Sagardo poteoa

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:37:40 - 0:40:30 (2' 50'')
Laburpena Garizuma garaian baserri askotan jartzen zen sagardoa salgai. Jendea txikiteoan bezala ibiltzen zen baserriz baserri. Bidezidorrak aski garbi egoten ziren garai hartan.

Transkribapena

- 'Ta saardotegiyan 'ta ze san 'zu? Saardotegiyan...
- Bai, saardoteiyak... Nun-nahi zin ordun. Zeakuk, e! E... Garizuma garaikuk. Ordun saardo... Saarra itxian zunak 'ta saardua itten zunak, geo itxian saltzen zun hura 're.
Sastibarrenin gue beste bizitzan saltzen zen, Xixtiyon saltzen zen. Nun-nahi, iozein baserritan. Iozein baserritan sartzen zen, ba... Bi, 'o hiru hillabete 'ro. 'Ta kupel bat 'o bi 'o... Bai. Eta... Diro sarrera bazen hora 're.
- 'Ta noa eamaten zuten jendik?
- Eaman? Jendia oan e... Tabernatik taberna txikiteun ibiltzen zen bezela, baserritik baserrira ibiltzen zen. Ordun... Baserriko terrenutan, e... Kosetxa itten zen lekuan, artua 'ta illarra 'ro...
Erramolatxa 'ro... Itten zunun lekuan, hora, han ez zen bire xurrik, biño gaiñekun baserriko terreno guziyak bire xurrak zin ordun. Bai.
- Ordun, san nahi dut, itxekua ez zun jendik eosten?
- Ez, ez, ez.
- Taberna bezela, bertan eateko?
- Bai, bueno. Berta jon 'ta saardua ean 'ta... Goua baldin bazenakan itxekuna eamateko litro batzuk eamango zenittun, biño ez, ez. Jon, leku batzutan jana maten zuten, bestitan ez, eta hara jon eta... Kompaziyo batea, Xixtiyoa jongo zin saardua eango zuten,
'ta igual jongo zin meriendatzea, e... Zea, gue beste bizitzara. Eta han jaten ematen zuten, eta han meriendatuko zuten, apalduko zuten eta... Igual handikan torko zin, igual beste leku batea. Bai, bai.
- Gizasemik ingo zuten?
- Bai. Hoi bai, bai. Geo... Azken aldea 'ro... Esan nahi nuke, urte batzun ondorea 'ro... emakume batzuk 'o familikuk 'o jongo zin, biñon ez, erabat esateko gizasemik.
Eta ibiltzen zin holaxe, e... Biñon korrittu, e? Igual Gurutzetik Ergoina! Bai, bai, bai. Bai. 'Ta saten zattut, bire... oi, zalai guziyak bire xurrak. Bai, guk e... Ez genun zea... Askotan biria, gurdi biriaik zampatuko, batetik bestea joteko. 'Ta bire xurrak eoten zin korrintik, bai.
'Ta ordun ez zen ez zerradurik 'ta ez atakik eta hala! Bai, bai.
- Larra gutxi?
- Baita 're. Batez. Larrak eta erki aprobetxa...