Zergatik 'Prailetarra'?

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:52:11 - 1:54:31 (2' 20'')
Laburpena Aitona behin sagardotegira joan eta kupelaren gainera igo zen. Sermoia botatzen hasi omen zen frailea bezala. Hortik, praile deika hasi zioten eta ondorengoei prailetarrak. Aitona hura eta baita aita ere bertsotan aritzen ziren.

Transkribapena

- Nik galdera bat dakat. Zuek ezaunak zeate "Prailetarrak" bezela. Zeatik?
- 'Ta hoi du Prailetarrak izena hoi, leno saten hasi naz 'ta ez dut bukatu.
- A
- Ne attan attona. Ne attonan zeak dia
- Atta
- Ne attan attona o' atta o'. Ne attona.
- Zure attona baldin bazen attan atta.
- Bai hola hola.
- Ordun e' bazin sardoteiyak 'ta gauzak bazin ordun e' 'ta ittia gustatzen ziyotenak e' bai,
'ta sardoteira jon tzin omen zin kuadrilla bat 'ta apaldu ute 'ta gue atton hoi barika kupela bukoia nola saten aitzen ga barrika baten gañea iyo 'ta sermoyin bezela hasi,
" A! prailia hasi duk sermoyin ! Guazen hemendik!" "Horrei prailia deitu ber yogu" Ez eztzon men zuten san miño " A prailia sermoyin" 'Ta hurrengo jon zinin
"A prailia hemen yeu!" Harren umik prailetarrak, hainak e' hain prailetarrak, hartatik.
- Harrezkeo prailletarrak zuek.
- Prailetarrrak.
- Oseake sagardotegiyan asko ibiltzen attona.
- Bai
- Zuk izautu zenun
- Ez, ez
Bertsutan 'ta aitzen 'men zen.
- A bai e?
- Ata zena 're aitzen zen pixka 'at.
- A bai e?
- Miño berriyak kantatazen gutxi.
Berso zarrak kantatzen aitzen zen ikasi nittun nik batzuak
- A bai e?
- Geo aztu!
- Oan kantatuko ttuzu oain.
- Bai ze ez baitakit!
- Aber zein dia zein ze bertso zian.
- Ideaik ez ideik ez ez dakit.
- Goatuko zu?
. E oaiñ ez dakit aztuak dozkit, gañea urtiak.