Auzokoekin harremana

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:35:25 - 0:37:40 (2' 15'')
Laburpena Gaur egun mobilekin mezuak bidaltzea oso ohikoa bihurtu da. Garai hartan ez zegoen mobilik, baina ezta beharrik ere. Auzoekin harreman handiagoa zegoen lehen. Ezin zen haserretu nola hala.

Transkribapena

- Kompaziyo batea, len san zuna, erramintana? Erramintak 'e eamateko 'o kartzeko, erraminta ttikiya baldin bazen?
- Baita´re. Bai, bai, bai. Eske abiso bat 'e baldin bazen, abiso bat 'e baldin bazenun 'e bai. 'O bestela in ber zenun, auzokukin zea geldittu, e... Lenotikan geldittu, "beno, nik holoko koloretako... Zea, arropa jartzen zattutenin, holoko da!". Bai, hoi asko ibiltzen genun.
Bai, bai. 'Ta kompaziyo batea, "bihar zea, e... Meta in ber dugu", "beno, zuk holoko koloreko arropa jar 'zazu, eta torko ga!" 'ta... zurkaitza 'ro ahal genun zea haundina hartuko genun eta sartuko genun 'ta jertxe gorriya 'ro, maindire zuiya 'ro... Bai.
- Ez zen mobillik eta!
- Bai, bai. Nik askotan oan pentsatzen eoten naz, jo, auzolana 'ta, ze kuadrillak ibiltzen giñan 'ta! Elizara 'ta, non-nahira 'ta, igande arratsaldetan sagar, sagardoteiyan,
zean aitzakiyakin 'ta, 'o eliza joteko aitzakiyakin 'ta... 'Ta auzokuk denak hemen billu 'ta... Nik saten nun, nik saten dut oan: "'ta jo, oan iozeiñ txoakingatik haserretu itten ga 'ta!" Geo pentsatzen dut bueltan: "bai, biño, haserretzen baldin bagiñan, guetzako kalte!
Geo haserretutaku horren aurrea zerbatt eskatzea jon ber!" Bai, eske hoi 're bentaja haundiya zen, nik... Uan pentsatzen ttut gauza hoik. Uan kompaziyo batea, beno, itxekukin 'e, e... Zea itten za, este... 'O auzokukin, baj! Zerbatt iñ zattulako, 'ro san zattulako 'ro...
Baj, ez yot kasoik ingo gehiyo horrei!. Ber zen zanin, badakizu noa jon, nahikua zu telefonotik deitzia norbait tortzeko 'ro zerbatt itteko, biño, ordun ez zen holakoik! Zuk geo harrena jon berra zenakan 'ta, harrei purrusta iñ o... Jugada txar bat iñ biño lenotikan,
bi aldiz pentsatuko zenun! A! Nik hau gaur inta, geo bihar béana jon ber berriz! 'Ta horrek 'e battu be bentajak. Klaro!
- Harremana zaindu ber!
- Klaro! Bai, bai. Horrek 'e be bentajak 'ttu.