Errotaberriko arrandegia

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:49:30 - 0:50:57 (1' 27'')
Laburpena Altzibarko Errotaberriren ondoan, arrandegia zegoen, eta, arrandegiaren ondoan, errota. Hantxe bizi ziren Rufino eta bere familia. Aita eta bera arrandegian lanean aritzen ziren. Aita bertan gaixotu zen eta bularretik hil zen. Arrandegian sobratzen zena lurpean sartzen zuten.

Transkribapena

- Oain Pitusa don tokiyan itxe ttiki bat zen. Itxia, errota 'ta gu errotan bizitzen giñanak eta jornala man berrin gau 'ta eun lanin. Jelakin atetzen, ni muti kozkorra. Deposittuk hustu 'ta tak tak karri 'ta nik deposittuk bete urakin. Makillakin neurtu goitik zembat neurtzen zun 'ta.
Bi laun benga lanin, atta semik eta. Ordun guria in zen zeatik, petxotik jarri 'ta artatik izorratu zen. 'Ta geo zea "pulmoniyatik hil duk", pulmoniya bai erki!
- Bai pulmoniya 're bai, mantxa...
- Lanin izorratu! Gau 'ta eun lanin! Barkuk baizittuzten beák hoik. Errotaberrikuk eta Olaizola y Madrazo'ro zea, barko... Pareja zutena. 'Ta karo, pareja zeatzen zen demboan arrai benga arrai guziya honea kartzen zuten 'ta hemen beexita jarri. Honoko, Aingeruko ondoko
itxe beltz hoik eta guriak txatarreiya dakaten hoitan 'ta. Oain jendik aprobetxatzen 'ttu erki! (ze arrai usai...) saten ziyoten holako peskadillak tripa lertua baldin bazun, kajea 'ta lurrea dena, lurran azpira. Lurra, kriston indarra arraiyak, e! Arrai pilla erra bazin hoitan sartuak.
Zapo buruk bai, holakuk! Mekauen! 'Ta geo arto tartin igual zeak zakurrak jun 'ta. Biño pilla erra arraiya! Josus! Amakin bat kamioika arrai kartzen zuten horrea.