Guardia zibil ustelak

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:47:30 - 0:51:00 (3' 30'')
Laburpena Lesakako guardia zibil batzuek etekin ederra ateratzen zuten kontrabandoaren kontura. Ez salatzearen truke ordaina eskatzen zuten. Goi karguetan zeudenak ere konplizeak ziren; ez zuten onartzen kontrabandista salatuko zuen guardia finik. Salaketei dagokienez, batzuetan beraien artekoak ere izaten ziren, eta baita pakete lapurtzaileak ere.

Transkribapena

-Dena 'ta klase guzitikan itten kontrabandua. 'Ta Lesakan bai 'men zin bi guardiziil. Bat izautzen nun nik 'ta geo ez dait ze in zun harrek.
Bi guardiziil 'ta launak 'ta biyek jenelin elkarrekin atetzen 'men zin. Guardiyan mendira hola arratsin 'ta haik lixtuk 'men zin.
Bat Palazios, Palazios. 'Ta bestia nola zen aittu izan dut biño oan ez dait, oañ ez zit gotzen. 'Ta haik kontrabandixtak beak biño gehiyo 'men zekiten
Lesakan zehar 'ta nundik pasten zin 'ta ze tortzen zen 'ta dena. 'Ta gaiñea ez baziyoten maten beak eskatutakua, beno
Hau 'ta hau 'ta hau, zuek hola 'ta hola 'ta hola joten zazte, hau itten zute. Bueno benga honembeste, bestela ez zazte pasako gehiyo.
-Ostras, haik dirua...
-'Ta zea in, lotsatu in nombaitte 'ta man in ber 'ta man. 'Ta geo hala 'ta seriyu zen e!
Gu Lesakako feritan jon 'ta hantxe ibiltzen zen bueltaka bueltaka bueltaka bueltaka. 'Ta nola beitzen zun ziharka ziharka 'ta.
Gu igul alkarrekin juntatuk birian 'o hola 'ta beitzen ziun erki harrek 'ta. 'Ta geo zea in 'men zun Irunen 'o hotela jarri 'men zun harrek.
Hotela... Hua zakurran ipurditik torri...
-Zuei atetakuk?
- Biño lixtua, lixtua izaki.
-Bai pizkorra bai.
-Oaiñ, harrek saten 'men zun beak: "Nik ez dit iñor hil e. 'Ta ez dit hilko 're! Biño nik saten dutena kumplittu." Arratsin 'ta...
-Harrek negoziatzen zun bestiri negoziyua utzi 'ta bea 're ongi.
-Bai, bai, bai. Hoik 'e batzuk saten zuten hor Lesakarrak 'ta Beratarrak 're bai 'ta.
"Guardiziilak bai, berriyak torri 'izkigu bi. Laister alde ingo ttek hemendik!"
"Zeba?"
'Ta: "Hemen hokin ez baia mezklatzen, seittun hok biali itte 'ztek!"
Sarjentuk 'o kapitanak 'o "E alde!" Beste punta batea.
-Ez gomeni hairi.
-Ez gomeni. Han harraptzia 'ta deklaatzia ez gomeni hairi. Haik in ber zuten ixilik pasa. 'Ta denata, denantzako.
-Gaurdiziil rasuk bakarrik, ez? Karguk 'e hartzen zuten?
-Karguk 'e bai.
-Bai, bai.
-Hoik dena partittuko zuten 'ta!
-Dena zekiten ordun...
-Bai, bai.
-Ze ibiltzen zen hor!
-Bai, bai.
-Bai, bik jan berrin lauk jango zuten. Lau haitan, bi izango zin haundiyak.
-Bai, bai. Bai, bai. Haundiyak bai.
-'Ta haik sango zuten: "Ei hau alde hemendik"
-Bai, bai. Bai, bai.
-Seittun kejatuko baizin.
-Bai, bai.
-Baten bat fiña tokatzen bazen, harrek...
-Bai, bai. Bat bai, hor saten zuten Lesakan zeiñ 'e.
Norbaitt 'e hola zerbaitt 'e zea xamar hasi 'ta, beimpin 'ta guardiziilak biali, hemendik biali. Biali in 'men zutela guarziila.
Zea txulo xamarra izaki numbaitte. 'Ta...
-Seuru, 'o dena momentun jan, dena bean jabe.
-Bai, bai.
-Dena jan berrin igual.
-Bai, bai. 'Ta seittun biali. Bai 'ta holaxe ibiltzen zen zea.
-'Ta jendik txibatu 'ta itte al zun? 'O jendik errespetatzen zun? Ze jende askok jakingo zun zein ibiltzen zen...
-Bai, bai, itten zun, itten zun jendik, bai itten zun.
-Bai, 'ta seuski norbee ofiziyokuk.
-Bai. Bai.
-Hoa, hoa, hoa.
-Bai, e? Bata bestiri bai, e?
-Bai, bai. Asko ez, biño beti izaten zin inbiriya zutenak.
Eta beste batzuk berriz, izaten zin. Ez dait nik, hoi nik ez dut kusi halako pasten biño, zeatu 're bai, lapurtu 're bai.
-Bai 'ta 're.
-Bai, hemen