Sagardotegiak

Proba asko egin behar

Transkribapena

- 'Ta askotan iñ izandu al 'ttuzute pruebak?
- Bai bai, hoixe!
- Hau honekin nasi 'ta bestia bestikin nasi 'ta...
- Pruebak? In berko! Bai, in berko.
- 'Ta onen onena zekin atetzen da? Goxuna? Beno, onena segun zeiñentzat. Batzui biziyo gustatzen 'yote, bestii gozogo, ez?
- Bai. Hoiy ez nizuke esango nik. Saardo ona izaten zen bestela 're. Nahiz zea izan, onak. Ean gusto onekuk. 'Ta haik nola itten din? Nasita. Asko nasita bai. Zuk kupelea bota 'ta "Ño, ona al da hau? Bat ona! 'Ta ño, hau ez dik ona! Besti berriz beitu, ez do hau 're ona!"
'Ta harreiy itten ziyoten mordoxka kendu kupelai 'ta berriya bota. Basoa bota, kusi, proatu "Hau oantxe ziok erki!" Saarran gustua hartu 'ta... Demo 'ateko saarran... Oaiñ ez, oaiñ ez, oaiñ ez do holakoik. Guk dembo 'atin itten ez geniyona liga kendu. Be ligakin eoten zen barrika, biño oaiñ, oaingo saardui dena liga kendu itten zaiyo. Azideza gutxiyo izateko.
- A! A bai, e?
- Bai.
- Ez da garbitasunangatik 'o?
- Ez, ez. Liga kendu oaiñ itten 'you denai. Kupel batetik bestea dena. Dena, dena, e! Denai. (Liga) dena hoa (...) bota. 'Ta garbi garbiy hoa beste kupelea bota. Hoiy dena itten genun. Dena. Ze lana 'ula uste 'zu?
- Bai, ez? Lan guziya...
- Eguarriyak ingurun hasten ga 'ta eunero kupelak kambitzen houmbeste litro. Eskerrak bombai!
- A, gaiña hustu gabe dolik... Nik uste nun uste 'ta geo gelditzen zen liga houa ez?
- Bai, bai, gelditzen zen liga hoa fuera! Kupela garbittu berriz, atalaiyua eatxi 'ta berriz 'e bestekua hara bota.
- Hoi lana.
- Lana itten 'ugu guk oaiñ 'e erruz! Saarduak ikaarrrizko lana 'u!
- 'Ta zuk ze nahiyo zu, len bezela ligakin 'o kenduta?
- Kenduta kenduta! Ez da gazitzen.
- Karo, karo.
- Zeak itten 'u, zikiñak itten 'u. Ligak itten 'u gazittu.
- 'Ta hoi nola jakiñ zenuten?
- E?
- Nola hasi ziñazten hoi difente itten?
- Hoi kentzen?
- Geak in genulako prueba. In genun kupel batetik barrika bukoi bat bete, 'ta hoa bea ate genun. "Hau ez duk gazitzen!" 'Ta urtia jun 'ta hortatik hasi giñan. (...) prueba 'ta bestik kupela haundiyak hasi giñen 'ta joder! Ez baizen... Oaiñ hoztutzekukin kontzen (...) urte guziyan,
bi urtian igual, hoztutzeko makinakin... Konjelatu nola itten da konjeladorin haraiya 'ta? Igual itten da oaiñ saardua.
- A bai, e?
- Kontzeko! Bestela torri itten da!
- Karo. Karo.
- Dembukin gazittu itten da berriz 'ta bi urtian igual igual eoten da.
- Joe!
- Ordun dena ikasten da prueba iñez.
- Prueba iñez gaiña! Hoixen! Jesus!
- Beste gauza asko bezela.
- Guk dakiun bezela. Guk 'e prueba iñez.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:25:50 - 0:29:30 (3' 40'')
Laburpena Proba asko egin behar izaten ziren ahal zen sagardo onena egin nahi bazen. Sagar mota ezberdinak nahasita, sagardo ona ateratzen da. Kupelera bota eta probatzen joan, eta, ez badoa ongi, erdia hustu eta berria bota. Orain denak berdintsuak ateratzen dira. Lehen ez zen liga kentzen; orain, bai. Ligak gazitu egiten du sagardoa.

Sagardiak eta sagar motak

Transkribapena

- Ordun saasti pilla erra 're izango zin garai batin!
- Dena saardiya.
- Dena saardiya.
- Dena saardiya. Belarra 'ta saarra.
- Eta saar klasik bat biño gehiyo, ez?
- Erruz. Klase onak gaiña dembo 'atin. Oainguk, biño hobiuk.
- Bai?
- Bai. Hoi duk, biño dena saardu (...) dena martxa guziya. Saardua, guk in genun txalaka huts hutsakin, bokoi bat. Beno lau karga terdiko barrika bat. Bete txalaka huts-hutsa...
Bakizu txalaka ze izate... Ze klase den? Ez dakizu? Joiño! Saar haundi bat, zui-zuiya, biño bizi-biziya.
- A!
- 'Ta prueba itteko in genun bete. Bete 'ta zortzi eunin saltzen jarri.
- 'Ta?
- 'Ta gue atta difuntuk sate 'u, oaindik kusi dun mozkorrik haundina! Dena mozkortzen 'men zun. Denak jendia. Biño mozkortu? Dena. Bete 'ta zortzi orduko saltzen. Bizi-biziya zen beti, txalaka hala da. Zuk ez 'zu izautzen txalaka, e?
- Ikusiya izango dut, biño geo nik izenak eta ez dakizkit.
- A!
- Kusiya bai, 'ta bakit, aittuk 'e bai, San Juan saarrak eta, biñogeo ez dakizkit zein zeiñ din eta... Ez 'ttut izautzen. Itxian baten batzuk battugu, biño ez 'ttut... Ez 'yot kaso askoik itten.
- Txalaka jenealin izautzen 'u jendik, biño... (...)
- A, jateko 're ona da?
- Ona! Bizi-biziya 'ta ona! Urtsua. Kozka itten bazu, ra! Ura.
- 'Ta zortzi eun 'ta ya...
- E?
- Zortzi eun eta ya ze iña, e?
- Bai, bai. Torriya. Biziya da berez 'ta!
- Karo.
- 'Ta biziya 'ta zuri zuri zuriya saardua itten 'u.
- Joe,
- (...)
- 'Ta askotan iñ izandu al 'ttuzute holako pruebak?
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:23:50 - 0:25:50 (2' 00'')
Laburpena Lehen, dena sagardia zen; belarra eta sagarra. Sagar klase asko daude. Garai batean, klase onak, gainera; orain baino hobeak. Txalaka hutsarekin egin zuten behin. Zortzi egunerako etorri zen, bizi-bizia, bere aitak ez omen zuen behin ere ikusi sagardoarekin jendea hain erraz mozkortzen.

Transkribapena

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-068
Pasartea 0:22:00 - 0:23:50 (1' 50'')
Laburpena Orain berriro jartzen hasi dira tolareak: modernoak eta txikiak. "Orain berrialdia da, ari dira tokia-tokian jartzen".

Baserri askotan egiten zen sagardoa

Transkribapena

- Lenotik ez dakit, biño hoiy ez dute sekula attatu.
- Ordun litro pilla erra zea itten, banatzen zenuten!
- Asko, asko. Asko, asko. Hemen itxero saltzen zen, e! Eun batin Xixerokuk san ziyon... Xixerua bakizute zer den, zembat sartzen den... 'Ta karo impuestua patu ber baizen ordun 'e, oango moun. 'Ta tortzen zen Xixerua honea guriai neurtzea. "Zembat litro 'ttuk, hola"
'ta geo impuestuk (itten) zun papera 'ta kobratu impuestua. Geo harrek san ziyon gue atta difuntui: "Ba al dakik gaurko eunez zembat saardotei hasten din Oiyartzunen?" "Ni idea" Guriak. "Hirurogeita, hirurogeita sei baserritan uste 'ut" Saardua, egun batez hasten zin e hoi denak. Erra da, e! Zembat saardo.
- Erra da, e?
- Aber ordun zembat saardo. Saardua zen hemengo...
- Iya iya baserri guzitan...
- Dena.
- Gutxi gehiyo.
- Gutxi gehiyo beti. Batek igual eukiko zittun bi bokoiy, hiru, 'ro lau igual. Haik saltzeko, itxeako ber duna itxian 'ta hola. Denakin... Neonek 'e frankotan zeatu, izautu 'ut Oiyartzunen.
- Hoik zuk izautuko zenittun.
- Bai, franko. Biño ordun Ibarren tolarik zin, (...) tolarik... Denin tolarik zin. Katalintxon... denin, denin tolarik zin saardua itteko.
- 'Ta zuek 'e bai, izango zenuten.
- Bai. Bai, bai, guk 'e bai, hoixe. Hola. Dembo 'atin dena eskuz (...) izaten zen, txikitu 'ta dena. Guk ez, nik ez nun izautu.
- Ez, e?
- Ez. (...)
- Ez, e? Modernuk ordun.
- Bai.
- Beno klaro, asko 're itten zenuten 'ta!
- Asko itten genun.
- Ze izango ziñazten zuek, lendaizikotakuk hola mekanizatua 'ro sartu zenutela?
- Motorra? Bai. Motorrak eta nik hala izautu nittun. Izautu nittun. Nik 'e larogei urte battut 'ta...
- 'Ta geo tolare batzuk ttikiyakuk izango zin.
- Bai.
- Batzuk bazin bi pisokuk eta 'ro, ez?
- Bai. Bi ardatzekuk eta. Isastin hala zen, bi ardatzekua.
- Joe.
- Geo hor ardatza haik zean, Erretin. Erretik eosi zittun. Han utzi...
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:19:20 - 0:22:00 (2' 40'')
Laburpena

Xixeroa pasatzen zen zerga kobratzera. Behin, xixeroak hala esan zion Jesusen aitari: egun hartan -egun berean hasten ziren sagardotegi guztiak- 66 baserritan hasi zirela sagardoa ematen. Tolare asko zeuden. Dena eskuz egiten zen garai batean. Iyerokuak izango ziren lehendabizikoetakoak motorra sartu zutenak. Isastin bi ardatzeko tolarea zen. Mokoi.

Neurriak eta garraioa

Transkribapena

- Eta ordun prozedimentua nola izaten zen, zea, lendaizi saarra karri berko zuten baserritarrak.
- Bai, baserritarrak honea beák ber zutena 'ta beaiy iñ itten niyon.
- 'Ta karri nola itten zuten, gurditan 'ta?
- Bai, gurdi birin, gurdiyan. Gurdiyan.
- Eta neurriyak nola izaten zin? Zakutan 'o....
- Zakun neurriya zeakua. Zea bat, tunela, hortxe do gaiña goiko (...), tUnela bat. Hua da neurriya. 'Ta harrek itten 'ttu hirurogeita bat, bi hortxe! Bat, bi, hiru.... Zea neurriya. Béak hartzen zuna, hua bete 'ta dena neurtu itten zen dembo 'atin, e!
- Karo.
- Dena. Oain kiloka aitzen den bezela, ordun...
- Neurriya.
- Neurtu dena.
- Eta geo izango zen, seGun zembat saar kartzen zen, jakingo zen zembat litro...
- Bai, bai. Zembat litro hoixe.
- 'Ta nola izaten zen? Karga bat saar...
- Karga 'at saarrana, pes berrehun litro. Berrehun litro.
- 'Ta geo hoi zekin... Non eamaten zutela saten zenun? Bueno, eaman garlian 'o eman berko...
- Garlian bai. Garlian. Behiyakin. Guk jartzen genittun garliak. Bat genun beatzi karga terdikua. Hamar exkaxekua. Karga 'at. Hua haundiya. Bi (...) 'ta zezena. Golpin. Harrekin in genittun urte 'atin Hondarribira hemeretzi biaje!
- Jesus!
- Hemendik Hondarrabira, e! Behiyakin, idiyakin.
- Zuek zinittuzten behiyak?
- E?
- Zuek zenittuzten behiyak eta?
- Bai. Behiyak.
- 'Ta Hondarbira, Hondarbiyan... Atzo san zenin zerbatte, zer zenuten Hondarbiyan zuek?
- Kupeleteiya. Gue attonak eta. Gue atta muti kozkorra zela, behiyan puntan joten zen hoa, aurreko zean, 'ta bestia atzetik, bakizu.
- Bai.
- Dembo 'ateko kamiyo zarretan, ez galipotik ez zen dembun. Bi parikin iyo ber zaten zuten zeara, Gurutzea. 'Ta Gurutzetik tortzen zen muti kozkorra beste parikin itxea. Handik aurrea pare batekin.
- A!
- Galerak bazin, dembo 'ateko galerak, errueda zabalakin, burnizkuk. Zea, radiyukin, halakua.
- A!
- Galeran eamaten zen hau, karga haundiy hua.
- Hua ya Gurutzetik Hondarbira.
- Bai. Gurutzetik betti hara pare batekin, 'ta hara bittarte bi parekin. 'Ta gue attonak saten zun...
Beno attonan, beno attak saten zin nei, haren attak eunin hara biaje 'at in 'ta geo Hondarraiko (...) jon 'ta handik kupela kartzen zula guen itxea. Marka! Marka, e! Eun batekua. Goizin goiz jaikitzen zin, bakizu, goizin bostetako jeikita illumpetan.
- Gaiñekun bi eunetan 'ta hola in ber.
- Bai.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:14:00 - 0:17:20 (3' 20'')
Laburpena Garai batean, dena neurtzen zen. Karga sagarretik 200 litro ateratzen ziren. Eraman garlian eramaten zuten, behiekin. Beraiek jartzen zituzten garliak. Bat baino gehiago zituzten; handiena 9 karga t'erdikoa, bi mokoi sartzen zirena. Urte batean, 19 bidaia egin zituzten garlia batekin Hondarribiko kupeltegira. Bi behi pare behar izaten ziren Gurutzera igotzeko, eta, handik behera, pare batekin aski.

Aspalditik egiten da sagardoa Igerobiaundin

Transkribapena

- Beno, hemen jaiyua za zu?
- Bai.
- Eta hau zer da, Illeru? 'O...
- Illurubiaundi.
- Hoi da. Eta Baliyone zertikan deitzen 'yote?
- Hoi? Itxe berriya. Leno 'men morroiya Balino izena, izena zuna morroiyak, aspaldiko urtian, gue attonak eta, eta harren izena, pues Baliyo.
- Biño gaiñekun itxian izena Iyeruaundi.
- Iyerubiaundi. Iyerubiaundi.
- A! Eta zer da, bakarra da Iyerubi? 'O...
- aundi.
- 'Ta geo bada beste bat?
- Hirutxiki.
- A!
- Hirubitxiki hoik.
- Klaro, klaro, klaro.
- Bai.
- Eta hemen zu gotzen zanetikan, atzo san zenin zarbatte saardua aspaldi...
- Saardua aspaldikua bai. Pues attona 'ta, guriak, guen atta atta 'ta, geo gue atta 'ta, ni geo eta Iñigo hurrena izango da jeneraziyua, bakizu. Zembat jeneraziyo ga?
- Pilla 'rra.
- Deneta.
- Eta beti ze iñ izandu da, etxe saarrakin? 'O kampotik ekarrita 'o...
- Ez, ez, ez, ez. Etxeko saarrakin leno, oain kampotik ekarrita. Bai.
- 'Ta saar asko eukiko zute ordun. Saarrondo asko, ez?
- Leno bai. Leno hoi denak, gaiñ hoik denak. Denak leno. Ni muti kozkorretan hoik denak izautzen nittun saardiyak.
- 'Ta denak zuenak?
- Bai. Terrenuk ez, e? Saarronduk bai.
- Saarronduk bai. Eta geo aparte Oiyartzungo jendik eta kartzen al zun honea ittea saardua?
- Bai! Itxe askok. Askok. Erruzek.
- 'Ta hoiy ze itten zen, aparte? Zuenakin nasi gabe? Nola izaten zen hoiy? Lendabizi zuena inta geo kampuna? 'O nola itten zen hoi?
- Hoiy? Kupela betetzeko dembun, pes tartin sartzen zin, tartin. 'Ta bakizu, bi bukoi, askok bi bukoi. Bukoiyak bakizu zer din? terdiko barrikak. Hoik dia. 'Ta hola. Askoi. Pittarra itten baizen ordun. Pitarra asko. Ura bota 'ta urte guzikua.
- Karo, len ardua biño gehiyo, saardua, pitarra
- Ordun hemen ez zen gastatzen. Dembo 'atin dena saardua. Ardoik ez. Geo hasi zen ardua.
- Ordun 'ta garestiyago izango zen garaiy hartan.
- Bai, gaesti bizi.
- Kampotik karri berko zen.
- Ardua garesti izaten da.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:10:40 - 0:14:00 (3' 20'')
Laburpena Jesus Igerobiaundin jaioa da eta bertan bizi da. Baliyone ere deitzen diote etxe horri. Aspalditik egiten dute sagardoa bertakoek. Lehen sagardi asko zituzten. Oiartzungo baserritar askok ekartzen zuten sagarra bertan jotzera. Bi mokoi ekartzen zuten jeneralean baserritarrek, bi karga t'erdiko barrikak. Pitarra asko edaten zen lehen, ardoa baino gehiago.

Sagardo poteoa

Transkribapena

- 'Ta saardotegiyan 'ta ze san 'zu? Saardotegiyan...
- Bai, saardoteiyak... Nun-nahi zin ordun. Zeakuk, e! E... Garizuma garaikuk. Ordun saardo... Saarra itxian zunak 'ta saardua itten zunak, geo itxian saltzen zun hura 're.
Sastibarrenin gue beste bizitzan saltzen zen, Xixtiyon saltzen zen. Nun-nahi, iozein baserritan. Iozein baserritan sartzen zen, ba... Bi, 'o hiru hillabete 'ro. 'Ta kupel bat 'o bi 'o... Bai. Eta... Diro sarrera bazen hora 're.
- 'Ta noa eamaten zuten jendik?
- Eaman? Jendia oan e... Tabernatik taberna txikiteun ibiltzen zen bezela, baserritik baserrira ibiltzen zen. Ordun... Baserriko terrenutan, e... Kosetxa itten zen lekuan, artua 'ta illarra 'ro...
Erramolatxa 'ro... Itten zunun lekuan, hora, han ez zen bire xurrik, biño gaiñekun baserriko terreno guziyak bire xurrak zin ordun. Bai.
- Ordun, san nahi dut, itxekua ez zun jendik eosten?
- Ez, ez, ez.
- Taberna bezela, bertan eateko?
- Bai, bueno. Berta jon 'ta saardua ean 'ta... Goua baldin bazenakan itxekuna eamateko litro batzuk eamango zenittun, biño ez, ez. Jon, leku batzutan jana maten zuten, bestitan ez, eta hara jon eta... Kompaziyo batea, Xixtiyoa jongo zin saardua eango zuten,
'ta igual jongo zin meriendatzea, e... Zea, gue beste bizitzara. Eta han jaten ematen zuten, eta han meriendatuko zuten, apalduko zuten eta... Igual handikan torko zin, igual beste leku batea. Bai, bai.
- Gizasemik ingo zuten?
- Bai. Hoi bai, bai. Geo... Azken aldea 'ro... Esan nahi nuke, urte batzun ondorea 'ro... emakume batzuk 'o familikuk 'o jongo zin, biñon ez, erabat esateko gizasemik.
Eta ibiltzen zin holaxe, e... Biñon korrittu, e? Igual Gurutzetik Ergoina! Bai, bai, bai. Bai. 'Ta saten zattut, bire... oi, zalai guziyak bire xurrak. Bai, guk e... Ez genun zea... Askotan biria, gurdi biriaik zampatuko, batetik bestea joteko. 'Ta bire xurrak eoten zin korrintik, bai.
'Ta ordun ez zen ez zerradurik 'ta ez atakik eta hala! Bai, bai.
- Larra gutxi?
- Baita 're. Batez. Larrak eta erki aprobetxa...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:37:40 - 0:40:30 (2' 50'')
Laburpena Garizuma garaian baserri askotan jartzen zen sagardoa salgai. Jendea txikiteoan bezala ibiltzen zen baserriz baserri. Bidezidorrak aski garbi egoten ziren garai hartan.

Edatearen inguruko ohiturak

Transkribapena

-'Ta sardoteiyak noiz e... geo ixt, tabernak geldittu zin biño sardoteiyak ixten 'ta nola noiz hasi zin 'o nola hasi zin 'o?
-Geo nik ez dait hango gaztiak atea ahala, espostu ahala 'ro ya. Bukatu zen.
Oan, hemen hola sardua hola zetzen dena nun da Oiartzunen? Hola txotxin 'ta... Ez dait bakarren bat, baldin bada 're bakarren bat 'zango da iual biño...
-'Ta han, han ze izaten zen txoxin?
-Bai, bai.
-'O, 'o...
-Beak maten zuten haik.
-Beak?
-Tau baso bat sardo 'ta ra! 'Ta bale. 'Ta geo tokan. Errondan jokatzen 'ta. Beste batzuk jokun.
-'Ta zea ez zuten atetzen... Barrikotik 'o izaten zin?
-A... Barrikotik. Bai, barrikotik iozin baserritan itten zin. Baserri, eozin baserritan toki... Itxe haundiya 'ro baldin bazen 'ta tokiya nahikua, pues barrika kozkor bat sartu 'ta: "Hi! Sardua, barrikotia itteko sardua barrika jarri pronto!"
Bueno txuletak 'o bakailluk 'o zetu ben artin 'ta tak 'ta barrikotia. Hoi oan itten da e!
-Len itten zen?
-Leno itten zen hoi. Ez oan gaiña.
-Hoi ze izaten zen norbeak, etxe... 'o baserri bakoitxak itten zun sardukin.
-Bai...
-Hoi itten zen.
-Norbeak be sardukin. Oan kompaziyo batea, ordun eun barrika 'o eun kupel ingo zittun urteko eraiya itxekoz! 'Ta sango 'u:"Ui... Hementxe sobratu in zik! Barrika koxkor bat'zan ezkeo huaxe bete 'ta barrikotia itteko e!" Huaxe bete 'ta handik hara...
-Karo beantzako bestela sardo asko ateko zen, sasti asko zakanak...
-Bai ba asko! Hoi ba!
-Hemen non nai izango zen sastiya, ez?
-Jode! Non nai sarra. Oaiñ 'e, oaiñ 'e ezta laurdenik e!
-'Ta batzuk ingo zuten itxeko 'ta itte' al zen oan bezela itxeko sarra man 'ta geo sardua karri 'ta?
-Itxeko sarra eaman
-Tolarea eaman
-Bai, tolarea eaman txi, zetu sardua in 'ta karri. Beiyakin garlian. Garlia izaten zen barrika luze bat. Ez dait zembat litro 'zango zittun, hua karri 'ta... Tira!
-'Tahua, harrek urte osua ez zun ingo, hondatu ingo zen urte osuan, ez 'o...?
-Keba...
-Emboteillatuta zinin...
-Joño! Urte betin ez zen ingo ba, biño bi urtin 'o hola bai gazittu. Geo bota ura berriz! 'Ta holaxe nolapaitte familiyak.
-Jakiña!
-Hoixe
-Ardua gutxi ordun.
-Gutxi aleiya.
-Zer zen garestiya ordun ardua?
-Beti ardua gaesti ba. Oan, oan sardua seuski garestiyo.
-Seuru! 'Ta ardua nondik karri 'ta itten zenuten, nun zin almazenak eta?
-Errandonean. Errandonean 'zaten zen len.
-Zu beti gotu za Errandoneakuk?
-Errandonean eraiya 'ta panadeiya.
-'Ta txikiteua 'ta izate' al zen oan bezela?
-Bai, bai.
-Bai, e?
-Bai, txikiteua 'zaten zen bai.
-Batetik bestea, taberna batetik bestea 'ta ibiltzen zin? 'Ta bazkaldu 'ta otorduk 'ta?
-Uan gaiña ez! Ez, ordun dirua 're ez zen 'ta. Kampun jatia oaiñ 'e kosta itten da 'ta ordun 'e bai.
-Miño otor... Jaten 'ta mango...
-Irazten zen jornal pixar hartatikan hasten baziñan kampun jaten...
-Miño haimbeste txikiteo txikiteo zerbaitte hartuko zen ba? Zerbait txoixo mutur batzuk 'o?
-Bo... igual itxian genun bokaillo pixarren bat jan 'ta iual handik torrita.
-'Ta kuadrillak 'ta izate' al zin oan bezela 'o? Kuadrillan ibiltzen zin kale ailleka hortan?
-Kalin bai pillerrak.
-Kalin bai, e?
-Bueno... Hemen gutxi!
-'Ta hemen auzokuk ibilko zin, kampotik ez zin torko, auzokuk bertakuk...
-Bertakuk.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:35:40 - 0:39:25 (3' 45'')
Laburpena Sagardotegian tokan. Barrikoteak baserrietan. Nola eramaten zen sagardoa: sagastiak, tolarera eraman, garlea. Ardoa garesti. Errandonea. Txikiteoa: auzoetan baino gehiago, kalean. Koadrilla asko ibiltzen zen.

Sagardotegiko giroa

Transkribapena

-'Ta haik ze eoten zin urte guziyan erekiyak?
-Ez. Temporadin.
-Bale... 'Ta zer zin...
-Jenelin Gaizuman. Gaizuman jenelin.
-'Ta hoi ze... ze izaten zen oan taberna 'ta din bezela? Zu hara jon 'ta han...
-Iual meindatuko zenun
-'Ta eosi, sardua?
-Nun? Bertan 'za...
-Itxea eamateko.
-A...! Itxea 'mateko... Itxea 'mateko bai, itxea 'mateko mango zizuten. Botillatan.
-Nahi...
-Bi litro ber ttut 'ta zuk, zuk ontziya manta mango zuten. Ez oan bezela botilla emboteillatua. Zea a granel.
-Eta jende asko jote' al zen merindatzea 'ta sardua eatea 'ta?
-Jolin...! Pentsatu Saunduko zubitik hasi 'ta Olaizberriko birexiorra iña gorri-gorriya. Aski zuzen bai.
-Noa joteko?
-Olaizberrira joteko.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:32:15 - 0:33:02 (0' 47'')
Laburpena Sagardotegiko giroa. Meriendatzera joaten zen jendea.

Sagardotegien zerrenda

Transkribapena

-Hemen Ergoinen tabernak eta... 'O sardoteiyak 'o zer zin?
-A! Nik izautu nun sardoteiya Uraitan, Etxeberrin. Olaizperrin. Zuluko errotan. Xulatxipin. Ez dait, hoixek beimpin bai! Ergoinen e!
Karrikan berriz, Biason. Martintxuin. Altziarren berriz, Iruñarrenin. Xoteronin. Potto, barbeiya den ondu hartan. 'Ta... besteik... Adurizenen.
Ualdetxon. Txipiton. Katalentxonen. Bidebietan, 'o bueno bidebietan ez, nola da hoi. Bidebi... Birebieta...
-Bidebitarte bai.
-Bai. Han eta Aixtizabalen. Dena Arraguan.
Eta... geo Txikierdi. 'Ta kalin berriz, kalin... Xabalen, Xabale leno denda zun azpiyan oan taberna den hartan. Exkerrenin. Artxaiyanin. Eta... zean, Mendintxeberrin.
-Illarra?
-'Ta Sastiarrenin 'e bai, beko bizitzan. Besteik... Oan gehiyo izago dia, gehiyo 're biño... Ez momentun akortzen.
-'Ta hoi sardoteiyak?
-Sardoteiyak bai.
-Ze geo tolaria zutenak 're izango zin, iual gehiyo naiz ta geo erekiyak ez eukiki...
-Tolarik... Ordun tolarik toki gutxitan zin. Ordun tolarik zin Peunen. Kampoko sarra itten zutena.
-A! 'Ta aittau din, aittatu ttuzun tokiy hoitan tolareik ez zen?
-Iual 'zango zin biño ez naz akortzen. Iual zango zen
-Ordun batzutan itten zen in...
-'Ta eaman...
-'Ta eaman!
-'Ta zean 'e bai esto... Baliyonin 'e bai han 'e bazen sardoteiya 'ta hola... 'Zango yia gehiyo 're ni akortzen ez nazenak.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:29:34 - 0:32:15 (2' 41'')
Laburpena Sagardotegiak Oiartzunen non. Auzoz auzo. Zerrenda. Tolareak.