Altzibarko sagardotegiak

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-093
Pasartea 0:10:50 - 0:12:37 (1' 47'')
Laburpena Altzibarren sei sagardotegi izatera iritsi ziren. Aduriz zen auzoko sagardotegi-sagardotegia. Oiartzunen sagardotegi ttiki asko ziren baserrietan.

Transkribapena

-Sei saartei, gue itxian frentian bi! Taberna san duten Paxto, horren azpiyan. Frentin Iragorri, made... Sa... Iragorritarrak bi. Béroxio Potto, hiru. Albixturrenin Martiñek lau.
Hoi, Irundarrenekua bost 'ta be, hango Irundarreneko andrian anaiyak Xoteronin sei. Sardoteiyak, miño bakizu garaiy haitan sardoteiyak zer zian.
Illunarretan 'ta jendia joten bazen, lanetik ateta, saardo pixka 't atea 'o tokan aitzea 'o hola. 'O gaiñekuan, bukaro, "Prepatuko al diuk tortillam bat 'o hola?" 'Ta hola. Huskeiya, gutxi.
Garaiyan saarteiyak. Saardoteiya handikan abitu Errenti aldeaka 'ta Aduriz, aitzia ba al dezu?
-Bai!
-Hoi bai, hoi sardoteiya. Hoi pixka 't zeaxio zen. Haundiyuo zen hor, hor ...
-Miñon ttikiy hoitan urte osuan 'e ez zan izaten, ez?
-Ez... Badakizu! Saardoteiyak temporadak ttu. Haste 'ia hortxe, ez dakit ba... Saardu itten da jeneralki oktubren 'o hola, urteko saardua 'ta.
Geo hasten dia 'ta geo primabera arte 'o gehixio arte 'o hola saardoteiyak, hauntzekun. 'Ta saardoteiyak, ordun, garaiy haitan Oiyartzunen, baserritan zien asko.
Guen ama jaiyo zen baserriyan 'e, Iza len esan dugun masajista famatu horren, haik 'e izandu zuten saardoteiya euki zuten. 'Ta Ergoinen 'e bi 'ro hiru tokitan saardoteiyak baserritan 'zaten zian, bai, bai.