Ohiturak, sinesmenak

(ez bakarrik baserrikoak); Esaerak; errosarioa; konjuroa; diru-batzeak, eskean joatea...

Lehen ere dibertitzen bazekiten

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:36:42 - 0:38:29 (1' 47'')
Laburpena Lehen batean ez zen dena lana, dibertitzen ere bazekiten. Txikierdira joaten ziren eta gero Tomasenbordaraino oinez joan behar izaten zuten. Dantzan dena sueltokoa jotzen zuten. Hiztegia: Argizkila eta amezkila.

Kardakia

Transkribapena

- Ze bukatzeko Frantxiska, e karkakiyana gotuko za zu?
- Kardakiya?
- Hoi iñorrei eyot galdetua 'ta ze itten zen kardakiyakin
- Kardakiya sutu lembizi beinkatu itten zin
- Hoi noiz izaten zen oaingo garai hontan garizuman o' hola?
- Bai garizuman izaten zen hoi, garizuman izaten zela , kardakiya zeatu
- Hoi elizan (...) 'ta nola itten da
- Elizako ataiyan itten zen dematin beinkatu.
'Ta gio hurrengo goizin ordun sutuko zen, kardakiyak aguante haundiya baitu, 'ta goizin hantxe su denin ibiltzen zin.
Gue itxea torri zandu zin pranko bempin ben kardakiya kia daiyola 'ta usaiya. Suak e' ordun zeak izaten zin batin lurrekuk bestetan ekonomikak...
gio hasi zin kaska kaska jo 'ta bota han mordoskat 'ta zerbatte ematen geniyon guk dirua 'ro (...) 'ta holaxe.
- 'Ta san zerbatte itte al zen errezoik o' itte al zen o' ez bakarra astindu 'ta
- Astindu 'ta
- Errezoik o' ez ez?
- Nahi bazen ingo zen ordun e!
- Ni gotzen naz ttiitan tortzen zila miño...
- "Launtzaille izan daiyela" ro eozein gauza esan zitteken. Eztakit seuru zerbatte esango zen akaso.
Oi enaz akortzen.
- 'Ta gañekun, zein aitzen zen beti berak aitzen al zin? O eozin...
- Eozin nahi zuna joten zen hartako 're. Kardakiyak bikaiñak kartzen zittuzten mendi aldetik.
- Beira eonduk gaude hamaika aldiz, pago zarrak eta kardaki, ikararrizko kardaki aliak. 'Ta osua nahiez bazunun erdiya eamango zenun. Haundiyak izaten zin haik e!
- 'Ta hoi paguai bakarra atetzen yo o'...
- Zerbatte zumarrai e' kusi zandu yogu guk. Miño kardakiya geneakin paguk.
- Oan 'de eongo dia
- Aski garbiyak bai. Euntalako guata izaten zun, gañin guatai su man guata bezela (...) guri guriya zaten zula ta harei su manta.
- 'Ta harek aguantia gaitza?
- Hurrengo eunin nolapatte pixtua izaten zen behintzat.
- Bai, bai
- Ordun sutia izaten zuten gio itten zuten hoixe
- 'Ta zea San juanetan suakin zerbatte itten al zenuten han?
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:10:30 - 0:13:00 (2' 30'')
Laburpena Garizuman, etxeko sua bedeinkatzen zen kardakiarekin. Euntalako.

Sorginkeriak

Transkribapena

- 'Ta ze attatu zenin, zeaz... Sorgin kontuk 'o attatu 'ta, behor saldua 'ro... Ze, anaiyai pasatakua...
- Attai...
- Osaba Anjelei 'o...
- Anjel osabai, osaba Anjelei. Mendiyan tokatu, basúan ai zen 'ta zea, gabin, gaban tenorin abitu.
Ez relojo 'ta ez deuse, ez lepoko kate bat, gue amak sango zun: "... ez 'men zun hark"
'Ta beti hoa zabarra aleiya, hola meinkatu 'ta gauz hoik, gu beti hola izandu ga, biño zabarra, behintzat.'Ta abitu da nomatte mendiz mendi ze ordu 'te (...) auskalo noiz abitu zen
'ta txiki arraiyo 'men zun (...) hua. Abere azpiyan bezela, dena txikittutuzi, gaintik pasata dena. Gue osaba hora, Anjel hoa.
- Anjel hoa?
- Geo mutillakin oaindik ezin zuzendu, zeatu, be eskutako... atetzen hor be hexurrak 'o ateko zizkan (dudik gabe) beri harrei beira beira 'ta atzeneko basóa jon 'men zen hala zolik.
Basóa jon 'ta euntalako mutilla iña torri. Amak san zun marruz nola eondu zen haren etorrera on haekin.
Bai. Ikaarri ongi torri 'men zen mutilla. Biño gorriyak kusiyak izan ber zuten, e? Zerkin eziñ arreglatu 'ta...
- Jo.
- 'Ta hala. Hamaika komei izaten da. Geo nomatte launa launtzea be arrebai 'ro... Izango zen (Imita) aldeiño 'ro, kompaziyo batea ate, biño han 'e gauza bea iñ 'men ziyon. Haie 're baten batek baziyon, e? Intxa hala ibiltzeko persona.
- Bai. Berriz 'e, e?
- Izutua geldittua izango zen berriz 'e.
- Bai.
- Azkeneko aldikua izango zun basúan ai zelikan, han arreglatu 'men zela. Holaxe, holaxeko komeiyak. Dena txarra izaten baizen demboa...
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:55:20 - 0:57:45 (2' 25'')
Laburpena Tornolatar gehienek ezagutzen dituzte sorgin kontuak. Frantxiskak dio horrelako kontu asko izaten zela garai hartan. Frantxiskaren osabari gertatutakoak ere sorginkeria dirudi. "Euntalako mutila". "Gorriak ikusiak". "Holaxeko komeiak". Zabra. Marru.

Aiako Harriko zomorroak

Transkribapena

- Difunta du 'ta ez zala ne hitzak ofendittu, biño sorgiña! Ordun atetzen zen ataiya 'ta gui iñondik 'e eakutsitzea... Norbatte eaman in zun, Aiako Harriyan... Ez dakit nola saten zun,
zomorro 'ro... zomorro... Ez dakit nola... zomorro hola saten zun.
"Hara, hara, han dijula!". Guk ezer 'e ikusten ez
"Han xomorro..." Ez dakit nola. Xomorro xomo 'ro ez dakit. Holaxe. Izaten zin haik 'e.
- Biño zuek ez zenuten kusten?- Guk ez genun kusi.- Harrek zerbatt ikusko zun!- Haik kusten zuten zerbatte.
- Bai, haik saten dute (...) beti...- Fama hoi zaten zuten. Zomorro san ber... Zea san ber nun...
- Sorgin fama.
- Sorgin fama 'ta besteei (eatsi) nahi izaten 'yote. Holakuk hala izaten dia.
Beák (...) 'o ez baute, horrei eatsi ber, ez?- Bai. - Horaxe. Baliyo izaten 'utena zer? Dembo haitan balitzen 'men zen.
Biño eun zeatan izan ber du, e? Eun jakiña.- Eun jakiña zertako?- Hoi zeatzeko 're, hoi baliatzeko 're egun jakiña bai 'men da.
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:57:50 - 0:59:20 (1' 30'')
Laburpena Auzoko emakume batek sorginak ikusten omen zituen, Aiako Harriko zomorroak edo. Egun jakina omen da sorginkeriaz baliatzeko. "Ne hitzak etzala iñor ofendittu".

Sorgin gaiztoak ere bai

Transkribapena

- Zerbatt txarran zean igual, kandela erre 'ta beti holakuk izandu zin haik persona haik. Amona bea hala izaten 'men zen.
Kandela erretzen jarri, holakon bat hil in nahi, kompaziyo batea. Txarra (...) jeniyo txar bat haintzat
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:59:30 - 1:00:00 (0' 30'')
Laburpena Sorginek, norbaiti txarra egiteko, kandelak jartzen zituzten. "Halako kontuak aittu izan ttugu haintzako".

Gau-beilak

Transkribapena

-Len gaubeillak 'o itten zin, ez?
-Baita 're. Bat hiltzen zenian itxian eoten zen 'ta arratsin jendia tortzen zen itxea.
-Iji 'ta ja, jiji 'ta ja parrez eotea. 'Ta bestik amurrazten.
-Joe.
-Hoi egiya da, hoi zeak hiltakuk falta 'ta bestik karo hizketan. Hizketan farrez ez zen eongo zea biño beintzat hiketa 'ta parrez 'e bai.
-Altun?
-Klaro, gaba pasatzen. Zein eongo zen nearrez?
-Negarrez ez da jon ber hara 'ta.
-Ez ba, ez ba!
-Karo, biño bertakuntzat gorra.
-Bai.
-Bai.
-Norberia ez baita sentitzen bestina bezela. Ezan bai "te acompaño en el sentimiento" miño.
-Bai biño difentia bai.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:45:21 - 0:46:05 (0' 44'')
Laburpena Gau-beiletan jende asko elkartzen zen; batzuk, umore ederrarekin, eta, etxekoak, negarrez.

Okillegiko "partera"

Transkribapena

- ...guekin haziyak dia. Nik hoik denak jaiotzen ikusi ttiñet Okillin. Bertan bizi baig...
- A, ordun hoiken amonak launtzen zizun zui.
- Amonakin izandu nittun, bai. Horren aman amak. Atso gor bat zen miño ona,
partera 'ta... beno, denin hua ibiltzen genun.
- Han ingurun denin?
- Denin. Hua ibiltzen zen; Maria.
- 'Ta hoi nola izaten zen: zea... zu 'ta bea, bakarrikan?
- Bai, bai. 'O gizona 'o han baldin bazun... gizona, nik gizona, ne partun beti han izandu da, ne gizona. Pero... oain nik saten ñet Gurutzen bizi den alaba hoi in nunin
nik kriston odolak galdu nittun, porke hoi in nun: amona hori tifusakin eoki 'ta beste amona batekin, be koñata. 'Ta nik (haur ondokuk) beti zaillak izaten nittun eta horrek ez jakin 'ta utzi in zinen kendu gabe, 'ta geo odola hasten da. Nik e... geo hil itten 'men dila!
Ohiyan azpitik barrena dena odola jona... transfusión de sangre in gabe pizkortu niñenen ni. Odola pilla 'rra bota bai nik 'ta beste... pizkortzen gehixio pasa nun denbua biño... hemen no ni! Aquí estoy yo.
- 'Ta ze hartzen zenuten; salda 'ta?
- Salda: oillo salda. Hua zen alimentua. (Haurrako) miñak hartu zinin seittun oillua hilta jarri. Harren saldakin.
- 'Ta geo nola zen ba? Etxetik ezin zela ate 'ta?
- Berrogei eun ber zila, itxetik eliza sartu gabe. Teillatua... teilla buruan ate ber zela 'ta... holako askoik gabe batzutan sartu naz ni Artikutzan 're elizan jon 'ta.
- Lenoztik.
- Bai. Han eliza baizen 'ta, Artikutza, abisatu hango apaizai 'ta... Oiyartzun miño aldeuo hartzen nun Okillitik Artikutza. Eta hara... han sartu naz ni elizan: eliza sartzen.
Oiañ ez da elizan sartu 're... bueno, bataioko eunin itten ttizten noski oaiñ denak, hala uste 'ut. Hala uste 'ut itten ttuztela.
- Eta zu teillatua buruan 'ta gotzen al tza?
- Ni enaz gotzen, miño esan hala itten zuten. Nik ez dut ikusi, miño san hala itten zuten. Miño hoi iñork 'e ez dakit in bazun 'e. Len denbo bateko kontuk hola zin 'ta... e'takit... e'naz akortzen... nik ez dut ikusi iñor 'e. Miño hola saten zuten:
teilla buruan ibilli ber zela. Nire batzutan sartu nan auroo 'ta beste batzutan beanduo 'ta ahal nun bezela. Nik... haurra in 'ta bostgarren eunin behia jeixtea 're jon naz sotura, berrakin. Umintzat esnia ber 'ta itxian... nomattea jona gizona 'ta umik 'ta
hartu ontziya 'ta neone jeitsi. Behi bat izaten baigenun.
- Klaro eske... berrogei eunin, hainbeste seme-alaba eukita nola eongo za ohiyin 'ta?
- Jesus! Ni berrogei euneko amakiña lan inta nion ni! Jesus, Maria 'ta Josepe!
Jesus, Maria 'ta Josepe!
- 'Ta hoi nola izaten da Arroxa...?
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:33:45 - 0:37:00 (3' 15'')
Laburpena Okillegiko amona Maria aritzen zen han inguruan partera lanetan. Arroxak harekin eduki zituen bere seme-alabak. Alaba batekin odol asko galdu zuen, baina bizkortu zen, hala ere. Oilo-salda hartzen zuten bizkortzeko. 40 egun etxetik atera gabe egon behar zen, eta teila buruan hartuta atera behar zen. Artikutzan egiten zuen eliza-sartzea. Hika.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-042
Pasartea 0:07:00 - 0:07:55 (0' 55'')
Laburpena Joakina gogoratzen da kalabaza hustu, zuloak egin eta kandela barruan jartzen ziotela, jendea beldurtzeko. Orain Estatu Batuetan egiten den Halloween-en jatorri ote? Merezi du beste egun batean Joakinari testigantza hau jasotzea. Honek ez du balio, ez baitago kamera aurrean eta mikroarekin.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-041
Pasartea 0:12:50 - 0:20:00 (7' 10'')
Laburpena Denak berriketan. Hemen datu interesgarri bat eman digu Joakinak, Rufinoren emazteak. Haurra eduki berritan ezin zen etxetik atera, eta, atera behar bazen, teila buruan jarrita ateratzen ziren. Etxetik ezin atera zen kontu hori badago beste lekukoek kontatuta, baina teilarena ez. Pasarte hau ezin da jarri, Joakina ez dagoelako kamera aurrean eta mikroarekin, baina merezi du beste egun batean berari testigantza hau jasotzea.