Dantzazaleak

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:28:10 - 0:29:30 (1' 20'')
Laburpena Gregoriren familia oso dantzazalea zen. Ez da inoiz ahaztuko familia guztiak plazan dantzatu zuen aldi hartaz. Garai hartan sueltoa dantzatzen zen: "lehengo dantza hori".

Transkribapena

-Nere aita 'ta bere anaiya.
-Hoik
-Eta gu betzi seme-alaba eta beriak beste Almandoztarrak giñan gu 'ta dantzariyak harrenak 'e denak. Ze korro plazan in genun, nunca se me olvidará.
-Erki gozatu zenun zuk ordun!
-Oi! Guk bai, gu soiñua hasi ordu dantzan ibiltzen giñan, hasten giñan. Gustatu itten.
-Bai.
-(...) aski bai.
-'Ta ze dantzak itten zin ordun?
-Sueltua, zea hoi. Dembateko hola, zea hoi hara 'ta hona. Geo zea hoi 'ta bueltaka 'ta geo korrun. Lengo dantza hoi. Bai.
-'Ta soiñua jotzen zun norbaittek?
-Soiñua. Fiestatan eamaten zittuen soiñu jotzailliak. Zeara fiestata. 'Ta jaiyetan, berriz, mutil soltero bat zen 'ta harrek jotzen zun.
'Ta zea zen trankil-trankilla 'ta zea klaro, gu hura fan zai dantzan hasteko 'ta nei izeba baratzan ai zen hura faki. 'Ta san: "Oandik hemen al za? Gazte guziyak zui beira han eongo dia dantzan hasteko 'ta! Oi zoaz gizona, zoaz!"
Gu jotia gustatzen ziyon holakua baitzen.