Fede handia

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:47:00 - 0:50:00 (3' 00'')
Laburpena Oso kristau fededuna da Anttoni. Ahal izango balu, egunero joango litzateke mezara. Joandakoen alde kandelak eta mezak jartzea gustatzen zaio, baina gero ezin du joan, erortzeko beldurrak ibiltzen baita beti. Ez du hiltzeko penarik, munduan nahikoa ikusi duela eta. "Ez ga moldatzen jotia, ez ta nahi izatia bakarra aski". Zurmillua.

Transkribapena

- Nik saten dut: Nik posible banuke 'o aldexio banuke eunero jongo nitzake Altzibarko mezeta.
- Igandero telebistan aitzen du.
- Zelaiburuko Joakiñen... Zelaiburuko Martxeli eta Joakin... Joakin?
Eunero joten da Altzibarko mezeta. Eunero! Andria ez da joten miño gizona? Eunero joten da. Andria ez, andria ez miño hua bialtzen du. Eunero joten da hua mezeta. Ni bai pozik! Eunero jongo nitzake Altzibarrea. Jesus, jesus! 'Ta meza jartzea 're norbaittei...
- Leno 're gaztia ziñala seitako mezeta joten ziñan eunero...
- Bai, jesus. Iandero!
- Iandero?
- Iandero. 'Ta zea... Azkeneko... 'Ta beti gustatzen nau hola izaunantzako 'ta senidintzako... Oaiñ 'e hortxe dakat pronto jarriya hiruntzako. Zea... Lehengusua, Inaxin gizona Xebaxtian eta be semia Anjel Mari bi eta Pepita bestia hoik hiruak segidan hilak dia
eta hairi eman dirua han jartzeko 'ta jartzeko 'ta ez dute aittu nahi haik: "Bai zea apaiza zea" ez dakit zertik bakit zertik eta (...). Azkena jarri nittun nik hointzako (...). Palaziyoko Karmenentzat 're jarri nun 'ta bestia ez dakit zein zen, ezauna behiñ piñ.
Posible ez nik dirua ematia 'ta neonek jarri han mezak 'ta. Portuberriko Joxepa 'o Xixili 'ta hoik hartzen zittuzten diruak eta hiru meza san niyonin, hiru meza nittun jarri berrak eta: "Anttoni, asko balio dute e". Leno bostehun peztan izaten zin mezak, enteintzen,
bai, 'ta oaiñ milla pezta patu ber ttuzu. Bai 'ta, san niyon... "Anttoni asko patu ber ttuzu e. Millana pezta baliyo dute" san zin, "Ba, igual da. Ez ttut eunero jartzen 'ta", "Bai, bai, jarriko ttugu, jarriko ttugu" (...)
Azkeneku hoikentzako jarriya dut dirua eta e'naz moldatzen jotia. Bai. Ez da nahi izatia bakarra aski! Bai, ze uste zu zea... Hara joteko. 'Ta oaiñ gaiñea sei t'erditako illuna da 'ta zazpitan da meza ez?
- Sei t'erditan 'o ez dakit ze... Sei t'erditan.
- Belauna a... Beti eroitzeko beldurrak, klak 'ta klak. Oain 'de hara hemen bat... Bi... 'Ta hemen tobillo 'ro zea hoi; hemendik honeaiñokua. Zurmillua beti aurrea itten naulako,
beti eroitzeko beldurrak. Guk eroi eta miña hartzen badugu azkenekua! Miño nik ez dakat penik iñoa ez joteko, hiltzeko 're nik ez dut hiltzeko penik. Ezta pentsatu 're... Mundu honetatik ikusteko, errak ikusiyak ni! (...) ¡A la mierda por ahí! Zertako? Pakia.
'Ta gaiñea saten dut erretzia nahiyo nukela, 'ta Ferminak eta askok saten naute: "Nazka maten nau aitzia 're erretzia" sate 'ute. Behin erre ezkio sekulako garbitasuna. Eta bai eta hil, hiltzen ganian...
- Rarua da Anttoni, zu zan klasikakin...