1936-1939: Gerra zibila

Egoera politikoa. Gerra. Batailoiak. Frentea. Milizianoak eta gudariak. Gerra sasoiko kantak. Bonbardaketak. Herritik ihesa. Refugioak.

Hiltzeko beldurrez

Transkribapena

- Ogiyak eamateko ze Aizaiñea! Goizin, Aizaiñea. Ogiyak 'ta... Hara joten zen Aizaiñea ogiyak ematea 'ta korrika 'atin joten zen Larrazaalea. Ez do oso aldian, biño hara 're joten zen. Joten zen 'ta utzitze 'izkiun ogi pare 'at 'o hiru bat 'o guri eta atzea berriz bueltan kalea.
'Ta Fondoku hoi, Anixetan semia, Anixeta difuntan semi hoi, Joxe Manuel zun izena, gizajua eta "Manuel, hiekin batin jon ber ditt kalea" "Ez (hikela) jon nekin batin baleike bale zertikan ez hikela piyatu! Eta ez hikela jon". Eta "Ez, jon ber dit hiekin batin".
Baita, torri dia 'ta har... Zea, harrobiko onduan, hor kuadrilla bat hoitakua. Hartu dute, eaman dute, hil dute 'ta akabo! Guria kalea bakarrik. Bakarrik, torri 'ta bakarrik eta han panadeiyan, norbaitte, ez dakit zein zen launa, norbaitte bazun eta san omen ziyon,
guria oso triste 'ta "Ze pasatzen zik? Ze iñ 'ttek?" "Nei deus ez, nei deus ez, biño mote mote nekin heldu zena... San ziot ez atetzeko, ez atetzeko, ez atetzeko, 'ta ne andriak esan ziok ez atetzeko, ez atetzeko 'ta geldittu 'ttek 'ta akabo! Oain san zitek hil 'tela.
"Ez duk posible!" 'ta "Bai, bai" Geo beste 'at torri 'men zen san omen zun: "Egiya du bai, egiya du Manuelek. Egiya du. Hik ogiyak partittu 'ttuk Aixaiñea jon 'ta "bai, bai, nik ogiyak bai.
Aixaiñen utzi 'ttik ogiyak eta nik ne buelta in ditt" Biño hura hantxe harrobiyan kaxko kaxkun hartu zitek eta akabo! Eta haren pena!
- Ya biño beak san ziyon...
- Geo saten zun beak . "Nei ez 'tila hilko santen 'ite, biño igual ingo 'ite. Saten niyon. "Ez 'iute ingo, ez 'iute ingo! Zuk eskatu, ez 'iute ingo". Saten niyon: "Ez 'iutte ingo zertikan lanin ai za". "Bai, bestia 're laneko prest jon zen gizajua nekin batin!".
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:44:00 - 0:46:30 (2' 30'')
Laburpena Gerran, senarra Azainera joaten zen ogiak eramatera, eta bitartean, Larrezabalera joaten zen bisitan. Hango batek kalera jaitsi nahi izan zuen eta hil egin zuten. Senarra hilko zuten beldurrak egoten zen.

Guardizibilei izua

Transkribapena

-'Ta karo zuek hemengo zea izautuko zunuten, kale aillekan ze giro zon 'ta ez zenuten zuek jakingo?
-Ez... Kalea nola jongo giñan? Propiyo jon ber genun eostea 'ta. 'Ta gaiñea izua, kalea joteko 're! Karo hua, Guardi Zibilan pareja ikusi ezkio gorde itten giñan 'ta.
-'Ta kamiyun kontrolak 'ta jartze al zittuzten?
-Ez... Guardi zibil pareja kusi ezkio , anda dios gordetzea numattea! Itxea torko 'te zin beldurra, 'ta itxea tortzen bazin ba al dakizu zemateko eskandalua armatzen zuten deus artoik 'o illarrik o baldin bazen zeaik gordeik?
Koltxoiyak eta denak, 'ta iatzik eta belarrak 'ta denak joe, dena harrotu 'ta paiseatzen zin haik zea! Haik'e gue moun, militarrak zin, san nahi nuke gobiernunak zin, biño haik'e ez zin asiak eongo. 'Ta igaul negoziatu harrapatuta. Fiaziz ze itten zuten!
-'Ta soldauk lo 'ta nun itten zuten?
-Hoi ba... Olaitzolako ganbaran 'ta zean, esto... Etxenausiko ganbaran 'ta zea esto... Kapeo dena, Kapeo dena kompleto goi 'ta be. Matxina 're bai.
Pauko errota 're bai, kompleto. Iruña 're bai. Hoik denak kompleto. Biño hok bi ganbarak, 'ta besten bat igual 'zango zen hemen e, beste itxen bat enaz akortzen.
-'Ta soldado 'o trabajadorin tartin oiartzuarrik bai 'te zen? Izaunik izate'al zen?
-Ez, ez... euskaldunak bai, miño enaz akortzen.
-Biño denak euskaldunak'e ez, kampokuk o izango zin?
-Ba... Azpeiti aldeko 'ta... auskalo nonguk 'zango zin. 'O Bitoi aldekuk 'o... Miño ordun soldado torrita 're ez daizu pasatzen zea hiru urte, ez hiru urte ez sei urte 'ta. 'Ta oaiñ azkeneku hoik betzi hillate itteko beldurrez.
Hoi kambiyua e! Dedio!
-Oan batez!
-Oan batez!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:24:50 - 0:26:35 (1' 45'')
Laburpena Kalera joateko izuak. Guardia Zibil pareja ikusita gordeka. Etxeetan miaketak. Soldadu eta 'trabajadoreen' artean oiartzuarrik ez. Soldaduska luzea izaten zen.

Gerran lana Arditturrin

Transkribapena

-'Ta batzuk ibilli ziñazten baserritik baserrira, berriz, berriz itxea bueltatu. 'Ta itxea bueltatuta bizimodu, karo, bizimodu normala ezingo zenuten in gerran, ez?
-Mixeiya galanta 'ta... ahal zen bezela bizi.
-Karo, lanin ai zinak 'ta ez zuten seittu 'ta ingo, 'o bai? Posible zuten lana in?
-Bai, bai. Arditturrin, Arditturrin. Bueno gu ordun, jakiña Errentiya ta hoi egenekigun nun zen 'e Errentiya guk garai hartan ...
Bazela bai nunbatte! 'Ta Arditturrin zinak... Arditturrin zinak lanin seitzen zuten gerran... eun hoitan ez akaso, biño gaiñeko zeatan bai.
-Seitzen zuten.
-Bai, geo gañea Arditturrin aitzen zenak ordun 'zaten zun... guk ordun pezinamentua 'zaten gunun, ogiya gutxiyo. 'Ta haik berriz 'zaten zuten razionamentu hobio. Zertikan ze, Arditturri zeana baizen, estaduna.
-A, bitu!
-'Ta bakizu harrek zakan indarra!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:08:11 - 0:09:06 (0' 55'')
Laburpena Miseria. Arditurriko meategietan zeudenek lanean segitu zuten. Arditurrikoek razionamendu hobea zuten, meategiak Estatuarenak zirelako.

Granadak, bonbak eta fusilatuak

Transkribapena

-Bai, ze san ber zenun?
-Bai, kolpe haundina pasa zenin. Hortik aurrekuk eztakit nik.
-'Ta gerra... gerra izandu zen bittartin zu gotze' al za hola bunbak 'o dixparuk 'o ze muimento eondu zen?
-Gerran zean?
-Bai...
-Bai, jolin! Botzen zittuzten zea... esto... San Markotik eta granadak eta, hemen lertzen zin. Báia itxiak 'e botik. Enaz akortzen ni oan zein din, biño jo ta botik eta...
-Bai, e?
-Bai. sartu ta paetak eta botik 'ta.
-'Ta noa, kale ailleka bakarra itten zuten 'o denea? San Markostik 'ta?
-Bai... Denea nik eztait... O beai iruitzen ziyoten, fitxajia igual. Bueno, berbada holako famili duk hoi 'ro halako'uk 'o... Politikan sartzen zinak. Nik hoi ez baitakit. Biño beti beimpin aldi honta titzen zittuztela bai. 'Ta asko lertu 'ta asko lertu gabe geldittu.
-Lertu gabe geldittu, bai. 'Ta fusilatuk 'ta hola gotze al za zu?
-Ni afusillatu hoi, arront ongi nitzan. Bueno hoixe, ezdakit zenbat urte izango nittun ba nik.
-Lau?
-Bost urte 'ro hola. 'Ta bi, bat Igerokua, 'ta bestia nongua zen ba? Bat Igerokua, 'ta bestia nongua zen? Afusillatu zittuztenak Altzibarren, plazan. Oan... Zengatik? Eztakit.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:06:53 - 0:08:11 (1' 18'')
Laburpena San Markotik Oiartzunera granadak. Badira granadek botatako etxeak. Gogoan du Altzibarren bi lagun fusilatu zituztela.

Espainiako Gerra Zibilaren hasieran mendira ihesi

Transkribapena

-' Ta zea e... Ordun honea torri 'ta ze... Ttikitako ze rekuerdo 'ro dakazu hola lendabizikua 'o?
- Bueno ne ttikitakua lembiziko rekuerdua lau urte nittun 'ta gerra.
'Ta geo hemendik ate giñan lembiziko arratsa pasa nun Olaitzolan , Olaitzolatik jon giñan zeara Maraira , Marai dena betia zon. Handik Galtzata , Galtzata 're betia zon, geo Galtzatan giltza man 'ta Pullika torri giñan.
'Ta han ai giñala, zeak reketik 'o zetu ziguten, hasi zin tiroka 'ta aldeiñ in nun. Geo handik torri giñan Ordoselaira , Ordoselaitik Saura, hoa 're betia zon.
Ordoselai hutsa, ordoselaikuk zin Saura jonak, geo Sautik jon giñan Zelaiburura , hoa dena betia zon: tolako, olaitzolako, eskostiko, beintxikiko ddena lepoiño betia.
Han pasa nun kolpeik haundina 'ta geo handik torri giñan itxea 'ta geo seittun hasi zin, pues handik ez dakit ba nik akaso sei illate akaso urtia ba zerbaitte hola karretera itten. Hasi zeatik, Pauko errotatik 'ta Lesakako karretera hoi.
-Soldauk?
-Soldauk, bueno trabajadorik 'e bai, soldauk.
-'Ta prisioneruk 'e izango zin haiken tartin?
-Bai, haik zin ba trabajadorik, prisioneruk.
-Trabajadorik saten tzeniyoten?
-Bai.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:01:38 - 0:03:10 (1' 32'')
Laburpena

Txikitako lehendabiziko oroitzapena gerra du. Lau urte zituen gerra hasi zenean. Etxetik mendira ihes egin zuten. Joaten ziren baserri guztiak jendez gainezka egoten ziren. Handik urtebetera errepidea egiten hasi ziren; Lesakakoa. Presoak 'trabajadore' izenarekin ezagutzen ziren.