-Anttoni 'o nola zun izena harek 'ta. Harrek, harrekin aitzen zen hoi, kozina 'o beti han zeatan ibiltzen zen. Ardo partitzen Motza bea komedorian.
Oan ez dait. Urtiak dia ni hara jonikan, oan kambitua izango da erki! Behintzat gu han 'ta geo han Realtzi saten geniyon etxetik ezkerreta.
Hola hueko haundi bat zen. 'Ta han hua eukitzen zun harrek zeatako eraiyak eta eukitzeko. Bodega, bodega tipoa.
'Ta handikan gu Realtzira 'ta zoloa igual sartzen giñan oiñez batzutan euna iñez jon 'ta ez ikustetikan 'ta. 'Ta geo atzea gora 'ta.
Hoi itten genittun beko zea ez dakit nola don han.
Ursouta etxia izautu al zenun zuk?
-Bai.
-Biño hua bota zuten noski, ez?
-Hua bai. Hua bota zuten.
-Aittu nun, 'o ez dakit.
-Bai, bai, bai, botia da.
-Ursoutatik aurrea, handikan hara bizkarrin eaman ber izaten zin zea haiyek.
Berroeita hamar bat litroko 'ro ardo barrikak. 'Ta beti gu izaten giñan eamantzailliak. Kanpuan han goiyan aitzen giñanak.
-Mando lanin.
-Mando lanin. Hartu barrikak 'ta jun harren almazenea joten giñan 'ta batzuk, nahi zunak sardua ean 'ta nahi zunak ardua ean.
Han eukitzen zun. 'Ta goizin barauikan igual aitzen giñan hantxe sardua eaten 'ta! Erariak ze itten dun!
-Bai.
-Hola ibiltzen giñan gu, Motza, Martinmotz. Geo Anttoni, haren andriak, nei arron maitte zin. Sestoka eurra eamaten bainiyon nik zea, este, zearako estufarako 'ta. Holako tamaiñua.
-Hemendikan?
-E?
-Hemendikan?
-Ez, han, han, han. Planoburun. Gu Planoburuko fijun giñan.
-Bai, bai, bai, bai.
-'Ta Planoburun eukitzen genun txabola eurra txikittuakin 'ta.
-'Ta zuk handik maten zeniyon?
-'Ta itten genun tratua. Guk igual katua, katua igual eamaten genun 'ta 'o seston batian 'o. Bueno ez goizian zea jende haundiy hoi juten delako, hoik beatzitan beandu juten zin 'ta.
Nik
lenoztikan katua 'ro igual eamana harrei 'o arkume, arkumiak 'e igual, eozin zea eaman hara. 'Ta harrei jarrizi. 'Ta geo, harrek trapo txuiya balkoiyan jartzen zun. Trapo zui bat. Pronto dola kazula.
'Ta ni ordun joten nitzan sestoka eurrakin.
-Erki!
-Sestoka eurrakin disimulo errin. Zea jefazu hoiyek eta bestela.
-Hua eamatea zenijula.
-Bai. 'Ta nik eur hoi hartu txabolatik eta Anttoningana, betik gora. Hua eaman 'ta kazula sartu zean geo sesto hutsin 'ta berriz sesto hua. Zea sesto haundiy hoitakua.
-Karo 'ta kusten ez zela eltzia.
-Bai. Biño...
-Baziak xexto hutsakin!
-Bai, baziak! Biño, jo haik parrak itten genittun!
-'Ta geo denak erki jan han!
-Geo goiyan. Planoburun kampun ibiltzen giñan
jenealin, hiru laun bagoiyakin, geo zean, karretian, karretian ai ber zunak.
Kollaito
jenealin izaten zen, 'o han 'e zeakin lau bat laun, izaten giñan. Oan usaiya hartzen zuten bai batzuk.
-'Ta ze itten zin torri?
-Bai. 'Ta hola moldatzen giñan.