Kontrabandoa aspalditik

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:41:30 - 0:44:20 (2' 50'')
Laburpena Kontrabandoa aspalditik egiten zela aipatzen du Erramunek. Bere aitak ezagutu zuen kontrabandista baten berri eman digu. Oso azkarra izan behar zuen, eta kontaktu onak zituen. Behin, halako karga inportantea pasa zuen, han irabazitako diruarekin baserria erosi zuen.

Transkribapena

-Zembat klasetako ...
-Negoziyuk?
-Negoziyuk 'te zin hor. Zea hemen gue attak saten zun.
Gue attan dembun, gue attan dembun 'e kontrabandua izaten 'men zen beti.
-Beti, kontrabandua beti.
-Bai. Beti. 'Ta saten zun gue attak.
Gizon bat bai 'men zen Irunen, saten zun zein 'ta dena. 'Ta zea kontrabandun asko dedikatzen zena, biño indarreko gizona e!
Indarretakua, harrek kontrabandua itten, kolpe haundiya. Haundiyakin negoziatzen, haundiyakin. Haundiya, haundiyakin in tratua 'ta haundiyakin.
'Ta ttikiyakin, 'ta ttikiyakin berriz harrek gutxi irabazi ber. Hala 'ta...
-'Ta geo harren falluk ttikiyak patu ber!
-Bai, diskuitu ezko bai. 'Ta geo hala beimpin, hala itten 'men zittun 'ta gizon harrek 'ta zea 'men zen lixtua 'men zen. 'Ta itten 'men zun...
Ba 'men zun, aberia erra 'men zun aberia. 'Ta zea 're bai, morroiya 're ba 'men zun. Aberia goernatzeko 'ta morroiya 're.
'Ta hala beak kontrabandun martxak eta ibiltzen 'men zittun 'ta geo beimpin itten 'men zun. Lembiziko hua 're auskalo nola ibilli zen kontrabandun, bizkarrin iual!
'Ta geo, geo kotxia 're ez zen nahikua izango kamionakin beimpin. 'Ta haundiyakin, haundiyak funtzionatzen baitute haundiyakin hanudiyak.
'Ta numbaitte haundin batekin 'o han, aduanako kargua zunakin 'o ingo zun, itten izango zun tratua 'ro zea kamiona uzteko.
'Ta hala kamionak prepatu, hoa kargatu 'ta honea martxatzeko. "Bueno bihar jongo ga e, bihar 'o hola atia joko 'men dik"
'Ta "A bueno". Harrek itten 'men zun zaldiya hartu, itxeko hura, harren gaiñin jarri 'ta mendira atetzen 'men zen.
'Ta txanda batin zea haundiya 'men zun, baliyo haundiya, zea kamionin. 'Ta ate 'men zen 'ta han 'men zon gaiñin 'ta morroiyak beste aberia bai 'men zun. Itxian bi abere 'men zittun.
'Ta morroiyai sana hua pasten zenin tortzeko "Halako lekutan izago nak ni. 'Ta hara jon hai jakittea". Ongi pasa dela 'ro zerbait pasa dela 'o.
Zerbait pasa ezko beak hanka 'ro ingo zun auskalo. 'Ta hala 'ta "A bueno". Hala 'ta kamionai, pasa 'men zen, ongi pasa 'men zen.
'Ta morroiyak hartu beste zaldiya 'ta torri 'men zen 'ta han 'men zon gizon hoi 'ta nausiy hoi.
'Ta "Zer da ukerrik ba al da?"
'Ta: "Ez, ez, ongi pasa dela, ongi pasa dela".
'Ta bai itxe bat, baserri bat hola pixka 't beixio, baserri, baserri erra.
Bueno han gaur irazi duten dirukin hauxe eosi beit ba! Itxi hauxe, saldu nahi baldin baute.
-Joe!
-'Ta eosi harrek.
'Ta geo itxe askon jabe in. Holako biaje asko in harrek, 'ta itxe askon jabe in.