Gerra hasiera

Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 0:57:46 - 1:01:26 (3' 40'')
Laburpena Soldaduak etorri eta etxetik nola alde egin behar izan zuten akontatzen du Peluzarren egon ziren familia osoa. Txoritokietatik eta San Markosetik botatzen zituzten kanoiak. 40 egunean behintzat egon ziren kanpoan. Kanoikadak eta gogoan ditu.

Transkribapena

- ' Ta zuk gerra hasi zenian zenitun hamasei urte.
- Bai.
- Eta gogoan ordun Audelen bizi ziñazten oandik.
- Bai, bai.
- Han bizi ziñan.
- Goguan dakazu hasiera hura eta hemen inguruko gertaerak eta? Zer dakazu goguan ze?
- Bai, bai esango 'izut , esango 'izut gerra hasi zun e eta zer da
Eta nola sublebatu zen eta ez dakit zer eta Loiolan ya irauzi zun zeak esto gobiernuak gobiernokuak irabazi zun.
'Ta bi teniente koronelak 'ro ixtoi settun afusilatu tabar 'ta geo Napar aldetikan 'ta hor Oiartzunaiño.
'ta hemen tren blindatua 'ro Larzabalen 'ta hemendikan e' atzea 'ta Oiartzunaiño 'ta han Palaziyon ebai geatu, eta bien, 'ta han ez dakit zer 'ta baki zer.
Esnia Oiartzunea eamateko. 'Da hara atta juna, ni behiya, bi behi atetzen nun ura ean 'ta geo beste bi 'ta hola, hala giñala pixka 't.
"¡Ven aquí joven! ¿Dónde están esos?" 'da
"- No, no se si no estan ahí" 'ta batek
- Soldaduak? Gerran?
- Bai bai, gobie zea gobiernuanak, gobiernuanak.
Bai 'ta batek esan ziyon bestiri:
"- ¡Dejale al chaval! Oye el chaval te está diciendo la verdad! A ver si podian rejisar la casa"
- Ahora vendrá el padre que ha ido..." seittun etorri zen
"- ¿Bueno que hay que marchar e pa abajo"
"- Si pa Rentería" (...) 'ta martxa Audeletikan ya!
Behiyak eta denak utzi, 'ta martxa! 'Ta hemen pixkan pixkan bueltan horrea Urkabe atzea Mendinzarrea 'ta han pasa genun gerra denboa gero Mendizarren eta
- Oseake baserritik atea eta ...
- Bai bai
- Urkaben eon ziñan?
- Bai
- Zein eon ziñaten han zu 'ta ?
- Bai, bai ba
- Eondu giñan Peluzarren, Peluzar. Baserriya, Peluzar. Bai 'da han pasa genun.
-Zein ziñazten han? Zu 'ta zein gehiyo?
-Ba... Ez gu, gu familiya.
-Zuen famili osua?
-Bai gu famli osua.
-Ama 'ta aita 'ta anaiak?
-Bai gu famli osua. 'Ta geo bestia Pelu, Pelu 'ta Pelukuak bertakuak.
'Ta bombardeatu 'ta ni leihyotik hola beira nola, 'ta bazterrian nittun: ba armaiyo bat botilla hutsakin. 'Ta kañoiya, kañonazua kinze y medio 'ro sartu zen itxian kantoiyian 'ta.
'Ta harrek salbatu zin nei be aldetikan, bestela pulsatuko zizkin hankak 'o.
-Nondik botatzen zittuzten kañoiak?
-Txoritokieta 'ta San Markos.
Bai, 'ta hortik behiñipin prinzipal. Prinzipal hortikan. 'Ta Txoritokietakua 'ta bat kinze y medio. 'Ta beste bat bota zuten barkutik, barkutik bota zuten eta mendiya gaintik pasa 'ta Gurutze aldian 'o, hogeita hamaika zentimetrokua 'ro.
Bai, beste bat. Geo 're uste 'u dembo askuan han eondu zela. 'Ta hola. 'Ta geo behiñipin, berrogei eunian 'o bai. Eta berrogei eunin, berrogei eunian 'o bai kampuan.
'Ta hola, aguanta! Karo (...) gaztiak eta! Hamasei, hamasei urte. Hola 'ta aitta 'ta, berriz, be lana itten zuten 'ta behiya bat jo zun, kañonazuak goitik behera zulatu. 'Ta hua matadeira.
'Ta geo beste bat behi zaharra 'ta hanguak eaman berrian, alarguna emakumia, Peluzarrekua 'ta. Hanguak eaman berrian, gure aitak bai 'ta bale. Oain noizpaitte ez dakit zer 'ta juteko ayuntamentura 'ta.
Ala ayuntamentura 'ta torri zen 'ta bueno, bai zea hasi zen, behiya patzeko, behiyan preziyua: 12 duro. "Sesenta pesetas patu zitek behiya!"