Estella

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:18:00 - 0:20:00 (2' 00'')
Laburpena

Arditurriko meategietatik ateratzen zen mearen zati bat erabilgarria zen, baina gainerakoa hondakina zen. Labadoretatik ateratzen zen estella Ordokoren azpialdeko txokoan pilatzen zuten. Uholde garaietan estella hori Oiartzun errekara isurtzen zen eta ondoko baratzetan sartzen zen. Horrek lurra antzutzen zuen.

Transkribapena

-Honako Uarteko errotako 'ta zabal hoitan 'ta baia eremu errak galduak. Ueldi, uelditan. Estellan lertu zenin.
-Ze in zun urak beak lertzi hua?
-Urak lerzi, uelditan. Goitik karritakua urak eta izuarriya bazen ordun hor. Oaiñ lertuko balitz berriz, pasako litzake haundiyua. Orduko lau biño gehiyo eongo da estella oan.
-Hua nola 'te do? Biño hua gortua eongo da?
-Tapatua oain!
-Tapatua do?
-Tapatu in zuten lurrakin. Ez dakit ze ingo luken.
-'Ta hua oandik guriya 'te do?
-Ez.
-'O gortua eongo da?
-Gortua eongo da biño ura sartzen zaiyonin beatzen da hua auro.
-Zer da hondarkiya bezela?
-Hondarkiya.
-Karo. Bai arrontin zea zen. Mi-mi-mi-mihia.
-Mihia, fiña.
-Bai, loiya.
-Maza itten bazu harrekin porlana 'ro. Hondarran itxura du biño ez da gortuko ez.
-Ez e? A... Hoi du ez du, ez da gortzen.
-Ez, ez du gorputzik itten. Porlanakin hondar garbiy hoi bezela.
Beste, flojua gelditzen da 'ta eroi itten da gaiñea. Ez du baliyo.
-'Ta eremu haundiya da han estella ez? Bota 'ta bota 'ta bota.
-Mendi zoko izugarriya da hoi. Betia hor. Pentsatu mineal hoi dena 're palta dela, harriyala hua.
-Bai.
-Hortan pentsatu, ze huekuk dauden han.
-Bai, bai. Haako len san ttugun eskombrera hoik, estella eta geo saltzen zena.
-Bai, amajiña 't jorraa bada jona 're! Betelaneta 'ta.
-Karo hoi. Eta plomua 'ta beak 'e bai. Horrek 'e be tokiya hartuko zun.
-Bai, bai, bai. Beria.
-Bai, haimbeste...
-Onak 'e be tokiya 'ta txarrak 'e bai.
-Hoi da. 'Ta hoi denak, bai bai. Berko sei hillabete urakin betetzeko. Gehiyo 're, Jesus! Bai bai.