Kontrabandistak

Kontrabandoa

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 1:02:27 - 1:04:17 (1' 50'')
Laburpena Jende asko ibiltzen zen paraje hauetan kontrabandoan. Askok gainera, egunez lana eta gauez gau-lana egin behar izaten zuten. Bere senarra horrela aritu zen. Baina goikoak, nagusiak, presioa egiten zioten jarraitzeko. Azkenean, utzi egin zuen. Konfiantzako jendea nahi izaten zuten. Baina, beren artean ere izaten ziren lapurretak eta tranpak.

kontrabandoa

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:36:26 - 0:38:44 (2' 18'')
Laburpena Jende asko ibiltzen zen kontrabandoan. Irratiak, rodamentuak, tabakoa.... baserri gehienetatik ibiltzen zen norbait. Guarrdia Zibilak harrapatuz gero egurra ematen zieten.Paketeak entregatu egiten zituzten eta Jornala izaten zuten kontrabandistek. Gazteek horrela ateratzen zuten diru pixka bat.

Kontrabando kontuak

Transkribapena

- Bai, bai kontrabandun e' ardiyan marraka seiña!
- Eeee anda ji kargak utzi 'ta eskapo!
- Miño zu ibiliya al za ba?
- Ez, ez guri san ziguten nahi genun manduakin miño san geniyon ezetz guk eunez lana in ber genula 'ta
- Ikusi bai ingo zenittuzten zuek.
- Ikusi bai in zandu ttugu zea iriyakin mordoska errak zea Otraitzetik aurrexio arbolpin
- Bai Haixia pilla errakin Barraka[Barrak:10266} (...) hartan hoeita hamar bat behikin
- 'Ta Arlepotikan guardiak Arlepotik markak harrapatu zea elurtan 'ta seika seika seika seika zea Larrase zean da kubasta Errentin , Kubasta kubasta aitzia ba al zu kubasta ?
- Ez
- Kuebas de Landarbaso?
- Ah kuebak bai, bai, bai
- Han haaño jon, Arlepotikan markaz markaz marka 'ta han harrapatu
'Ta euskalduna izaki Guardia Zibil bat Oyartzungua 'ro Juanito. 'Ta harei euskuaraz 'ta haek e' pena ematen 'ta harek salbatu. Juanitok.
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:33:40 - 0:34:50 (1' 10'')
Laburpena Kontrabando lanetan, ardiaren marraka egiten zuten abisua emateko. Domingok ikusten zituen kontrabando lanetan, baina bera ez da ibilia. Gogoan dauka batzuk harrapatu egin zituztela, baina, guardia zibila euskalduna izaki, barkatu egin zituen. Toki izenak.

Kontrabandoa

Transkribapena

- Bai, bai. Bai, nabarmen zozten zeintzuk zin, biño... Hola pasa zen, biño...
- Bai.
- Biño ekarri nik haik 'e!
- Karri zenittun! Karo, zuk parajik ongi izautzen gaiña!
- Hoi ba!
- Karo.
- Gu leno 're hor biltzen giñan (...) 'ta kontrabanduan 'ta...
- Kontrabandun 're ibilliya al za ba zu?
- Bai, nahikua.
- Mekayuen dio! Ordun ongi izautuko 'ttuzu zoku hoik.
- Zoku haik eta hemen honuntzo... Bai, gu izandu ga hortan 'e bai.
- Hemen zea, zea aldea, San Anton aldea 'ta Irun aldea 'ta?
- San Antona 'ta, San Antona 'ta, Burnaizta aldea 'ta, Burnaizetan barrena 'ta. Ba al dakizu non den Burnaizeta?
- Ez, ez.
- Hor barrena... Orduan ya papeleran lanin nabillela juten nitzan 'ta (...) gabian hamarretan ate papeleratik eta nik gerriyan hartu bokaillua 'ta martxa launeta! Launak lenoztik junak.
- A!
- Zea, Ergoindikan Biandizko gaintikan hara bera nijula, launeta nijula...
Zuk ez dakit izena bakizu ordun Galtzatarrita 'ro Burnaizta biño lenuo hola zokon bat, soro bat zen, soro haundi bat, soro garbi-garbiya 'ta handik Domiko aldea sartu ber genun launeta.
'Ta han Guardia Zibillak. Ni bakar bakarrikan nijun tokiy hartan 'ta zakur bat, zakur bat neana! Zapotzo haundi bat, uau, uau, uau, uau...
Nei seika 'ta jotzen dut makillakin! Haik karrasiyak! Hango Guardi Zibillak denak esnatu zin 'ta...
- Ai!
Hoi ba, haina! Jata karrasiyak! Bestik bai erne asko, tente asko! Ni han ze pasa 'te zen 'ta ni geo launeta anda dios hara! "'Ta hi, hola 'ta hola zaudek, e! (...) hor!" Geo beste aldin barrena torri!
- Erki, ordun ongi.
- Abisua.
- 'Ta zu ez ziñan paketikin?
- Ni launeta paketin billa nijun.
- Billa zenijun.
- Launeta 'ta launak ni jun zai.
- Karo.
- 'Ta geo denak...
- Beste aiyekatik.
- Betikan torri, Penai aldea.
- Zai eongo zin haik!
- Bai, han eongo zin zai. Puska 'atin eon berko zuten! Ba holaxe ibiltzen giñan, e! Holaxe. Sosa ate ber bazen zerbatte in berra zen boltxiyoko benikan.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:52:52 - 0:55:12 (2' 20'')
Laburpena Kontrabandoan ere ibilia da Joxe. Galtzarrieta inguruan txakur bat atera zitzaion; Guardia Zibilena zen. Kontrabandoan eta horrelakoetan ibili beharra zegoen sosa atera nahi bazen, lantegietan diru gutxi irabazten baitzen garai haietan. Burnaizta, Galtzarrieta... toki izenak.

Kontrabandoa: ibilbidea

Transkribapena

- 'Ta kontrabandun zein zazte ibilliyak zuetatik?
- Hok biyek zin.
- Guk fuertin giñan, gu giñan balintinak eta joten giñan zeara, San Antona.
- San Antona paketi billa.
- Han puska hartu, hogeita hemezortzi-berrogeiko puska hartu, 'ta martxa lua ezin kontuik, itxea. Eun argiz ezin alleituik honea, San Antondikan.
'Ta goizin lanea, berriz, bate loik in gabe. Loale errak bai pasa, bueno!
- Hire 'e, Diurtxio?
- E?
- Hire bai?
- Nik zakotia hartu...
- Tornolan barrena ibiltzen ziñazten 'o hemendikan biria bazen?
- Gu hemendik, hemendik.
- Menditikan.
- Hemendikan.
- Bai. Miño bire bat miño gehiyo zin.
- Ez dugu beste bireik ber, ezta birian jon ber. Beti toki xarretik, biria ez.
- Tornola aldia hartatik beste kuadrilla ibiltzen zen.
- Hok iyotzen zin San Antondikan kanaletikan Azpeitiko itturrira 'ta handikan...
- Pikoketako biria hortatikan 'ta...
- Pikoketako inguru hortatikan...
- Miño beti bire txarretik torri ber. Guardia Zibillan beldurrakin.
- Guardia Zibillai eskapo. Guardia Zibilla eozeiñ lekutan eoten baizian 'ta haik zeatu 'ta...
- Altzi aldea, Altzira.
- Zebaittetan illuna 'ta piñoira sartu 'ta ikusten ezerre 'ta aski... Paliza errak hartuak bai hor, bueno!
- 'Ta entregatu non itten zenuten? Pasaian 'o hola?
- Ez, honeaño. Entreatu.
- Entreatu lendabiziko hemen, eun batian, hemen inguru hontan utzi noimatte. 'Ta geo, hurrengo illunaarrin hartu 'ta hemendik Gaintxuixketa, 'ta han kamioiya kargatu.
- A Gaintxurizketan.
- Gaintxuixketan kamioia kargatu. Miño bi etapatan itten genun, 'ta hogei duro jornala aindu, 'ta batzuk patu zigun miño oaindik azkenekuk kobratzekuk ttugu.
- Paketik galdu zin 'ta denak...
- Kulpa guk.
- Guk jorraa pilla bat iñak 'ta sosik gabe geldittu 'ta ixil-ixilik eon behar,
kontrabandu asuntukin...
- Ezin iñone zea iñ hoi.
- Ez zon denuntziatzeik hoi.
- Harrapatu al zizuten noizpatte? Elkarrekin ibiltzen al ziñazten?
- Bai, bai, paketik kendu 're.
- Elkarrekin ibiltzen giñan bai.
- Kendu zin hor, pakete mordua kendu zin Lazkamoko zea hortan. Ni han eoten nitzan, kamionan zai, harrobiyan lana itten nun nik 'ta illunarrin geatu 'ta, banekin ze ordutako torko zin, jakitzen nun, hemengo kuadrilla, hok eta paketekin jon berrak.
Hala joten zin. 'Ta ni eon 'ta han non 'ta tiruk: "Ostia", tiruk aittu nittun 'ta torri zen txoferra 'ta: "Dios, tiruk aittu ttit motel, tiruk", "Ze tiruk?" Gau giro txarra zeon, redios: kazkarra 'ta egualdi txarra. "Bai, nahi nike gaur beste haunbeste pakete balia, emango nittike gustoa",
egualdi txarra nahiyo harrek eta "Etzekit ba" 'ta ez tortzen 'ta ez tortzen paketik 'ta "Redios, beirok 'e, tiruk izango ttuk han e, tiruk izango ttuk han" 'ta "Hoi trenak itten dik, tran-tran, soiñu hoik" 'ta bai! Paketik kendu!
- Ni gaba hartan e'niyun han.
- Pranko suertia izan yun.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:39:40 - 0:42:50 (3' 10'')
Laburpena Tiburtzio eta Santos kontrabandoan ibiliak dira. San Antondik -Lesakatik- etortzen ziren, kanaletik barrena. Bi etapatan egiten zuten: lehendabizi Gurutzera eta gero Gaintxurizketara. Paketeak kendu izan dizkiete. Hika.

Gazteak izaki

Transkribapena

-Bai, gaiñekun, gaiñekun gui ez ziuten... Zea haitxek, kafi haitxek galdu izandu genittun.
-Hamabi zea haik?
-Hamabi paketi haik. 'Ta geo kamiona kargatu genun zea hoi, asuntu hoi. Gaiñekun pill errak ibilli izandu ttut 'ta nahiko suertia izandu!
Ez da! Dembu haitan kostosua 're izaten zen 'ta biajik galantak eta.
-Biño sosa kusi!
-Sosa pixka 't kusi! Sosa pixka 't kusi! Itten zen...
-Oan arrisku erra e Erramun!
-Bai, bai. Erra, arrisku erra bai. Arrisku erra.
-'Ta zertik ibiltzen ziñazten laneko dirua gutxi izaten zelako? Suelduk eta ttikiyak izaten zilako 'o?
-Biziyua hartu genun hoixe!
-Bueno, hoi bat, biziyua bat Erramun. Biño bai, leno san duguna, biaje bat in, biajin arrats bat in 'ta lanteiyan aste batin biño gehiyo iraazten ordun.
-Bai, bai bai.
-Hor, hortxe izango zen koxka!
-Biño erki arrixkatuta.
-A! Hoi bai.
-Bai, bai bai.
-Biño bai koxka erra 're! Jolin!
-Bai, bai bai. Bai, bai hoi bai. Oiañ leno san duguna arrixkua, arrixkua.
-Dena arrixkua.
-Arrixkua.
-Itxetik ate 'ta lembiziko pausotik.
-Bai. Bai, bai arrixkua.
-Sartu arte Erramun!
-Bai, bai. Guk hemen eskapadak itten genittun Jesus! Persona gaztiak importik haundiyik ez zun izaten 'ta.
Eruak izaten giñan 'ta itten genittun korrikaldi errak 'e bai! Errak 'e bai! Jesus!
-Nik saten dutena Erramun, ni e na asko diskuitzen.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:57:00 - 0:58:30 (1' 30'')
Laburpena Hainbeste urtean kontrabandoan ibili eta bitan bakarrik harrapatu zuten Erramun. Zorte handia izan duela dio. Lan arriskutsua zen, baina dirua ateratzen zen. Ihesaldi ederrak ere egin izan zituzten, baina orduan, gazteak izaki.

Lapurrak

Transkribapena

-Txanda batin in ziuten hor. Karri genittun 'ta paketik gorde genittun hor goixio estrata zar bat bada, 'ta hor. Gorde genittun 'ta.
Geo eamateko 'ro, abitzeko 'ro. Ondokun 'o ondokun ez dakit zer giñen, jon giñen 'ta seittun izautu nun pakete bat ibilliya bazola 'ta.
Hau ibilliya da ba! 'Ta hola hasi nitzan pixka 't kusten 'ta xolo ttiki-ttiki bat iña, biño xolu hartatikan iña arrankia.
Bai 'ta handik mordoska 't eamana, mordoska. Puntilla zen, puntillak zin. 'Ta: "Ai por dio! San berko ziu ba nausiyai!" 'Ta hala
San niyon hola 'ta hola. "Karri, karri! Bestela dena eamango 'ittek 'ta karri" 'Ta eaman niyon 'ta san: "Zer da 'ta?"
Hortxe Altziarren barrena denin zabaldua 'men zen puntilla hura. Lapurtua. Erruz izaki, hoitako madeja hoitako batek metro pilla ikaragarriya!
-Hoixe sokarriya...
-Erki bildua!
-Bai eskuko lau bihatz biño zabalagoko puntilla.
-Earra! Errak zin e! Kusi nittun nik han, xolu hartatikan. 'Ta hantxe Altziarren zabalduk 'men zoztela hor gaztin artin 'o komei.
'Ta halaxen 'ta gui lapurtu, huaxe lapurtu ziuten. Gaiñekun ez diute sekulan deus lapurtu izandu! Huaxe!
-Biño dena, dena txar... Gaizkira...
-'Ta lapurtzen zunak 'e zerbaitte jakingo zun jakitteko nun zin paketik 'ta?
-Bai, bazekin bai. Guekin biaje bat in zun 'ta.
-Karo.
-Biño biaje bat inta buruik 'e ez zun asko buruik 'e. Biaje bat inta pixka 't seittu balu lana izango zun 'ta gaiñea geo okixio zeatuko zen, biño limbiziko biajetik lapurtu!
-Zuek ierri seittutik zein zen ordun...
-Seittun, seittun ierri. 'Ta geo entetu 're... disimuloik gabe in zun 'ta!
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:53:45 - 0:55:35 (1' 50'')
Laburpena

Gau-lana tramoka egiten zen. Talde bakoitzak ibilbide bat zuen: beste batzuek pasatzen zizkieten paketeak eta gero beraiek beste batzuei entregatu. Paketeak entregatu behar zizkien taldea agertzen ez bazen eta eguna argitzera bazihoan, paketeak gorde egin behar ziren mendian. Behin, pakete batetik lapurtu zieten, eta segidan konturatu ziren beren arteko bat izan zela.

 

 

Kontrabandoa aspalditik

Transkribapena

-Zembat klasetako ...
-Negoziyuk?
-Negoziyuk 'te zin hor. Zea hemen gue attak saten zun.
Gue attan dembun, gue attan dembun 'e kontrabandua izaten 'men zen beti.
-Beti, kontrabandua beti.
-Bai. Beti. 'Ta saten zun gue attak.
Gizon bat bai 'men zen Irunen, saten zun zein 'ta dena. 'Ta zea kontrabandun asko dedikatzen zena, biño indarreko gizona e!
Indarretakua, harrek kontrabandua itten, kolpe haundiya. Haundiyakin negoziatzen, haundiyakin. Haundiya, haundiyakin in tratua 'ta haundiyakin.
'Ta ttikiyakin, 'ta ttikiyakin berriz harrek gutxi irabazi ber. Hala 'ta...
-'Ta geo harren falluk ttikiyak patu ber!
-Bai, diskuitu ezko bai. 'Ta geo hala beimpin, hala itten 'men zittun 'ta gizon harrek 'ta zea 'men zen lixtua 'men zen. 'Ta itten 'men zun...
Ba 'men zun, aberia erra 'men zun aberia. 'Ta zea 're bai, morroiya 're ba 'men zun. Aberia goernatzeko 'ta morroiya 're.
'Ta hala beak kontrabandun martxak eta ibiltzen 'men zittun 'ta geo beimpin itten 'men zun. Lembiziko hua 're auskalo nola ibilli zen kontrabandun, bizkarrin iual!
'Ta geo, geo kotxia 're ez zen nahikua izango kamionakin beimpin. 'Ta haundiyakin, haundiyak funtzionatzen baitute haundiyakin hanudiyak.
'Ta numbaitte haundin batekin 'o han, aduanako kargua zunakin 'o ingo zun, itten izango zun tratua 'ro zea kamiona uzteko.
'Ta hala kamionak prepatu, hoa kargatu 'ta honea martxatzeko. "Bueno bihar jongo ga e, bihar 'o hola atia joko 'men dik"
'Ta "A bueno". Harrek itten 'men zun zaldiya hartu, itxeko hura, harren gaiñin jarri 'ta mendira atetzen 'men zen.
'Ta txanda batin zea haundiya 'men zun, baliyo haundiya, zea kamionin. 'Ta ate 'men zen 'ta han 'men zon gaiñin 'ta morroiyak beste aberia bai 'men zun. Itxian bi abere 'men zittun.
'Ta morroiyai sana hua pasten zenin tortzeko "Halako lekutan izago nak ni. 'Ta hara jon hai jakittea". Ongi pasa dela 'ro zerbait pasa dela 'o.
Zerbait pasa ezko beak hanka 'ro ingo zun auskalo. 'Ta hala 'ta "A bueno". Hala 'ta kamionai, pasa 'men zen, ongi pasa 'men zen.
'Ta morroiyak hartu beste zaldiya 'ta torri 'men zen 'ta han 'men zon gizon hoi 'ta nausiy hoi.
'Ta "Zer da ukerrik ba al da?"
'Ta: "Ez, ez, ongi pasa dela, ongi pasa dela".
'Ta bai itxe bat, baserri bat hola pixka 't beixio, baserri, baserri erra.
Bueno han gaur irazi duten dirukin hauxe eosi beit ba! Itxi hauxe, saldu nahi baldin baute.
-Joe!
-'Ta eosi harrek.
'Ta geo itxe askon jabe in. Holako biaje asko in harrek, 'ta itxe askon jabe in.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:41:30 - 0:44:20 (2' 50'')
Laburpena Kontrabandoa aspalditik egiten zela aipatzen du Erramunek. Bere aitak ezagutu zuen kontrabandista baten berri eman digu. Oso azkarra izan behar zuen, eta kontaktu onak zituen. Behin, halako karga inportantea pasa zuen, han irabazitako diruarekin baserria erosi zuen.

Kontrabandoaz

Transkribapena

-Biño arratseko aspertzen zen amona. Bueno, bueno! Geo ez dut bukatu 'ta leno nikelatik jon naz beste ailleka 'ta.
Asko zea 're torri zen rodamentua. 'Ta broka 'ta hoitakua 're bai.
-Handik honea?
-Bai. 'Ta saten zuten hemengun aldin, doblez hobia, puska 't gehiyo patu ber biño doblez hobia. Ona, ona, ona.
-Mateil ona.
-Mateil ona. Broka beimpin, saten zuten difentzi erra bazela hemengo bela motel motel iña 'ta.
Hangua berriz broka beti, beti, beti ongi.
-Temple onaguk.
-Temple onaguk. 'Ta hoitikan 'e erruz.
Bai, txanda batin akortzen naz. Torri giñan Aitxuleiko zea horta 'ta. Aitxuleiko aldi hortan beldurra genun.
'Ta geo soldauk 'e pixka 't akortzen hasiyak zin 'ta. Hala hortik elutsan beitti bajatu giñan Intzensoko horta 'ta.
Hala goitik beitti abitu, zetu giñen 'ta iatzia guk eakiya 're baganakan 'ta. Arbabiria, arba bajatzeko biria. 'Ta adar batzuk hor hautsi paguai 'ta.
Jarri (...) puska hura gaiñin 'ta jarri nittun gaiñin 'ta goitik beitti. 'Ta erdi parin beitti, auro xamar heldu giñan bai.
Gen arba horrekin heldu ga 'ta eskapatzen ziu bat! 'Ta anda dion! Ze hoik rodamentu hoik pottoko-pottokuk izaten zin pakete ttikiy haik kriston karga izaten zuten haik.
'Ta hor pakete ttiki ttiki batzuk. 'Ta goitik beitti han gorde ziun anda la idia! Erra in yeu.
Ez ziok ba oan hoi harrapatzeik ba! Geo zer da 'ta torri giñan gaiñekuk hartuta. 'Ta ondoko eunin jon 'ta harratu nun, leertua 'ta ixuiya mordoxka 't.
-Hara!
-Biño, biltzen aittu giñan geo aleiñak billu genittun biño geintxunak billu genittun.
-Atzea zetu genun, tamaiña karri genun kaja. Biño palta zerbaitte. Geo iatze itten 'o biltzen 'o ai giñala bat harratu genun rodamentua.
Aurreko papera brillante hoitakukin billua grasa, grasakin erki eatsiya hua. 'Ta hantxe 'ta. Haitakua 're erruz tortzen zen rodamentua asko!
-Karga haundiya hartuko zuten haik, ez?
-Bai. Karga, karga gaiñea, kaga txarra da oso hoi, 'zaten da.
Guk karga nahi izaten genun bulto pixka 't makillakin hola hartzeko, hemendik hartzeko. Hemendik eskuakin hartu 'ta geo makilla hemendik ttak.
Makillakin bi espaldai lana man. Espalda bakarra nekatu itten baita 'ta bi espaldai lana man. Hartako, 'ta hoik hartako ttikiyak, hartako ttikiyak.
-Ez harrapatzen kajak makillakin.
-Makillak ez harrapatzen, eskapo itten zun gaiñea 'ta. Hola 'ta, bai.
Amakin bat, zembatka gauza klase garai batin hor tortzen zen. Jesus!
-Gahina zer zen torri 'o eaman...?
-Torri, torri, torri, torri, torri.
-Torri gehina.
-Torri bai. Numbaitte gerra ondori hortan hemen fabrikak eta batzuk eroi eta bestik bota 'ta zeatu.
Erre 'ta in baizin. 'Ta numbaitte... 'Ta han hobia itten. 'Ta geo han 'e saten zuten ez zila denak hoik frantzesak e! Alemanak eta hola zila.
-Izango zin!
-Alemanak.
-Handik honea pasik eta auskalo ze saltsa...
-Alemana mateila asko ona izaten 'men da broka 'ta hoik.
Arront onak izaten 'men dia hoik. Bai 'ta holaxeko zeak. Atarramentutan hortxe ibiltzen giñan. Bai gen...
-Noiz hasi zen pixka 't zea itten ya... Noiz bukatu zen?
-Hoi aduana itxi zuten. Aduana libre zen, aduanan pastia 'ta itten zuten aduanin han pasa.
'Ta uzten zuten pasatzen 'ta libre. Biño geo in zuten aduanak alto! Alto bai.
-Geo dena libre jarri zenin...
-Bai, bai, libre jarri zen 'ta. 'Ta aduana itxitzeko...
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:37:00 - 0:40:40 (3' 40'')
Laburpena Errodamendu eta broka asko pasatzen zen kontrabandoan. Gau-lanean ibiltzeko, karga bulto pixka batekin nahiago izaten zuten. Gehiena ekarri egiten zen, eraman baino gehiago. Gerra garaian industria galdua zegoen eta kanpoko materiala hobea izaten zen. Aduana libratu zenean bukatu zen kontrabandoa.