Amaixkillak

Transkribapena

-Eta fan 'da: "Hara torri da!" 'ta dantzan. 'Ta geo neguan, ordun nik ez dakit zer zian erregiak, eguarritan 'do hoitan Herriko Itxian joko zuten soiñua, jotzen zuten.
Eta pentsazu ze erretirua 're amaizkillako itxea e! Bai amaizkillako itxea. Eta batian han dantzan gabiltzan 'da jakiña gaztiak eta dantzan 'da, 'ta builla 'ta. Gombitu giñuzen txokolatia hartzea mutillak, neskak, lehengusuk.
Eta zeak, eta txokolatia hartzea eta txokolatia gailletakin, ordun txokolatia fíjate! Eta geo amaixkillak jo eta guk aittu ez. Beittu, illundua 'ta gu beitti bajatu giñan 'ta amonai, hango amonai galdetu geniyon.
Zea: "Juanita! Amaixkillak jo al tzu?" "Amaixkillak aspaldi jo ttu, zer zailtzate hemen guandikan?" 'Da itxea fateko bildur bat. 'Ta klaro geo, bai ordun hala izaten zen.
-Oango gaztiak 'e badute.
-Oan atera.
-Eta aittak, aittak esan ziun, aitta seriyo-seriyo 'ta: "Atta barkatu, diskuittu in ga, zertikan ez dugu aittu amaixkillikan gaur".
'Ta geo san ziun: "Bueno oangua barkatuko 'izutet, biño honez aurrea amaizkillako itxea!". Fíjate tú, eun argiz!
-Eun argiz. Ze ordutan izaten zin ba amezkilla?
-Amaizkilla zertsu ordutan izango zen no me acuerdo chica pero
-Zortziyak 'o hola?
-Illunar, illunabartua behintzat! Illunabartua.
-'Ta zer zin ezkillak jotzen?
-Bai. Amaixkillako ezkillak jotzen garaiy haitan bakizu.
-Benga erretira.
-'Ta hantxe, holaxe 'ta, gu itxea korrika 'ta atzetik beste bi mutil bagenittun. Biño bai mutillai kaso itten geniyon! Itxian errita mango ziuten beldurra.
'Ta ya sabes, hola zen, garaiy hura hola izaten zen.
-Karo, karo. Eta zu noiz joten ziñan beana igandetan?
-Igandia 'ta.
-Igandetan.
-Igandetan. Biño orduko ya ez zen soiñuik?
-Ez ordurako soiñoik ez zen. Ordurako Anastasio 're, Anastasio 're andregaiyakin hasiya. Geo ezkondu zen mutill hura Urumeara. Bai 'ta, biño hil zen aspaldi bai.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:29:30 - 0:32:06 (2' 36'')
Laburpena Gregorik gogoan du amaixkilla-rako etxera joan behar zela (Oiartzunen amezkilla jaso dugu). Behin, txokolate-jatera gonbidatu zituzten eta ez zituzten amaixkillak entzun. Etxera joateko beldurrak egon ziren; aitak ez zien errieta egin baina hurrengoan goizago joateko esan zien.

Dantzazaleak

Transkribapena

-Nere aita 'ta bere anaiya.
-Hoik
-Eta gu betzi seme-alaba eta beriak beste Almandoztarrak giñan gu 'ta dantzariyak harrenak 'e denak. Ze korro plazan in genun, nunca se me olvidará.
-Erki gozatu zenun zuk ordun!
-Oi! Guk bai, gu soiñua hasi ordu dantzan ibiltzen giñan, hasten giñan. Gustatu itten.
-Bai.
-(...) aski bai.
-'Ta ze dantzak itten zin ordun?
-Sueltua, zea hoi. Dembateko hola, zea hoi hara 'ta hona. Geo zea hoi 'ta bueltaka 'ta geo korrun. Lengo dantza hoi. Bai.
-'Ta soiñua jotzen zun norbaittek?
-Soiñua. Fiestatan eamaten zittuen soiñu jotzailliak. Zeara fiestata. 'Ta jaiyetan, berriz, mutil soltero bat zen 'ta harrek jotzen zun.
'Ta zea zen trankil-trankilla 'ta zea klaro, gu hura fan zai dantzan hasteko 'ta nei izeba baratzan ai zen hura faki. 'Ta san: "Oandik hemen al za? Gazte guziyak zui beira han eongo dia dantzan hasteko 'ta! Oi zoaz gizona, zoaz!"
Gu jotia gustatzen ziyon holakua baitzen.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:28:10 - 0:29:30 (1' 20'')
Laburpena Gregoriren familia oso dantzazalea zen. Ez da inoiz ahaztuko familia guztiak plazan dantzatu zuen aldi hartaz. Garai hartan sueltoa dantzatzen zen: "lehengo dantza hori".

Apaizaren debekua

Transkribapena

-Oaiñ haundiyuo sango 'izut. San Roketan, han ermita bat bada, San Roke saten yotena, San Roke ermita. 'Ta hara.
-Apaiza 'ta santuk 're bai.
-Hor giñan 'ta. Bi alaba, bi alaba zarrenak eta mutikua 're han izango genun. 'Ta alaba gaztiena, Marixol, bi urte zittun. Bi urte izango zittun.
-Bai bi urte t' erdin difentziya.
-'Ta han honen jaiyotetxian harren jertsia, bero, dembo berua zen 'ta jertsia ahaztu. 'Ta hola, manga motzak eta hola zea xamar.
-Honeaiñokuk e!
-Geo han, muxu matea jon ber ba zean meza bukatzin.
-San Roken relikiyai. San Roken relikiyai ordun muso maten.
-San Rokei.
'Ta haur hoi besuan nula ni 'ta hoik ben zeakin 'ta ni haurra besuan nula musu matea 'ta apaizak ez zula musoik mango, jazteko 'ta jauntzita joteko.
-Haur horrei janzteko txaketa.
-Geo bestiana kampoa jon. 'Ta gaur jongo nak ba
-Bestik adoratu al zun?
-Bestiri jertsia jauntzirazi 'ta berrize. Jende guziya dena beira.
-A una cria.
-Nei lotsatua utzi.
-Como estaba en aquellos tiempos.
-Gaur ikusten dinakin.
-Ordun ikaragarriya zen.
-Larrugorri gaur zea (...) al zattuzte 'ta. (...) Oan seizu oango apaizai (...). 'Ta apaiz hura ez zen zarra e! Apaiza gaztia zen! Zauzkua izan ber zun. Hemengua bai.
-Zarautzkua?
-Zauzkua.
-Apaiz hura?
-Apaiza 'ta gaztia 'ta.
-Ez dut uste
-Ez ziyola mango musoikan. Hoiy in in ber da e?
-Ez, Zarautzkua ez zen izango.
-'Ta haurrak bi urte, bi urteko haurrai.
-Bi urtekin.
-Hola zen garaiy haitan. Hola. Gorrak!
-Eta hoi urte asko da biñon.
-Hoi bai.
-Bai, urte asko da biño.
-Oain dela berrogeita, berrogeita hamabost.
-Biño ume gaixuak aizu.
-Ze kulpa? Karo.
-Gaur eliza faten dia mezeta zembait aizu! 'Ta haurrak honeaiñoko manga ademas, no te creas hola e!
-Oan dela berrogeita hamairu urte.
-E?
-Bi urte zittun, oan berrogeita hamabost ttu.
-Berrogeita hamairu.
-Bai holakon bat, urte paren bat 'o.
-Berrogeita hamairu urte.
-Ordun...
-Ez zit behiñ 'e aztutzen hoi!
-Ombre! 'Ta lotsa pasako zenuten gaiñea?
-Jo lotsa! Nik bai lotsa erra! 'Ta geo jendik ze ingo zun 'ta jende guziya denak beira!
Oan bezelako zeaik ez baita. Denak beira 'ta lotsa!
-Gehiyegiya zen hura.
-Geihyegi, gehiyegi.
-Gehiyegiya zen. Gehiyegiya.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:22:10 - 0:25:20 (3' 10'')
Laburpena Eliza asko aldatu dela diote biek. Orain dela 50 bat urteko San Roke Egunean, alaba ttikia manga motzetan eraman zuten, eta apaizak galarazi egin zien santuari muxu ematea. "Etzitt beñe ahaztutzen hoi".

Dantza

Transkribapena

-'Ta geo itten genula hau Larrazaltik faten zen 'ta ni gue itxetikan. Aranok hiru barriyo zittun, gu beko barriyun, herriya eliza 'ta dia plaza 'ta dianak eta geo beste barriyua. Ni beko barriyokua.
Eta geo ni faten nitzan goitik bera 'ta han alkartzen giñan. 'Ta han ibiltzen giñan hango parejak kamiyuan pasiatzen. Fijate tu!
-A!
-Bai, bai.
-Ordun zuek ez ziñazten bailin ibiltzen?
-Ez, ez, ez.
-Dantzan ez?
-Hau ez zen dantzan ibiltzen zena, ni bai. Nei asko gustatzen zitzaiyan dantza.
'Ta ibiltzen nitzan, hau han zenian e: "Beno ni dantza..." 'Ta: "Bai, bai fan dantza" 'ta ni faten nitzen dantza. 'Ta beste mutillakin ibiltzen giñan.
-Nei dantzako ez dut afiziyoik izandu behiñ'e.
-Geo urtian behin izaten zian fiestak Santiyutan. 'Ta Santiyutan anaiyak faten zaizkiun, Madriden 'da lanian aitzen zian.
'Ta haik faten zaizkiun 'ta klaro geo fiestatan baltsian. Normala da. 'Ta baltsian anaiyakin ibilli eta erritan konfesatzea faten giñanian apaiza. Hara aillatzeako, baltsian ibilli giñalako.
'Ta mutillak, por ejemplo, mutillakin hortik honea hizketan kusten baiyotzin 'ta bera pastzen bazen ezta salutu 're. 'Ta guk "Ave Maria Purisima" saten geniyon.
Eta geo konfesatzea fateko beldurrak, pentsazu! Errita maten ziun. 'Ta mutillakin saten, gaurkuk kusko balittu nik hoi saten dut. Nik apaiz hura jarriko nukela hemen, oan.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:20:19 - 0:22:10 (1' 51'')
Laburpena

Joxe Luix ez zen dantzazalea, baina Gregori bai. Santiagoetan izaten ziren jaiak, Aranon. Anaiekin baltsean ibili, eta, apaiza, hala ere, errietan.

Arano

Transkribapena

-'Ta zuek noa zenuten joera Aranotikan?
-Guk Aranotik Hernanira, Hernani 'ta, bai Hernanira jenealian. Tortzen giñan, klaro ez zon ordun, Korreua izaten zen. 'Ta hiru kilometro Aranotik bajatu biar giñun autobusa hoi hartzeko.
'Ta geo hortik Hernanira fan edo Donostira faten bagiñan 'e han izeba 'ta bagenittun 'ta.
-Bai, Aranokuak Goizutako korreua,Goizutako korreua hartzen zuten Aranokuak.
-Bai, eta geo han izeban itxea 'ta faten giñan eta han bazkaldu euna pasa 'ta tortzen giñan.
-Berriz.
-'Ta hola. Hango zea jaiyian izaten zen mutil soltero batek soiñua jotzen zun 'ta dantza izaten genun. 'Ta dantza jaiyero atxaldian dantza izaten genun.
Zea 'ta dantzan ibiltzen giñan 'ta ya gue zea huratxe izaten zen.
-Biño hoi non Aranon bertan?
-Aranon bertan.
-'Ta zu hara joten ziñan?
-Bai.
-Bai biño hau iyandian bai. Beno hau fan biño.
-E?
-Hau fateko uste 'ut soiñu jotzaile hura geldittua izango zen zu fateko, Anastasio izena zun. Eta.
-Zein? Anastasio?
-Geo gu atetzen giñan, karo. Hau hemendik faten zen Oiyartzundik 'o Larrazaltik 'ta ni.
-Anastasio san zu? Anastasio saten zu?
-Ez.
-Soiñu jotzaillia?
-Soiñu jotzaillia bai.
-Biño Anastasio?
-Hura, hura, gu nobiyo itteko bukatua izango zen. Noski! Eta geo itten genun, esto, hoi da. Ze saten ai...
-Harrek bukatu.
-Harrek ba al dakizu non ikasi zun soiñua jotzen? Iruiñarreko Maunel...
-Ez harei, soiñu jotzailliai ez kasoik iñ, ez nin esan bihar hoi.
-Irunddarreneko Manuel izautuko zenun ba?
-Ez, honek ez!
-Soiñu jotzaillia.
-Ez nun izautu, biño hemen jotzen zun?
-Bai.
-Biño soiñu jotzen aitzen zena!
-Itxian, itxeko balkoitik.
-Horrekin ikasi zun Aranoku harrek. Aranoku harrek.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:18:16 - 0:20:19 (2' 03'')
Laburpena Gregori Aranokoa da. Hauek Hernanira dute joera. Goizueta-Hernani egiten duen autobusa hartzen zuten: korreua. Jai arratsaldeetan dantza izaten zuten Aranon. Faten.

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-077
Pasartea 0:13:50 - 0:15:50 (2' 00'')
Laburpena Larrazabal inguruak: Pikorrene eta Petrine, Oiartzungoak, eta Añarbe, Errenteriakoa. Goizuetako muga samarrean dago Larrazabal. Okillegi, Iraurgiaundi eta Iraurgitxiki, Urraide... Elizara Oiartzunera etortzen ziren, baina enkarguak egitera, Goizuetara. Goizueta alderago dago, eta Arano ere bai. Arizluzietagoikoa eta Arizluzietabekoa. Baserri izenak ahoz.

Dena oinez

Transkribapena

-'Ta geo nik Errentiyan itten nun lana, Compañia Nacional de Oxigeno itten nun lana. Eta handik ya Larrazalea jon e! 'Ta Larrazatikan Aranoa, oiñez e, oiñez!
Txoin, txoin. 'Ta geo buelta. 'Ta hola 'billi giñen, ze pasa genittun lau-bost urte, bost bat urte.
-Nobiyo?
-Guk alkarrekin.
-Betzi urte!
-Betzi gaiñea?
-Bai. Oi! Hoigeita seikin ezkondu nitzan ni 'ta zu hoigeita hamarrekin. 'Ta zea esto, gu hasiko giñan igual elkar izautua behintzat hemezortzi urtekin bai!
-E?
-Hemezortzi urte! Bueno zortzi bat urte.
-Bai ordu bai, gehinez 'e zortzi bat urte pasa.
-Jo!
-'Ta ordun bakizu! Ordun...
-Ordun bezela ibiltzeko sasoiya banake oan, hobe nuke! Handik Larrazala 'ta Larrazaltik Aranoa 'ta geo ate 'ta goizeko seitako igual zea lanea Errentira, zea fabrika.
-Kostatako andregaiya.
-Dena oiñez?
-E?
-Dena oiñez. Oiñez, oiñez.
-Oiñez, oiñez. Hoixe.
-Errentiño 're oiñez 'o hemen nombaitte?
-Ez, ez. Errentiño oiñez.
-Oiñez?
-Oiñez.
-'Ta nondik barrena joten ziñan?
-Zeatikan, Iturriotzea bajatu 'ta Ugaldetxon barrena.
-U! Urruti, Larrazabal.
-Zean, hor tranbiria zen hor zea Pandeiko zea hortatik barrena.
-Bai.
-Trenbiria han joten zen Errentira.
Zea (...) 'ta handikan. Arraura gabe tramo zea hortatik joten nitzan. (...).
-Hola izandu zen gue nobiyazgua. Geo esposatu giñan Aranon.
-A.
-'Ta Aranon esposatu eta Pamplona fan giñan garaiy haitako fan giñan zea biajea Pamplona.
-Bai.
-Joo!
-Bai. Bai, beno zembat? Laun bat egun 'o bostam bat 'o hola ingo genittun.
Biño behintzat fan giñan, 'zandu giñan biajian. 'Ta geo handikan aurrea, beno lanea!
-Bazkaldu bodako eunian, Epeleko Etxeberrin, Epeleko Etxeberri ba al dakizu Hernanin?
-Ez hura ez do, honek...
-Hernanitik zea ailleka hor da, zea hotel bat. 'Ta han bazkaldu genun.
-Hotela ez, restaurantia.
-Osabak eta atautxiyak eta amautxiyak eta 'zaten zin garaiy haitan.
-Jakiña!
-Oan ez da holako zeaik biño, ordun izaten zien 'ta. Han genittun amautxiyak eta atautxiyak eta (...).
-Haikin.
-Apaiza 're bai.
-Apaizik ez genun han e!
-E?
-Apaizik ez genun bodan.
-Bazkaltzeko dembuan?
-Bazkaltzen ez, ez.
-Zein genittun ba? Osaba.
-Osaba, zea madrina zen izeba Gregori.
-E?
-Madrina zen izeba Gregori 'ta harren gizona osaba Joxe. Kamionian hura torri zen nekin. Eta geo zue padrinua Joxe Antonio zen.
-Joxe Antonio.
-'Ta Mariya.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:09:47 - 0:13:00 (3' 13'')
Laburpena Bederatzi urte egin zituzten nobio. Joxe Luix Errenterian aritzen zen lanean. Handik atera, Larrazabalera joan eta handik Aranora joaten zen segidan, Gregorirengana. Garai hartan, dena oinez. Aranon ezkondu ziren. Ezkonbidaia Iruñera egin zuten.

Eskutitzen bidez ezagutuak

Transkribapena

- Saten ai ziñazten... Zu nongua za? Naparrukua, biño nongua?
- Ni Aranokua.
- Aranokua.
- Hoi da Hernaitikan lendabiziko herriya. Goixuta utzi aiyeka 'atea 'ta.
- Hoi da. Eta, nola izautu ziñazten?
- Aber, nola izautu giñan!
- Nola izautu? Guk... Nik orduan gerran herittuta zean ibiltzen nitzan, beno, ordoko hasiya nitzan... Hau izautu nuneko Donostira torri zen... Lendaiziko eondu nitzan Bitoiyan, eta geo torri nitzan Donostira. 'Ta hospital (...) ez dakit, aitzia izango 'zu igual... 'Ta gerra demboan han eoten nitzan
'ta handikan geo tortzen nitzan... Itxea tortzen nitzan Hernanin barrena, Hernaniko autobusian etortzen nitzan zeara, Urraireko lepoa, Santuxko lepua. Aitzia izango 'zu igual... 'Ta geo handikan Larrazabala.
- Karo.
- Ni Larrazabalekua naz eta 'ta Larrazaalea tortzen nitzan. 'Ta batian tokatu giñan hau be attakin. Eta ni heldu nitzan 'ta Hernanin.
- Osaba Joxe.
- E?
- Atta ez zen, osaba Joxe.
- Osaba Joxe?
- Osaba Joxe, ne atautxiya.
- Atautxiya...
- Atta ez.
- Zeatu ziñanin zu han torri giñan demboan...
- Autobusian torri...
- Autobusin ez giñan torri.
- Kamionian torri giñan ordun.
- Autobusa abeittua 'ta etorri giñan... Kamiona jarri zuten 'ta kamionin torri giñan...
- Bai, 'ta ordun zen osaba.
- 'Ta ordun izautu nun 'ta honek nei beitzen zin 'ta nik 'e bai honei, 'ta honei beitzen ziyon 'ta geo... Handik ate 'ta ebakuatu niyoten Pamplona 'ta Pamplongo ospitalin neola beste aranoar bat tokatu zen han,
aranoar bat, honen auzokua. 'Ta harrek san zian hola amistadia bagenun 'ta san zin: "Nik mango 'izut seiñak neskatxa batenak mango 'izut" Eta orduan bakizu, gerra demboan (...) aitzen giñan 'ta hola ibiltzen giñan 'ta hola honen seiñak eman zizkian.
- Pentsa 'zu...
- Biño harrek bazekiyen zuk hau izautzen zenula?
- Ez, ez, ez zakin.
- A, ez zekin? Kasuelidadia.
- Ez, ez, ez zakin. Harek ez zakin.
- Kasuelidad que fue!
- Eta man zizkin honen seiñak 'ta nik karta eskribittu niyon honei, eta honek 'e seittun kontestatu zian. Kontestatu zian 'ta hartatik hasi giñan 'ta amistadia in genun 'ta. Geo gu Aranon 'e asko joten giñan gaztiak giñala 'ta meza 'ta...
Oiyartzun biño oañik aldeo gelditzen zen Arano eta hara askotan joten giñan 'ta geo handik aurrea zeatzen ibilli giñan 'ta holaxe hasi giñan.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:06:40 - 0:09:47 (3' 07'')
Laburpena Joxe Luix Oiartzungo Larrazabal baserrikoa da eta Gregori, Aranokoa. Joxe Luix gerran zauritu egin zen, eta, sendatzen ari zela, Gregorirekin idazten hasi zen. Lehen, ohitura handia zegoen eskutitzak idazteko.