Kontuak eta kantuak

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:53:40 - 0:55:20 (1' 40'')
Laburpena Aita aritzen zen kontuak kontatzen. Ttikiena belaunen gainean jarrita, kontu-kontari. Estrataburukoa laguna zuen Txarondoko aitonak, eta, biak elkartzen zirenean, haien kontuak eta kantuak! Marraka.

Transkribapena

- (...) norbatte kontu zarrak kontatzen 'o sorgin kontuk 'o...
- Ui, gue atta. Holakutan aitzen zen hua 're. Kontatzen zittun hark...
- Gustatzen al ziyon?
- Bai. Ume bat hartuko zun, sei giñan 'ta, ttikiyana hartu belaunan gaiñin 'ta benga!
Kantak 'e bazakizkin gue attak, dotorik. Lengo zarrak kantak asko zekiten. Zuen attonak 'e bai, Estrataburukuk 'e, hala saten 'ute, behintzat, bazekizkin.
Denak gaiña alkarrekin ibiltzen zinak. Guria 'ta hoin atton hoa 'ta...
- Bai, e?
- Nola zun izena? Zeakuk, Estrataburukuk?
- Attona Leon.
- Leon. Guria 'ta hora arron launak izaten zin.
- Al zin?- (...) Txaundoa jonta 'ta
- 'Ta gotzen al za ze kontuk kontatzen zittuzten?
- Haina... Haina ez dut nik oain zeatuko noski, sango.
- Oaiñ ez zattu tortzen?
- Kato marrakak 'e itten zittun 'ta. Zuen attonak.
- Attonak?
- Leon. Leon biño zarruo bazen han. Hain atta al zen?
- (Hain atta bai, biño hua...)
- Ez dakit. Kato marraka 're bai, igua-iguala, behintzat. Zakurrana (igual 'ta) itten zittun hark.
Itten ez denik ez.
- Ordun 'e...
- Dibersiyua, karo! Oaiñ telebisiyua ikusten dugu, biño len...
- Nei horrek nazkatzen nau auro samar.
- Bai.
- Biño len harren faltakin...
- Oain 'e hemen hala dugu, ez dakit zembateko telebisiyua hortxe, denak horrei beira jarrita hor.