Nor | Zabaleta Labandibar, Joxe |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-076 |
Pasartea | 0:41:08 - 0:44:00 (2' 52'') |
Laburpena | Garai hartan, Arditurriko meategietan lan eginez gero, soldaduskako zerbitzua betetzen zen, eta, hartara, ez zen herritik kanpora joan behar. Joxek halaxe egin zuen. 29 hilabete pasatu zituen meategietan. |
Transkribapena
-'Ta geo zea minatan, soldauxka minatan in zenun. 'Ta zembat dembun eon ber izan zenun?
-Nik hogeita beatzi hillabete. Bai sartu 're soldauxka jon biño leno in ber zenun 'ta.
-Nik hogeita beatzi hillabete. Bai sartu 're soldauxka jon biño leno in ber zenun 'ta.
Deittu biño lenoztik. Eta lendikan apuntia manta 'ta. Gu hale bastante gutxi in genittun e! Zertik gu tallatu, talla pasa ayuntamientoko zea hoi, talla in 'ta handik urte betea soldao jon ber izaten zenun.
'Ta guk talla in genunian ordun goatu ziun gui Biasoko Joxe Luix 'ta biyei: "Kauen dio hi! Soldao jon ber dugu 'o Arditurrira hasi ber yeu?"
'Ta: "Nik zenei sango ziot? Nik ez ziot (...)"
"Nik bai. Benjamin izauna dit". Luxia saten geniyon. "'Ta izauna dit nik hoi. Jongo gattuk"
"Nik bai. Benjamin izauna dit". Luxia saten geniyon. "'Ta izauna dit nik hoi. Jongo gattuk"
Jon giñan. Harriyan defentsako meza batea jonta uste 'ut. "Guazemak!". 'Ta iyo giñan beheko plaza hartan bizitzen zen ordun. Zean eskolan aurreko zea hortan.
'Ta jon giñan 'ta san niyon Benjamiñei: "Benjamin, ya pensamos ir a la mili y " 'Ta ez dakit zer 'ta hasi giñen. Kastillanoz aitzen zen 'ta.
"¿Vais a ir a la mili?"
"Sí"
"Bueno ya os apuntaré"
"Sí"
"Bueno ya os apuntaré"
Apuntatu ziun 'ta hua zen horko zea ibiltzen zena 'ta. Nei handikan ez dakit zembat demboara. Bai zertik behin talla hartu ezkeo geo urtebetea soldao jon ber izaten zenun.
'Ta deittu ziten nei, juteko. 'Ta jon nitzan 'ta horrei deittu ez, Joxe Luixei. 'Ta geo beti nei esaten hau: "Joe akabo nik ya soldao jon ber 'it 'ta ez dait ze"
Gu biño sei hillabete gerora deittu ziyoten. Bai, juxtun zergatikan han, handikan biali in baizittuzten. Bat zea boxeolaiya zela 'ta ez dait ze, beti sesiyun ibiltzen zena.
-Minatatik?
-Bai. Bestia Potito. Izautuko zenun zuk Potito?
-Aitzia bai.
-Bai. Bestia Potito. Izautuko zenun zuk Potito?
-Aitzia bai.
-Bakizu Potito zea, gue kintua Potito hoi. Oandikan ez da urte asko hillikan hemen. Kalin bizi zena. 'Ta hoik Potito gaiñea Afrika biali zuten hortikan.
'Ta bi hiru 'ro biali zittuzten 'ta geo ordun sartu zen hau, Joxe Luix. Ni biño sei bat hillabete gerora.
-Ño! Larri ibilliko zen ya.
-Ño! Larri ibilliko zen ya.
-Bai 'ta bea bildurraz. "Dios! Ni soldado, nik soldado jon berko yat! Nei ez zitek gehiyo deittuko!"
Beti hoi saten zin, launak giñan, beti alkarrekin ibiltzen giñan jaitan 'ta 're. Biño sartu zen hoi 're. 'Ta nik hogeita beatzi hillabete pasa nittun