Lehen, sagardoaz gain, azienda lana ere bai

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:55:46 - 0:57:55 (2' 09'')
Laburpena Sagarra estutu ondoren gelditzen den patsa aziendarentzat izaten da, pentsu bezala. Igerubihaundin lehen bazuten azienda; kendu egin zituzten, lan handia ematen zuen eta. "Jeniua ezin kendu".

Transkribapena

-'Ta zekin zea itten zenuten, patxa, zer da gelditzen dena sarrana?
-Patxa, patxa.
-Hoi zertako ibiltzen da 'ro?
-E?
-Hoi bota 'ro ze?
-Aziendantzat.
-A... Jateko?
-Behiyantzat, behiyantnzat.
-Pentsua bezela?
-Bai.
-Urdaillantzat ona da. Goizin azkenekua eaman dutena. Gaur goizin. Letekuk eaman du azkeneko patsa.
-'Ta zuek bai al zenuten len aziendikan?
-Leno bai. Hoi geo eun batetik bestea kendu genittun denak.
-Nahiko lan bazenuten zuek bestela 're!
-Mekauen dion!
-'Ta asko eukitzen zenuten, behi asko 'ta?
-Bai, hamabost 'o hola.
-Bai e?
-Bai.
-Jo, lan pilla erra itten zenuten zuek!
-Bai. Biño kendu in genittun denak e!
-Bai, bai, bai.
-Ya. Han bakarrik eukitzen genun tolare ttiki bat. 'Ta hemen kupel bat 'o beste. Biño geo dena, aziendak kendu genittun. In genittun obrak 'ta zeak.
Eun batetik bestea fuera denak! Hua trankildadia. Nik beti ba al dakizu ze itten nun? Ukuillua. Bakizu kampotik torri lanea 'ta ukuillua zuzenin.
'Ta geo jeniyua ezin kendu. Billa beti. Mekaiyuen dion! Ez dit lanik eta hua poza!
-Ai ama!
-Hoi eun batetik bestea kendu genittun denak.
-Karo 'ta oittua beti hara.
-Dena hara, hara hua. Goitti biño lenuo hara, azienda gobernatzea.
-Karo.
-Oittura hoi, mekaben biño eunetan juten nitzela, mekaben. Hala itten nula jun 'ta berriz bueltatu "Ez dit eta lanik eta!" Jode.
-Karo, derrepente kendu zenutelako.
-Bai, hoixe da dena! Derrepente denak kendu baigenittun.
-Joe.
-Denak.
-Ez dait zembat zin, hamasei 'ro hamazazpi 'ro. Denak
-Haik saldu berko zin ba denak?
-Denak saldu genittun eun batetik bestea. Zeai, kaben, Lazarteko tratante batei. Ikaarrizko difentziya in genun. Ordun mekauen.
-Bai, lan pillerra.
-Kostumbria ikarriya hartua, beti hara, beti hara.
-Lendabizi azienda 'ta geo sardua.
-Bai.
-Karo, azienda beti.
-Kusi nun aziendak ez zutela...