Sorginkeriak

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:55:20 - 0:57:45 (2' 25'')
Laburpena Tornolatar gehienek ezagutzen dituzte sorgin kontuak. Frantxiskak dio horrelako kontu asko izaten zela garai hartan. Frantxiskaren osabari gertatutakoak ere sorginkeria dirudi. "Euntalako mutila". "Gorriak ikusiak". "Holaxeko komeiak". Zabra. Marru.

Transkribapena

- 'Ta ze attatu zenin, zeaz... Sorgin kontuk 'o attatu 'ta, behor saldua 'ro... Ze, anaiyai pasatakua...
- Attai...
- Osaba Anjelei 'o...
- Anjel osabai, osaba Anjelei. Mendiyan tokatu, basúan ai zen 'ta zea, gabin, gaban tenorin abitu.
Ez relojo 'ta ez deuse, ez lepoko kate bat, gue amak sango zun: "... ez 'men zun hark"
'Ta beti hoa zabarra aleiya, hola meinkatu 'ta gauz hoik, gu beti hola izandu ga, biño zabarra, behintzat.'Ta abitu da nomatte mendiz mendi ze ordu 'te (...) auskalo noiz abitu zen
'ta txiki arraiyo 'men zun (...) hua. Abere azpiyan bezela, dena txikittutuzi, gaintik pasata dena. Gue osaba hora, Anjel hoa.
- Anjel hoa?
- Geo mutillakin oaindik ezin zuzendu, zeatu, be eskutako... atetzen hor be hexurrak 'o ateko zizkan (dudik gabe) beri harrei beira beira 'ta atzeneko basóa jon 'men zen hala zolik.
Basóa jon 'ta euntalako mutilla iña torri. Amak san zun marruz nola eondu zen haren etorrera on haekin.
Bai. Ikaarri ongi torri 'men zen mutilla. Biño gorriyak kusiyak izan ber zuten, e? Zerkin eziñ arreglatu 'ta...
- Jo.
- 'Ta hala. Hamaika komei izaten da. Geo nomatte launa launtzea be arrebai 'ro... Izango zen (Imita) aldeiño 'ro, kompaziyo batea ate, biño han 'e gauza bea iñ 'men ziyon. Haie 're baten batek baziyon, e? Intxa hala ibiltzeko persona.
- Bai. Berriz 'e, e?
- Izutua geldittua izango zen berriz 'e.
- Bai.
- Azkeneko aldikua izango zun basúan ai zelikan, han arreglatu 'men zela. Holaxe, holaxeko komeiyak. Dena txarra izaten baizen demboa...