Arditurriko meategiak

Nahiko ur

Transkribapena

-Urak bajatzen zinin, errekako urak bajatzin udaako lehortitan 'ta hola, zetzen genun handik erreka politta bai baita Monikan itxe aillekatik etortzen dena.
'Ta harrei galeiya itxi in geniyon. Uxiartar hok 'ta aittu zin. 'Ta giltza batekin jarri ura. Hoik denak eakutsiko nizkizuteke nik. Oaiñ 'e badia han ikusteko moko, lampara ona ber da, lampara ona. Pare bat eaman 'ta.
-Bai, bai, bai.
-Giltza. Auskalo zembateko eremuk betetzen zin uraz! 'Ta labadoreko ura eskas zenin tak jon 'ta giltza hoi ereki 'ta.
Portuberriko Inazio makiña bat biaje iña da, arratsin igual. Hua itxitzea 'ta irekitzea.
-Han zon giltza.
-Paso llave haundiy hoa.
-Hua ereki 'ta ura usatzeko.
-Karo.
-Eskas zena.
-Haimbeste ur!
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:39:00 - 0:40:00 (1' 00'')
Laburpena Menditik ur asko sortzen zen, eta, udaran, errekako ura eskasten zenean, tresneria mugitzeko erabiltzen zuten meazuloetatik ateratzen zen ura.

Granitozko lur azpiko mundua

Transkribapena

-Prueba pranko bai, beste aldea 're.
-Eta hor abantze, hanako bi kilometro 'ta san zuna 'ta hoik non paretxoiño alletukk izango da urrutina? Goitikan ze ingo bagenuke?
Noaiño? kompaziyo batea Aiako Harriya kruzatzen dunik 'o bai 'te da?
-Kruzatzen dunik ez biño.
-Haimbeste ez.
-Arrimatu bai.
-Bai e? San Anton aldea 'ta hola? 'O...
-Direkziyu hortan.
-Bai e?
-Direkziyu hortan. Bai.
-Joe...
-Aitxulein direziyun 'o hola zen zakur hua eroiya. Aitxuleiko eskoi xamarrea, eskoi xamarrea.
Handik goitti atea 'ta Sailpuu 'ta hoik paretsun dia.
-A...
-Direziyu hoi.
-Bai hola, hor karo.
-Geo, ziento zinkoko 'ta hoik berriz hoik auntzuo, hoik Aiako Harriyan azpira, Arditturrikoerreka hoi bea bezela. Gutxi gora behera 'ro.
-Joe! Tokita joten ziñazten...
-Bai, bai.
-Zulatua. Joe. Hortxe geldittuko dia hoik.
-Hortxe.
-Muestratako. Sartu nahi dunak e, Joxe!
-Bai.
-Sartuko al ziñake oan zu?
-Urik ez bada bai.
-Ura kendu ezkeo bai.
-Ura kendu ezkeo lasai ibilliko naz ni han.
-Bai.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:33:11 - 0:35:30 (2' 19'')
Laburpena Aiako Harrian San Anton alderako norabidean egindako galeriak daude, azpitik. Beste alderaino pasatu gabe, baina arrimatuak. Meazuloak arriskutsuak dira tximini asko daudelako beherantz, baina ez dago lur-jausi arriskurik, granitoa gogorra izaki.

Lana, alferrik

Transkribapena

-Geo beste alperrik 'e badapilla erra iña hantxe, buskan. Aurrin ber dik hemen 'ta aurrin ber dik hemen 'ta sondeuk eman gabik eta. Alperrik zakar pilla izuarriya ate genun handikan.
-Dios! Lan pilla erra 're bai alperrik e!
-Bai, lan pillerra bai. Galeiya haundiya 'ta.
-Jesus!
-Bi bire kruzatzeko moko galeiya genun han.
Hau biño, hau aiña behintzat bai. Hortik ate hortaiño behintzat.
-Zabala, zabala.
-'Ta altura 're aixa. Gehiyo!'Ta ordun torriyak zin ya hoik, kargatzeko pala hoik.
-A orduko.
-'Ta arraxtasun haundiya zola 'ta in ber zela 'ta. Muturra beltzakin geldittu zen, ez zen arrastoik 'e! Minealan muestraik harrapatu.
Olaundittuko minan azpira jon giñan harrekin. Han espero zaiña sartuko 'te zen Olaundittoko zaiña beittiño. Ez, alperrik.
-Zer zen Olaundittuko zaiña hoi?
-Mineal zaiña, mineala espero.
-A, a... 'Ta hola saten zen mineal zaiña?
-Zea goiyan bazela pari hartan. 'Ta beitti sartuko 'te zen espeantza.
-A ya ya, espeantza.
-Hemen bai, septimo ailleka 'ta hotan hala zen, geo 're bada beitti geldittua hor.
-Karo 'ta uste han igual izango zela, biño karo denin difentia izaki.
-Han 'e fakultatibo berriya harren, murtzianu harren empeiñua zen hua. " 'Ta ber dik, ber dik goiyan bauk pari hontan 'ta ber dik hemen, sartuko 'uk hau beitti 'ta"
Zero ate zen. Tximiniya 're pasa genun han 'e betik goitti. Alperrik in genun pilla erra lana!
-'Ta hanako
-Lan asko itten da minan alperrik!
-Karo! Karo eske batzutan ongi, biño ...
-Sondeua 're.
-Gutxi gora beherakua izango da.
-Bertan ez zen izaten sondeoik eta
Santandertik kartzen zuten, geo bi pioi 'o hiru handikan etortzen zin makina harrekin.
-Karo hoi 're garestiya .
-Bai.
-Karo.
-Kosta itten. Kosta itten asko 'ta.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:31:00 - 0:33:10 (2' 10'')
Laburpena Meategietan lan asko egiten zen alferrik. Zuloa egiten hasi eta batzuetan zinka aurkitzen zen, baina beste batzuetan ez. Zundaketak egiten ziren, baina batzuetan ez ziren ongi ateratzen.

Zinka bilaka

Transkribapena

-Eta gaiñekun nola iertzen, han izango zin zonak zinka gehiyo zona, gutxiyo zona, hoi nola iertzen ziyoten beak?
-Bai, auro!
-Zolua in, 'o probatu in ber zen, zolua in 'ta probatu?
Sondeuak itten zittuzten, sondeuk
-Sondeuk. 'Ta nola itten zuten sondeua?
-Sondeua itten da, kabilla izaten da hoi, kortxua bezela. 'Ta makinak itten du bueltan ebaki 'ta beakin hartu erdiku hura.
-Aa...
-'Ta geo barilla atetzen dute goitti. Tubua, tubua izaten da. Tubun barrenin, zembat luzeko tubua den humbeste luzeko kortxua barrenin.
Geo neurtzen dute hoa 'ta hartatik kalkulatzen dute "Honembeste metro ziok filoiya" Honembestekua, 'o honembestekua, 'ro hombestekua. Hara pasa.
-Harrekin iertzen yote non don.
-Harrekin iertzen yote 'ta geo zuzenin.
-Ta zuzenin!
-Topografua hara.
-Topografua jon 'ta.
-Hara.
-Harrek bat 'e zeaik gabe.
-Bai.
-Zentimetroa.
-'O beruo igul juten da, puska 't beruo. 'Ta geo betik goitti makinakin harrapatuko baluke bezela. Jakitten baitu nun don!
Beste galein batetik 'o. Kampotik ez preziso, barrendik iual harrapatzen da hua.
-Karo 'ta geo planuk nola zin, jakin nondikan jon 'ta.
-Bai.
-'Ta zea e... 'Ta hoi ze izaten da baita 're beta, zink hoi zer da beta?
-Beta, beta! Ez zu hola harrapatuko behiñ 'e. Beti honta 'o honta.
-A, hola.
-Dibiska 'ro.
-'Ta hoi zer do granitun tartin?
-Bai, bai.
-Gehiyena granitua izango da hoi.
-Granitua gehina.
-'Ta harren tartin beta.
-Hor Otsamantei ailleka hortan da pizarra.
-A bai?
-Hoi txarragua da, paltsua.
-Bai, hoi bai.
-Ustela. Berdia biño, koloria iguala du biño.
Ustelagua da, hoi paltsuo da. Gaiñekun zea, Arditturri aldia, gorra,granitua. Aiako Harriyan azpiyan.
-Ez da bela eroiko Aiako Harriya.
-Ez. Hoi granitu hoi.
-Eta dena zer da e. Hor zolo batzuk izango dia Olaunditto azpira, beste batzuk Aiako Harriko azpira
-Bai.
-Eta geo beste batzuk zeara 're bai, ez?
-Otsamantei, Portuberri aldea 're bai.
-Portuberri aldea 're bai. Hoi da.
-Otsamanteiko itxian azpitik sartzen da Portuberri aldea. Hortik ate genun mineal mordua.
-Eta geo zea 're bai, Momotti aldea 'ta 're bai.
-Baita 're!
-Horrea 're baia zoluak.
-Bai, Sokaon. Gaztelu izena harrek. Monikan itxe aillekaku harrek. Handikan mineal asko karriya da hua.
Antzuzabaltako Joxe amakiña 't taria pasia 'men da han. Geo gerran ibilli zin hoik 'e. Gerratik torri zenin, ez zen Arditturrira jon gehiyo. Papelean hasi zen.
-Joe...
-Bai, bai.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:24:50 - 0:28:00 (3' 10'')
Laburpena Zundaketak nola egiten ziren. Kabilarekin neurtzen zen. Zinka betetan egoten da, granito tartean. Zuloen izenak.

Toki arriskutsua

Transkribapena

-Ez dakit zeñekin san zin.
-Baia nekin 'e jonak. Mina kusteko gogua dutenak.
-A... Bai 'ta atta 're holaxe jongo zen.
-Kampokuk bestela ez baizen, ametitzen kampokoik.
-Karo.
-Arrixkua, arrixkua. Beti arrixkua.
-Bai, zerbait pasa ezkeo.
-Horrei buruan jo, Etxetxuri ordun aittatzen zun zeak, Benjamiñek.
Harri koxkor batek jo zun buruan hoi. 'Ta zer, ze in ber da ordun? Hua kampokua 'ta aleiya. Ez, ez, ez zen libre iñor eamatia.
-Ez, ez.
-Biño Nuñez 'ta kaleko tipo pranko nekin ailletuk bazin han. Oan hilla da oan.
-Bai... A, ikusteko?
-Ikustea. Setimon barrena Arditturriko konpresorin aurretik sartu 'ta.
Jon giñan beitti 'ta beitti 'ta beitti 'ta "Noaiño jon ber dugu motel?"
'Ta geo buelta man 'ta noizpaitt 'e hasi giñan ba goitti 'ta.
"Oain nondik ate ber dugu?"
"Sartu gan tokitik ate berko yeu!"
"'Ta ez ez, ez dugu sartu gan lekutik ate ber"
Olaunditto azpiyan atea. Harrittuta geldittu zen. Harrittuta geldittu zen.
-Karo, harrek ez ziyon ierri ingo non zebillen!
-Ezta iyerri 're!
-'Ta zuk erki jakin!
-Ezta ierri 're!
-Izutu 're igual in zen.
-Geo txakur bat eroi izandu zen han. Olaundittoko azpiko tximini batetik beitti.
Ixtaiyak zin, ez dait nonguk izango zin. Ollagor txakurrak. Bat eroi tximinitik beitti. 'Ta mina. "Hilla baleo enikek penik izango biño hezur batzuk hautsita baleo gaixua".
'Ta Martinmotzek: "Sei zak!". Primer surreko tximiniyan beitti eroi 'men zen zakurra hoiri 'ta "Sei zak betik barrena"
'Ta haitako bat, lembiziko jituko 'te zen ibili zen pixka 't aurrea jonta.
Izutu itten 'ta. "Guazen guazen lasai ez do kudadoik hemen 'ta".
Bat jon zen nekin ehixtaiy hoitako, bi zin, harrapatu genun txakurra.
-'Ta?
-Harrittu zen, "Biño, biño humbeste bire, kampotik ba al zen bire 'ta?"
Arditturrira kampotik jonak haik 'ta geo barrendik.
Jon giñan 'ta. Txakurra kojo, biño zea zun kolpia kaderan 'o numbaitte hor zun. 'Ta jarriko zela san zun. Bea tortzeko gauza ez, besuan karri zun, izerdi errak ate zittun.
-Han berua gaiñea, barrenin. Joe... 'Ta zakurra...
-Zerbaitt 'e man zin. Ez dakat goguan biño. Zerbaitt 'e man zin. "Ez dut nik deus berrik, ni jornalin no! Ni hemen ibilli, 'o han ibilli!"
-'Ta biajin jongo zen ba zakurra? 'Ta hoi zea bakarra...
-Biajia bai. Hogeita hamar bat metro 'ro. Biño zea samarra zen.
-Estua 'ro?
-Trakets xamarra txiniya 'ta.
Joko zun hemen 'ta joko zun hor 'ta,
-Hoi da, zea gorra.
-Biño beti beitti.
-Beti beitti biño...
-Bia jo zun arte.
-Ño!
-Loitan hantxe zon. Loiya 'ro, ur pizarra 'ta. Gaixua, zakur zui bat haundiya.
-'Ta ordun tximiniyak hortako itten zin, haizia sartzeko?
-Haizia atetzeko, berotasunak goitik joteko.
-Handik atetzeko.
-Goitti joteko.
-Hortako zen.
-Bai.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:21:10 - 0:24:50 (3' 40'')
Laburpena Meategietan ezin zen sartu, langile batekin ez bazen. Josek askori lagundu dio meazuloen barrura: erakusteko, eta baita txakur bat ateratzeko ere. Hika.

Estella

Transkribapena

-Honako Uarteko errotako 'ta zabal hoitan 'ta baia eremu errak galduak. Ueldi, uelditan. Estellan lertu zenin.
-Ze in zun urak beak lertzi hua?
-Urak lerzi, uelditan. Goitik karritakua urak eta izuarriya bazen ordun hor. Oaiñ lertuko balitz berriz, pasako litzake haundiyua. Orduko lau biño gehiyo eongo da estella oan.
-Hua nola 'te do? Biño hua gortua eongo da?
-Tapatua oain!
-Tapatua do?
-Tapatu in zuten lurrakin. Ez dakit ze ingo luken.
-'Ta hua oandik guriya 'te do?
-Ez.
-'O gortua eongo da?
-Gortua eongo da biño ura sartzen zaiyonin beatzen da hua auro.
-Zer da hondarkiya bezela?
-Hondarkiya.
-Karo. Bai arrontin zea zen. Mi-mi-mi-mihia.
-Mihia, fiña.
-Bai, loiya.
-Maza itten bazu harrekin porlana 'ro. Hondarran itxura du biño ez da gortuko ez.
-Ez e? A... Hoi du ez du, ez da gortzen.
-Ez, ez du gorputzik itten. Porlanakin hondar garbiy hoi bezela.
Beste, flojua gelditzen da 'ta eroi itten da gaiñea. Ez du baliyo.
-'Ta eremu haundiya da han estella ez? Bota 'ta bota 'ta bota.
-Mendi zoko izugarriya da hoi. Betia hor. Pentsatu mineal hoi dena 're palta dela, harriyala hua.
-Bai.
-Hortan pentsatu, ze huekuk dauden han.
-Bai, bai. Haako len san ttugun eskombrera hoik, estella eta geo saltzen zena.
-Bai, amajiña 't jorraa bada jona 're! Betelaneta 'ta.
-Karo hoi. Eta plomua 'ta beak 'e bai. Horrek 'e be tokiya hartuko zun.
-Bai, bai, bai. Beria.
-Bai, haimbeste...
-Onak 'e be tokiya 'ta txarrak 'e bai.
-Hoi da. 'Ta hoi denak, bai bai. Berko sei hillabete urakin betetzeko. Gehiyo 're, Jesus! Bai bai.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:18:00 - 0:20:00 (2' 00'')
Laburpena

Arditurriko meategietatik ateratzen zen mearen zati bat erabilgarria zen, baina gainerakoa hondakina zen. Labadoretatik ateratzen zen estella Ordokoren azpialdeko txokoan pilatzen zuten. Uholde garaietan estella hori Oiartzun errekara isurtzen zen eta ondoko baratzetan sartzen zen. Horrek lurra antzutzen zuen.

Arditurriko mugimendua

Transkribapena

-'Ta zea han bai al zen tabernikan 'o zerbaitt 'e 'ro? A bueno, komedoria bai, ez? San zu bazela...
-Komedorian kantina eukitzen zuten hoik Prantzesa 'ta hoik.
Lehenotik Martinmotzek 'e bai. Jenero askoik ez, ardua 'ta patarra 'ta kafia 'ta hola. Biño bai, bai. Nahi izan ezkeo.
-Bazen han.
-Bazen.
-Biño dembo askuan ez zen izango han, tabernan. Demboik galtzeko ez zen izango han.
-Ez. Lanteiko ordutan ez zon hara joteik. Gio handik ate ezkeo libre zen. Nik uste. Geo nahi zunak laneko ardua pixarra handikan hartutzen zuten askok.
-A bai?
-Zatua 'ro. Guk 'e bai batzutan. Hola.
-Muimento erra izango zen e, hor e?
-Bai... Politta zen.
-Karo geo kantinako 'ta 're jana kartzea 'ta 're ibilli berko zuten, ez?
-Bai. Hor ailletzen zen kamion kontua 're kamiyua iñ ezkiotik behintzat kantidadia. Batek hau karko zun, bestik hoi karko zun, bestik hua karko zun.
Mutillak ze muimentua! Oso politta zen hoi. Oso zea politta. Arratsin 'ta goiko zeatik beitu 'ta dena argiya 'ta. Herri koxkor bat bezela. Oso politta! Oan larrak hartua dena. Politta do.
-Nola hartzen dun larrak eta otiak e?
-Bai, zikiñak bai auro aski han.
-Ez zun, ez zun mango.
-Auro, auro ez da. Hogeita bi urte 'ro baia itxi zela.
-Bai. Zeai 'ta kosta yote
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:08:30 - 0:10:10 (1' 40'')
Laburpena Arditurriko meategietan mugimendu handia izaten zen. Langileez gain, jantokira eta kantinara etortzen ziren hornitzaileak ere asko ziren.

Lanpostuak

Transkribapena

-'Ta geo bai al zen tabernik...
-Enkargatua 'o zea, engrasadoria 're labadorin beti lan hartakua bakarrekua. Makinak engrasatzen eun guziya.
-Hortan bakarrik?
-Ehun motor 'o baizin.
-Hartako bakarrik?
-Bestik botiketan. Benenutan. Bestik han bakarrin.
-Bakotxa be...
-Harrek ez zela, han zen lanik polittena zun. Biño han botzen zen usaiya, hartu in ber. Bozalakin 'ta aitzen zen.
-Hoi zein engrasadoria 'o?
-Ez. Botiketaku hura.
-Botiketakua.
-Engrasadoria, zeaik, kezkik gutxina zuna. Oliyua 'ta grasa ibiltzen zittun 'ta.
Alletu in ber toki askota biño. Gaiñekun garbiya pranko.
-Bai, lan...
-Prexkua.
-Zuek denakin kompatuta behintzat.
-Emilio Gallegua. Urte askuan ...
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:07:00 - 0:08:00 (1' 00'')
Laburpena Arditurrin, langile bat egun guztian engrasatzen aritzen zen, ehun motor baino gehiago baitzeuden. Beste bat botiketan aritzen zen.