Denentzako lana

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:31:30 - 0:35:25 (3' 55'')
Laburpena Lan handia izaten zen baserrian, baina familia handia zenean lanak banatu egiten ziren. Egunero egiten ziren lanak banatuak zeuden, eta urtean behineko lan handienak denen artean egiten ziren eta baita auzolanean ere: belarra, iratzea, egurra... Haurrek ere lan asko egiten zuten.

Transkribapena

- Hortan denak aitzen zin, 'o gizasemik gehiyo 'o...
- Bai, bai. Jeneralin ordun famili haundiyak zin baserritan, eta... Senirik 'e asko eta seniretikan aparte, baserriyan biziko zizun, gurasuk, atton-amonak, 'ta izeba osaba solteruk.
Eta ordun, lana 're haundiya da baserrikua, biñon famili haundiya giñan tokiyan lan banatuk izaten genittun. Lan batzuk nahitanahiyez denan artin in berrakuk zin, lan golpik. Belarrana zela, iatziana zela, egurrana zela... Eta itxekukin banatu berrak eta auzokukin 'e bai.
Lana banatzen zen 'ta erremitak 'e bai. Erremitak 'e asko banatu ber izaten genittun auzokukin, bai. 'O... E... Nik ze esango zattut, ba! Batzuk ez zutelako, bestik momentu hartan bi ber zittutelako, hoi 're asko banatzen zen. Eta... Ba... Zea, e...
Familia haundiya giñan tokiyan euneroko lana jeneralin bakotxak beria izaten zen, hoi bai, biño geo lan golpia zenin, denak eta denan arte.
- Normalin nola banatzen zen? E... Haurrak lan batzuk...
- Bai. Ba... E... Gehiyenetan ama 'ro amona sukaldin. Harrek nahiko lana izaten zun, zertikan e... Jana, jana prestatzeko lembizi jan hura in ber zun prestatu, oillo bat prestatu nahi baldin bazun, oillu hura hill in ber zun, garbittu in ber zun, lumatu in ber zun, eta
gaiñeko gauzakin´e berdin. Taluk in ber baldin bazittun, iriñetik hasi ber zun. Ordun zen, jana jartzia 're oso lan luzia zen ordun, eta urik ez baldin bazen 'ta béak jon ber baldin bazun... Ez zattut ezer esaten!. Eta... Hori ama 'ro amona. Geo... Ba... E... senirik(takuk) Ba...
Batzuk arropa, bestik zalaikuk, bestik... E... Arropa kompaziyo batea, famili haundi haundiya baldin bazen batek arropakin nahiko lan izaten zun, eta bestik ingo zittun itxeko garbiketak 'o. Eta haurrak berriz gehiyenetan, gehiyenetan batetik bestea inkarguk itten ibiltzeko.
Lana 're bai, e! Lana 're... E... Suertia izaten genun gaiña... Inkarguk bakarrak in ber genittunin. Zertikan beti ez zen hola tokatzen, eta lana 're in ber izaten zen 'ta... Gaiña nik uste dut, bai, denantzako zen lana, 'ta asko zen, biñon... Nik uste dut, haurrari 're...
Gehixko iñazitzen ziyola. Nik ordun uste 'ut baietz. Nik ez dakit, akaso... Nere pentsamentua 'ro... Nik hola pentsatzen dut, biñon nik uste dut, askotan beák in zittekena, 'o beá jon zitteken lekura...
Bai, bai, bialtzen zigutela. Bai, nik uste dut baietz, nik uste dut baietz. Bai. Jakina, ordun ezetz ezin genun san! Pixka 't urrutiyo jon 'ta armoniyan aiko giñan ber bada, biñon, jon in ber! Jon in ber 'ta ahal zen hokina in ber!