1936-1939: Gerra zibila

Egoera politikoa. Gerra. Batailoiak. Frentea. Milizianoak eta gudariak. Gerra sasoiko kantak. Bonbardaketak. Herritik ihesa. Refugioak.

Atxiloketak, fusilamenduak

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:04:23 - 0:07:43 (3' 20'')
Laburpena Soldaduak beren etxean sartu eta santuak zeudelako harrituta geratu ziren. Oiartzungo hiru gazte fusilatu zituzten Oiartzunen, Altzibarren Irundarreneko etxeko paretean. Izebak, bik, jatetxea zuten; biei behartu zieten soldaduentzako janaria egitera.

Soldaduak etxean

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-108
Pasartea 0:48:52 - 0:52:26 (3' 34'')
Laburpena Soldaduak beren etxean egon ziren. Baina, amonak, etxeko andreak, ez zuen etxetik alde egin nahi izan. 9 ohe eta 11 koltxoi zituzten. Amonak ez zien utzi soldaduei bere ohean lo egiten. Gainerako koltxoiak soldaduak hartu zituzten. Gero koltxoia rekuperatu zuten. Gogoratzen du Garron metralladora jarri zutela sukaldean.

Frentean zauritua

Transkribapena

- Aber nola gerra pasa zenuten?
- Gerran pentsa ni zea geldittu nitzan Teruelen
- A ordun ai ziñan zu soldauska itten?
- E?
- Soldauxka itten ai ziñan? o' eaman in zizuten?
- Ez hau eaman , zu boluntayo fan ez?
- Gu do dozean , gu Te Teruelen e e beno hemen Bizkayan denian ibilli giñan gu denin
- Hasieratatik Joxe Luix!
- Hasieratik esan!
- Bizkaian, eon pixkat Bizkaitik hasi giñan
- Bai miño
- Gu bizkaira jon giñen. Gu Oiartzundikan bost giñen alkarrekin giñanak.
Bat Guru Gurutzekuk bi Altzikua bat bestia Koxkotene eta Arruti. Lizarrako Maitxo izautzen al zunun?
- Ez honek etzun
- Lizarrako Maitxo? Oan hil berri samarra da, beno lengo urtin hila
Haren gizona Arruti, eta bestia zeakua Sasti berrikua bost alkarrekin oiartzuarrak giñanak
Eta ni eritu nitzan zean, Teruelen hemen Bizkaian 'ta denin pasa giñan 'ta geo Bartzelonan Bartzelonan e' eondu giñan oan zea puskat eondu giñan gerran, 'ta geo bukatu zen zean, geo berriz eritu 'ta berriz atze berriz jaman ziguten 'ta
Geo, zean Ziuda Real, Ziuda Realen giñala gu bukatu zen 'ta geo handik Madrilea 'ta jon giñan 'ta geo Madritikan itxea itxea torritzen utzi ziguen. Torri itxea bukatuta.
- 'Ta zu ze in ziñan miñez jarri o' erittu 'ro in zizuten?
- Erittu, erittu belaunetikan ni, bai
- Ordun frentin ibilli ziñan zu? Frentin ibilli ziñan?
- Frentin bai, frentin bai. Frentin nintzela erittu ziun bai.
Bai goizeko labak kontra atake galantian haik tiroteuak eta (...) Kopatuak eondu giñan iya bi eun pasin (...)
Han pilla erra erittu zen Jesus! (...) Han gio herri batea kamilleruk eta eaman ziguten eta dena erittuz eta dena betia (...) Oan nola kusten dia zea kanpoko zea haitan? Iraken 'ta nola kusten dia oain? hola holaxe zea holaxe ibiltzen giñan.
Oan kusita gotzen zit gu 're hola ibilli giñun ba! (...)
- Bai.
-Bai. 'Ta gio hemendikan meikuk 'ta zeatu zin ni han gailtzela zeatu ziguten peidikua men jarri ziten presentatzeko ni mutilado gerra saten zien
Karta biali ziaten hemendikan 'ta komandantiai presentatu niyon 'ta, ordun gerra bukatu zen orduko eta (...) 'ta gio itxea torri nitzan.
'Ta Donostia presentatu nitzan 'ta ordun sartu nitzan zeara , zea Real Konpañia Asturianan seittun puestua man ziaten.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:29:15 - 0:32:40 (3' 25'')
Laburpena Gerrara 'boluntario' joan behar izan zuen Joxe Luixek, beste bost oiartzuarrekin batera. Frentean ibiltzea tokatu zitzaien. Kontraeraso bat izan zuten eta kopatuak egon ziren. Orduan zauritu zen Joxe Luix eta hospital militarretan egon behar izan zuen. 'Mutilado de gerra' da. "Oain kusita gotzen tzit, gu re hola ibili giñun ba".

Salaketak

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:40:03 - 0:41:03 (1' 00'')
Laburpena Gurasoek ez zuten sekula inorrengatik gaizki hitz egin. Gerran salatu zuenagatik entzun diote gauzarik larriena. Baina, barkatu egin behar zela erakutsi zieten.

Aitaren atxiloketa eta kartzelaldia

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:32:04 - 0:33:26 (1' 22'')
Laburpena Aita Gorosketan(Gorosgarate) atxilotu eta lehendabizi Ergoina eraman zuten. Ergoindik Lesakara eta handik Iruñako San Cristobal gotorlekura. Harrituta gelditu ziren soldadu napar haiek, erreketeek, botatzen zituzten irain eta biraoekin.

Frantzian

Transkribapena

Nor Mujika Ezponda, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-120
Pasartea 0:01:10 - 0:01:56 (0' 46'')
Laburpena Frantzian seme-alabarik gabeko bikote batek jaso zuen eta gustura bizi izan zen han. Gerra amaitzean aitarengana etorri behar izan zuen, baina berak ez zuen nahi, berarentzat gurasoak haiek ziren eta.

fusilatuak

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:28:56 - 0:31:19 (2' 23'')
Laburpena Fusilatutako Oiartzuar asko izan ziren. Inbidiak eta txorakeri handiengatik fusilatu zen jendea. Bere Exkerreneko osaba ere fusilatu egin zuten abertzalea izateagatik. Arangurenen ere aitak ihes egin eta aitaren ordez 18 urteko semea hil zuten. Ezinikusi asko zen.