1936-1939: Gerra zibila

Egoera politikoa. Gerra. Batailoiak. Frentea. Milizianoak eta gudariak. Gerra sasoiko kantak. Bonbardaketak. Herritik ihesa. Refugioak.

iratzargailuagatik afusilatuak

Transkribapena

En fin, gio gue bian o' beste bat bazen teniente teniente bat (...)tenientia o' teniente koronela teniente koronela, jubilatua bai matrimoniyoa bai zea andria 'ta koñata zittun
- Nun?
- Hemen Audele bihan hor bai, Ugaldetxo Ugaldetxotik gorago bai Intxaurrondo 'ro ez dakit zer eta horkuak harrapatu ziyoten zerbatte
despertadore bat o' zena 'ta ixtoi, 'ta harenak ziala 'ta zer da 'ta orden de afusilatzeko. Afusilatzeko, hor afusilatu zuten! horko mutilla 'ta bere andregaian anaiya, bai, bai joe! 'da Altzibarren uste 'ut
- Zuk izautzen zenitun
- Bai, bai hain etxian 'ta askotan ibiltzen giñanak 'ta
- Nola zuten izena?
- Xeundo Lekuona, bai, mutilla Xegundo Lekuona horkua horkua 'ta andria (...) andregaian anaya ez dakit nola zun izena, miño bai 'ta holako kontuak joe u
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 1:01:26 - 1:02:32 (1' 06'')
Laburpena Iratzargailuaren istoria kontatzen du. Segundo Lekuona eta bere andregaiaren anaia hil zituzten.

Gerra hasiera

Transkribapena

- ' Ta zuk gerra hasi zenian zenitun hamasei urte.
- Bai.
- Eta gogoan ordun Audelen bizi ziñazten oandik.
- Bai, bai.
- Han bizi ziñan.
- Goguan dakazu hasiera hura eta hemen inguruko gertaerak eta? Zer dakazu goguan ze?
- Bai, bai esango 'izut , esango 'izut gerra hasi zun e eta zer da
Eta nola sublebatu zen eta ez dakit zer eta Loiolan ya irauzi zun zeak esto gobiernuak gobiernokuak irabazi zun.
'Ta bi teniente koronelak 'ro ixtoi settun afusilatu tabar 'ta geo Napar aldetikan 'ta hor Oiartzunaiño.
'ta hemen tren blindatua 'ro Larzabalen 'ta hemendikan e' atzea 'ta Oiartzunaiño 'ta han Palaziyon ebai geatu, eta bien, 'ta han ez dakit zer 'ta baki zer.
Esnia Oiartzunea eamateko. 'Da hara atta juna, ni behiya, bi behi atetzen nun ura ean 'ta geo beste bi 'ta hola, hala giñala pixka 't.
"¡Ven aquí joven! ¿Dónde están esos?" 'da
"- No, no se si no estan ahí" 'ta batek
- Soldaduak? Gerran?
- Bai bai, gobie zea gobiernuanak, gobiernuanak.
Bai 'ta batek esan ziyon bestiri:
"- ¡Dejale al chaval! Oye el chaval te está diciendo la verdad! A ver si podian rejisar la casa"
- Ahora vendrá el padre que ha ido..." seittun etorri zen
"- ¿Bueno que hay que marchar e pa abajo"
"- Si pa Rentería" (...) 'ta martxa Audeletikan ya!
Behiyak eta denak utzi, 'ta martxa! 'Ta hemen pixkan pixkan bueltan horrea Urkabe atzea Mendinzarrea 'ta han pasa genun gerra denboa gero Mendizarren eta
- Oseake baserritik atea eta ...
- Bai bai
- Urkaben eon ziñan?
- Bai
- Zein eon ziñaten han zu 'ta ?
- Bai, bai ba
- Eondu giñan Peluzarren, Peluzar. Baserriya, Peluzar. Bai 'da han pasa genun.
-Zein ziñazten han? Zu 'ta zein gehiyo?
-Ba... Ez gu, gu familiya.
-Zuen famili osua?
-Bai gu famli osua.
-Ama 'ta aita 'ta anaiak?
-Bai gu famli osua. 'Ta geo bestia Pelu, Pelu 'ta Pelukuak bertakuak.
'Ta bombardeatu 'ta ni leihyotik hola beira nola, 'ta bazterrian nittun: ba armaiyo bat botilla hutsakin. 'Ta kañoiya, kañonazua kinze y medio 'ro sartu zen itxian kantoiyian 'ta.
'Ta harrek salbatu zin nei be aldetikan, bestela pulsatuko zizkin hankak 'o.
-Nondik botatzen zittuzten kañoiak?
-Txoritokieta 'ta San Markos.
Bai, 'ta hortik behiñipin prinzipal. Prinzipal hortikan. 'Ta Txoritokietakua 'ta bat kinze y medio. 'Ta beste bat bota zuten barkutik, barkutik bota zuten eta mendiya gaintik pasa 'ta Gurutze aldian 'o, hogeita hamaika zentimetrokua 'ro.
Bai, beste bat. Geo 're uste 'u dembo askuan han eondu zela. 'Ta hola. 'Ta geo behiñipin, berrogei eunian 'o bai. Eta berrogei eunin, berrogei eunian 'o bai kampuan.
'Ta hola, aguanta! Karo (...) gaztiak eta! Hamasei, hamasei urte. Hola 'ta aitta 'ta, berriz, be lana itten zuten 'ta behiya bat jo zun, kañonazuak goitik behera zulatu. 'Ta hua matadeira.
'Ta geo beste bat behi zaharra 'ta hanguak eaman berrian, alarguna emakumia, Peluzarrekua 'ta. Hanguak eaman berrian, gure aitak bai 'ta bale. Oain noizpaitte ez dakit zer 'ta juteko ayuntamentura 'ta.
Ala ayuntamentura 'ta torri zen 'ta bueno, bai zea hasi zen, behiya patzeko, behiyan preziyua: 12 duro. "Sesenta pesetas patu zitek behiya!"
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 0:57:46 - 1:01:26 (3' 40'')
Laburpena Soldaduak etorri eta etxetik nola alde egin behar izan zuten akontatzen du Peluzarren egon ziren familia osoa. Txoritokietatik eta San Markosetik botatzen zituzten kanoiak. 40 egunean behintzat egon ziren kanpoan. Kanoikadak eta gogoan ditu.

Gerra Zibila Ergoienen

Transkribapena

-Goatze zu zuk, klaro hor Ergoiyenen 'ta, klaro hortikan sartu baizien gerra garai, demboan.
-E?
-Gerra demboan, gerra hasi zenian, goatuko zu zuk hor, Ergoinen bizi ziñan zu?
-Ni bai.
-Hamar bat urte izango zenittun.
-Eta zer aittu?
-'Ta goatze al dezu nola pasa zien 'o sartu zien 'o soldaduak eta? Ze goatzen dezu zuk?
-Bai, gue itxian bertan 'e bai. Sartu zin gerra hasi zenin e.
-Baserrira sartu zien?
-Bai.
-'Ta han eon zien baserriyan? Bizitzen?
-Ni?
-Ez soldaduk.
-Soldaduk? Bai, bai. Han 'ta Goikoitxian 'ta. Denin.
Han eoten zin lehiyo zolotikan zalatan 'ta. Ni neska koxkorra ordun. Akortzen naz, bai. Nola sartu izandu zin. Naparru aldetik torri zin. Hoi 're izautu genun. Zuk izautuko zenun ordun? A, zuk ez e? Nik bai.
-Ni oandik jaiyo gabia nitzan.
-Bai, bai.
-Horreatik galdetze' izut, jakittetik.
-Bai, bai ni, jesus, akortzen naz nola torri zin. Ui!
Itxe guziya dena (irrixtatu?) 'ta geo nola eoten zin lehiyo zolotatikan zalatan 'ta. Besteik etortzen 'te zen 'ta. Bai, izua erra bai guk. Akortzen naz bai.
Nik ordun ez dakit zembat urte izango nittun, neska koxkorra ni, ordun...
-'Ta attak eta amak ze esaten zuten? Attak eta amak ze esaten zuten?
-Bai.
-Ze esaten, ze esaten zuen?
-U! Ordun ze esango zuten! Izua galanta denak haik han zeuden bittartin.
-'Ta baserriyan iten zuten lo?
-Bai, batzuk lo itten zutenin bestik guardiya 'ta hola.
-'Ta jaten 'ta eman ber izaten zitzaiyen?
-Guk ez geniyon ematen e! Ez dakit nundik kartzen zuten.
-'Ta ze iten zuten?
-Haik Goikoitxetik sartu zin goitik bera.
-'Ta ze iten zuten? Gambaran lo 'o?
-E? Itxe guziyan ibiltzen zin e! Itxe guziyan.
-Barrenian.
-Barrenin, bai, bai, bai. Barrenin.
-'Ta gauzak hartu 're bai?
-E?
-Gauzak rekisatu 're bai etxian?
-Hoi ez naz akordatzen ni itten zuten.
-Gauzak eaman zittuzten baserritik?
-Bai, behiya 'ta eaman zittuzten. Bai, bai. Behiya 're eaman zuten, txekorra 're bai. Eaman zuten.
-Aziendik gabe geldittu ziñaten?
-Ez, geldittu zin. Zortzi bat eukitzen genittun, biño haik eaman zittuzten.
-Zembat demboan eon zien?
-Ui! Ni ez naz akordatzen zembat demboa eon zien, ez naz akordatzen.
-Eun batzuk bai.
-Bai, eun batzuk bai. Aurrea nola joten zin, hola ibiltzen zin haik. Haik...
-'Ta zuek ezingo zenuten ba etxe inguruan 'da, etxe barrenian 'ta lasai ibili?
-Keba! Hoixen! Haik han eoten zin 'ta gu hantxe kizkur-kizkur iñak.
-Erdi ixkutuan.
-Bai. Haik 'e pasa zin.
-Geo jendia 'ta izandu zen fusilatua 'ta?
-Baita. Ui! Bai. Ordun bai. Fusilatu 'o tiroz hiltzen zittuzten?
-Tiroz.
-Tiroz hill. Hala saten zuten behiñik pin. Jende haundi xamar hoi. Izua erra bai jendik.
-Asko aldatu zien gauzak orduan.
-Bai. Hoi bai.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:44:45 - 0:49:19 (4' 34'')
Laburpena Gerra hasi zenean Goikoetxean barrena ikusi zituen jaisten soldaduak beren baserritik. Etxean ere eduki zituzten soldaduak egun batzuetan. Behia eta txekorra ere hartu zieten etxetik soldaduek. Izu handiarekin bizi izan zituzten urte haiek.

Gerra hasiera

Transkribapena

-Bai.
-Aizu Joxepa. 'Ta gaiñeakuan nola akordatzen zea gerra lertu zela? Edo gerrako lembiziko zea hura? Nola akordatzen zea Oiyartzunen, zure etxian?
-Bai. Gerra demboan ba itten zien etorri 'ta. Goatuko enaiz ba, dena! 'Ta noa eaman ziuten 'e bai itxetikan hartuta.
Etorri 'ta presente jartzian sartzen dia. 'Ta beste batzuk guen itxian sartu zien kuadrilla. 'Ta beste batzuk beste mendiyan, Txikierdi goikaldin beste mendiya. 'Ta elkarri dipiti-dapa.
Kampoa atetzeik 'e ez zuten nahi izaten. Guri eaman in ziuten, umiak beste etxe batea, baserri batea. Hartu ziuten 'ta jana maten ziuten. Gerra, gerra, jon 'ta beak jaun 'ta jabe jartzen dia.
-Zuen etxia ordun hutsa eondu zen edo soldaduk hartu zuen edo?
-Soldaduk hartu zuten. Aitta han zen, ama 're bai. Aziendak gobernatu ber zittuzten.
Eta haik han. Miñon gu umiak ttikinak hartu 'ta eaman in ziuten beste baserri batea. Klaro! Halako kuadrillan tartin nola eon! Ez, ez.
-Eta aziendak eta akordatzen zea? Txekorrak eta...
-Aziendak eta, aziendak jan ber bazuten gab ez ate ber zuten kampoa. Bestela tiroka beste menditikan beste...
Gue itxia kasko-kaskuant 'ta beste mendiya Txikierdi pasa 'ta beste mendiya. 'Ta batetik bestea elkarrei. Han frentin in 'men zuten kasku hartan. Jon 'ta hor jartze 'ia. Bai, bai.
-Ez zen giro izango!
-Ez, ez, ez. Ez, ez zen giro izango. Giro ez zen izango. Bai!
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:14:20 - 0:16:08 (1' 48'')
Laburpena Gerra hasiera kontatzen du. Beren etxean sartu ziren gurasoak han gelditu ziren baina umeak beste baserri batera eraman zituzten. Elkarri tiroka aritzen ziren.

Apaiz batek bestea hil

Transkribapena

-Oiyartzunen 'ta Errentein 'e gauza izuarriyak in zittuzten: apaiz batei bestia hillazi. Zea apaiza. 'Ta geo hil zuten harrek san 'men ziyoten han afusillatzen zutenai.
Hua hiltzen zenian pañulo bat patrikatikan ate eta eman harren odoletan busti 'ta holako apaizai entregatzeko. Geoztikan ez 'men zun osasunik izan apaiza harrek.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:12:04 - 0:12:26 (0' 22'')
Laburpena Apaiz batek bestea hilarazi omen zuen. Hil zutenak eskatu omen zuen bera hiltzean musuzapi bat bere odoletan busti eta beste apaiz jakin bati entregatzeko. Ez omen zuen gehiago osasunik izan apaiz hark.

Fusilatuei hiletarik ezin

Transkribapena

'Ta geo gaintikan entierroik itten 'e ez zuten uzten!
-Gaiñetik!
-Ez, ez! Entierrua noiz ate geniyon ba guk? Pepita, ni 'ta beste ne anai bat jon giñan ayuntamientura 'ta san geniyon
Aber entierroik mezi ez zuten haik ittia? Eta: "Bai, bai! Ya pasia da bolara 'ta entierrua ingo yogu!" 'Ta alkatiana jon giñan aurrena, premisua eskatu ber.
Eta alkatina jon giñan 'ta san geniyon 'ta: "Nonguk zeate?"
'Ta: "Larraburukuk"
Eta: "A bai!"
'Ta hala behintzat, esan zun beak ingo ziula radiatu, pediduk eta jarri dena, bea enkargatu zen handik aurreakua. Guk permisua eskatu bakarrik, biño handik aurrekua alkatia bea enkargatu zen.
'Ta san ziun: "Nik baimena emate 'izutet, biño geo elizakua itteko bikaiyuna jon berko zute".
Jun giñan bikaiyuana 'ta esplikatu geniyon 'ta: "A bai, bai!"
Harrek 'e baietz aindu. 'Ta san niyon nik nahi nukela, seniriak 'e asko zila apaizak, senire hoinak. Zetikan Arangungua, gue aittakin batea hil zutenan seniria bazen apaiza.
'Ta san genuna, Oiyartzunen beste apaiza bat 'e bai. 'Ta san genuna, hoi seniriak nahi genittula meza emateko. Betzi juntatu zittuzten, betzi apaiz.
Bai. Erki da e! Betzi apaiz juntatu zittuzten senirianak.
-'Ta hoi noiz izandu zen, Joxepa?
-Hoi... Entierrua in zela bastante dembua, igual hoeita hamar urte? Bai, hogeita hamar urte izango 'a! 'O gehixio igual.
Bai, hombeste demboan. Hil 'da seittun utzi gerra dembuan, ez! Ez zutenuzten. 'Ta hola behintzat goatu zitzaigun alkatina jotia 'ta premisua eskatu 'ta san ziun: "Bai, bai, ne borondatetik bai" san ziun.
'Ta beak ingo zittula denak, gaiñea, zea radiatu, periodikun jarri, denak beak ingo zittula. Biño harren aintzia bakarrikan ez dela aski, bikaiyuna jon ber genula.
Bikaiyui san 'ta: "A, bai, bai, bai!".
Jesus, juntatu zen jendia! Elizan kaittu 're ez.
-Ze in zenuten zuen aitta zenana bakarrik edo?
-Ez, ez! Denana, denana! Denak sartu genittun!
Klaro, aittu, batena bakarrik eziñ ingo zenun. Denak, denak sartu genittun. Bai, senire guziyak sartu genittun.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:09:47 - 0:12:04 (2' 17'')
Laburpena Ez zieten uzten fusilatutakoei hiletarik egiten. Urte asko beranduago egin zieten hileta fusilatutakoei alkateari baimena eskatuta.

Gerrako kontuak

Transkribapena

-Bai,hor Oiyartzunen 'ta Errentin 're gauz asko pasa zen. Errentiyan beste bat bazen San Marko atzian. Eta aitta bat semiakin eta bi seme afusillatu zizkaten. Aitta in zen erotu.
Bertsutan erki itten zun. 'Ta geo bertsuk jarri zittun, biño erotua, burutikan seko. Eske bi seme, ze motibongatik! Nik saten dut, oan bai, oan bioladorik dia, lapurrak dia, asesinuak dia eozin gauza itte 'ute.
Miño ordun, nik saten 'tena zergatik? Nik esango niyoteke beai aurrin jarriko balike esateko aber zergatik hil zittuzten. Egiya da 'ta!
Hamasei urteko mutill hoi, gue aittakin batea hill zuten mutill hoi 're, horrek ez zakiyen ikurriñak ze kolore zittun e! Ez, ez, ez. Horrek ez zakiyen.
Ume bat. Umia, hamasei urtekin orduan. Gaur pikardi gehiyo baute biño. Orduan ume inuxente bat. Orduan, oan itten ttuztela? Oan biño gehiyo in zittuzten e, gauza izugarriyak in zittuzten e! Gauza izugarriyak.
-Herri ttiki baterako erra da e!
-Hoeita bi laun! Oiyartzunen! Oaiñ haundiya da, doblia 'ta gehiyo bada, biño ordun zen herri ttiki bat. 'Ta hoeita bi laun.
-Hoeita bi laun, zure aitta zenakin batian?
-Bai.
-Hil zittuztenak ezta?
-Bai. Denak batea ez, banaka-banaka hartu 'ta eaman.
Guria eaman zuten bezela, hiru laun hartu 'ta Endarlatsa erreka horta, numbaitte zulon bat izan ber zun 'ta. Taxista eaman zittunak buelta emateko tiruk aittu 'men zittun.
Eta geo zolo haundi bat 'men zen 'ta han goitik bera bota 'ta dena enterratuak. Erki e!
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:08:07 - 0:09:47 (1' 40'')
Laburpena Errenterian San Markos atzean aita bati nola bi seme fusilatu zizkioten kontatzen du erotu egin omen zen. Bertsoak jarri zituen. Motiborik gabe hiltzen zen jendea gerran. Gauza izugarriak egin ziren. Oiartzunen 22 lagun hil zituzten, Endarlatsara eramaten zituzten fusilatzera.

gerra garaia

Transkribapena

Nor Arruabarrena Ansa, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-097
Pasartea 1:03:33 - 1:04:46 (1' 13'')
Laburpena Aitak igandeeetako desfilera joan behar izaten zuen Madalensorora, baina lana zela eta lortu zuen ez joateko baimena. Ez zuen familiako inork gerrara joan beharrik izan.