Oiartzun, udaran jauntxoz beteta

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:42:41 - 0:44:30 (1' 49'')
Laburpena Jauntxo askok pasatzen zuten udara Oiartzunen. Batzuk bertakoak ziren: Pikabenekoak eta Arizmendikoak, esaterako. Beste asko, kanpokoak: militarrak eta tituludun jendea: Marqués del Norte, Marta Figueroa, Marqués de San Damián, Conde de Villapadierna...

Transkribapena

-Hoi, hoi! Hemen jauntxuk 'ta 're bazin uda 'ta pasten zutena 'ta. Hanako Pikabea hoi, ez?
-Bai, bai. Hoi Oiyartzungua zen!
-A hoi Oiyartzungua zen?
-Oiyartzungua zen. Jauntxuk hemen udara pasten zutenak zeak zin, militarrak gehiyenbat.
Bueno gehiyenbat militarrak zin. Nik komandante, kapitan, ez dait zer. 'Ta geo aparte bazin zaldiketak, zaldiketaiyak. Marqués del Norte, Marqués Figeroa, Marqués de San Damián, Aitzolakua. Bazin bai hola. Hoik udaa pastea tortzen zin.
Marqués del Norte bakizu non zen?
-Hoi inguru hortan.
-Arregi baserriya, Arregi. Mendingo gainkaldin, hor. Geo Audele. Bakizu Audele?
-Bai.
-Hor zen bestia, hor Marqués Figueroa zen. Geo Marques de San Damian Aitzola bakizu non den?
-Bai, Aitzola bai.
-Han, hoi Marqués de San Damian.
Geo Conde, Marqués, ez Conde Villapadierna. Hoi zean Lartzabal goikua 'ro, topokotikan hor. Nola sango nizuke? Gu nola guaz oaiñ, Lintzin, zeara, bai Lintziñ aldea?
Nola pasten zu aurreneko tunela?
-Bai.
-Rotondakua pasa 'ta aurrena tunela pasten zu. Tunela pasa gabe eskuira bire bat bada, 'ta hara dijua gaiñ harta.
Hor zen Marques de Villapadierna. Bai, hoik denak honea tortzen zin. 'Ta geo izango zin partikularrak 'e. Nik ez dakit.
-Hanako Arizmendi 'ta hoita?
-Uranga 'ta hoik. Arizmendi 'ta hoik 'e honea tortzen zin. Biño hoik hemenguk dia e! Honea tortzen zin bai. Zea gerra ondoren ezkeoztikan. Hoin alaba bat zean zon, Belgikan.
Agirre, Jose Antonio Agirre bakizu? Haren anaiyakin ezkondua zen hoitako bat.
-A bai?
-Bai. Han, hoi, Belgikan, ez dakit bizi baldin bada 're.