Sagardotegiak

Altzibarko sagardotegiak

Transkribapena

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-093
Pasartea 0:10:50 - 0:12:37 (1' 47'')
Laburpena Altzibarren sei sagardotegi izatera iritsi ziren. Aduriz zen auzoko sagardotegi-sagardotegia. Oiartzunen sagardotegi ttiki asko ziren baserrietan.

Zergatik 'Prailetarra'?

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:52:11 - 1:54:31 (2' 20'')
Laburpena Aitona behin sagardotegira joan eta kupelaren gainera igo zen. Sermoia botatzen hasi omen zen frailea bezala. Hortik, praile deika hasi zioten eta ondorengoei prailetarrak. Aitona hura eta baita aita ere bertsotan aritzen ziren.

Lexoti bertsolaria

Transkribapena

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-090
Pasartea 0:42:15 - 0:44:09 (1' 54'')
Laburpena Lexoti bertsolaria Aierdiko eskolan bizi zen. Sagardotegian bakailo edo sardin-zahar tortilla ateratzen zuten. Berriz sagardotegiaz hitz egiten du. Familian ez zuten bertsotarako afizio handirik.

Zulatxipin sagardotegia

Transkribapena

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-090
Pasartea 0:41:00 - 0:42:15 (1' 15'')
Laburpena Zulatxipin sagardotegia zuten. Sagardoa eta merienda ematen zuten. Bertan, jendea pixka bat edanda bertsotan aritzen zen, "bertsolariak".

Ilargiaren eragina

Transkribapena

- Hoi botzen ai den hoi zer da, Jexux?
- Jariyua.
- Jariyoka.
- (...) altoño. Hoik jenealin illargiyan mugan
Illargiya ilberatua oan, lengo asti hontan in da, 'ta ordun bu! muitzen dia zeak, muittu itten dia barrenin, illargiyan mugan e itten dia
- Beira.
- Honek (...)
- 'Ta hoi nola, ze izaten da, illargiyana e ilberan o' ilgoran
- Illargiyan mugan beti, nahiz ilberako mugan ilberriyan e' igual. Muittu itten dia.
'Ta izerdi jaiyua badu kupelak handik, tak. Beti.
- Jo, hortan e' illargiyak e' badu ordun? eurra mozteko 'ta 're kontun hartu ber izaten da ez?
- Bai, bai. 'Ta sarduk e bai enbotellatzeko 're bai.
- Baitare?
- Bai.
-Jo
- Askotan eztou eyogu beitzen. Falta den dembun enbotellatu. Miño bau. Liga gutxi izaten.. botilla.
Ilberan iñezkio hobia. Eyou beitzen, Hainbeste sardo saltzen da.
- Karo,e ezingo zenukete
-Ezin
Ilberan zai eon ber bazunukete!
- Ez ba ezin ezin. 'Ta hola
Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-069
Pasartea 0:27:10 - 0:28:50 (1' 40'')
Laburpena Ilargiak eragina izaten du sagardoan; mugitu egiten da. Ilbeheran kupelak jarioren bat badauka, handik hasten da itotika. Botilaratzerakoan ere badu eragina; ilbeheran eginez gero, hobeto.