Diktadurari erresistentzia

Transkribapena

- 'Ta handikan honea pasa. 'Ta pasa zittuzten! "De Gernica a Nueva York pasando por Berlin" zea Joxe Antonio Agirren ixtoiya bat da, ez dakit izautzen zun.
- Zea bai
- "De Gernica a Nueva York pasando por Berlin" da. Ixtoiya hoi zen. Hoik pasa zin behintzat 'ta nik bat euki nun hemen. 'Ta... hola ibiltzen giña gu 're bildur errakin bai 'ta geo
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:02:40 - 0:03:05 (0' 25'')
Laburpena Oraindik diktadurapean zirela, Jose Antonio Agirreren 'De Gernika a Nueva York pasando por Berlin' liburu kargamentu bat pasatu zen Hendaiatik hegoaldera.

Lartaun, elkarte erreferentea

Transkribapena

-'Ta jende asko ibiltzen zen Lartaunen 'ta 'o?
-Ba, soziyo, milla soziyo 'ta gehiyo giñen e!
-Bai, e?
-Bai, bai. Milla 'ta hirurehunda... bai!
-U!
-Bai, bai, bai. Asko, asko, hemen ez esk, ez Oiyartzunen, baita inguruko herri guzitan 'ta. Bai, bai, bai.
Geo, jakiña, kultura aillekatik 'ta ehiza aillekatik eta, amistade aillekatik eta jendiak, ez zen asko patu 're itten 'ta! Jendia apuntatu zen.
-Hoi bakarra izango zen pixka 't hola muitzeko 'ro gauzak itteko moun.
-Bai, bai, bai, bai. Geo ez dakit, poliki-poliki-poliki hoi 're desagertzen. Ez dakit ba!
Gu soziyo in giñan 'ta denak terrenua eosi 're in genun zinia itteko hor. Franco, Ollarriarreko Franco ez dakit aitzia bazun. Ollarriarreko Franco.
Ollarriarren bi bizitza dia. Batin Etxeberria zen, 'ta bestian Franco.
-Bestin ez al zin Kaxilda 'ta hok?
-Bai, biño hoik maixterrak zin. Maixterrak zin. 'Ta Franco, leheno ez zaittut san, gue aitta Frantzitik tortzeko, leheno ez zaittut san ez. Handik etortzeko Espaiñira bi abal eskatu ziyoten.
-Bi abal?
-Bi abal. Bi persona, bi abalatzeko. 'Ta gue attak jarri zun bat Inazio Aginagalde, Franco horren andrian atta. Aginagalde.
Inazio Aginagalde. Hor nola dia Aginagaldeko itxiak saten yogu, Aginagaldeko itxiak?
-Zein dia Aginagalde?
-Betenaiyua bakizu nun bizitzen den?
-Bai.
-Lehengo betenaiyo zarra?
-Bai.
-Itxi haik denak harrek iñak zin, Aginagalde.
'Ta Elizegi 're hor bizitzen da 'ta geo Epelen zea hoik. Hoi da Aginagalde. 'Ta gue attak bat jarri zun testigo hura. 'Ta bestia jarri zun Manolo Baraibar. Hoik 'e Karlista holakuk zin biño jende jatorra.
Ez zen txarrikan, jende jatorra zin. 'Ta ez dakit ze saten ai nitzan. A ba Francon, horren, horren andria zen, bueno, Inazio Aginagalde horren alaba. 'Ta guk hor terreno bat eosiya nahi genun Lartaunek.
Zabalana zen. Zabalanakin, harrekin tratua in genun. 'Ta hor zine bat ittekua zen, edifiziyo on bat. 'Ta hoi ate zen kontra Franco hoi. Jakiña, ordun regimeneko jefetako bat zen hoi 'ta ez genun konsegittu ezer ittia.
O! Polemika errak bai horrekin! Periodikotan 'ta bueno, denin! Biño ez genun konseittu ezer ittia. Ez azkenin...
-Franco ze itten ziyoten deittu 'o?
-Apellidua, apellidua zun Franco.
-A! Franco zun gaiñea...
-Apellidua Franco zun.
-Zer Franco bezela!
-Pinturas Franco...
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:51:25 - 0:54:01 (2' 36'')
Laburpena Lartaunek, garai batean, mila bazkidetik gora izan zituen. Herrigintzan erreferentea zen herrian. Zinema egiteko proiektua ere izan zuten, baina udaleko eskuineko ordezkari bat aurka jarri zen eta ez zuten lortu.

Lartaun: kultur elkartea baino gehiago

Transkribapena

-'Ta geo hor hasi zinak nahiz 'ta oandikan Franco biziyik eon, biño haik hor Lartaunekin 'ta Oñatibia 'ta hoik hasi zin, 'o hoi nola hasi zen berriz pixka 't?
-Hoi, horko zea, motorra hasierakua zea izandu zen netzako Luxiano Arkale, Luxiano Arkale, attona ez dakit izautzen zun.
-Zer zen Arkale 'ta hoiken...?
-Atta. Arkale...
-Alkate eondu zenan atta? Ez?
-Ez, osaba, osaba. 'Ta haik hasi zin. Hura 'ta geo bestia Valverde 're bai, Antton Valverde. Antton Valverden atta.
-Atta, pintoria?
-Pintoria. Geo Leibar. Don Julio Barrutieta. Hoik, hoik izandu zin.
-Don Julio Barrutieta zein meikua?
-Meikua, bai. Hasiera batin, jakiña herriyan hoik zakaten pixka 't ez? 'Ta hoik jendia biltzeko indar pixka 't 'ta. Geo Oñatibia, Oñatibia 're ez dakit orduko torriya zen.
Igual bai e! Bintzat muimentua hoik arrankatu zuten. Geo Lartaun formatu 'ta hortik arrankatu zen. Aurreneko presidentia Don Julio izan du zen, Barrutieta. Don Julio Barrutieta.
Ni 're eondu nitzan hor tesorero 'ta ibilli nitzan ni 're. Bai.
-Biño gehiyena kultura, ez?
-Bai, bai.
-Politika biño gehiyo euskal kultura sustatzen?
-Kultura. 'Ta geo zea aillekatikan 'e bai, aiyuntamientu, bueno politika aillekatikan 'e, botaziyotan 'ta pixka 't muitzen zen 'ta presentatu, kultura izenakin e biño.
Presentatu 're bai aiyuntamientoa 'ta. Hemen aiyuntamientuk izandu zen. Ordun, behintzat, lan fuertia in zuten. Zea, Lezotikan 'o Orbegozo fundiziyua. Honea karri nahi zuten.
Geo Lezon jarri 'o Hernanin 'o ez dakit non jarri zuten, Obegozo fundiciones. Hoa nola da Mamuteko, poligono horta karri nahi zuten. 'Ta ordun Lartaunek lana kontra fuerte in zun. Hoi ez honea kartzeko.
Kontsegittu in zun bai! Bestela, fundiziyo horrek bai lana karko zula, biño zea txarra zela hoi, herriyantzako txarra zela, fundiziyo lan zakarra 'ta. Lan, lana ber genula biño beste lan estilo bat, lantegi klase batzuk eta. Ordun kontra in zuten 'ta aurrea ateko zen, bai.
-Ze ordun oandikan eongo zin, hoi, zuk leheno san zuna.
-Bai, bai. Arbelaitz 'ta.
-Botaziyoik gabe jartzen zinak.
-Bai, hoitako jendia, dena hoitako jendia. Hoitako jendia zen dena.
'Ta, biño, nik ez dakit herriya kontuko zuten fuerte 'ta atea in zuten..
-Biño atrebittu 're in ber zen garaiy hartan e!
-Bueno, bai atrebittu 're in ber zen biño ez dakit, ez dakit. Izango zen haimbesteiñoko, haimbesteiñoko posibilidadia izateko, ez dakit.
-Hoi da 'ta geo jende importantia meikuk eta
-Bai, bai, bai.
-Beti.
-'Ta geo Leibar hau 're, hau 're diputado eondu zen.
Kartzelan ibilli zen, biño diputado 're eon zen hoi. Hau 'ta beste hiru bat Estonda(?), biyek diputaziyun bastante gor itten zuten, jakiña,
politikan ez zin sartzen biño kartzelan eon zin geo. Ez dakit ze roillongatikan. Hamar bat eun pasa zittuzten kartzelan.
-Bai zerbaitte aittu badut, entrebixtan letua 'ro baut zerbaitt 'e bai.
-Hamar bat eun pasa zittun horrek 'e kartzelan garaiy haitan. 'Ta hoik 'e, hoik ez dakit, botaziyun sartuak izango zin hoik. Botaziyua bada dembo franko hasi zila e!
Zertik Arbelaitz bea 're. Hua zela 're botaziyuk itten zin 'ta.
-Franco hil 'ta nahiko auro.
-Bai, bai, bai. Urte mordoska bada!
-Setenta y cinco, setenta y seis 'o hola.
-Bai.
-Izango da.
-Nik ez dakit Arbelaitz kentzeko zein sartu zen ordun. Iñaki zeakua izango zen...
botaziyoa (?) jonta bintzat. Hura, urte asko zamazkin, biño berriz 'e presidente in zen. 'Ta haren kontra ate zin. Lartaunek lan asko in zun ordun harren kontra.
-Bai, bai.
-Botaziyun bai.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:47:38 - 0:51:25 (3' 47'')
Laburpena Gerraren ondoren, baina oraindik ere Francoren diktaduran, Lartaun elkartea sortu zen Oiartzunen. Kultur elkarte bezala sortu zen, baina herriko gizarte gaietan eta politika aldaketetan ere lan handia egin zuen. Besteak beste, Oiartzunen egin nahi zen fundizio lantegi handi baten proiektua atzera botatzea lortu zuen. Udaletxean eta Diputazioan ordezkaritza lortu zuten, baina kideetako batzuk kartzelan egon ziren.

Aberatsak ere gerratik ihesi

Transkribapena

-Landetxen frentin, ez?
-Landetxen frentin. Geo Landetxekuk 'e tortzen zin. Hoik 'e zean bizitzen zin, Frantziyan, Egianekuk zin hoik, Egia. Egiatarrak.
Hoik 're tortzen zin, geo itxian. Geo beste jende asko tortzen zen zeara, oan nola da ambulatoiyua? Ambulatoiyua zea, Indianoenea?
-Bai.
-Horrea 're tortzen zin. Hor izautu ttut nik alemanak eta jende, jende haundiya asko, bai. Horrea tortzen zin. Hor erdi palaziyo(?) 'ta tortzen zin.
-'Ta Beldarrain hoik?
-Beldarrain hoik, hoik 'e Beldarraindar hoik 'e oiyartzuarrak zin, Donostiyan bizi zin. Beldarrain alkatia izandua zen Oiyartzunen, Beldarrain. 'Ta anaiya apaiza zun 'ta geo horko terrenuk eta hoik 'e benak zin.
Hor nola in zuten zea, itxiak Beldarraindikan beitti, Tolaita aldea? Terrenu hoik denak hoinak zin. 'Ta hoik, hoik 'e denak gerra dembuan alde indako jendiak zin.
'Ta Egiatar hoik, len san duten hoik 'e bai, hola jonak zin 'ta...
-Ordun alde in baldin bazuten zer zin nazionalixtak 'o hola?
-Bai, bai, bai, bai. Hoik gerran 'ta ibilliyak eta zin.
-Jauntxuk 'ta zin biñon euskaldunak 'o.
-Bai, bai, bai. Egiatar hoik 'ta bai. Bai, bai, bai, bai euskaldunak zin.
-'Ta kalin 'ta ibiltzen zin hoik?
-Ni ez naz akortzen. Beraneatzea tortzen zinin bai! Oaiñ, aurreko kontuk ez naz akortzen.
-Ya, ya, ya.
-Bai, geo tortzen zinin bai. Geo ya ez dakit Frankok 'e amnistia 'ro mango zun 'o.
-Bai.
-Eta odolak 'o zikinduik ez zunak 'o hemen azaldu zin bintzat denak. Ez, azaldu zin denak eta. Garaiy haitan eskapo, jakiña, momento...
Eozeiñ txorrada nahikua baizen tiro bat mateko, eoziñ txorrada nahikua baizen. 'Ta garaiy haitan dena libre zuten hoik. 'Ta beak ez ezerren kastigoikan.
-Karo ordun denak alde!
-'Ta ordun jendik bildurrakin alde itten zun. 'Ta geo pixka 't kalmatu zinin 'ta pixka 't ordena jarri zenin, pixkan-pixkan berriz 'e etorriyak dia.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:45:45 - 0:47:38 (1' 53'')
Laburpena Oiartzungo jauntxoak: Egiatarrak, Indianoko alemanak, Beldarraindarrak... Gerra garaian, askok alde egin zuten eta gero pixkanaka itzuli ziren.

Aberatsak, Oiartzunera

Transkribapena

-Ez dakit. San zaittuten hoik, markes jendi hoik, haundi jende hoik.
-Geo kalin 'ta ibiltzen al zin?
-Geo bazin Beldarraindarrak, hoik 'e tortzen zin.
Beldarraindarrak. Geo bazin tortzen zin bestiak. Madrildik tortzen zen, e... Lasa, Donato Lasa. Hoik madrileñuk zin. Bueno, Lasa hemengua izango zen biño. Hara jona 'ta.
Hoik hemen bizitzen zin, bai udara pastea tortzen zin hoik.
-'Ta non bizi zin?
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:44:55 - 0:45:19 (0' 24'')
Laburpena Oiartzunera udara pasatzera etortzen zen jende aberatsa: Beldarraindarrak, Madrilgo Lasatarrak...

Oiartzun, udaran jauntxoz beteta

Transkribapena

-Hoi, hoi! Hemen jauntxuk 'ta 're bazin uda 'ta pasten zutena 'ta. Hanako Pikabea hoi, ez?
-Bai, bai. Hoi Oiyartzungua zen!
-A hoi Oiyartzungua zen?
-Oiyartzungua zen. Jauntxuk hemen udara pasten zutenak zeak zin, militarrak gehiyenbat.
Bueno gehiyenbat militarrak zin. Nik komandante, kapitan, ez dait zer. 'Ta geo aparte bazin zaldiketak, zaldiketaiyak. Marqués del Norte, Marqués Figeroa, Marqués de San Damián, Aitzolakua. Bazin bai hola. Hoik udaa pastea tortzen zin.
Marqués del Norte bakizu non zen?
-Hoi inguru hortan.
-Arregi baserriya, Arregi. Mendingo gainkaldin, hor. Geo Audele. Bakizu Audele?
-Bai.
-Hor zen bestia, hor Marqués Figueroa zen. Geo Marques de San Damian Aitzola bakizu non den?
-Bai, Aitzola bai.
-Han, hoi Marqués de San Damian.
Geo Conde, Marqués, ez Conde Villapadierna. Hoi zean Lartzabal goikua 'ro, topokotikan hor. Nola sango nizuke? Gu nola guaz oaiñ, Lintzin, zeara, bai Lintziñ aldea?
Nola pasten zu aurreneko tunela?
-Bai.
-Rotondakua pasa 'ta aurrena tunela pasten zu. Tunela pasa gabe eskuira bire bat bada, 'ta hara dijua gaiñ harta.
Hor zen Marques de Villapadierna. Bai, hoik denak honea tortzen zin. 'Ta geo izango zin partikularrak 'e. Nik ez dakit.
-Hanako Arizmendi 'ta hoita?
-Uranga 'ta hoik. Arizmendi 'ta hoik 'e honea tortzen zin. Biño hoik hemenguk dia e! Honea tortzen zin bai. Zea gerra ondoren ezkeoztikan. Hoin alaba bat zean zon, Belgikan.
Agirre, Jose Antonio Agirre bakizu? Haren anaiyakin ezkondua zen hoitako bat.
-A bai?
-Bai. Han, hoi, Belgikan, ez dakit bizi baldin bada 're.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:42:41 - 0:44:30 (1' 49'')
Laburpena Jauntxo askok pasatzen zuten udara Oiartzunen. Batzuk bertakoak ziren: Pikabenekoak eta Arizmendikoak, esaterako. Beste asko, kanpokoak: militarrak eta tituludun jendea: Marqués del Norte, Marta Figueroa, Marqués de San Damián, Conde de Villapadierna...

Batzokiak kendu

Transkribapena

-'Ta geo hoi, geo euskerakin 'ta kultura 'ta hoi dena ze ingo zen gerrakin, ez?
-Bai, bai, bai, bai.
-Ze hor aurretik bazin batzokiyak eta?
-Bai, bai, bai, bai. Batzokiya 'ta bazin bai.
-Non zin batzokiya 'ta?
-Batzokiya zean zen bat. Geo Frente de Juventudeseko beak hartu zuten batzokiya. Zein da hoi ba? Len san dut!
-Romeronia 'ro?
-Romeronin teatruk eta itten zittuzten. Batzokiko zeak, nazionalistak, teatruk eta han itten zittuzten bai. Eta geo batzokiya zean zakaten, Zirkulua, geo Zirkulo.
Jarri ziyoten izena beak, "Circulo Carlista". Zuk bakizu nun zen hoi? Bar Maite?
-Bai. Tarti hortan, ez? Kutxa 'ta Faustinana tarti hortan zen?
-Bai, Faustinatik Kutxara zen tarte bat.
'Ta hor zon zea, itxe ttiki bat 'ta hor zen zea batzokiko. 'Ta geo "Frente Juventudes" jarri zuten hor. Ez geo, azken azkeneko gu zea giñan ez dait "Nación Católica" zen 'o zerbaitte holako.
Izen batekin sartu giñan gu hor. Gu hor sartzen giñen, gu ya berandu e! Biño aurretikan Zirkulua eon zen. Zirkulo Karlixta 'ta. Zeaku hortan beintzat, Romeroneku hortan beintzat hoik izaten zin.
'Ta geo Pikabenia, Pikabenian ematen zuten dotriña gaztiai. Geo Pikabenian 'e, palaziyun. Zuk izautu zu Pikabeneko palaziyua 'ta?
-Palaziyua ez. Frontoiya gotzen naz ni.
-Ba! Nik baittut erretratu hoik denak. Goiyan ttut eta, bestela!
-Eun batin ate berko ttuzu.
-Bai, ateko 'izut. 'Ta hara beintzat joten zin, dotriña matea joten zin hara Pikabenea.
'Ta geo han gerra dembuan han 'e zeak eon zin tropak eon zin han 'e. Zertikan Pikabea beak 'e alde in ber izandu zun hemendikan. 'Ta geo harrek 'e, jakiña momentu hartan numbaitte ez zun izango 'ta!
Bankuk jabetu zin 'ta saldu zak hoi! Mendizabalek eta Urangak biyek eosi zuten, doscientas cincuenta mil pesetas. Finka guziya! Palaziyo 'ta horko terreno guziya 'ta horko baso guziyak eta horko dena! Bai
-Joe, erra negoziyua!
-Biño ordun 'e leno san duguna, asko izango zen!
-Bai, ordun bai!
-Ordun asko izango zen!
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:40:20 - 0:42:41 (2' 21'')
Laburpena Gerraren aurretik, baziren Batzokiak. Gerraren ondoren, frankismoak bereganatu zituen. 'Zirkulu' bezala ezagutzen zen etxea, esaterako, gerra aurretik Batzokia zen. Gero, frankistek hartu zuten eta 'Circulo Carlista' deitu zioten -handik hartu zuen izena-. Gero, 'Frente de Juventudes' izan zen, eta, ondoren, 'Acción Católica'. Pikabene jauregian, dotrina ematen zen. Gerra garaian, tropak egon ziren eta bertako jabeak alde egin behar izan zuen.

Karlista edo nazionalista

Transkribapena

-Bai.
-Batzuk hoi, batzuk izango zin abertzalik 'ta zinak, biño beste batzuk hoi da, zue aitta bezela periodiko bat letzen zulako 'ta.
-Bai, bai, bai. 'Ta normala da, abertzale moun 'ta. Ordun nik ez dait ze partido izango zin, karlistak eta nazionalistak zin gehinak. Geo nik saten 'utena Palaziyoko bi anai, ez letzen ez eskribitzen ez zakitenak!
Hemen Itturraldeko aittona, biño ordun nik aitzen nittun geo barbeiyan kontu pilla gaitza bat eta beste. Biño denak! Geo sakristaua xanto bat zen, Ollokineko Antonio. Saten zaittut ba, gue goiko, gue aitta 'ta beste biyek!
'Ta. Eta bueno! 'Ta geo guk izautu ttugunak. Hemen oan ikusten ttuzu, ez zaittut esango izenik biño. Ya ezkerrekuk biño radikala batzuk eta zea naxionalistak eta hola aitzen dia gaintikan.
Hoi guan ne artin 'ta zuen aitta ze izandu. Hemen, bo! Zea korreajia jarri, falanjin korreajia alkandora urdiñakin, instrukziyuk ematen zeai gaztiai 'ta guk ixilik eon ber oandikan e!
'Ta hoi gui naxionalistak... Kaguen dio! Zuek, zuek... 'Ta holako! Biño.
-Batzuk ezjakintasun asko 'ta, beste batzuk...
-Bai, bai. Nik ez dakit semik ez dakit, ez zun jakingo be aitta nola zen biño la ospa!
-Bai 'o jakin nahi 'ta ixil.
-Bai, bai eruana, bai bai. Enfin, "Hay que hacer de tripas corazón" saten den bezela.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:38:50 - 0:40:20 (1' 30'')
Laburpena Garai hartan ez daki zein alderdi izango ziren, baina orduan denak karlistak edo nazionalistak ziren. Ezer egin ez zuen jendea atxilotu zuten gerran. Oraingo gazteak gauzak ongi jakin gabe aritzen dira kritikatzen.

Gerran eramanak

Transkribapena

-'Ta aittak, nola jakitten zenuten aitta noa eamana zuten eta harren?
-Burdeosen eondu zen dembo guziyan.
-E?
-Burdeosen eondu zen dembo guziyan.
Burdeos. Kartzelan. Han in zun Burdeosen.
-Biño hemen, San Kristobalen komunikaziyua bazenuten?
-A! San Kristobalen? Ez genun komunikaziyoik izaten. Ni ez naz akortzen.
Ez naz akortzen. Hoik komunikaziyua izaten zutenikan 'e. Zertik gue aitta han zon. Gue goiko, len san zaittutena Genaro, Paulen 'da osaba, eaman zuten. Paulen aitta 're eraman zuten.
'Ta bueno, Oiyartzunen jende pilla gaitza eraman zuten. Palaziyoko bi mutilzarrak eraman zittuzten. (...) Sakristaua. Zembat Olloki zarra. Zembat jende!
-'Ta Exkerrenekuk 'e bai, ez?
-Exkerreneku hoi hill in zen. Hill in zuten. 'Ta ez daite oandikan. Zeakua 're hil zuten, zuk ez zu kusi? Oan gueb bat 'o atetzea dijuzte.
Gue Mikel ai da prepatzen, mutikua. Hor 'e jartze 'u. Zeakua 're hil zuten, Leonzio Arizmendi. Exkerrenekua. Zeakua, Etxetxikitik bi, bi anai. Eta Xabalekua.
-Pilla erra.
-'Ta geo beste bi gazte, bat hamazazpi-hemezortzi urtekua. Arangurengua, Arangurengua 're aittan billa jon zin 'ta aitta itxian ez zelako semia hartu 'ta semia hil. 'Ta ba! Holako desastre gaitza! Desastre gaitza!
-Geo biktimas del terrorismo oan reibindikatzen dute oandikan 'e. Guk ixil-xilikan eon ber. Biktimas del terrorismo, bai izandu giñan gu 're bai biktimas del terrorismo 'ta hoi ez dute kondenatzen. Bestiri san kondenatzeko!
-Bestina.
-Bai!
-Hemen beti alde batekuri bai 'ta bestiri.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:37:04 - 0:38:50 (1' 46'')
Laburpena Aita Bordelen zen kartzelan. San Cristobalen zegoela ez zuten komunikaziorik. Oiartzuar asko eraman zituzten. Batzuk hil egin zituzten. Gaur egun, biktima batzuk errekonozituta daude, baina beste batzuk, ez.

Gosea

Transkribapena

-Hementxe bizittu giñan, trancas y barrancas. Bai. Bai, gen kalbaiyuk pasa genittun bai gaztetan. Mixeiyak 're bai gosia 'ta. Geo jakiña gu, amak ez zun iñundikan sosikan. Ezta iñondikan 'e. 'Ta geo gaiñea.
Gu Beinberrin eondu giñanin, itxea torri giñanin. Itxe guziya, ni akortzen naz, dena zon. Jakiña, itxe guziya, alde in zun hemengo jende guziyak eta dena hustua, dena lapurtua, dena. Ezer ez zon.
'Ta in ziyoten gaiñea beak zittuzten sos pizarrak libretan denak kendu zizkaten. Ez zerukuk 'ta ez lurrekuk. 'Ta ez jateko 'ta ez ezer 'e. Gu ordun zeara joten giñan jatea "Servicio social".
Ordun "Auxilio social" saten zen, jaten maten ziuten han. Ez genun beste janik eta. Hoi Francok jarritako zea bat zen, komedore bat. Bua zerrikin batzuk jaten genittun!
-Hoi nun jarri zuten hemen?
-E?
-Non jarri zuten?
-Hoi zean. Zuk Sindikatua izautu zenun? Andres Beltza?
-Bai. Zean, ez? Kantoiya itten dun hortan?
-Bai, bai, hoi. Leno ez zaittut esan, hor sindikatua, hor zen. 'Ta gu, hor jarri zuten komedori hoi, gu horrea tortzen giñan. Kaleko gue moko gurasuk eta denak eamanak eta.
'Ta joten giñan 'ta han ematen ziuten jaten biño. Ezer ez. Labezomorruk eta zerriki guziyak eta bo! 'Ta itxea torri 'ta amai eskatzen geniyon 'ta amak izaki ez 'ta. Nondikan ba?
(...)Ni geo ya bintzat hara eaman ziten, Goierrira. 'Ta han, han beintzat jana bagenun, baserriya zen 'ta. Talua 'ta potajia bazen nahikua 'ta.
-Bai hemen garaiy haitan kaleko jendia ukerrauo.
-Bai, bai, bai, bai.
-Zeakuk biño, baserritakuk biño.
-Ez zen 'ta. Kartilla de razionamento. 'Ta zea, bakoitxantzako gramuk zin. Hillabetia pasteko ehun gramo zea, lenteja 'o arroza 'o lo ke sea.
'Ta ogiya 're gauza bera 'ta. Ez zen, ez zen.
-'Ta non banatzen zuten? Geo zea kartzela zen hortan banatzen zuten? Alondeiya, razionamentoko, ez?
-Bai, bai. Ez razionamentua dendatan. Bueno han 'e bai. Hara, hua jarri zuten, baserritarrak eaman ber zuten hara ben kosetxak. Bakoitxak difentik zittuzten.
Batei zuk karri ber ttuzu berreun kilo arto. 'Ta zuk berreun kilo illar. 'Ta zuk ez dait zembat kilo 'ta. Baserritar guziyak hara entregatzen zuten. Guk dendatatikan.
Guk haragiya 're. Oliyoik 'ta 're hoi dena ez zen izaten 'ta karnizitan goizeko bostetan jon 'ta kola gaitzak. 'Ta zertako? 'Ta sebo puska batzuk hartu 'ta haik urtu zean zartaiyin 'ta patatak prejitzeko 'ta haik jateko.
Nik ez dait nola bizittu giñan. Nik ez dakit. Biziyik ate giñan. Bai... Ez ogiyikan, ez, buf! Nik ez dait nola moldatu, nola! Ordun ez zen tripandi askoikan.
-Ez, ez.
-Ordun ez zen, ordun ez zen dieta in berrikan. Jesus!
-Obesidadeik ez zen izango! Joe...
-Ez zen, ez zen.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:34:10 - 0:37:04 (2' 54'')
Laburpena Aita kartzelan zegoen bitartean, amak gorriak pasatu zituen sei seme-alabak mantentzeko. 'Auxilio Socialen' jaten ematen zuten, baina ez zen nahikoa. Senideak familiakoen etxeetara banatu ziren. Orduan joan zen Lazkaora, amaren baserrira. Razionamendu kartillak. Baserritarrek uzta entregatu behar izaten zuten. Ilarak egin behar izaten ziren dendetan, eta ia ezer ez lortzeko.