Portugesak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:09:30 - 0:13:00 (3' 30'')
Laburpena Behin, Portuburu ondoan, portuges talde bat aurkitu zuten. Kontrabandista batek pasatu beharrak zituen baina loak hartu zuen, eta hantxe zeuden gordeta.

Transkribapena

-Ez sekula holakoik ez da ibilli 'zandu personik. Kartzela ...
-Ez al zin izaten portuesak 'o?
-Bai.
-Bai 'ta portuesak ez zin ...
-Bai, portuesak ez diroik bai. 'Ta hoik san itten baite harrapatu ezko. 'Ta pakete bat botzen bazu harek ez du saten.
-Hua zortzi eunin han eongo da, iñor ez baa joten.
-Bai, bai. 'Ta jendik berriz esan itten, tokatu ezko bai prankotan.
Arratsin sotoko lanak itten neo hemen 'ta zea hor mintziyua 'ta zea. Hor bada norbaitte 'ta ate 'ta beldurka, beldurka, beldurka gizonak.
Zetik, seittun iertzen geniyon hok portugesak izango dia hoik. Bai hala izango dia. Eun batin hor saardiyan, saardiyan burua azaltzen zuten.
Paetan gaintikan, oan hau kambitu da pixkat. Biño hor burua azaltzen zuten 'ta hor dila 'ta. Hala, Iñaxio 'ta biyek jon giñan polliki-polliki hara.
'Ta hasi ziun ahal zutena saten. Bakizu portuesak zerratuk 'e zin 'ta. Hasi ziun 'ta. Zea san ziun, zea zila, Portualdik heldu zila 'ta, karri zittuztela hor bi horta.
'Ta hor utzi 'ta torko zila norbaitte 'ta ez ziyotela iñor 'e torri. Eun guziya bertan pasa, bukaroik jan gabe, bertan. 'Ta arratsin jan 'o jun 'o zerbaitte in ber.
'Ta honeaxe torri. 'Ta san geniyon guk. Zerbaitte, eoteko lasai. Zerbaitte emango geniyola jaten. Gizonak gosiak nola utziko zenittun?
Gazta, ordun gaztak etxian itten genittun. 'Ta gazta bat 'ta ogi bat 'ta beste litro 'at ardo eaman nizkan zelaiko ailleka. 'Ta jesus hain poza!
'Ta, biño, poza biño beti erne e! Beti erne! Bazuten beldurra beltz hoina. 'Ta hantxe 'ta zea san niyon nik gue Inaxioi:
"Hok apostua Añakitar hoinak dila! 'Ta seuraski hor utziko zittuzten beko txokuan 'ta haik torri ez billa, hartzea 'ro holakon bat pasia izango da"
'Ta "Bai, igual. Bai, han izango da Joxemanuel Portuberrin 'ta san ingo yogu jon 'ta momento batin".
'Ta: "Bai, zuaz sanki yozu!" 'Ta motukin jon nitzan 'ta Joxe Manuel han, Xixili horrekin ibiltzen zen 'ta.
San niyon zea hola 'ta hola ba al zenun zuk espero?
"Bai, gau guziyan hor eondu naz 'ta ez da iñor 'e torri".
'Ta: "Gau guziyan? Hor gau guziyan eondutako gizonak hor dia gue itxian"
"Bai 'te?"
'Ta "Bai".
Gau guziyan hor eondu, biño manta zar batin billu 'ta lo harrek.
-Bai, seuru.
-Lo, lo eondua hua.
Geo attortu zun: "Bai, lo hartuko nun, seuski".
Kotxia torri, deskargatu, bi pranko saten you txoku horrei, be xamarrin hor.
Deskargatu 'ta martxa! 'Ta, hoi akortu 're ez. 'Ta goizin martxa itxea 'ro numbaittea. 'Ta haik hortxe gizajuk. 'Ta geo goizin euna ... 'o illunabarrin 'o euna hasi 'o illuntzen hasi zunin honeaxe torri.
Itxia hemen kusi 'ta honeaxe. Geo pentsazu ze, ze, beldurra 'ro premiya 'ro ze itten dun. Haik, gu han, hizketan 'e pixka 't nolapaitte erdaaz 'ta zeatzen zuten, itten zuten.
'Ta pixka 't arrotzak bazila arrotzak eta nombaitte lana harrapatzetik zijuztela 'ta hala 'ta ben zeak saten 'ta. Ogiya ebaki zerran 'ta gaztai beste zerra bat.
'Ta han, 'ta haik billu 'ta altxatu 'ta geoko haik ber zuten prebentziyua. Geoko, geoko akortzen zittuztela haik. Akortzen zittuztela haik geokuk.