Zamateta etxea

Transkribapena

- Zarra zenekua. Geo ze in zuten, dena bota 'ta berriya in?
- Berriya in, bai. Leno hor zin hiru 'ta hiru sei bizitza. 'Ta oain ez dakit zembat din, hogeita gehiyo badia!
- Joe!
- Bai.
- 'Ta harrek azpiyan ba al zun zerbatte... Korreos 'o... Ez zun, harek ez zun ezer ez?
- Harek azpiya bazun kuadrak.
- A.
- Kuadrak eta kuadra haitan eukitzen genittun batek konejuk, bestik txerriyak, bestik... hola izaten zen. 'Ta geo guk (..) genun bajun eta zea 're bai, itxebizitza 're bai, planta berin 'ta geo aurretik beiraka jarrita ezkerreko aiyekatikan nik izautu nun han aurrena farmazi bat,
geo denda, komestil bat 'ta geo kajaorrosa. 'Ta geo kajaorros hortikan pasa zen berrira. 'Ta geo azpikaldian itxia. Bi sarrera zittun, bat azpikaldea 'ta bestia goiko aiyekatikan. 'Ta azpikaldian linterneiya 're izandu zen. Bai.
- Gauza pilla erra. Karo, plaza erdi erdiyan izaki! Horregatikan.
- Geo itxian kontra zea zon, aska bat urantzako. 'Ta hara tortzen zin behiyakin 'ta. Hor behiya izaten zen kalin, Axeiyanak eta, Barrendeunak eta, Iragorrinak eta... Kalez kale kalez kale ura eatea hara joten zin. Behiyak 'e be gisa. Ordun ez zen kotxeik izaten 'ta...
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:00:50 - 0:02:20 (1' 30'')
Laburpena Zamateta etxeak ukuiluak zituen. Behean, beren etxea eta bizartegia zeuden. Gero farmazia, denda, aurrezki kutxa, iturgintza... Etxearen kontra aska zegoen; behiak izaten ziren plazan eta beren gisara joaten ziren ura edatera.

Lehen dirua eskas eta orain osasuna eskas

Transkribapena

-'Ta gehina ze harrapatzen zute faltan?
- E?
- Gauza asko kanbitu dia, urti hotan gauza asko kanbitu dia,
- Bai
- Eta faltan ze harrapatzen zute?
- Oaiñ?
- Bai, lengo girua o' ze, faltan ze harrapatzen zute?
- Faltan ze
- Oañ ez tona, len bazenutena 'ta oañ ez?
- Oañ oaiñ? Oain zea osasuna oain palta! (...) osasuna 'ta gauza ez, zea ezertako gauza ez! hoixe harrapatzen dugu!
- Hoi da dirua alperrikan osasunik ezpado

- Karo hoi ba, dirua hoixe dirua oan dirua gastatzeko 're gauza ez, oan dirua bai, oan dirua bai miño dirua gastatzeko gauza ez.
- Sasoia.
- Beno, hola da hola (...) da bizitza.' Ta hola izango da. Gazteik hil nahi ez 'a zartu 'ta, bakizu, gauza ez zartu ezkioz.
Miño ez giñezke kejatu insulina berak jartzen du, analisa berak itten du. Noventa años.
- Insulina 'ta zea 're bai
- Insulina 'ta zea analisa, bai.
- Analisa 're neoek itten dut.
- Zer geyo eskatu biar da ba! 'Ta nik e' itxia txukundu
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:55:10 - 0:56:48 (1' 38'')
Laburpena Joxe Luixek dio orain ekonomikoki hobeto daudela baina sosak gastatzeko osasuna falta dutela. "Hola da bizitza ta hola izango da. Gazteik hil nahi ez eta zahartu eta bakizu... gauza ez zahartu ezkiotz. Miño ez giñazke kejatu..." dio Gregorik.

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-078
Pasartea 0:54:00 - 0:55:10 (1' 10'')
Laburpena Gero etxea erosi eta konpondu egin zuten. Asko kostatu zitzaien, oso zahartua zegoen eta. Gurasoek ezin zuten asko lagundu, ez zeukaten, baina ahalegintzen ziren.

Lantegiko soldata, eskasa

Transkribapena

- Oain deus ez.
- Bai, oain...
- Biño len 're gehiyago kontzen zen diruri!
- E?
- Len diruri gehiyo kontzen zen!
- A bai! Hoi bai, hoi bai! Karo, xoxak konta ahala 'ta, eutsi biharko!
Beti bakizu, bildurra (ger) bat hor 'ta ordun zorrai ikarrizko beldurra!
- Gu ezkondu 'ta honea jarri giñanin, hamabost duro genun errenta.
- Errenta bai. Haundiya baizen. Hala saten 'men zuten.
- Hamabost duro. Jesus, hamabost duro!
- Hamabost duro nondik iraazi!
- (...)
- Irabazi zemat ingo genun, hogeita hamar duro?
- E?
- Ez, gehixio. (Axalinakin) 'ta abar gehixio.
- Bai.
- Hogeita hamar duro gehixio. 'Ta hamabost duro 'ta ni akortzen naz beti gue gurasuk "beira umiak, besten itxian bihar bauzute errentan, lendabiziko jornala hartzian, errentan dirua jaso!".
Klaro, bestela itxetik kampo giñala! "Errentan dirua jaso!" Eta nola sate ziun ama difuntak nik gouan daukat 'ta. Beti beti, honek kartzen zunian, han ziak, hillero zuzen patzen genittuen, errenta!
- Hamabost duro ordurako asko omen zen. Baatza punta 'at bagenun hor, biño hala saten zuten. Jendiak hala saten 'men zun: " Nundik... Hamabost duro?" Klaro, goiko bi bizilaunak eta (...) ...
- Jose Luisek amakin bat ordu (...) lanin! Batin ez bada bestian!
- Bai.
- Batetik ate 'ta bestea zeatzen 'ta amakin bat ordun sartu (...)
- Fabrikan bakarrik in bazun zailla.
- E?
- Ni 're bai.
- Fabrikakukin bakarrik zailla.
- Bai, zailla.
- Zailla, hoixe zailla!
- 'Ta ni 're faten nitzan baserrira. Haik 'e launa bihar zuten 'ta baserrira 'ta haik 'e baratza gauza 'ta, maten zioten. Hura 're han izaten zen 'ta hola. Ordun ez baizen (...) xoxa atetzeko zeikan. Hemen ordun. Gu fan giñezken garaiyian hiru ume txikikin nitzala ez,
'ta geo kozkortuta 're ez. Geo hemen itxi hok in zittuenian hasi zian.
- Hoi da. Ordun.
- Bai.
- Ordun.
- Biño gu 're... Ni 're ez pentsa jersiak itten, da denian saiatzen nitzan. Sos batzuk atetze.
- Karo.
- Gizasemiak 'e sos batzuk gehixio hartzen zian 'ta abar da, 'ta hola moldatzen giñan. Hantxe, pasiatzen ibilli 'ta 're ez zen. Zintzo ibillita. 'Ta dirui zintzo eutsita! Ya te digo. Hala da. Hala zen garaiy hartan. Zorrik behiñ ez. Zorrik behiñ ez, biño saiyatuta.
- Geo 're etxiak salgai...
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:50:50 - 0:54:00 (3' 10'')
Laburpena Sosari hobeto kontzen zitzaion lehen. Orduan zorrari ikaragarrizko beldurra izaten zitzaion. Jornala hartu eta lehendabiziko gauza errentaren dirua jasotzea izaten zen. Emakumeentzat ez zegoen aukera asko: baserrietara joaten ziren lanera, jertseak egiten aritzen ziren... Ahal zena egiten zuten. Lantegietako soldata eskasa zen eta senar-emazteek, biek, beste nonbaitetik atera behar izaten zuten dirua.

Lana eta dirua: aldaketak

Transkribapena

- Bizitza gorra zen garaiy haitan, e! Oaiñ 'e lanea fan bihar dunantzako 'ta gorra da, emakumiantzako sobretodo, itxian in bihar 'ta lanea fan bihar. Oain, san zaun, oaingo gizonak laundu itten 'yotela emakumiaiy. Nik askotan hor kusten dut, 'ta arropa zabaltzen gizonak
eta nola aitzen dian 'ta me a hacen ilusión. Andriak faten zaizkiyoe lane 'ta ilusiyua itten naute neiy, e! Bai 'ta laundu biharra dakate!
- Karo!
- Klaro!
- Biyek kartze baute dirua...
- Bai, bai, biyak lanea 'ta biyak etxeko zea.
- Ordun uan bezelako zeak 'e, fabrikik eta (...) gue gazte demboan ez zin izaten hombeste. Bat 'o beste baldin bazin! Oso gutxi. Ordun jenealin baserriyan 'ta hola jendia.
- Bai ba.
- Uan bezela lanin 'ta hola ez.
- Ez ba.
- Lanik ez garaiy haitan.
- Biño baserriyan diroik ez zen ingo!
- Hoi ba.
- Baserriyan jateko aiña.
- Jateko aiña bai.
- Hoixe. 'Ta aziendan zea...
- Jateko aiña.
- Ni akortzen naz behiya lendabiziko Larrazaalen saldu zena milla peztan! Jesus! Milla pezta, hoi dirua! Jesus! Milla pezta? Han zeaiy, Albixturreneko Jaxinton 'ta atta hoiy ez zenun zuk izautuko, ez. Inazio. (...)
- Ez, honek ez!
- Horrei zen 'ta milla pezta! Jo, hoi da hoi dirua! Hoi da hoi dirua! Mila pezta, sei zak oain zea!
- Karo, oain milla peztakin...
- 'Ta biño, milla pezta hura ya noiz arte... Handik jan biharko zuten, handik.
- Oain hontza txokolate (...) 'ta fuera!
- E?
- Hontza txokolate (...) oain 'ta kitto!
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:48:45 - 0:50:50 (2' 05'')
Laburpena Gauzak asko aldatu direla diote biek. Gregorik dio emakumearentzat orain gogorragoa dela, kanpoan eta etxean egin behar dutelako lan. Baina senarrek laguntzen dietelako poza hartzen du. Lehen ez zen fabriketan-eta lan aukera handia izaten. Orduan, baserrian izaten zen nahiko lana. Larrazabalen saldu zen lehendabiziko behiarekin 1000 pezeta jaso zuten (6 bat euro). Orduan asko iruditzen zitzaien.

Jauna hartzeko: bi ordu oinez eta baraurik

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-078
Pasartea 0:45:50 - 0:48:45 (2' 55'')
Laburpena Larrazabalgoek jaunartzea Oiartzunen egin zuten. Baraurik joan behar izaten zen jauna hartzera, eta Larrazabaletik Oiartzungo kalera bi ordu baino gehiago ziren oinez. Ezin zen ura ere edan. Aitona-bilobak goizeko 6etako mezatara goiz etortzen ziren. Eliza oraindik itxita aurkitzen zuten. Mezatatik atera eta gosari txikia Altzibarko Torren egiten zuten.

Larrazabalgoek Goizuetarako joera

Transkribapena

- 'Ta zuek Goizuta Joxe Luix? Goizuta joten ziñazten enkarguta?
- E?
- Goizutara?
- Gu e bai errotako iriñan billa 'ta Goizuta joten giñan 'ta gañekun enkarguk ogiya 'ta hola 're bai askotan Goizutatik kartzen ganun aste guzikua manduakin o' bihorrakin o' jon 'ta aste guziyakua.
Seiko hola izaten zien garai batin, eztakit zuk etzenun izautuko noski hola izaten zin zea seiko
- Zer? ogiyak?
- Bai ogiya 'ta halakua karri zea (...) 'ta harriya miño gorrua hantxe krizki krazka (...) eta ogiya, 'ta ze ta talua gehina talua itxin.
- 'Ta kalea zerta tortzen ziñazten? kalea gutxiyo tortzen ziñazten
- Oyartzuna, Oyartzuna gutxi gutxitan beno tortzen giñan miño gutxitan, ba gutxitan (...)
- Ayuntamientura eo?
- Bai zerbatte in ber zenin eo zerbatt zeatu ber zenin eo hola bai, miño gañekuan genealin Goizuta aldea 'ta hola joten giñan gu geyenin.
- Iandetan o' hola meza entzunez, enkarguk karri zeakin 'ta hala.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:44:25 - 0:45:50 (1' 25'')
Laburpena Larrazabalgoek Oiartzungo kalea baino gertuago zuten Goizueta; hara joaten ziren irin bila eta enkarguak egitera. Oiartzungo kalera gutxi joaten ziren.

Aranon ere aldaketak

Transkribapena

- Ta gañekun Aranon dendak eta... enkarguk 'ta nondik itten zenittuzten?
- Enkarguk han bazian Aranon bi tienda.
- Gu Goizuta joten giñan enkarguta asko
- Nei san nau e! nei san nau!
- Ez biyei, biyei
- 'Ta zea Ara... bi tienda zian han, komestiblia 'ta bestian por ejemplo ardua 're saltzen zuten 'ta gosai ttikiya iyandian 'ta baserritarrak faten zian,
haik e' bai kafeik ez, miño.... o zea kafia 're usteut bai maten zula zea, 'ta bi bazian tienda.
'ta batian ferreteiko gauza 'ta 're eoten zen da, zean. Bai, tienda. Eliza 'ta bi tienda, frontoiya 're bazun... 'ta klaro jende gutxi! klaro jendia ateria lanea irabazko bazun!
Da baserriko gurasuk umiakin da baserriyak eta ben kozkorreiyakin 'ta holaxe. Un pueblo 'ta oaiñ harrittuko ziñan ze herri politta!
-Haundiyua oan? Jende geyo?
-Itxe berriyak iñak
-A!
- eta oandik ettut kusi azkeneku hoik asko 'men daude iñak hala san ziaten. Miño ni azkeneko izandu nitzanian lengo itxe xarrak erosi 'ta arreglatu 'ta
gio guarda zea eoten 'men da ne illoba han bizi dena ne ahizpan sui semia, suiya ez semia . Erraiña du harrek. Eta zea herriya arron txukuna 'ta politta.
'Ta bai oso oso herri politta.
- Jo!
- Fan baukat gogua bai fateko.
- Jon berko, zu berriz?
- Bai ordutik gauzak erki ganbitu dia oan!
- Bai ba, han e' ganbitu hoixe! Aranon in biar da ba itxia zu! Handikan aldena Hernani laneko.
- Bai miño oan kotxikin, difentziya
- Bai ba kotxikin aleiya momentun, momentun.
- 'Ta zuek Goizuta
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:42:15 - 0:44:25 (2' 10'')
Laburpena Gregorik bere herria, Arano, nolakoa zen kontatu digu. Bi denda zeuden. Eliza eta frontoia. Jende gutxi bizi zen, lanera asko ateratzen baitzen, dirua irabaziko bazuen. Orain jendea itzuli egin da, lehengo etxeak erosi eta konponduta. Oso polita dago.

Larrazabalen argindarra

Transkribapena

- 'Ta zea, argiya bai al zenuten etxian?
- E?
- Argiya bai itxian?
- Argiya guk gena,
- Argiya!
- Ardiya geok jarriya genun itx itxian zea ura 'ta argiya (...) itxian zea motorrakin 'da
- Zeñek jarri zun?
- Errotaiyak errotai zarra etzenun zuk izautu ez,
- Zein?
- Hemen Astiasuinzarra, Bittor, nola Bittor? Horren attonak jarri zittun.
- Harrek esku ona 'men zun
- Bai
- Habilidade haundiya 'men zun harrek.
- Bai, atton harrek bai
- La la Labadoria, labadoria haundi bat 'ta itxin, 'ta ordun arropa ez zen izaten zeaik holako zeaik, 'ta han a be askakin 'ta beak jarriya itxin (...), 'ta geo
motorra, motorra 'ta guk zea 're otia 're makinakin 'ta 're zeakin 'ta motorrakin 're zeatzen genun makinakin zea jarriya. Korreakin jarri zea, motorrakin zea polea zea makinana 'ta (...)
- Otia 'ta otik 'ta arbiya 'ta hik 'ta belarra 'ta hola 'ta 'ta txikitzeko 'ta makinakin,motorrakin txikitzen genun (...) Horrek jarri ziun, errotaiyak.
- Modernuk ordun!
- E?
- Modernuk!
- 'Ta oan berriz zea jarriya zuten este Iberduerok jarriya zun tena, oan e' argiya jarriya zuten, oan.
- Lengua miño hobia, lengua ba, zea lehortia baldin bazen igual sekatzen zen zea 'ta deposittu deposittua bastante zea zen miño, urak attu itten zien 'ta gaizki ibiltzen giñan zeakin gaizki.
- 'Ta han izango zin baserri asko argiyik gabe?
- Ua! Hoixe! (...) Oan gehinak jarriya, oan ya Iberduerok gehinak usteut jarriyak diela oan, miño ordu garay haitan bai, garai haitan hoixe! Hoixe(...)
- Kinkillakin 'ta ez?
- Kinkillakin 'ta bai!
- Zuek hala izango zazte?
- Eez guk argiya. Nik beti argiya izautu nun gue itxian. Bai han elektrika zea Arranbiden bertan zen zea elertrikako zea
- Zentrala?
- Fabrika 'ta gio han bian e' bai, gue bi hartan errota zeneko zea hartan e', osaba Joxe Antonio han aitzen zen.'Ta han e' bai 'ta nik beti izautu nun argiya gue itxian.
Oan hola trumoiak o' zerbaitek eamanda ordun, ordun zuk esan zuna kinkiyak izaten zian etxian bai. Miño zenbait baserritan, han Aranon ez miño kinkiyakin argiya zenbait lekutan.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:38:55 - 0:42:15 (3' 20'')
Laburpena Lehen baserri askotan ez zegoen argindarrik, baina Larrazabalen Arraskuerrotako errotari zaharrak jarri zuen; Asteasuinzarrak. Bertako urarekin eta motorrarekin jarri zuen argindarra. Ote-jotzeko makina ere motor harekin jartzen zuten. Aranon, Gregorik beren etxean beti ezagutu du argia, Arranbide zentrala gertu baitzuten. Argia joaten zenerako, kinkila egoten zen.