Mandazain ofizioa

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:47:40 - 0:50:30 (2' 50'')
Laburpena Aurrekoekin ikasi zuten ofizioa. Karga ongi orekatu behar da; bestela, mandoa gehiago nekatzen da. Kargarako pieza guztiak dauka bere betekizuna eta denak ongi jarri behar dira beren tokietan; mandoa amildu daiteke, bestela. "Geok in ber izaten genun". Garrotia. Enkomendayua. Beiraka. Okerra. Sokarriya.

Mando bat beti aurretik

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:45:00 - 0:47:40 (2' 40'')
Laburpena Mandoak taldeka eramaten ziren, eta bat beti aurreraxeagotik. Ez zen kasualitatea: Aurreko mandoak bere gustuko tokian egiten du pixa eta gainerako guztiek ere hantxe egingo dute. Bitartean, ez dira gelditzen, pixagaleak amorratzen egonda ere. "Tirrit ta tarrat". "Hori gauza prezisua da e".

Berrikuntzekin, ohiturak galdu

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:41:30 - 0:45:00 (3' 30'')
Laburpena Maxalengo arreba Irunera ezkondu zen, eta, anaiak lagunduta, ikatz biltegia jarri zuen. Anaia-ilobek, kalez kale saltzen aritu beharrean, biltegian uzten zuten egur-ikatza, eta, hartara, garraiorako denbora gehiago zuten. Gasa sartu zenean, sobera ziren egur-ikatza eta mandoak. Mandoak nola eramaten ziren. Toki izenak.

Egur-ikatzaren garraioa

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:39:45 - 0:41:30 (1' 45'')
Laburpena Mandazainek menditik auzoetara jaisten zuten karga, eta, han, gurdia betetzen zen eta hirietara eramaten zuten egur-ikatza: Irun, Errenteria, Donostia... Gero, butanoa sartu zen, eta, suak kentzen hasi zirenez, egur-ikatza sobera izaten zen.

Garraio guztia abereekin

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:37:50 - 0:39:15 (1' 25'')
Laburpena Maxalengo heian, behiak eta mandoak izaten ziren. Semeak hazi arte, aitak egiten zuen lan guztia. Gurdiarekin ibiltzen ziren, orduan trafiko gutxi izaki. Gurutzen, esneketaria ibiltzen zen kamioiarekin, baina, bestela, inor ez. Autobusa zaldiekin zen: korreoa. Bertsoak jarri izan omen dizkiote Oiartzungo korreoari.

Oiartzungo mandazainak

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:35:40 - 0:37:50 (2' 10'')
Laburpena Oiartzunen hiru mandazain ziren, hirurak ere auzoak: Maxalengoa, Xulua eta Isatsekoa. Maxalenen, aitona hasi zen mandoak erosi eta lan horretan. Garai batean, denerako behar zen mandoa. Adibidez, baserrietan obrak egiteko materiala eramaten zuten gorakoan, eta, beherakoan, ikatza ekarri. Pastak Hernanin erosten zituzten. Etxera etortzen ziren ferratzaileak. "Xintxo ibilita beti sosak aurretzen".

Txondorra

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:32:00 - 0:35:10 (3' 10'')
Laburpena Martxoan, egurra botatzen zen, izerdia hasi aurretik. Hamar bat gizonek adar handienak botatzen zituzten, eta, gero, lau peoik egurra txikitu eta txondorra egiten zuten. Txondorra nola egiten zen: alkatea, tantaia... Txondorra ongi zaindu behar zen, beti egon behar zen gainean. Txabolan egiten zuten lo. Txondorgileak nor ziren: trumoitarrak, goizuetarrak, lesakarrak...