Sagardotegiak

Sagardotegiko giroa

Transkribapena

- Bertsolaiyak eta zu gotzen al tza bertsolaiyak ta tor eoten zila sagardotegitan 'ta?
- Hemen bai! Mitxelena 'ta erruz, Jesus, Lizaso hor 'ta beno! bersolaiya kantidadia hemen! Beno, beno Uztapide 'ta, Lezoti beno, beno ! Sardua don tokiyan bersotan bakizu, bertsua.
- Bertsolaiya izan gabe 're bai?
- Bai, bai, beno
- Pixkat mutu muturra berotzen zenin
- Beno denetik hasten zin , kantai 're bai 'ta. Kantaorik.Kanta errak bai, Jesus!
- Zuek e' aitzen al ziñazten kantai haikin?
- Ni bai, gu gu gu lanin
- Lanin, seriyo.
- Seriyo? ai berko!
- Gañea zuek aitzen ziñaztela atta 're, atta aitzen zen zuekin baitare lanin?
- Hua jendikin, hizketan 'ta. Gu ez lanin. Tokan 'ta bakizu.
- A tokan 'ta 're aitzen ziñazten?
- Bu toka jendia? erruz! beno! Junta zea jokatzen gaiñea dirua.
-A...
- 'Ta sardua ronda. Galtzen zuna patzea!
- Erki dena aitzakiy horrekin denak! 'Ta zuek erki ate 'ta ate!
- Hoixen basoka saltzen genittun 'ta, basoka.
- 'Ta ordun itten zen basoka taka.
-Bai
- Zenbat garai hartan zenbat baliyo zun o' gotzen al za?
- Pf... ni idea! Bi sos o', auskalo! Eztakit bi sos behintzat bai
- 'Ta hantxe, Zuek zuenak kobratu 'ta dena ingo zenuten?
-Dena kobratu. taka taka patu.
- Zango zin zeaik etzutenak e'?

-E?
- Sosak bukatu 'ta oandik eaten seitzen zutenak izango zin.
- Bai besten kontura! Bak, ordun sardua eoziñek atetzen zun, benga! Merke zaten zen.
- Karo.
- Errondak " Hi benga!" batek gonbitu 'ta dena
- 'Ta hurrengo txandan bestik "Benga!" dena holxe zen. Oso ka zea politta zen e! Oso politta. Gaurkua miño politto.
- Bai, ez? karo
- Txotxin denak jun 'ta exeita jarrita jan itten da, miño ordun ez. Ordun jaten zena jan `ta tokan seittun hasten en jendia. Tokan sardua jokatzen erronda,
hmabi laun igual hamasei igual hogei igual... "Benga!" Bata bestiri deittu itten ziyoten...nei tokatzen
- 'Ta eun osua igual pasako zuten?
- Eun osua. Eun osuk? Zortzi eun igual itxea torri gabe! Beno!
- Giro earra, e?
- E giro bai, giro.
-Zuek e' lana in ber miño gozatu 're ingo zenuten?
- Baaai. Parrez! Bata bestiri parrez! mozkora 'ta jo, jo, jo ' ta dena (..) gozatu bai. Zuk san tzuna.
- Lan in ber e bai miño..
- Ami amietia ona, ametia ona zen.
- Izautu 're bai jende pilla erra
- Bai erruz izautu! erruz.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-069
Pasartea 0:08:10 - 0:11:25 (3' 15'')
Laburpena Sagardotegietan bertsolari asko ibiltzen ziren. Igerobiaundin ere bai: Mitxelena, Lizaso, Uztapide... Tokan aritzen zen jendea. Dirua eta sagardo erronda jokatzen zen. Gaurkoa baino politagoa zen, txotxean denak. Giro ederra egoten zen. Sagardua don tokiyan bertsua bakizu...

Txertaketa

Transkribapena

- Saarra? segun zeñek gehina maten dun arbolak, hortan e' bai baido.
Batik bestea ikaarrizko difentziya do. Batzuk arron alperrak zaten dia, gutxi mateunte.Bestik berriz betiak.
- Saar klasi bea?
- Bai bea, bea.
- Aa.Eta zuek txertatu 'ta dena ingo zenuten zuek zuenai?
- Bai leno bai.
- Zuk bakizu txertatzen?
- Bai.
- Bai.Eta zekin, hoi nola izaten da?
- Hoi? Zeorrek nahi zunakin! Hobena, al bada hobena 'ta gehina maten duna. Hoi ibiltzen genun guk ordun. Konpreitzen?
'Ta oañ e' bai. Oañ e' hala ibilko'a.
- Miño saarra saarrakin beti txertatzen da?
- Bai, bai.
Beno xabiyakin aitzen dia sasiko zea hobena sateute. Miño oan tortzen dena saarran haziyakin landaria. Urte gutxin mateu miño seittun hasten da maten.
Igual hiru lau urteko. Bai, hiru bat urteko ya battu a(d)ar errak. Saarran hazikin.
Horrek zeatu, gutxiyo aguntau zeak, saar beak, auruo galtzen da.
-Miño auruo maten du
- Auruo hasten da maten.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-069
Pasartea 0:01:20 - 0:02:50 (1' 30'')
Laburpena Sagarrondo batzuek besteek baino sagar gehiago ematen dute. Txertaketa: sagarrondo onenarekin ahal bada. Txabiarekin txertatzen zen, baina orain hazitik ateratako landarea sartzen da: urte gutxitan ematen du, baina azkar hasten da ematen.

Transkribapena

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-069
Pasartea 0:00:00 - 0:01:20 (1' 20'')
Laburpena Klaketa. Sagardoa egon zen estimatzen ez zela, eta, orain, berriz hasi da zaletasuna pizten. Gipuzkoan egiten da gehiena, baina kanpoan ere hasi dira egiten. Sagar klase asko dira.

Lehen, sagardoaz gain, azienda lana ere bai

Transkribapena

-'Ta zekin zea itten zenuten, patxa, zer da gelditzen dena sarrana?
-Patxa, patxa.
-Hoi zertako ibiltzen da 'ro?
-E?
-Hoi bota 'ro ze?
-Aziendantzat.
-A... Jateko?
-Behiyantzat, behiyantnzat.
-Pentsua bezela?
-Bai.
-Urdaillantzat ona da. Goizin azkenekua eaman dutena. Gaur goizin. Letekuk eaman du azkeneko patsa.
-'Ta zuek bai al zenuten len aziendikan?
-Leno bai. Hoi geo eun batetik bestea kendu genittun denak.
-Nahiko lan bazenuten zuek bestela 're!
-Mekauen dion!
-'Ta asko eukitzen zenuten, behi asko 'ta?
-Bai, hamabost 'o hola.
-Bai e?
-Bai.
-Jo, lan pilla erra itten zenuten zuek!
-Bai. Biño kendu in genittun denak e!
-Bai, bai, bai.
-Ya. Han bakarrik eukitzen genun tolare ttiki bat. 'Ta hemen kupel bat 'o beste. Biño geo dena, aziendak kendu genittun. In genittun obrak 'ta zeak.
Eun batetik bestea fuera denak! Hua trankildadia. Nik beti ba al dakizu ze itten nun? Ukuillua. Bakizu kampotik torri lanea 'ta ukuillua zuzenin.
'Ta geo jeniyua ezin kendu. Billa beti. Mekaiyuen dion! Ez dit lanik eta hua poza!
-Ai ama!
-Hoi eun batetik bestea kendu genittun denak.
-Karo 'ta oittua beti hara.
-Dena hara, hara hua. Goitti biño lenuo hara, azienda gobernatzea.
-Karo.
-Oittura hoi, mekaben biño eunetan juten nitzela, mekaben. Hala itten nula jun 'ta berriz bueltatu "Ez dit eta lanik eta!" Jode.
-Karo, derrepente kendu zenutelako.
-Bai, hoixe da dena! Derrepente denak kendu baigenittun.
-Joe.
-Denak.
-Ez dait zembat zin, hamasei 'ro hamazazpi 'ro. Denak
-Haik saldu berko zin ba denak?
-Denak saldu genittun eun batetik bestea. Zeai, kaben, Lazarteko tratante batei. Ikaarrizko difentziya in genun. Ordun mekauen.
-Bai, lan pillerra.
-Kostumbria ikarriya hartua, beti hara, beti hara.
-Lendabizi azienda 'ta geo sardua.
-Bai.
-Karo, azienda beti.
-Kusi nun aziendak ez zutela...
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:55:46 - 0:57:55 (2' 09'')
Laburpena Sagarra estutu ondoren gelditzen den patsa aziendarentzat izaten da, pentsu bezala. Igerubihaundin lehen bazuten azienda; kendu egin zituzten, lan handia ematen zuen eta. "Jeniua ezin kendu".

Berrikuntzak

Transkribapena

-Dembatin lana gehiyo itten zen e. Hamar orduz gehiyo oain biño. Oain gehiyo itten dugu makinaiyan apoyun.
-Hoi da, lana gehiyo itten da biño esfortzu gutxiyokin.
-Bai, hoixe, hoixe. Leno, bueno, dena astolana.
-Karo, karga, kargatu 'ta.
-Dena, dena. Hirurogei kiloko zakuk 'do gorakuk denak bizkarrin.
Goiko tolarea bizkarrez iyo. Handik makinea. Bizkarrez bi zea piso. Iyo zik. Geo asensoria jarri genun bai, iyotzeko. Hamabi zako iyotzen zittun golpin. Joe hau difentziya.
-Hau difentziya!
-Mekauen!
-Beri harrei beira.
-Hau difentziya, mekauen dion! Ordun ez ziun iruitzen lanik itten zenik.
-'Ta hemen bertan ze edifiziyu hontan bertan zon tolaria?
-Hor, han. Hor, hor, hor. Hemen ez, han.
-A, hemen.
-Hemen, hua don tokiyan. Zuk ez zu kusi.
-Ez.
-Eakutsiko zattut.
-A, geo eakutsiko nazu.
-Eta bi piso iyo ber zin goittiño.
-Bai. Bi, bi.
-Joe.
-Oaiñ 'e hor do atia. Kampotik nol, geo zea asensoriakin 'ta . Ostra!
"Hau lana puf! Hau ez da lana!" Saten ziun. Bakizu humbeste sar dena bizkarrez iyotzen.
-Eta geo, hoi da, geo ze itten zen bota 'ta bota 'ta bota eta tolarik hartzen zun dena 'o espetu in ber izaten zen?
-Tolarik hartu. Kupel bat betetzeko aiña. Zeorrek jarri.
-Hoi da.
-Zen (...) bat.
-Hoi da. Zeaka, puskaka sango genuke.
-Ba, ba, bai.
-Lendabizi kupel bat in 'ta geo.
-Bestia.
-Eta zembatek aittu ber izaten zuten buelta maten tolariri bultzaka zea itten?
-Estutzen?
-Bai.
-Palankakin, tik!
-Palankakin.
-Benga.
-Batek itten zun hoi?
-Batek eta geo azkenea ondo sekatzeko lau launek igul.
-Ondo, ondo.
-Ez dakau potografiyikan. Ez nun pentsatzen 'e!
-Karo. 'Ta oan pena.
-'Ta oan pena. Ez fotografiya ez.
Han estutzen ai gala 'ta. Geo motorrakin jarri genun hua 're, estutzekua.
-Beak bakarrik itten zun?
-Beak. Goitti dena, ohol guziyakin beak.
'Ta geo antolatu, pillatu. Zampatu. Hua 're jarri genun. Hua 're adelantamiento haundiya. Hua kendu 'ta geo beste bat karri genun.
Arduak itteko zea hoitakua. Ba hua 're burni gustua hartzen zula 'ta seittun jendia kejatu zen 'ta fuera. Hurrena inoxidablia.
-Dena prueba in ber.
-Dena, dena.
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:52:13 - 0:55:20 (3' 07'')
Laburpena Hasieran, beraiek estutzen zuten sagarra. Gero, motorra jarri zuten. Ondoren, ardoa egiteko tolarea ekarri zuten. Horrekin burdin gustua hartzen zuela eta, hura kendu eta orain daukaten herdoilgaitza jarri zuten.