ibilli 'zandu personik. Kartzela ...
-Ez al zin izaten portuesak 'o?
-Bai.
-Bai 'ta portuesak ez zin ...
-Bai, portuesak ez diroik bai. 'Ta hoik san itten baite harrapatu ezko. 'Ta pakete bat botzen bazu harek ez du saten.
-Hua zortzi eunin han eongo da, iñor ez baa joten.
-Bai, bai. 'Ta jendik berriz esan itten, tokatu ezko bai prankotan.
Arratsin sotoko lanak itten neo hemen 'ta zea hor mintziyua 'ta zea. Hor bada norbaitte 'ta ate 'ta beldurka, beldurka, beldurka gizonak.
Zetik, seittun iertzen geniyon hok portugesak izango dia hoik. Bai hala izango dia. Eun batin hor saardiyan, saardiyan burua azaltzen zuten.
Paetan gaintikan, oan hau kambitu da pixkat. Biño hor burua azaltzen zuten 'ta hor dila 'ta. Hala, Iñaxio 'ta biyek jon giñan polliki-polliki hara.
'Ta hasi ziun ahal zutena saten. Bakizu portuesak zerratuk 'e zin 'ta. Hasi ziun 'ta. Zea san ziun, zea zila, Portualdik heldu zila 'ta, karri zittuztela hor bi horta.
'Ta hor utzi 'ta torko zila norbaitte 'ta ez ziyotela iñor 'e torri. Eun guziya bertan pasa, bukaroik jan gabe, bertan. 'Ta arratsin jan 'o jun 'o zerbaitte in ber.
'Ta honeaxe torri. 'Ta san geniyon guk. Zerbaitte, eoteko lasai. Zerbaitte emango geniyola jaten. Gizonak gosiak nola utziko zenittun?
Gazta, ordun gaztak etxian itten genittun. 'Ta gazta bat 'ta ogi bat 'ta beste litro 'at ardo eaman nizkan zelaiko ailleka. 'Ta jesus hain poza!
'Ta, biño, poza biño beti erne e! Beti erne! Bazuten beldurra beltz hoina. 'Ta hantxe 'ta zea san niyon nik gue Inaxioi:
"Hok apostua Añakitar hoinak dila! 'Ta seuraski hor utziko zittuzten beko txokuan 'ta haik torri ez billa, hartzea 'ro holakon bat pasia izango da"
'Ta "Bai, igual. Bai, han izango da Joxemanuel Portuberrin 'ta san ingo yogu jon 'ta momento batin".
'Ta: "Bai, zuaz sanki yozu!" 'Ta motukin jon nitzan 'ta Joxe Manuel han, Xixili horrekin ibiltzen zen 'ta.
San niyon zea hola 'ta hola ba al zenun zuk espero?
"Bai, gau guziyan hor eondu naz 'ta ez da iñor 'e torri".
'Ta: "Gau guziyan? Hor gau guziyan eondutako gizonak hor dia gue itxian"
"Bai 'te?"
'Ta "Bai".
Gau guziyan hor eondu, biño manta zar batin billu 'ta lo harrek.
-Bai, seuru.
-Lo, lo eondua hua.
Geo attortu zun: "Bai, lo hartuko nun, seuski".
Kotxia torri, deskargatu, bi pranko saten you txoku horrei, be xamarrin hor.
Deskargatu 'ta martxa! 'Ta, hoi akortu 're ez. 'Ta goizin martxa itxea 'ro numbaittea. 'Ta haik hortxe gizajuk. 'Ta geo goizin euna ... 'o illunabarrin 'o euna hasi 'o illuntzen hasi zunin honeaxe torri.
Itxia hemen kusi 'ta honeaxe. Geo pentsazu ze, ze, beldurra 'ro premiya 'ro ze itten dun. Haik, gu han, hizketan 'e pixka 't nolapaitte erdaaz 'ta zeatzen zuten, itten zuten.
'Ta pixka 't arrotzak bazila arrotzak eta nombaitte lana harrapatzetik zijuztela 'ta hala 'ta ben zeak saten 'ta. Ogiya ebaki zerran 'ta gaztai beste zerra bat.
'Ta han, 'ta haik billu 'ta altxatu 'ta geoko haik ber zuten prebentziyua. Geoko, geoko akortzen zittuztela haik. Akortzen zittuztela haik geokuk.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:09:30 - 0:13:00 (3' 30'')
Laburpena Behin, Portuburu ondoan, portuges talde bat aurkitu zuten. Kontrabandista batek pasatu beharrak zituen baina loak hartu zuen, eta hantxe zeuden gordeta.

Maistra erdaldunak, eskolako kontuak

Transkribapena

-Eskolan zen eskolan kastillanoz ai ber. 'Ta tutik jakiñ ez! 'Ta zartako errak bai man.
-'Ta zein zenuten maisua 'o maistra 'o?
-Maistra!
-Maistra?
-Hola hau denak falta zittuna, ez dait hemen zittun 'o hemen. Biño bai zartako errak man harekin.
-'Ta nongua 'te zen hua?
-Kastillanua zen, ez dakit nungua zen.
-Izena 'ro?
-Ez dait nik izena... Geo hua jon 'ta torri zen beste bat Mari Pilar. Hua hobia zen.
-'Ta hua 're erdalduna, berez zer zin euskaldunak biño eskolan erdaraz itten, 'o beak erdaldunak zin?
-Ez, ez izatez kastillanuk zin.
-Al zin?
-Bai. Ordun dena kastillanua izaten zen.
Ayuntamientun, 'zango zen ayuntamientun 'e , alemat o. Jakiña ordun sekretayua 'ta fidela ta hoik zin 'ta. Biño... ya haik 'e, san nahi nuke in ber zuten lana kastillanoz. Dena dena kastillanoz.
-Zuekin 're kastillanoz aitze al zin 'o paperak 'ta itten zittuzten?
-Paperak eta dena kastillanoz 'ta guekin dena euskaaz galdetu gui. Biño gaiñekun dena beán artin uste'ut kastillanoz aitzen zila.
-Biño ordun ayuntamientun 'e zer? Hiru laun 'o lau, besteik ez! Hara jon ziz!
-A bueno... 'Ta eskolan ordun zortzi urtekin 'o hasi?
-Bai zerbatte hola 'zaten zen.
-Eta noiz arte? Beno ahal zunak, ahal zun arte...
-Ahal zun arte! Kumuniyo haundiya iñ ezkio, bale.
-Hua zen zea?
-Hua zen kortia. Komuniyo haundiya iñ ezkeo 'o morroi, 'o neskame..! Fuera fuera... iaztea, dirua iaztea numattea!
-Hamalau urtekin ordun? Ez gutxiyo san zu...
-Nola ba, nola ba... hamakaikakin!
-Hamaikakin? Kumuniyo haundiya hamaikakin zen?
-Bai... Hamaikatik hamabi artekuk.
-A...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:28:43 - 0:30:20 (1' 37'')
Laburpena Eskolan gaztelaniaz aritzen ziren. Maistrak erdaldunak ziren. Udaletxean euskaldunak ziren, herrikoak. Herritarrekin euskaraz aritzen ziren, baina beren artean eta paperetan gaztelaniaz. Eskolan, jaunartze handia egin eta gero, lanera.

Aitaren erailketa

Transkribapena

-Gerra dembun geo hamahiru umen aitta hil ziuten. Hamahiru umen aitta e! Erki da e! Guria, beste auzoko 'ro Oiyartzungo Arangun familiya hoi 're famatua zen.
Aitta Bilbaura jon zelakoz, harren semia hamasei urtekua hartu 'ta guriakin batea han hil zuten, Endarlatsa eamanta.
-Zembat urte zenittun zure aitta hil zutenian?
-Gue aitta hil zutenian, nik zortzin bat urte 'ro hola. Bai, gerra demboako kontua zen 'ta zortzin bat urte. Bai.
-Ongi akordatuko zea zu ordun!
-Uf! Hua aztutzekua zen e! Guk ibiltzen genun mixeiya 'ta ondotikan pasa genittunak, ombre!
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:02:26 - 0:03:13 (0' 47'')
Laburpena Gerran aita hil zieten. Hamahiru umeren aita, Joxepak 8 urte zituenean. Oiartzungo 16 urteko mutiko batekin batera hil zuten aita.

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-086
Pasartea 0:04:00 - 0:06:00 (2' 00'')
Laburpena Iloba Melillan soldadu zegoela izan zen Tejeroren estatu kolpe saiakera. "Sentimentu bat ematen zin". "Gue eskutan haziya".

Senarra, zinegotzi

Transkribapena

- Hua zea aittu zen, e... Konzejal! Iondu zen.
- Bai, zortzi urte in zittun.
- Zortzi urte in zittun?
- Ni pasia naz, amakiña zea bai! Gizona torri arte, igual mendira jon... Harrek mendiko zea 're baibaizekiyen, dena! Igual bea bialtzen zuten. Lanetik etorritzen zeneko, abisua!
Ailletua! 'Ta jon in ber geo. Geo berriz, arratseko hamabiyak 'ta gizonik itxea agei ez! Herritikan. Hua al zen ba! Ni hantxe, suai juaz, zea, aurrea su erra nik eukitzen nun, 'ta neonek apaiya man nahi izaten berriz, nik.
Bi, bi bakarrik izaki! 'Ta apaiya 're neonek man nahi aurreko aldea. Hoa 're banun.
-Hain berandu 'ta tortzen zen, e?
-Arront berandu tortzen zen.
-Jesus Maria! Lan asko!
-Ze aitzen zen... Ze... Izaten izango zuten! Izango zen ondoria 're.
-Karo, 'ta harrek 'e laundu nahiko zun 'ta!
-Hantxe... Han berko zuten denak durik gabe.
-'Ta béak... E... Zea, ongi eamaten al zun konzejal? Karo, ze hor askokin... E... Asko haserratu 'ta ingo zizkaten?
-Auskalo nola ibiltzen izango zin, biño, nahikua eamaten izango zun noski!
-Zailla izango zen, e batzukin! Denakin ongi eaman nahi 'ta.
-Denakin ongi eamaten. Alkatia Arkale eondu zen demboan eondu zen hura.
-Bai.
-Guk estreinatua da Mamut 'e. Gu senar-emaztik hantxe giñan afai.... Zea afai-merienda 'ro. Gehiyo bazin biño... Empu inta ate giñan handik.
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:04:20 - 0:06:04 (1' 44'')
Laburpena Senarra, Manolo Iriarte, zortzi urte aritu zen zinegotzi. Mendiko gaia eramaten zuen. Gauean oso berandu etortzen zen udaletxetik. Frantxiska afaltzeko zain egoten zen, suaren aurrean, logaletua. "Auskalo nola ibiltzen izango zin". "Enpu inta atera giñan".

Fede handia

Transkribapena

- Nik saten dut: Nik posible banuke 'o aldexio banuke eunero jongo nitzake Altzibarko mezeta.
- Igandero telebistan aitzen du.
- Zelaiburuko Joakiñen... Zelaiburuko Martxeli eta Joakin... Joakin?
Eunero joten da Altzibarko mezeta. Eunero! Andria ez da joten miño gizona? Eunero joten da. Andria ez, andria ez miño hua bialtzen du. Eunero joten da hua mezeta. Ni bai pozik! Eunero jongo nitzake Altzibarrea. Jesus, jesus! 'Ta meza jartzea 're norbaittei...
- Leno 're gaztia ziñala seitako mezeta joten ziñan eunero...
- Bai, jesus. Iandero!
- Iandero?
- Iandero. 'Ta zea... Azkeneko... 'Ta beti gustatzen nau hola izaunantzako 'ta senidintzako... Oaiñ 'e hortxe dakat pronto jarriya hiruntzako. Zea... Lehengusua, Inaxin gizona Xebaxtian eta be semia Anjel Mari bi eta Pepita bestia hoik hiruak segidan hilak dia
eta hairi eman dirua han jartzeko 'ta jartzeko 'ta ez dute aittu nahi haik: "Bai zea apaiza zea" ez dakit zertik bakit zertik eta (...). Azkena jarri nittun nik hointzako (...). Palaziyoko Karmenentzat 're jarri nun 'ta bestia ez dakit zein zen, ezauna behiñ piñ.
Posible ez nik dirua ematia 'ta neonek jarri han mezak 'ta. Portuberriko Joxepa 'o Xixili 'ta hoik hartzen zittuzten diruak eta hiru meza san niyonin, hiru meza nittun jarri berrak eta: "Anttoni, asko balio dute e". Leno bostehun peztan izaten zin mezak, enteintzen,
bai, 'ta oaiñ milla pezta patu ber ttuzu. Bai 'ta, san niyon... "Anttoni asko patu ber ttuzu e. Millana pezta baliyo dute" san zin, "Ba, igual da. Ez ttut eunero jartzen 'ta", "Bai, bai, jarriko ttugu, jarriko ttugu" (...)
Azkeneku hoikentzako jarriya dut dirua eta e'naz moldatzen jotia. Bai. Ez da nahi izatia bakarra aski! Bai, ze uste zu zea... Hara joteko. 'Ta oaiñ gaiñea sei t'erditako illuna da 'ta zazpitan da meza ez?
- Sei t'erditan 'o ez dakit ze... Sei t'erditan.
- Belauna a... Beti eroitzeko beldurrak, klak 'ta klak. Oain 'de hara hemen bat... Bi... 'Ta hemen tobillo 'ro zea hoi; hemendik honeaiñokua. Zurmillua beti aurrea itten naulako,
beti eroitzeko beldurrak. Guk eroi eta miña hartzen badugu azkenekua! Miño nik ez dakat penik iñoa ez joteko, hiltzeko 're nik ez dut hiltzeko penik. Ezta pentsatu 're... Mundu honetatik ikusteko, errak ikusiyak ni! (...) ¡A la mierda por ahí! Zertako? Pakia.
'Ta gaiñea saten dut erretzia nahiyo nukela, 'ta Ferminak eta askok saten naute: "Nazka maten nau aitzia 're erretzia" sate 'ute. Behin erre ezkio sekulako garbitasuna. Eta bai eta hil, hiltzen ganian...
- Rarua da Anttoni, zu zan klasikakin...
Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:47:00 - 0:50:00 (3' 00'')
Laburpena Oso kristau fededuna da Anttoni. Ahal izango balu, egunero joango litzateke mezara. Joandakoen alde kandelak eta mezak jartzea gustatzen zaio, baina gero ezin du joan, erortzeko beldurrak ibiltzen baita beti. Ez du hiltzeko penarik, munduan nahikoa ikusi duela eta. "Ez ga moldatzen jotia, ez ta nahi izatia bakarra aski". Zurmillua.